2023/03/28

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 44. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 43.a. Martxoak 27 eta 28

 

Arratsaldekoen  44. eskola eta goizekoen 43.a: 2023ko martxoaren 27 eta 28koa

- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? (4). Sei albistetxo entzun dituzte eta  bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza  albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute, beti ere, dauden distraktoreak saihestuz. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke. Oharra:

“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.

-     Egitura, esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II). Ikasleek euskarazko egitura, esapide nahiz esamolde jatorra hautatu behar zuten, gaztelaniatiko kalkoak saihestuz. Zuzendu ahala, zenbait ohar egin dizkiet. Ariketa aberasgarria guztiz euren aberastasun lexikoa hobetzeko. Arreta berezia eskaini diegu honako bi hauei:

Moduzko -ELA(RIK). Gogoan duzue?

Beraz, gaztelaniazko “con…en…” itzultzeko, ez erabili “norekin…non”. Kalko hori saihestu. Nola? –LA(RIK) moduzkoa erabiliz. Adib.: ha entrado a clase con el cigarro en la boca > zigarroarekin ahoan > ahoan zigarroa duELA(RIK) sartu da klasera; nuestro abuelo siempre andaba con la txapela en la cabeza > txapelarekin buruan > gure aitona beti txapela buruan zuELA(RIK) ibiltzen zen. Mendizaleak mendira abiatu dira, motxilekin bizkarrean > Mendizaleak mendira abiatu dira, motxilak bizkarrean dituzteLA(rik) = daramatzateLA(rik)” (nola abiatu dira?). Artzaina bere ardiengana doa, makilarekin eskuan > Artzaina bere ardiengana doa, makila eskuan duELA(rik) (nola doa?). Eztarriko mina duela eta, Miren zapiarekin lepoan etorri da klasera > Eztarriko mina duela eta, Miren zapia lepoan duELA(rik) etorri da klasera (nola etorri da?).

Halaber, jakizue, egitura osoa ezabatu daitekeela: Txapela buruan ibiltzen da Olentzero. Mendizaleak mendira abiatu dira, motxilak bizkarrean. Artzaina bere ardiengana doa, makila eskuan. Miren zapia lepoan etorri da klasera.

Partizipioa + BEHARREAN. Badakizue noiz erabili behar den eta nola? Nahiz eta esanahi bakarra duen, hiru erabilera desberdin ditu:

Bi osagai aurkajarriz (adiz bera dutelarik): Uda honetan, Mediterranioko kostaldera joan BEHARREAN, Loyrako gazteluak ikustera joango gara Frantziara.

Bi aditz desberdin aurkajarriz eta bigarren aditza EGINekin  indartuz (egin, egiten, egingo), predikatuan beste osagairik ez dagoenez, aditza delako galdegai edo “protagonista” eta beraz, derrigorrez markatu edo indartu behar delako: Bidaia luzeetan, autobusean noalarik, mugikorrarekin ibili BEHARREAN, irakurri EGITEN dut.

Bi aditz aurkajarriz baina bigarrena indartu gabe, bigarren aditz horrek badaramalako beste osagairen bat eta beraz, aditza ezin delako izan “protagonista” edo galdegaia, beste osagai hori baizik. Ondorioz, aditz horrek ez darama EGIN indartzailerik. Bidaia luzeetan, autobusean noalarik, mugikorrarekin ibili BEHARREAN, libururen bat (ZER?) irakurtzen dut.

-   Orainaldiko ahalerako adizkiak. Arratsaldeko taldean, joan den egunean azaldu nienez, errepaso gisa gogorarazi diet. Goizeko taldean: Gramatika eta ariketak II liburuko 14. orrialdera jo dugu. Orainaldiko ahalerarekin jarraitu dugu, bai, baina oraingoan, sistema guztiak ikusi ditugu: nor / nor-nori / nor-nork (pertsona guztiak) / nor-nori-nork. Hau arbelean azaldu diet, nire azalpena (“Orainaldiko ahalera igarobidea”) eta eskema (“Indikatibotik ahalerarako urratsak orainaldia”) arbelean jarrita, urratsez urrats edo pausoz pauso. Laburbilduz, Indikatiboko adizkietatik Ahalerako adizkietara igarotzeko urrats nagusiak honakook dira:

-    Nor orainaldiko adizkiak (ez dute zailtasunik eta honezkero badakizkizue). 14. orrialdeko lehenengo taulari erreparatu diogu.

-     Nor-nori orainaldikoak, singular nahiz pluralean (baina nor = zer 3. pertsona dutenak bakarrik) (14. orrialdeko 2. taula):  Indikatiboko orainaldiko          ZAI > DAKI bihurtzen da+ nori pertsona marka + -KE. Adib.: zait > dakiDAke; zaizu> dakiZUke; zaie > dakiEke; zaizkigu > dakizkiGUke; zaizkio > dakizkiOke… Adib.: mugikorra lurrera erori ahal zaizu = mugikorra lurrera eror_ dakiZUke; orain hartzen ez badituzu, giltzak bulegoan ahaztu ahal zaizkizu = …giltzak bulegoan ahaztu dakizkiZUke; eskale hori diru eske hurbildu ahal zaigu = eskale hori diru eske hurbil_ dakiGUke                                      

-     Nor-nork orainaldikoak: horretarako, Indikatiboko erroa -U- automatikoki        –ZAKE bihurtzen da. Gainerakoan, ez da ezer aldatzen, ez pertsona marken ordena, ez deus. 14. orrialdeko 3. taulako adizkiei banan-banan erreparatu diegu, ikasleak ohar daitezen, alde batetik, aipatutako aldaketa hori gertatu dela denetan (Indikatiboko U> ahalerako ZAKE) eta, bestetik, pertsonen markek Indikatiboko orainaldiko nor-nork adizkietako ordena bera jarraitzen dutela, hau da,  hasieran nor pertsona markak datozela eta amaieran, nork edo subjektuaren markak. Adib.: naUzu > naZAKEzu; zaitUgu > zaitZAKEgu; dUzu > deZAKEzu; gaitUzte > gaitZAKEte; zaitUztet > zaitZAKEtet; ditUzue > ditZAKEzue… Adib.: Eraman ahal naUzu autoz eskolaraino? = Eraman naZAKEzu autoz eskolaraino?; nahi baduzu, guk zu bazkaltzera gonbidatu ahal zaitUgu = …guk zu bazkaltzera gonbida­_ zaitZAKEgu; irakasleak ariketak egitera derrigortu ahal gaitU = irakasleak ariketak egitera derrigor_ gaitZAKE > haiek zuek  haserrarazi ahal zaitUztete > haiek zuek haserraraz_ zaitZAKEtete 

-   Nor-nori-nork orainaldikoak. Aditz hauek nola daude osatuta Indikatiboko orainaldian? Lehenik, NOR=ZER (beti 3. pertsona, singularra nahiz plurala); gero, NORI pertsona morfema eta, azkenik, NORK edo subjetuaren marka: dizut, didazu, diguzu, diet, diegu…Ordena horretatik datorkio aditzari NOR-NORI-NORK izena. Ba ahaleran ez dugu ordena aldatuko. Bi aldaketatxo bakarrik egingo ditugu: DI horri –EZA gehituko diogu (pluralean ere bai) eta NORI eta NORK pertsona marken artean, -KE tartekatuko dugu: Beraz:        DIEZA(zki) + NORI pertsona marka + KE + NORK pertsona marka. (14. orrialdeko laugarren taula) Adib: dizut > diEZAzuKEt; diguzue > diEZAguKEzue; didate > diEZAdaKEte; dio > diEZAioKE; dizuegu > diEZAzueKEgu… Adib.: Dabid, fotokopia bat eman ahal didazu? = Dabid, fotokopia bat eman diEZAdaKEzu?; nik zuei materiala blogean ipini ahal dizuet = nik zuei materiala blogean ipin_ diEZAzueKEt; haiek guri lagundu ahal digute = haiek guri lagun_ diEZAguKEte; zuk guri zalantzak argitu ahal dizkiguzu = zuk guri zalantzak argi_ diEZAzkiguKEzu; haiek haiei apunteak utzi ahal dizkiete = haiek haiei apunteak utz_ diEZAzkieKEte

-   Arratsaldeko taldean: Sistema bakoitzean, Indikatiboko adizkietatik Ahalerako adizkietara igarotzeko urrats nagusiak gogorarazi ahala, praktiko bat egin behar izan dute ikasleek Indikatiboko adizkiak Ahalerara pasatzeko, taulei erreparatu gabe eta nik emandako trikimailuak aplikatuz. Jarraian, zuzendu egin dugu.

-      AHOZKO ADIERAZPENA: Osakidetza, euskal osasun sistema publikoa (30´). Osasun arloari helduta, gaurkoan Osakidetza izan dugu hizpide. Binaka nahiz hirunaka bilduta, gai honetaz jardun dute solasean. Osakidetzaren funtzionamendua eraginkorra den ala ez, zertan egiten duen huts, zertan goraipa daitekeen, beste erkidego eta herrialde batzuetako sistemaren aldean zer abantaila eta desabantaila dituen, osasun sistema pribatuaren aldean zeintzuk, medikuen iraupena gaixo bakoitzarekiko, itxaron-zerrendak, Osakidetzako giza nahiz material baliabideak, prebentzio kanpainak, murrizketak, azkenaldi honetako mobilizazioak…

-          ETXERAKO LANAK:

-   Orainaldiko ahalera (nor, nor-nori, nor-nork eta nor-nori-nork). Gramatika eta ariketak II liburuko 15. orrialdeko ariketak. Arratsaldeko taldean: eginak izan behar lituzkete; egin dituztenek, zuzen ditzatela neuk eman diedan erantzun orriarekin; egin ez dituztenak, garaiz dabiltza egin eta zuzentzeko. Goizeko taldean, gaur azaldu diedanez, gaur bidali dizkiet ariketa horiek (erantzunekin batera).

-     Gaur Osakidetzaz aritu gara solasean, baina medikuntza tradizionaletik haratago badira bestelako sendabideak ere, medikuntza naturista eta akupuntura, besteak beste. Horiei buruzko bakarrizketa fitxak eman dizkiet, binaka adostuta, hurrengo eskolan elkarri horretaz hitz egin diezaioten.

-          EKARRI HAURRAK ETA MUGIKORRAK

-          Ekarri kausazko perpausen teoria

 

B2.2 maila: Zer berri ? (4)

B2.2 maila: Zer berri? (4)

B2.2 maila: Zer berri? (4). EBAZPENA

B2.2 maila: Egitura jatorrak (II): EBAZPENA + AZALPENAK

B2.2 maila: Partizipioa + BEHARREAN / izena + -(R)EN ORDEZ

B2.2 maila (GOIZEKO TALDEA): Indikatibotik Ahalerarako igarobidea (orainaldia)

B2.2 maila (GOIZEKO TALDEA): Indikatibotik Ahalerarako urratsak (orainaldia)

B2.2 maila (ARRATSALDEKOAK): Indikatibotik abiatuta, Orainaldiko Ahalerako adizkiak sortzen

B2.2 maila (ARRATSALDEKOAK): Indikatibotik abiatuta, Orainaldiko Ahalerako adizkiak sortzen. EBAZPENA

B2.2 maila: Orainaldiko ahalera (sistema guztiak). Gramatika eta ariketak II liburuko 15. orrialdeko ariketen EBAZPENA

B2.2 maila: Euskal Osasun Sistema Publikoa - Osakidetza - eredugarria al da gaur egun?

B2.2 maila: Bestelako sendabideak: Medikuntza naturista / Akupuntura

2023/03/25

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 43. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 42.a. Martxoak 22 eta 23.

 

Arratsaldekoen  43. eskola eta goizekoen 42.a: 2023ko martxoaren 22 eta 23koa

-     Joan den egunean zuzendu genuen Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko?  cloze-testa erreferentziatzat hartuta, lehenik, HAU GUZTIA / HAUEK GUZTIAK deklinabide taula ipini diet arbelean eta denon artean zuzentzeaz gain, taula osatua eman diet.

Ohar berezia merezi izan du NORTAZ edo ZERTAZ kasuak; izan ere,  honetaz guztiaz” da eta ez “honez guztiaz”. Hau da, gaia adierazteko, zertaz ari garen adierazteko, HONETAZ / HORRETAZ / HARTAZ GUZTIAZ erabiltzen da (eta ez HONEZ / HORREZ / HAREZ GUZTIAZ):

Gaur hainbat arazoZ (mugagabea, izenekin -Z) hitz egingo dugu = hainbat arazoRI BURUZ hitz egin dugu (arazoTAZ)

Gaur zure arazoAZ (sing.) aritu gara hizketan = zure arazoARI BURUZ aritu gara hizketan.

Gaur zure arazoEZ (plurala) hitz egingo dugu = zure arazoEI BURUZ hitz egin dugu.

Gaurko solasaldian,  HONETAZ hitz egingo dugu = HONI BURUZ hitz egingo dugu (honez hitz egingo dugu).

Baina egia da “honez” forma izan badela. Kontua da testu antolatzaile edo lokailu gisara erabiltzen dela, hau da, ideia bati beste bat eransteko edo gehitzeko, eta ez gaia adierazteko. Testu antolatzaile gisa erabiltzen dugunean, hiru aukera dira zilegi: HONEZ GAIN = HONETAZ GAIN = HONEZAZ GAIN:

Gaurko klasean, hasteko, baldintza lantzeko ariketak zuzenduko ditugu; gainera, entzungai bat jarriko dizuet; halaber, gramatika azalpen batzuk emango dizkizuet eta, HONEZ GAIN = HONETAZ GAIN = HONEZAZ GAIN, mintza saio bat egingo dugu sare sozialen gainean.

Oroitarazi diet, halaber, ohikoa dela hauetakoak iritzi artikulu nahiz gutun formalen azken ondorio edo konklusioa adierazteko lokailu gisa erabiltzea: HAU GUZTIA DELA ETA, HONEGATIK GUZTIAGATIK, ARRAZOI HAUENGATIK GUZTIENGATIK, HONEN GUZTIAREN ONDORIOZ…

-    Ondoren, zuzendu beharreko perpausak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Berriro gogorarazi diet lehenik erakuslea doala eta jarraian “guzti” zenbatzailea, aurrekoaren kasu berean deklinaturik. Baina erakuslea  mugagabean deklinatzen den bezala, “guzti” singularrean nahiz pluralean deklinatu beharko dutela. Horrek nahasaraz litzake.

-          Zuzendu berri dugun ariketan agertu zaizkigula-eta, arreta berezia eskaini diegu:

A)    Batetik, IRITZI aditzari. Aditz honek, trinkoa izan ala ez, ZERI edo NORI eskatzen du, IRUDITU aditzak ez bezala (nahiz eta biak esanahi berekoak izan). Hona hemen zenbait adibide:

§  HONI guztiARI zer DERITZOdan (= zer IRIZTEN DIOdan) galdetu dit = HAU guztiA zer IRUDITZEN ZAIdan galdetu dit.

§  Zer DERITZOZUE (= zer IRIZTEN DIOZUE) hurrengo klasea eskola ondoko zelaian emaTEARI? = Zer IRUDITZEN ZAIZUE hurrengo klasea eskola ondoko zelaian emaTEA?

§  Dabid, oso ongi DERITZOGU (=IRIZTEN DIOGU) hurrengo klasea kanpoan emaTEARI = Dabid, oso ongi IRUDITZEN ZAIGU hurrengo klasea kanpoan emaTEA.

B) Bestetik, honako egitura honi: -KO BA- + Indikatiboa. : Leku HORIETARA GUZTIETARA joan beharko nuke mundua ezagutuKO BADUT. Azkeneko egitura honi erreparatu diogu, atentzioa ematen baitu. Izan ere, ez da baldintza erreala (ezagutzen badut), ezta hipotetikoa ere (ezagutuko banu), bien arteko nahasketa bat baizik. Egitura berezia da. Aditz nagusiak –KO darama (baldintza hipotetikoak bezala) eta laguntzailea, berriz, Indikatiboko adizki erreala da (badut). Konbinazio bitxi honek adiera edo esanahi berezia du, helburuzkoa, “Zertarako?” galderari erantzuten diona:

“… mundua ezagutuKO BADUT = mundua ezaguTZEKO = mundua ezaguTZEARREN =  mundua ezagutu nahi badut”.

Hona hemen beste adibide batzuk:

Lana gogor egin beharko dut, gaindituKO BADUT (=gaindiTZEKO = gaindiTZEARREN = gainditu nahi badut).

Betaurrekoak jantzi beharko dituzu, ongi ikusiKO BADUZU (= ikusTEKO = ikusTEARREN  = ikusi nahi baduzu).

-          Goizeko taldean: Baldintzaren ondoren, zer datorkigu? Bada,….AHALERAko adizkiak!

EUSKAL AHALERA. Azalpen orokorra egin diet, Gramatika eta ariketak II liburuko 10. orrialdean daukatena. Dena den, 10. orrialdeko edukia nahiko nahasia izan daitekeelakoan, nik orrialde horren laburpen bat prestatu diet eta berau erabili dut nire azalpena egiteko, liburuko teoria baino argiago eta ordenatuago dagoelakoan (“Ahalera sarrera).

Ø  osaera (nola osatzen den)

Ø  aditzoinaren erabilera (salbuespenak salbuespen)

Ø  hiru aldiak (oraina, alegiazko edo hipotetikoa, iragana)

Ø  eta, azkenik, ezintasuna adierazteko aukera desberdinak:

ezin dut ikusi = ez dezaket ikus_ =  ezin dezaket ikus_ = ezin ikus_ dezaket;

ezin naiz isildu = ez naiteke isil_  = ezin naiteke isil_  = ezin isil_ naiteke.

 

Ø  EZIN DUT kaferik HARTU             EZIN NAIZ kontzentratu

Ø  EZ DEZAKET kaferik HAR_          EZ NAITEKE kontzentra_

Ø  EZIN DEZAKET kaferik HAR_      EZIN NAITEKE kontzentra_

Ø  EZIN HAR_ DEZAKET kaferik      EZIN kontzentra_ NAITEKE

-      Orainaldiko ahalera. Gramatika eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko 1. ariketa egin dugu zuzenean. Aditzoinak sortu behar izan dituzte –I edo      –TU aditz-aspektu marka kenduta (gogorarazi izan badirela zenbait salbuespen).

-     Jarraian, Gramatika eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko 2. ariketa egin dugu zuzenean. Ahalera adizki horiek orainaldikoak, alegiazko = hipotetikoak ala iraganekoak diren adierazi behar izan dute. Pistatxo bat: Hasieran D- baldin badauka, orainaldia den seinale; hasieran L- baldin badauka, alegiazko edo hipotetikoa den seinale (3. Pertsona) eta amaieran –EN baldin badarama, iraganekoa den seinale. 

-     Gramatika eta ariketak II  liburuko 11. orrialdeko  3. ariketan – ezintasuna nola adierazi – aukera bat baino gehiago daudenez, arratsaldeko taldean, erantzun-orria arbelean jarri eta zuzendu egin dugu ariketa, esaldi bakoitza lau modutan adieraziz; goizeko taldean, etxerako bidali ez nienez, zuzenean egin dugu. Ondoren, bi taldeetan erantzun-orria banatu dut.

Ohar bitez honako honetaz: Indikatiboa darabilgunean (“dut”, “naiz”…), partizipioa gehitu beharko diogu: “hartu”, “kontzentratu”; Ahalerako adizkiak (“naiteke”, “dezaket”…) erabiltzean, aldiz, aditzoina: “”har__”, “kontzentra__”.

EZIN DUT kaferik HARTU           EZIN NAIZ kontzentraTU

EZ DEZAKET kaferik HAR_        EZ NAITEKE kontzentra_

EZIN DEZAKET kaferik HAR_    EZIN NAITEKE kontzentra_

EZIN HAR_ DEZAKET kaferik  EZINKONTZENTRA_ NAITEKE

 

-   Gramatika eta ariketak II liburuko 12. orrialdera jo dugu ondoren; bertan, orainaldiko ahaleraren erabilera eta taula ezagunenak dituzte: NOR eta NOR-NORK 3. pertsona. Orainaldiko ahalera zertarako erabiltzen den ere azaltzen du (posibilitate hurbila, gerta daitekeen zerbait eta ahalmen edo gaitasun egiaztagarri bat adierazteko, baimena eskatzeko, mesedea eskatzeko eta proposamenak nahiz planak egiteko). Eurek etxean irakurria izan beharko lukete.

 

-   Horiek lantzeko, 13. orrialdeko ariketak (erantzunak banatu dizkiet eurek etxean zuzen ditzaten) eta nik emandako ariketa analitiko osagarriak egin dituzten galdetu diet eta zalantzarik baduten. Izanez gero, argitu. Nik ohartxo bat egin nahi izan diet:

OHARRA:  Errepara diezaiotela 13. orrialdeko 2. ariketako adibideari:

 

 Ingelesez astiro hitz egiten badiote, dena ulertzen du  = Ingelesez astiro hitz egiTEN BAdiote, dena uler dezake.

 

Hemendik zer ondorio atera daiteke? Ba, ahalera hau erabil daitekeela baldintza errealaren bigarren zatian, ondorio gisa:

o   Euria egiTEN BAdu, busti egingo gara = Euria egiTEN BAdu, busti egin_ gaitezke.

o   UlerTZEN ez BAduzu, irakasleari galdetu behar diozu = UlerTZEN ez  BAduzu, irakasleari  galde_ diezaiokezu.

o   Antsietateak jota baldin BAzabiltza, pastilla hau har ezazu = Antsietateak jota baldin BAzabiltza, pastilla hau har_ dezakezu.

-       Arratsaldeko taldean: Ondoren, Gramatika eta ariketak II liburuko 14. orrialdera jo dugu. Orainaldiko ahalerarekin jarraitu dugu, bai, baina oraingoan, sistema guztiak ikusi ditugu: nor / nor-nori / nor-nork (pertsona guztiak) / nor-nori-nork. Hau arbelean azaldu diet, nire azalpena (“Orainaldiko ahalera igarobidea”) eta eskema (“Indikatibotik ahalerarako urratsak orainaldia”) arbelean jarrita, urratsez urrats edo pausoz pauso. Laburbilduz, Indikatiboko adizkietatik Ahalerako adizkietara igarotzeko urrats nagusienak honakook dira:

o   Nor orainaldiko adizkiak (ez dute zailtasunik eta honezkero badakizkizue). 14. orrialdeko lehenengo taulari erreparatu diogu.

 

o   Nor-nori orainaldikoak, singular nahiz pluralean (baina nor = zer 3. pertsona dutenak bakarrik) (14. orrialdeko 2. taula):  Indikatiboko orainaldiko          ZAI > DAKI bihurtzen da+ nori pertsona marka + -KE. Adib.: zait > dakiDAke; zaizu> dakiZUke; zaie > dakiEke; zaizkigu > dakizkiGUke; zaizkio > dakizkiOke… Adib.: mugikorra lurrera erori ahal zaizu = mugikorra lurrera eror_ dakiZUke; orain hartzen ez badituzu, giltzak bulegoan ahaztu ahal zaizkizu = …giltzak bulegoan ahaztu dakizkiZUke; eskale hori diru eske hurbildu ahal zaigu = eskale hori diru eske hurbil_ dakiGUke                                     

o   Nor-nork orainaldikoak: horretarako, Indikatiboko erroa -U- automatikoki        –ZAKE bihurtzen da. Gainerakoan, ez da ezer aldatzen, ez pertsona marken ordena, ez deus. 14. orrialdeko 3. taulako adizkiei banan-banan erreparatu diegu, ikasleak ohar daitezen, alde batetik, aipatutako aldaketa hori gertatu dela denetan (Indikatiboko U> ahalerako ZAKE) eta, bestetik, pertsonen markek Indikatiboko orainaldiko nor-nork adizkietako ordena bera jarraitzen dutela, hau da,  hasieran nor pertsona markak datozela eta amaieran, nork edo subjektuaren markak. Adib.: naUzu > naZAKEzu; zaitUgu > zaitZAKEgu; dUzu > deZAKEzu; gaitUzte > gaitZAKEte; zaitUztet > zaitZAKEtet; ditUzue > ditZAKEzue… Adib.: Eraman ahal naUzu autoz eskolaraino? = Eraman naZAKEzu autoz eskolaraino?; nahi baduzu, guk zu bazkaltzera gonbidatu ahal zaitUgu = …guk zu bazkaltzera gonbida­_ zaitZAKEgu; irakasleak ariketak egitera derrigortu ahal gaitU = irakasleak ariketak egitera derrigor_ gaitZAKE > haiek zuek  haserrarazi ahal zaitUztete > haiek zuek haserraraz_ zaitZAKEtete 

 

o   Nor-nori-nork orainaldikoak. Aditz hauek nola daude osatuta Indikatiboko orainaldian? Lehenik, NOR=ZER (beti 3. pertsona, singularra nahiz plurala); gero, NORI pertsona morfema eta, azkenik, NORK edo subjetuaren marka: dizut, didazu, diguzu, diet, diegu…Ordena horretatik datorkio aditzari NOR-NORI-NORK izena. Ba ahaleran ez dugu ordena aldatuko. Bi aldaketatxo bakarrik egingo ditugu: DI horri –EZA gehituko diogu (pluralean ere bai) eta NORI eta NORK pertsona marken artean, -KE tartekatuko dugu:                               Beraz:                                                                             DIEZA(zki) + NORI pertsona marka + KE + NORK pertsona marka. (14. orrialdeko laugarren taula) Adib: dizut > diEZAzuKEt; diguzue > diEZAguKEzue; didate > diEZAdaKEte; dio > diEZAioKE; dizuegu > diEZAzueKEgu… Adib.: Dabid, fotokopia bat eman ahal didazu? = Dabid, fotokopia bat eman diEZAdaKEzu?; nik zuei materiala blogean ipini ahal dizuet = nik zuei materiala blogean ipin_ diEZAzueKEt; haiek guri lagundu ahal digute = haiek guri lagun_ diEZAguKEte; zuk guri zalantzak argitu ahal dizkiguzu = zuk guri zalantzak argi_ diEZAzkiguKEzu; haiek haiei apunteak utzi ahal dizkiete = haiek haiei apunteak utz_ diEZAzkieKEte

-          Arratsaldeko taldean: Izenorde bihurkariak (“neure burua” eta kidekoak) lantzeko bazuten ariketa bat. Bertan, eskutitz bateko zenbait esaldi – erdarakadaz josia – zuzendu behar zituzten izenorde bihurkariak erabiliz. Arretaz zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

-       AHOZKO ADIERAZPENA: Hegatzeko garaia (arratsaldean, 20 bat minutuz; goizean, 30-40 minutuz). “EAEko gazteek batez beste 31 urterekin hartzen dute hegoak astintzeko, hots, gurasoen etxetik (=gurasoENETIK) joateko erabakia. Ikasketak berandu arte luzatzen dituzte, eta kualifikazio edo gaitasun-maila handiagoko lanpostuak lortzen dituzte. Bien bitartean, gurasoen etxean (=gurasoENEAN) jarraitzen dute”. Berria.info”. Albiste honetatik abiatuta, gaiaz solasean aritu gara.

 -  ETXERAKO LANAK:

1.HORI GUZTIA deklinabide taula osa dezatela.

2. Euskal egitura jatorrak 2023 (II)

3. Kausazko perpausei buruzko teoria irakurri eta ideia nagusiak azpimarra ditzatela, nahiz eta klasean laburbilduko diedan.

4. Botiken publizitatea deritzon cloze-testa, joan den astean bidalia, zuzen dezatela, nire azalpenei arretaz erreparatuta, eta idatzi zenbat egin dituzten ondo.

5. Idazlana, adizki hipotetikoak erabiliz: Bidegorria.

6. Arratsaldeko taldean: Gramatika eta ariketak II liburuko 15. orrialdeko ariketak egin ditzatela, orainaldiko ahalera (nor, nor-nori, nor-nork eta nor-nori-nork) lantzekoak. Goizeko taldean, orain artekoak oraindik egin gabe baldin badituzte, (13. orrialdekoak eta neuk joan den egunean banatutako osagarriak) egin ditzatela.

B2.2 maila (ARRATSALDEKOAK): Izenorde bihurkariak lantzeko ariketa. EBAZPENA

B2.2 maila: HAU GUZTIA. Deklinabide taula, osatua + zenbait ohar

B2.2 maila: HORI GUZTIA. Deklinabide taula, hutsik

B2.2 maila: HAU GUZTIA eta kidekoak. Esaldiak zuzentzeko ariketaren EBAZPENA

B2.2 maila: -KO + BA- + Indikatiboa. Helburuzko egitura

B2.2 maila (GOIZEKOAK): Ahalera. Teoria azalpena

B2.2 maila: Ezintasuna orainaldian. 11. orrialdeko 3. ariketaren EBAZPEN orria

B2.2 maila: Orainaldiko ahalera (nor eta nor-nork 3. pertsonako adizkiak). 13. orrialdeko ariketen EBAZPENA

B2.2 maila (ARRATSALDEKOAK): Indikatibotik Ahalerarako igarobidea (orainaldia)

B2.2 maila (ARRATSALDEKOAK): Indikatibotik Ahalerarako urratsak (orainaldia)

B2.2 maila: Hegoak hastinduz habia uzteko garaia

B2.2 maila: Botiken publizitatea

B2.2 maila: Atari aurrean bidegorria egingo BALUTE,...

B2.2 maila: Egitura jatorrak (II)

B2.2 maila: Kausazko perpausak. Eduki teorikoa

 

2023/03/22

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 42. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 41.a. Martxoak 20 eta 21

 

Arratsaldekoen  42. eskola eta goizekoen 41.a: 2023ko martxoaren 20 eta 21ekoa

-   Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Lurrinen historia (x1, x0,9). Joan den igandean izan zen San Jose eguna, tradizioz, Aitaren Eguna. Baliteke zuetako norbaiti bere seme-alabek lurrinen bat (=perfumeren bat) oparitu izana edo zuek zuen aitari oparitu izana. Gaur egun  gero eta lurrin gehiago ditugu, bai emakumezkoentzat, bai gizonezkoentzat, eta hauen iragarkiak barra-barra ematen dituzte, batez ere, Eguberriak, Aitaren nahiz Amaren Eguna edota San Valentin eguna hurbiltzen doazen heinean (=hurbildu ahala). Perfumeen edo lurrinen historiari buruzko entzungaia izan genuen entzungai joan den egunean. Bi aldiz entzun genuen. Gaur, jarduera zuzendu dugu, erantzunak behar bezala arrazoituz.

-      Jarrai dezagun gure gaiarekin – Internet, sare sozialak eta teknologia berriak –. Esana dugu Interneten nabigatzen dugunean, oharkabean (=ohartu gabe, konturatu gabe), makina bat arrasto edo aztarna uzten dugula eta gure e-posta kontuko mezuak ezabatuta ere, ez direla desagertzen, eduki hori ordenagailu edo tresna digitalaren barruan gelditzeaz gain, gure e-posta kudeatzen duen enpresak ere gordetzen duela. Orduan ezin al da inola ere aztarna hori ezabatu? Bai, ezaba liteke, baina jakin egin behar da nola. Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko? deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (hauek kopia bana eman diet). Oharrak:

-           ETZAN” aditzaren trinkoa. (“yacer”, “basarse”)

-           “JARIO” aditzaren trinkoa

-           “JARDUN” aditzaren trinkoa.

-    Esaldian aditz jokatua dagoenean, ERE bakarrik erabiltzen da, “bai”  gabe. Aditzik ez dagoenean, orduan erabiltzen da “ere bai.  Googlek badaki egiten duzun guztia, ematen dituzun pausuak… eta, sarritan, egingo duzuna ERE badaki. (= eta, sarritan, egingo duzuna badaki ERE BAI).

-        Nahi duzuNEZ (GERO)(kausazkoa)(=Nahi duzulako)(aditz jokatua) vs.

Nahi izanEZ GERO(baldintza)(=Nahi baduzu): partiz.+-(e)Z GERO.

Kontuan izan aditz konposatua dela eta, beraz, partizipioak IZAN daramala (nahi izan, behar izan, ahal izan, ezin izan, bizi izan, balio izan, falta izan…): ahal izanez gero, nahi izanez gero, ezin izanez gero, behar izanez gero, merezi izanez gero, axola izanez gero, falta izanez gero… 

-     Bilkura = bilera = biltzarra (“bildu” aditzetik datoz. Bildu gara = elkartu gara)   /////      Bilaketa (“bilatu” aditzetik dator). Bilatzailea (google,…)

-          EginDAKO = eginIKO (erlatibozkoa)

-          ZERI BURUZ + ADITZA = ZEREN GAINEAN + ADITZA

-          ZERI BURUZKO + izena = ZEREN GAINEKO + izena

-          Jatetxeetan prezioak egoten dira IKUSGAI (=ikusteko moduan)

-   IkusTEKE = ikusTEKO = ikusi GABE.  Astebururako eguraldi nahasia iragarri dute; ikusTEKE dago euria egingo duen ala ez. IkusTEKE dago saskiaren prezioaren etengabeko igoerak zer-nolako ondorioak izango dituen herritar xumeengan. Agintean dagoen alderdi politiko horrek hainbat proiektu utzi ditu egiTEKE (= egiTEKO = egin gabe) bere agintaldian.

-      IKUSMIRAN: Sukaldeko ate ondotik ikusmiran:fisgando desde la puerta de la cocina”. Maiz dabil hemen ikusmiran:anda curioseando muchas veces por aquí”. Gaztelaniaz:curioseando, fisgando, fisgoneando; observando”.

-          Garraio publikoa sustatu (=bultzatu) behar litzateke.

-    NOREKIN edo ZEREKIN + BATERA: Zu beti esertzen zara MilaREKIN BATERA. Gabonak irisTEAREKIN BATERA, (=irisTEAZ BATERA) jendea erosketak egiten hasten da. Ariketa hau zuzenTZEAREKIN BATERA (=zuzenTZEAZ BATERA) hainbat ohar egiten ari natzaizue.

-  Aditz trinkoekin ere egin liteke alegiazko baldintza edo hipotetikoa. Horretarako, Indikatiboko lehenaldiko adizkiak hartu,       -(E)N kendu eta BA- erantsi aurrean:

§  Ibiliko BANINTZ   = BANENBIL ( nenbilen > *nenbil_ > BANENBIL): Ni lanpetuta BANENBIL, ez nuke idazlana egingo.

§  egongo BAZINA = BAZEUNDE (zeunden > *zeunde_ > BAZEUNDE): Urduri BAZEUNDE, ezki-ura eskatuko zenuke.

§  3. pertsonetan, hasierako Z > L: egongo BALITZ = BALEGO (zegoen > *zego_ > *bazego > BALEGO): Madril hurbilago BALEGO, maizago joango ginateke musika-ikuskizunak ikustera.

§  Ibiliko BALIRA = BALEBILTZA (zebiltzan > *zebiltza_ > *bazebiltza > BALEBILTZA): Haurrak bihurrikeriak egiten BALEBILTZA, irakasleak zigortu egingo lituzke.

§  Ibiliko BALITZ = BALEBIL (zebilen > *zebil_ > *bazebil > BALEBIL): Haizea BALEBIL, arropak balkoian zabalduko nituzke.

§  Ondorioak: legoKE (=egongo litzateke), leudeKE (= egongo lirateke)…Ongi LEGOKE gelakook afari bat egitea ikasturte amaiera ospatzeko.

 

-              GAIei BURUZKO informazioa = GAIen GAINEKO informazioa  = GAIen INGURUKO informazioa.

-              Kendu AHALKO duzu = kendu AHAL IZANGO duzu (geroaldiko ahalera).

-              KenduKO AHAL DUZU!!!!!!  = Ea kentzen duzun!!!! (desioa adierazten du).

-              Esteka horrek zu…eramango ZAITU.

-              Bilaketaren (zerrend)an > bilaketaREN + e +AN: BilaketaRENEAN

-      Zuzendu berri dugun testuan behin eta berriz agertu zaizkigu Hau guztia eta kidekoak. Horri buruzko teoria azaldu diet. Euskaltzaindiaren araua azaldu  diet honen erabilerari dagokionez. Horretarako, taula irakurri dugu denon artean. Jarraian, neure azalpena eman diet, argiagoa delakoan eta hainbat adibide ipini dizkiet arbelean. 1. graduko erakusleekin (HAU / HAUEK) deklinabide taula betetzen hasi gara. Etxean amai dezatela esan diet.

-  Alegiazko baldintza edo hipotetikoari dagokionez, behin eta berriz azpimarratu diet baldintza hipotetikoak derrigorrez ondorio hipotetikoa eraman behar duela eta ez lehenaldiko adizkia (akats hau ohikoa izaten da; saihets dezatela):

Errepide hobeak edukiko bagenitu, istripu gutxiago gertatuko LIRATEKE (ziren).

Europako beste herrialde batzuetan Gobernuek soldata bat ordaintzen diete ikasten aritzen diren ikasleei; hemen ere neurri hori gauzatuz gero (=gauzatuko balitz), gazte gehiagok ikasiko LUKETE (zuten) eta gurasoenetik lehenago joango LIRATEKE (ziren).

-    Iraganeko baldintza edo irreala. Orain arte bidalitako sei ariketetan (lehenik, 1. eta 2. ariketak, eta joan den egunean, 3,4,5 eta 6.ak) zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Nik ohar honen berri eman diet:

Hamaika bider esana dugu baldintza hipotetikoak (2. Baldintza) derrigorrez ondorio hipotetikoa eskatzen duela (IKUS goiko adibideak).

Iraganeko baldintzak edo irrealak (3. Baldintza), orain lantzen ari garen honek, alegia, gehienetan, lehenaldiko ondorioa darama, baina badira salbuespenak: litekeena da baldintza zatia iraganean egotea, hau da, irreala izatea, baina ondorioa hipotetikoa, denbora jauzia gertatu delako (gogoan izan: hipotetikotik iraganerako jauzirik sekula ez, kronologiaren aurka joatea litzateke eta). Horrelakoetan, normalean, ondorioan denbora aditzondoren bat ageri da (“orain”, “gaur egun”…) denbora jauzia gertatu dela adierazteko.

Nik Filologia ikasi beharrean, Zuzenbide-ikasketak egin (izan) banitu, orain abokatu ospetsua izango NINTZATEKE, irakasle xume bat izan beharrean.

(IRREALA > HIPOTETIKOA, denbora jauzia gertatu delako).

Gaurko egin beharreko azken hiru ariketetan badira horrelako lau kasu, erantzun orrietan berariaz adierazi ditudanak. Hona hemen horietako bat:

Oposizioak ondo prestatu nituen, baina azterketaren aurreko gauean ezin izan nuen batere lorik egin eta, ondorioz, azterketan ezin izan nuen probetxuzko ezer egin. Ibizara etorri nintzen. Orain pub txiki baten jabea naiz eta zoriontsu bizi naiz hemen. Askotan pentsatu izan dut gau hartan ondo lo egin (izan) banu, seguruenik oposizio hura gaindituko nuela = nukeela (denbora jauzirik ez) eta, orain, hemen egon beharrean, administrazioko langile tristea izango nintzateke + ela[1] (denbora jauzia gertatu da).

-  Arratsaldeko taldean: Baldintzaren ondoren, zer datorkigu? Bada,….AHALERAko adizkiak!

EUSKAL AHALERA. Azalpen orokorra egin diet, Gramatika eta ariketak II liburuko 10. orrialdean daukatena. Dena den, 10. orrialdeko edukia nahiko nahasia izan daitekeelakoan, nik orrialde horren laburpen bat prestatu diet eta berau erabili dut nire azalpena egiteko, liburuko teoria baino argiago eta ordenatuago dagoelakoan (“Ahalera sarrera).

Ø  osaera (nola osatzen den)

Ø  aditzoinaren erabilera (salbuespenak salbuespen)

Ø  hiru aldiak (oraina, alegiazko edo hipotetikoa, iragana)

Ø  eta, azkenik, ezintasuna adierazteko aukera desberdinak:

ezin dut ikusi = ez dezaket ikus_ =  ezin dezaket ikus_ = ezin ikus_ dezaket;

ezin naiz isildu = ez naiteke isil_  = ezin naiteke isil_  = ezin isil_ naiteke.

 

Ø  EZIN DUT kaferik HARTU             EZIN NAIZ kontzentratu

Ø  EZ DEZAKET kaferik HAR_          EZ NAITEKE kontzentra_

Ø  EZIN DEZAKET kaferik HAR_      EZIN NAITEKE kontzentra_

Ø  EZIN HAR_ DEZAKET kaferik      EZIN kontzentra_ NAITEKE

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Non entxufatua izango banu, sikira…                                        Ibilgailu elektrikoak, hibridoak, hibrido entxufagarriak…Badirudi gasolio eta gasolina bidez mendeetan ibili diren ibilgailuak zaharkituak geratzen ari direla eta, ingurumena kutsatzen dutela argudiatuta, ibilgailu elektrikoak erosarazi nahi dizkigutela. Zuk zeuk erosiko zenuke? Honetaz jardun dute solasean. Girotzeko, Berria egunkaritik ateratako zenbait datu irakurri ditugu aurretik.

-          ETXERAKO LANAK:

o   HAU GUZTIA. Deklinabide taula osa dezatela eta atzean dauzkaten esaldiak zuzen ditzatela.

o AHALERA: Gramatika eta ariketak II liburuko 12. orrialdia irakurri eta 13. orrialdeko ariketak egin eta eurek zuzen ditzatela, ez baitute zailtasun handirik. Ariketa horietan, ahalerako NOR adizkiak (naiteke, gaitezke…) eta NOR-NORK sistemako 3. pertsonak (dezaket, ditzaket…) baino ez dituztenez, erraz egingo dituzte.

o   AHALERA: Orainaldiko ahalerako adizki ezagunenak  (nor – naiteke, zaitezke…  – eta nor-nork 3. pertsona – dezaket, ditzaket, dezakegu, ditzakete…–) errepasatzeko ariketa analitiko osagarria + erantzunak.

o   Arratsaldekoek: AHALERA: Gramatika eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko hirugarren ariketa (ezintasuna lantzeko ariketa). Argiago gera dadin, honako eredu hau jarraituz egiteko aholkatu diet, a) eta b) ariketak aldi berean:

EZIN DUT kaferik HARTU          EZIN NAIZ kontzentratu

EZ DEZAKET kaferik HAR_        EZ NAITEKE kontzentra_

EZIN DEZAKET kaferik HAR_    EZIN NAITEKE kontzentra_

EZIN HAR_ DEZAKET kaferik    EZIN kontzentra_ NAITEKE

o   Eginak izan behar dituzue:

o   Haurrak eta mugikorra izeneko jarduera-sorta.

o   Botiken publizitatea izeneko cloze-testa.

o   Arratsaldekoek: Izenorde bihurkariak lantzeko ariketa.



[1] Denbora-jauzia: baldintza irrealetik > hipotetikora