2023/03/19

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 41. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 40.a. Martxoak 15 eta 16

 

Arratsaldekoen  41. eskola eta goizekoen 40.a: 2023ko martxoaren 15 eta 16koa

-     Internet, sare sozialak eta teknologia berriak. Gure gaiari helduta, “Gertuko = hurbileko ahotsak” deritzon ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Testua ahots-morroiei eta neskameei buruzkoa da, hots, hezur-haragizkoak ez diren morroi eta neskameei buruzkoa. Oharrak:

o   Baina horien atzean,….=  Horien atzean,,,, baina,,,, ….

o   Aisa = erraz

o   Momentu guztian > une oro

o   Uko egin + NORI edo ZERI: ezetz esan (“renunciar”). Mikelek uko egin dio lantegi horretan eskaini dioten lanpostuari. Ikasle horrek uko egin dio matrikulari.

o   Gogaitu = aspertu > gogaikarria = aspergarria

o   Gaitzetsi: txartzat jo, ez onartu

o   Aurkituko zara. > aurkituko duzu zeure burua (bihurkaria) 

-   Arratsaldeko taldean: Izenorde bihurkariak: Zuzendu berri dugun jarduerako esaldi bat aitzakiatzat hartuta (“beharbada, makina batekin hitz egiten aurkituko duzu laster zeure burua) (“aurkituko zara”) (erdarakada), izenorde bihurkariak (neure burua, zeure burua, bere burua, geure burua, zeuen burua, beren burua = euren burua) noiz erabiltzen diren gogorarazi diet: ekintza baten subjektua eta objektua pertsona bera denean, hau da, zerbait egiten duena eta jasaten duena pertsona bera denean.  Horrelakoetan, euskaraz ezingo ditugu UKAN moduko aditzak IZAN gisara erabili: galdetzen naiz, bota zara, ikusten naiz

                   Osaera: izenorde indartua (neure, heure, bere, geure,  ,zeure, zeuen, beren = euren) + BURUA (beti singularrean: geure burua…).

                    Aditza: 3. pertsonatzat hartu behar dugu: Goizero, etxetik irteterakoan, ispiluan ikusten dut neure burua (=3. sing. = hura). Gehiago maitatu behar zenuke zeure burua (=3. sing. = hura).

                    Hona adibide batzuk: Udan atzerrira joan nahi dudanez, nire ingeles maila hobetu beharrean ikusten dut neure burua (ikusten naiz). Praka estu hauekin oso ongi ikusten dut neure burua (ikusten naiz). Tranpolin horretatik uretara botako dugu geure burua (botako gara). Gizagaixoak bere burua hil zuen = bere buruaz beste egin zuen. Gure amona zenak askotan hitz egiten zuen bere buruarekin. Zeure buruari galdetu diozu (galdetu zara) zergatik ez duzun lagunik?

                   Salbuespenak: badira “neure burua”  eraman ezin duten aditzak: apaindu, dutxatu, jantzi, erantzi, garbitu, prestatu eta orraztu. Goizero dutxatzen naiz (dutxatzen dut neure burua). Jaikitakoan, berehala jantzi naiz (neure burua jantzi dut).

-  Internet eta sare sozialen gaiari jarraiki, zibersegurtasunari buruzko ulermen-jarduera – “Ziberseguruak al gara? –, esaldiak testuan txertatzekoa (bi distraktoreak saihestuz), zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako ohar hauek egin dizkiet:

o   Indarrean jarri / indarrean egon (lege bat, arau bat, neurri bat…). Adib.: Indarrean jarri dute abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dago arau hori. Indarrean dagoen legediaren arabera, galarazita dago (=debekatuta dago) kongresuaren aurrean elkarretaratzeak egitea. Birusaren hedapenari aurre egiteko, hainbat neurri jarri ditu indarrean Eusko Jaurlaritzak.

o   Pentsatzeak (zerk) beldurrak airean jartzen nau.

Pentsatze hutsak (zerk, baina indartua) beldurrak airean jartzen nau.

o   Beldurrak airean nago (=oso beldurtuta nago)

o   Kirioak airean nago = nerbioak airean nago (=oso urduri nago).

o   Pozak airean nago (=oso pozik) = pozez txoratzen nago.

-     AHOZKO BITARTEKOTZA: Nola bihurtu zure etxea ziberleku segurua” eta Zibersegurtasuna haurrekin”. Ikasleek binaka adostuta, bitartekotza ariketa hau prestatu behar izan dute etxean, asko jota 15 minutuz. Horrelako aholkuak emateko egitura hauek erabil ditzakete:

-          Komenigarria da / litzateke = gomendagarria da / litzateke …-T(z)EA

-          Partizipioa +behar(ko)  ZENUKE

-          Komeni zaizu…-T(z)EA

-          Nik, zu izango banintz,…. nuke

-          …-T(z)EKO aholkatzen = gomendatzen dizut.

-     AHOZKO ADIERAZPENA II: Internet bidez erostea. Gaurkoan, mintza-fitxa honen hurrengo bi puntuak izan dituzte mintzagai. Hiztegi lagungarria banatu nien joan den egunean.

Arriskuak gorabehera, batzuek Internet giza harremanetarako erabiltzen dute, lagun nahiz bikotekideak bilatzeko. Beste askok, berriz, nahiago izaten dute jendea aurrez aurre ezagutu, baina Internetera jotzen dute erosketak egiteko orduan. Egia esan, gero eta gehiago dira Internetez erosten dutenak (arropa, gailu elektronikoak, janaria – supermerkatu batzuek ematen baitute horretarako aukera – eta hamaika gai gehiago  Eta birus madarikatu honek gure mugikortasuna mugatu duenetik, Internet bidezko erosketek egundoko (=sekulako = izugarrizko) hazkunde (=hazkuntza) izan omen dute. Interneten ia denetarik aurki genezake salgai, baita “haziak” ere, kar-kar-kar.

-     ENTZUNAREN ULERMENA: Lurrinen historia (x1, x0,9). Datorren igandean izango da San Jose eguna, tradizioz, Aitaren Eguna. Baliteke zuetako norbaiti bere seme-alabek lurrinen bat (=perfumeren bat) oparitzea edo zuek zuen aitari oparitzea. Gaur egun  gero eta lurrin gehiago ditugu, bai emakumezkoentzat, bai gizonezkoentzat, eta hauen iragarkiak barra-barra botatzen dituzte, batez ere, Eguberriak, Aitaren nahiz Amaren Eguna edota San Valentin eguna hurbiltzen doazen heinean (=hurbildu ahala). Perfumeen edo lurrinen historiari buruzko entzungaia izan dugu entzungai. Bi aldiz entzun dugu eta, ondoren, arratsaldeko taldean jarduera zuzendu dugu,  erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz. Zenbait ohar ere egin dizkiet:

o   Kiratsa:usain txarra.

o   JARIO aditzaren adizki trinkoak (3. pertsona): Janari horri (nori) kiratsa DARIO = janari horrek (zerk) kiratsa botatzen du. Janari hari (nori) kiratsa ZERION = janari hark (zerk) kiratsa botatzen zuen. Iturriari (nori sing.) ur freskoa DARIO; iturriei (nori pl.) ura DARIE; tximiniari (nori sing.) kea DARIO; tximiniei (nori pl.) kea DARIE /ZERIEN.

o   Garai batean = aspaldi = lehen = antzina

o   Arloa = alorra = esparrua = saila = eremua

o   Hedatu = zabaldu  > hedapena > Hedabideak (albistea hedatu edo zabaltzeko bideak: prentsa, telebista, irratia…) = komunikabideak.

o   Herri xehea = gizarte-maila apaleko jendea

o   Loraldia = hazkundea =hazkuntza = gorakada // gainbehera: Krisiaren ondorioz, etxebizitzen salmentak gainbehera egin du.

o    Lurrin(ik) SalduENETAKOA, mirestuENETAKOA

o   Baliteke bihar euria egiTEA= Litekeena da bihar euria egiTEA (ekintza ez da oraindik gertatu).

Baliteke Olentzerok igaro berri diren Eguberrietan lurrinen bat ekarri IZANA (ekintza amaitua, gertatua dago).

Baliteke datorren urtean Olentzerok lurrinen bat ekarTZEA (ekintza oraindik ez da gertatu).

o   Eguberriak hurbiltzen doazen heinean = hurbiltzen doazen  neurrian = hurbildu AHALA (bilakaera adierazten du).

o   Saihestu = ekidin: evitar

o   Liluratu: fascinar > lilugarria (lilura eragiten duena, liluratzen duena)

Goizeko taldean hurrengoan zuzentzeko utzi dugu.

-          ETXERAKO LANAK:

- Iraganeko baldintza edo irreala lantzeko gainerako ariketak (3,4,5,6) egin eta zuzen ditzatela. OHARRA: bada azaldu ez dudan gauzatxo bat. Ea ikasleak ohartzen diren.

- Arratsaldeko taldean: izenorde bihurkariak lantzeko ariketa, ikasleek oker idatzitako zenbait esaldi – gaztelaniatik kalkatuak – zuzen ditzaten.

- Botiken publizitatea deritzon cloze-testa.

- Haurrak eta mugikorrak deritzon jarduera sorta:

§  Mugikorrek eragiten dituzten onurak eta kalteak

§  Mugikorra egoki erabiltzeko aholkuak

§  Hauek dira nire aholkuak (idazlan laburra). HAU EZ.

 - AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Perfumea. Bizpahiru bider entzun eta aukeratu erantzun zuzena. Erreparatu taula honi:

- LANAK IZAN …-T(z)EKO edo  -T(z)EN = ASKO KOSTATU…-T(z)EA

Batzuek lanak izaten dituzte gustuko perfumea topatzeko = topatzen (= asko kostatzen zaie gustuko perfumea topatzea). Lanak izaten ditut eskolara garaiz iristeko = iristen (=asko kostatzen zait eskolara garaiz iristea). Ohean hain gustura egoten naiz goxo-goxo, lanak izaten ditut goiz jaikitzeko = jaikitzen (=asko kostatzen zait goiz jaikitzea). Donostiara autoz joan naizenean, lanak izan ditut aparkatzeko = aparkatzen (=asko kostatu zait aparkatzea). Gehiago saiatu ezean, lanak izango dituzu ikasturtea gainditzeko = gainditzen (=asko kostako zaizu ikasturtea gainditzea).

 

- Perfume hori ez da beste mundukoa = perfume hori ez da hainbestera(ino)koa.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina