Arratsaldekoen 37. eskola eta goizekoen 36.a: 2023ko martxoaren 1 eta 2koa
- Otsailaren 14a San Valentin eguna izan zela-eta,
horren harira, Otsailak 14, San
Valentin eguna, cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Zenbait ohar egin dizkiet, besteak beste, honakook:
a.
idatziRIKO
lerroak = idatziTAKO lerroak (erlatibozkoak, -KO hori behar dute, klip baten modura, ondoren datorkien
izenari itsasteko).
b.
Minez edo pozez idatziak izan dira (honek ere, aurreko
erlatiboak bezala, ekintza amaitua dagoela adierazten du, baina ondoan ez
darama izenik).
c.
HELDU + nori (nor-nori-nork faltsua);
Ezin ditut kaxa hauek guztiak eraman;
helduiozu, mesedez, kaxa honi.
d. Tradizioa ez
da gaur goizekoa; AITZITIK,
aspaldikoa
da.
e. Lanpostu bat eskaini didate enpresa
horretan, baina nik UKO EGIN diot = muzin egin diot
lanpostu horriiiiii (uko egitea = muzin egitea: ezetz esatea,
ez onartzea).
f.
Nekez
= kostata
g. Aitzina: aurrea (Iparraldean) > denborazkoak egin litezke: partizipioa + aitzin: Hil
aitzin = hil aurretik =hil baino lehen
h. Gibela: atzea (Iparraldean)
i.
Hiltzean: hiltzen ari zen momentuan
j.
Hildakoan: hil ondoren , hil eta
gero
k.
HILTZERAKOAN: juxtu hil baino lehen. Hiltzerakoan, senide guztiak bere inguruan bil zitezen nahi izan zuen.
l.
HILTZEAN: juxtu momentu horretan
m. HILDAKOAN:
hil eta gero, hil ondoren. Hildakoan,
herriko hilerrian ehortzi (=lurperatu) zuten.
n. -MEN: atzizki honek gaitasuna edo
ahalmena adieraz dezake: ikusmena, entzumena, ukimena, usaimena, ulermena, dastamena, irudimena (irudiak sortzeko ahalmena edo
gaitasuna), sormena (sortzeko
ahalmena edo gaitasuna), nahimena
(zerbait nahi izateko ahalmena, borondatea)…
o. GEROZTIK = ORDUTIK = ORDUDANIK = HARREZKERO. Gotzain hau hil zutenETIK (noiztik)…
p. AURRERANTZEAN:
HEMENDIK AURRERA (handik aurrera).
- Ondoren, Maitasunaren arriskuak deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu, idatziaren ulermena lantzekoa, beharrezko azalpenak emanez.
- Zuzendu berri ditugun bi jardueretan agertu zaigu AITZITIK aurkaritza lokailua, arreta berezia merezi duena, aurkaritza adierazten duen arren, ez baita orain arte ikusitako lokailuak (berriz, ostera, aldiz, ordea, dena den, hala ere…) bezalakoa. Lokailu honen azalpena eta adibideak biltzen dituen taula banatu eta azaldu diet, lokailu hau aurkaritza adierazten duten beste zenbait lokailu (berriz, ostera, aldiz, ordea) ez bezalakoa dela azpimarratuz.
- -(e)Z GERO baldintzazkoa eta –(e)NEZ (GERO) kausazkoaren arteko aldea azaldu nien joan den egunean eta etxerako, hamar berridazketa bidali nizkien, hasteko, kausazkoak ala baldintzazkoak ziren identifika zitzaten eta, ondoren, beste modu batean berridatz zitzaten. Zuzendu egin dugu ariketa. Gogoan izan:
Bien arteko alde nagusia honako hau da:
-(e)Z GERO, aditz jokatugabeekin, hots, partizipioekin erabiltzen
da eta baldintza kutsua du.
-(e)NEZ (GERO), adizki jokatuekin erabiltzen da eta kausa adierazten du.
OHARRA: “eduki”, “jakin” eta “egon”
aditzekin, baldintza erreala egiteko, oro har, (salbuespenak salbuespen)
adizki trinkoak erabiltzen dira: Adib.:
Nekatuta
(baldin) bazaude, eser zaitez (nekatuta egoten bazara).
Zuk
egia (baldin) badakizu, esaiozu epaileari (egia jakiten baduzu).
Bihar
azterketa (baldin) badaukazu, har ezazu ezki-ura lasaitzeko (azterketa edukitzen
baduzu).
- Ikasleen idazlanetan sarritan topatu dudan akats baten berri eman diet: BESTEA (= BESTEAK, pluralean) eta BESTE BAT (=BESTE BATZUK, pluralean) arteko nahasketa; izan ere, oso ohikoa da mugagabea (BESTE BAT) erabili beharko luketen kasuetan ikasleek mugatua (BESTEA) erabiltzea. Azalpena argitzeko, txostentxo bat prestatu diet, non bien deklinabide taula, biak bereizteko zenbait adibide eta ikasleek urteotako idazlanetan egindako esaldi okerrak – neuk zuzenduak – ageri diren. Klasean taula eta neuk prestatutako adibideak irakurri eta azaldu dizkiet eta ikasleen esaldiak eurek etxean irakur ditzatela esan diet.
o Batak (=batek) ez dauka
gogorik, eta besteak bai (bi direla esan nahi du).
o Bata(=bat) ona da, baina bestea, txarra (bi
direla esan nahi du).
o Batari (=bati) gustatu zaio; besteari, ez (bi direla esan nahi du).
o Batarekin (=batekin) oso
gustura dago; bestearekin, ez (bi direla esan nahi du).
o Nire
familia medikua bajan dagoela eta, beste
mediku batekin eman didate hitzordua (bi mediku baino gehiago daude anbulatorioan).
o Kantariak kontzertua amaitu zuenean, bertaratutako zaleek “Beste bat!!” oihukatzen zioten (“bestea” jarriko bagenu, abeslari horrek bi abesti bakarrik dituela esan nahiko genuke edo abesti konkretu bat eskatzen ari direla).
-
AHOZKO JARDUERA: Ba-…Ba-…Ba…
Ikasleak oilategian. Alegiazko baldintza edo hipotetikoa
lantzeko orain arte egindako ariketa gehienak (egoera hipotetikoena salbu)
idatzizkoak izan dira, etxean egin eta zuzentzekoak. Gaur ahozko joko bat egin
dugu. Ikasleei 12 alegiazko galdera dituen orria banatu diet eta, ahoz ozenki,
esku artean zituzten galderak egin dizkiote elkarri. Jakina, galdera horiei
osorik erantzunarazi diet, baldintza eta ondorio hipotetikoaren erabileran
treba daitezen (beste modu batera ere egin liteke: bakoitzari galdera bana eman, ikasleak zutitu eta ikasgelako gainerako ikaskideei
galdera hori egin. Hau egin ondoren, bi ikasleek elkarri galdera trukatu eta esku artean duten
galderarekin beste ikasle batengana jo). Jarduera honen bidez, ikasleen arteko
interakzioa lantzeaz gain, adizkien pertsona aldaketa ere lantzen da. Luzaroan
jardun dugu eta merezi izan duelakoan nago. Nik euren galdera-erantzunak bildu
ditut, orraztuta eurei itzultzeko.
Ahozko jarduera horretan agertu diren honako egitura hauen berri eman diet:
- Nik bera oiloak ferratzera = antzarak ferratzera = pikutara bidaliko
NUKE (nor-nork, nik
bera, osorik)
- Oker EGON (arrazoirik ez izatea, “estar
equivocado”) / Zuzen EGON (arrazoi izatea, “estar en lo cierto”). Irakasleak alfer hutsa naizela esango
BALIT, oker dagoela erantzuno NIOKE / zuzen dagoela
erantzungo NIOKE.
- Uko egingo NIOKE txertoa jarTZEARI.
- Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Joan den astean adostu bezala, gaur, irakurria duten Alberto Ladron Aranaren nobela beltza laburtu behar izan dute ahoz. Etorritakoen artean lauk baino irakurri ez dutenez, horietako bik ozenki gelakide guztiei egin diete laburpena. Arotzaren eskuak eta Jainkoen zigorra izan dira laburbildu dituzten eleberriak.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO BITARTEKOTZA: Haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak segurtasunez erabiltzeko dekalogoa / Sare sozial nagusiak eta sare sozialen erabiltzaileak eta eguneroko erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean. Adostu bezala, binaka jarrita, elkarri euren hitzekin azaldu diote bitartekotza fitxa hori.
-
ETXERAKO LANAK:
§
BESTEA (BESTEAK) vs. BESTE BAT
(BESTE
BATZUK) bereizteko ariketak.
§
Idazlan laburra: Ikasleen
Guraso Elkartearentzako e-posta, ciberbullyng-a dela eta.
§ Baldintza ahaztuko balitzait
ariketa (gelan zuzenduko dugu). Bertan, hainbat esalditako adizkiak ipini behar
dituzte, kontuan izanik baldintza hipotetikoan ikusiak ditugula jada lau sistemak
– nor, nor-nori, nor-nork eta nor-nori-nork
– eta ariketa honetan nahastuta dituztela.
(OHARRA: Ariketa hau klasean ere egin liteke. Hala egin
dugunean, ni mahaiz mahai ibili naiz laguntzen eta euren zalantzak argitzen. Ariketa
honek luze jotzen duen arren, egoki deritzot klasean egiteari, denboraz ongi
ibiliz gero).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina