Arratsaldekoen 42. eskola eta goizekoen 41.a: 2023ko martxoaren 20 eta 21ekoa
- Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Lurrinen historia (x1, x0,9). Joan den igandean izan zen San Jose eguna, tradizioz, Aitaren Eguna. Baliteke zuetako norbaiti bere seme-alabek lurrinen bat (=perfumeren bat) oparitu izana edo zuek zuen aitari oparitu izana. Gaur egun gero eta lurrin gehiago ditugu, bai emakumezkoentzat, bai gizonezkoentzat, eta hauen iragarkiak barra-barra ematen dituzte, batez ere, Eguberriak, Aitaren nahiz Amaren Eguna edota San Valentin eguna hurbiltzen doazen heinean (=hurbildu ahala). Perfumeen edo lurrinen historiari buruzko entzungaia izan genuen entzungai joan den egunean. Bi aldiz entzun genuen. Gaur, jarduera zuzendu dugu, erantzunak behar bezala arrazoituz.
- Jarrai dezagun gure gaiarekin – Internet, sare sozialak eta teknologia berriak –. Esana dugu Interneten nabigatzen dugunean, oharkabean (=ohartu gabe, konturatu gabe), makina bat arrasto edo aztarna uzten dugula eta gure e-posta kontuko mezuak ezabatuta ere, ez direla desagertzen, eduki hori ordenagailu edo tresna digitalaren barruan gelditzeaz gain, gure e-posta kudeatzen duen enpresak ere gordetzen duela. Orduan ezin al da inola ere aztarna hori ezabatu? Bai, ezaba liteke, baina jakin egin behar da nola. Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko? deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (hauek kopia bana eman diet). Oharrak:
-
“ETZAN”
aditzaren trinkoa. (“yacer”, “basarse”)
-
“JARIO” aditzaren
trinkoa
-
“JARDUN” aditzaren
trinkoa.
- Esaldian aditz jokatua dagoenean, ERE bakarrik erabiltzen da, “bai” gabe. Aditzik ez dagoenean, orduan
erabiltzen da “ere bai”.
Googlek badaki egiten duzun guztia, ematen dituzun pausuak… eta,
sarritan, egingo duzuna ERE badaki. (= eta, sarritan, egingo duzuna badaki
ERE BAI).
- Nahi duzuNEZ (GERO)(kausazkoa)(=Nahi
duzulako)(aditz jokatua) vs.
Nahi
izanEZ GERO(baldintza)(=Nahi baduzu): partiz.+-(e)Z GERO.
Kontuan
izan aditz konposatua dela eta, beraz, partizipioak IZAN daramala (nahi izan,
behar izan, ahal izan, ezin izan, bizi izan, balio izan, falta izan…): ahal izanez gero, nahi izanez gero, ezin
izanez gero, behar izanez gero, merezi izanez gero, axola izanez gero, falta
izanez gero…
- Bilkura =
bilera = biltzarra (“bildu” aditzetik datoz. Bildu gara = elkartu gara) /////
Bilaketa (“bilatu” aditzetik
dator). Bilatzailea (google,…)
-
EginDAKO =
eginIKO (erlatibozkoa)
-
ZERI BURUZ + ADITZA = ZEREN GAINEAN + ADITZA
-
ZERI BURUZKO + izena = ZEREN GAINEKO + izena
-
Jatetxeetan prezioak egoten dira IKUSGAI (=ikusteko moduan)
- IkusTEKE = ikusTEKO = ikusi GABE. Astebururako
eguraldi nahasia iragarri dute; ikusTEKE dago euria egingo duen ala ez.
IkusTEKE dago saskiaren prezioaren etengabeko igoerak zer-nolako ondorioak
izango dituen herritar xumeengan. Agintean dagoen alderdi politiko horrek
hainbat proiektu utzi ditu egiTEKE (= egiTEKO = egin gabe) bere agintaldian.
- IKUSMIRAN: Sukaldeko ate ondotik ikusmiran: “fisgando
desde la puerta de la cocina”. Maiz dabil hemen ikusmiran: “anda
curioseando muchas veces por aquí”. Gaztelaniaz: “curioseando, fisgando,
fisgoneando; observando”.
-
Garraio publikoa sustatu
(=bultzatu) behar litzateke.
- NOREKIN edo ZEREKIN + BATERA: Zu beti esertzen zara MilaREKIN BATERA. Gabonak irisTEAREKIN
BATERA, (=irisTEAZ BATERA) jendea erosketak
egiten hasten da. Ariketa hau zuzenTZEAREKIN
BATERA (=zuzenTZEAZ BATERA) hainbat
ohar egiten ari natzaizue.
- Aditz
trinkoekin ere egin liteke alegiazko baldintza edo hipotetikoa.
Horretarako, Indikatiboko lehenaldiko adizkiak hartu, -(E)N kendu eta BA- erantsi aurrean:
§
Ibiliko BANINTZ
= BANENBIL ( nenbilen > *nenbil_
> BANENBIL): Ni lanpetuta BANENBIL, ez nuke idazlana egingo.
§
egongo BAZINA = BAZEUNDE (zeunden > *zeunde_ > BAZEUNDE): Urduri BAZEUNDE,
ezki-ura eskatuko zenuke.
§
3. pertsonetan, hasierako Z > L: egongo
BALITZ = BALEGO (zegoen > *zego_
> *bazego > BALEGO): Madril hurbilago BALEGO, maizago joango ginateke
musika-ikuskizunak ikustera.
§
Ibiliko BALIRA = BALEBILTZA (zebiltzan
> *zebiltza_ > *bazebiltza > BALEBILTZA):
Haurrak bihurrikeriak egiten BALEBILTZA, irakasleak zigortu egingo lituzke.
§
Ibiliko BALITZ = BALEBIL (zebilen > *zebil_ > *bazebil > BALEBIL): Haizea
BALEBIL, arropak balkoian zabalduko nituzke.
§
Ondorioak: legoKE
(=egongo litzateke), leudeKE (=
egongo lirateke)…Ongi LEGOKE gelakook afari bat egitea ikasturte amaiera
ospatzeko.
- GAIei BURUZKO informazioa = GAIen GAINEKO informazioa = GAIen INGURUKO informazioa.
-
Kendu AHALKO
duzu = kendu AHAL IZANGO duzu
(geroaldiko ahalera).
-
KenduKO AHAL DUZU!!!!!! = Ea
kentzen duzun!!!! (desioa adierazten
du).
-
Esteka horrek zu…eramango ZAITU.
-
Bilaketaren (zerrend)an > bilaketaREN + e +AN: BilaketaRENEAN
- Zuzendu berri dugun testuan behin eta berriz agertu zaizkigu Hau guztia eta kidekoak. Horri buruzko teoria azaldu diet. Euskaltzaindiaren araua azaldu diet honen erabilerari dagokionez. Horretarako, taula irakurri dugu denon artean. Jarraian, neure azalpena eman diet, argiagoa delakoan eta hainbat adibide ipini dizkiet arbelean. 1. graduko erakusleekin (HAU / HAUEK) deklinabide taula betetzen hasi gara. Etxean amai dezatela esan diet.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoari dagokionez, behin eta
berriz azpimarratu diet baldintza hipotetikoak
derrigorrez ondorio hipotetikoa eraman behar duela eta ez lehenaldiko adizkia (akats hau ohikoa izaten da; saihets dezatela):
Errepide hobeak edukiko bagenitu, istripu gutxiago
gertatuko LIRATEKE (ziren).
Europako beste herrialde batzuetan Gobernuek soldata bat
ordaintzen diete ikasten aritzen diren ikasleei; hemen ere neurri hori gauzatuz
gero (=gauzatuko balitz), gazte gehiagok ikasiko LUKETE (zuten) eta gurasoenetik
lehenago joango LIRATEKE (ziren).
- Iraganeko baldintza edo irreala. Orain arte bidalitako sei ariketetan (lehenik, 1. eta 2. ariketak, eta joan den egunean, 3,4,5 eta 6.ak) zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Nik ohar honen berri eman diet:
Hamaika
bider esana dugu baldintza hipotetikoak (2. Baldintza) derrigorrez
ondorio hipotetikoa eskatzen duela (IKUS goiko adibideak).
Iraganeko baldintzak edo irrealak (3. Baldintza), orain lantzen ari garen honek, alegia, gehienetan, lehenaldiko ondorioa darama, baina badira salbuespenak: litekeena da baldintza zatia iraganean egotea, hau da, irreala izatea, baina ondorioa hipotetikoa, denbora jauzia gertatu delako (gogoan izan: hipotetikotik iraganerako jauzirik sekula ez, kronologiaren aurka joatea litzateke eta). Horrelakoetan, normalean, ondorioan denbora aditzondoren bat ageri da (“orain”, “gaur egun”…) denbora jauzia gertatu dela adierazteko.
Nik Filologia ikasi beharrean,
Zuzenbide-ikasketak egin (izan) banitu, orain abokatu ospetsua izango
NINTZATEKE, irakasle xume bat izan beharrean.
(IRREALA > HIPOTETIKOA, denbora jauzia gertatu delako).
Gaurko egin beharreko azken hiru ariketetan badira horrelako lau kasu, erantzun orrietan berariaz adierazi ditudanak. Hona hemen horietako bat:
Oposizioak ondo prestatu nituen, baina azterketaren aurreko gauean ezin izan nuen batere lorik egin eta, ondorioz, azterketan ezin izan nuen probetxuzko ezer egin. Ibizara etorri nintzen. Orain pub txiki baten jabea naiz eta zoriontsu bizi naiz hemen. Askotan pentsatu izan dut gau hartan ondo lo egin (izan) banu, seguruenik oposizio hura gaindituko nuela = nukeela (denbora jauzirik ez) eta, orain, hemen egon beharrean, administrazioko langile tristea izango nintzateke + ela[1] (denbora jauzia gertatu da).
- Arratsaldeko taldean:
Baldintzaren ondoren, zer datorkigu? Bada,….AHALERAko adizkiak!
EUSKAL AHALERA. Azalpen orokorra egin
diet, Gramatika eta ariketak II liburuko 10. orrialdean daukatena.
Dena den,
10. orrialdeko edukia nahiko nahasia izan daitekeelakoan, nik orrialde horren
laburpen bat prestatu diet eta berau erabili dut nire azalpena egiteko,
liburuko teoria baino argiago eta ordenatuago dagoelakoan (“Ahalera sarrera”).
Ø
osaera (nola
osatzen den)
Ø aditzoinaren erabilera (salbuespenak
salbuespen)
Ø hiru aldiak (oraina, alegiazko edo hipotetikoa, iragana)
Ø eta, azkenik, ezintasuna adierazteko aukera desberdinak:
ezin dut
ikusi = ez dezaket ikus_ = ezin dezaket
ikus_ = ezin ikus_ dezaket;
ezin naiz isildu = ez naiteke isil_ = ezin naiteke isil_ = ezin isil_ naiteke.
Ø EZIN DUT kaferik HARTU EZIN NAIZ kontzentratu
Ø EZ DEZAKET kaferik HAR_ EZ
NAITEKE kontzentra_
Ø EZIN
DEZAKET kaferik HAR_ EZIN NAITEKE kontzentra_
Ø EZIN HAR_ DEZAKET kaferik EZIN kontzentra_ NAITEKE
- AHOZKO ADIERAZPENA: Non entxufatua izango banu, sikira… Ibilgailu elektrikoak, hibridoak, hibrido entxufagarriak…Badirudi gasolio eta gasolina bidez mendeetan ibili diren ibilgailuak zaharkituak geratzen ari direla eta, ingurumena kutsatzen dutela argudiatuta, ibilgailu elektrikoak erosarazi nahi dizkigutela. Zuk zeuk erosiko zenuke? Honetaz jardun dute solasean. Girotzeko, Berria egunkaritik ateratako zenbait datu irakurri ditugu aurretik.
-
ETXERAKO LANAK:
o
HAU GUZTIA. Deklinabide taula osa dezatela eta
atzean dauzkaten esaldiak zuzen ditzatela.
o AHALERA: Gramatika eta ariketak II liburuko 12. orrialdia irakurri
eta 13. orrialdeko ariketak egin eta eurek zuzen ditzatela, ez baitute
zailtasun handirik. Ariketa horietan, ahalerako NOR adizkiak (naiteke,
gaitezke…) eta NOR-NORK sistemako 3. pertsonak (dezaket,
ditzaket…) baino ez dituztenez, erraz egingo dituzte.
o AHALERA:
Orainaldiko ahalerako adizki ezagunenak
(nor – naiteke, zaitezke… – eta nor-nork 3. pertsona – dezaket, ditzaket, dezakegu, ditzakete…–)
errepasatzeko ariketa analitiko osagarria + erantzunak.
o
Arratsaldekoek: AHALERA: Gramatika eta ariketak II liburuko
11. orrialdeko hirugarren ariketa (ezintasuna
lantzeko ariketa). Argiago gera dadin, honako eredu hau jarraituz egiteko
aholkatu diet, a) eta b) ariketak aldi berean:
EZIN DUT kaferik HARTU
EZIN NAIZ
kontzentratu
EZ DEZAKET kaferik HAR_ EZ NAITEKE
kontzentra_
EZIN DEZAKET kaferik HAR_ EZIN NAITEKE kontzentra_
EZIN HAR_ DEZAKET kaferik EZIN
kontzentra_ NAITEKE
o
Eginak izan behar dituzue:
o Haurrak
eta mugikorra izeneko
jarduera-sorta.
o Botiken
publizitatea izeneko cloze-testa.
o Arratsaldekoek: Izenorde bihurkariak lantzeko ariketa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina