Arratsaldekoen 36. eskola eta goizekoen 35.a: 2023ko otsailaren 27 eta 28koa (Inaute Astearen ondokoa)
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? (3.). Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute, beti ere, dauden bi distraktoreak saihestuz. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke. Oharra:
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- Arrasto digitala, gure informazioa besteen esku testuko hamaika esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek. Erantzun orriak eta azalpenak idatziz eman nizkien, Inaute astean eurek etxean zuzen zitzaten. Ongi etorri zaie orain arte landutako hainbat eduki errepasatzeko. Bertan agertu zaizkigu:
§
–AGATIK (ere) kontzesiboa (ez nahastu –T(Z)EAGATIK
kausazkoarekin)
§
NORI edo ZERI + AURRE EGIN
§
ADINA (= BESTE
= BEZAINBESTE)
berdintasunezko konparazio partikulak, kantitatea
adierazten dutenak.
§
–(e)N SEINALE
§
Partizipioa + EZEAN = EZIK (ezezko baldintza
egiteko “komodina”)
§
–T(Z)EA AHALBIDETU = -T(Z)EKO AUKERA EMAN
§
Ondo baino
hobeto = ezin hobeto
§
Partizipioa + –(E)Z GERO (baiezko baldintza egiteko ¨komodina¨)
§
NORI edo ZERI + ERREPARATU
§
–TZAT kasua
§ “mantendu” aditzaren gehiegizko erabilera
Erantzunak ozenki komentatu dizkiet. Horien artean, arreta berezia merezi izan du 10.ak. Bertan, baiezko baldintzak (erreala, hipotetikoa nahiz irreala) egiteko komodina agertu zaigu: -(e)Z GERO. Horrek emandako aitzakia baliatuz, bereizketa hau gogorarazi diet:
-(e)Z GERO baiezko baldintza egiteko “komodina”
da. Hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa, irreala edo
iraganekoa) balio du eta oso erabilerraza da: partizipioari
gehitzea nahikoa
da, ez darama aditz jokaturik. EZEAN = EZIK partikulen baiezko
bertsioa da.
- Baldintza
erreala: Gurera
(=gure etxera) etortzen BAzara, elkarrekin bazkalduko dugu,
aspaldiko partez. = Gurera etorriZ
GERO, elkarrekin bazkalduko dugu, aspaldiko partez.
-
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Datorren igandean gurera etorriko BAzina,
elkarrekin bazkalduko genuke, aspaldiko partez.
= Datorren igandean gurera etorriZ
GERO, elkarrekin bazkalduko genuke, aspaldiko partez.
- Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Joan den igandean gurera etorri (izan) BAzina, elkarrekin
bazkalduko genu(ke)en = Joan den igandean gurera etorriZ GERO, elkarrekin bazkalduko genu(ke)en, baina nahiago izan
zenuen jatetxe hartara joan.
-
Euria eginEZ GERO, etxean geratuko gara (= euria egiten badu)
(baldintza erreala).
-
Euria eginEZ GERO, etxean geratuko ginateke (= euria egingo balu)
(alegiazko baldintza edo hipotetikoa).
-
Euria eginEZ GERO, etxean geratuko ginen = ginatekeen (=euria
egin (izan) balu) (baldintza irreala edo lehenaldikoa), baina ateri zegoenez,
paseotxo bat ematera irten gara zakurrarekin.
-
Arazoren bat sortuZ GERO, deitudazu lehenbailehen, hitzordua
bertan behera uzteko (=arazoren bat sortzen bazaizu) (baldintza erreala).
-
Zalantzaren bat edukiZ GERO, galdedazue (=zalantzaren bat baldin
badaukazue) (baldintza erreala).
-
Jo eta ke ikasiZ GERO,
azterketa gaindituko dut (=jo eta ke ikasten badut…) (baldintza erreala).
Baina KONTUZ!!!!! EZ NAHASTU HONEKIN:
ADITZ JOKATUA + -(e)NEZ GERO: Kausa adierazten du:
-
Euria gogotik egin duENEZ (GERO), urtegiak gainezka
daude (=euria gogotik egin duelako).
-
Lan handia izan duzuNEZ (GERO), ezin izan zara
etorri festara (=lan handia izan duzulako).
-
Negu gorria igarotzen ari garENEZ (GERO), uda heltzeko irrikan
nago (=negu gorria igarotzen ari garelako).
-
Zalantza asko ditudaNEZ (GERO), hitzordua eskatuko diot Dabidi
tutoretza-saio baterako (=zalantza asko ditudalako).
- Jo eta ke ikasi dudaNEZ (GERO), azterketa gainditu dut (=asko ikasi dudalako).
- Egitura, esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (I). Ikasleek euskarazko egitura, esapide nahiz esamolde jatorra hautatu behar zuten, gaztelaniatiko kalkoak saihestuz. Zuzendu ahala, zenbait ohar egin dizkiet. Ariketa aberasgarria guztiz euren aberastasun lexikoa hobetzeko.
- Joan den astean, Interneten oharkabean utziz goazen
arrasto digitalari buruzko cloze-testa zuzendu genuenean, azkenaldean, honako
esaldi hau topatu genuen: Facebook-ekin jarraituta, zabalduta dago erabiltzailea
hil ondoren sare sozialetan bere profila galtzen ez delako ustea.
DELAKO + ustea,
susmoa, itxaropena, errezeloa, albistea, zurrumurrua… > deLAKOA = DEN + ustea, susmoa… (DENAREN + ustea, susmoa…)
Etorkinak lan bila etortzen direla uste dut
> Etorkinak lan bila
etortzen direla + KO + ustea (izena)
oso zabalduta dago. = Etorkinak lan bila etortzen diren ustea oso zabalduta dago (direnaren ustea).
Mariak piper
egin duela + KO + susmoa
(izena) daukat.
= Mariak piper egin duen susmoa daukat (duenaren susmoa).
Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilela + KO + zurrumurrua (izena) zabaldu da herri osoan.
= Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilen zurrumurrua
zabaldu da herri osoan (dabilenaren zurrumurrua).
- Gaur, -(e)LAKO + IZENA = -(e)N + IZENA egituren erabilera hori gogorarazi ostean, etxerako zituzten hamar berridazketak zuzendu ditugu klasean.
- Arratsaldeko taldean:
Sarean,
armiarmen modura (2. saioa). Giza-harreman birtualen, hots, aurrez
aurrekoak ez direnen gainean solastu dira ikasleak: facebook, Twitter… Lehenengo
hiru puntuak izan dituzte mintzagai.
-
Gero eta jende
gehiagok erabiltzen omen ditu sare sozialak (facebook, twitter, whatsapp, badoo, meeting...) giza
harremanetarako. Zergatik ote? Zuk erabiltzen al dituzu? Menpekotasuna sor dezakete sare sozialek? Gaixotasun izatera hel liteke
gehiegizko erabilera hori?
- Zer deritzozu Internet bidez lagunak edota bikotekidea ezagutzeari? Alderatu (=erkatu = konparatu) aurrez aurreko ezagutzarekin. Nolako jendeak erabiltzen du, zure ustez, sarea jende berria ezagutzeko? Zergatik jotzen ote dute sarera, taberna edota dantzalekuren batera jo beharrean?
-
ETXERAKO
LANAK:
§ -(e)Z GERO baldintzazkoa eta –(e)NEZ (GERO)
kausazkoa bereizteko berridazketak.
§
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa laburbiltzen
duen txostena irakur dezatela.
§
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa.
NOR-NORI-NORK lantzeko bi ariketa osagarriak (euskaljakintza.com web
orritik hartu eta neuk moldatuak).
§
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK
sistema lantzeko ariketak. www.euskaljakintza.com
web-orriko biak.
§
Prestatu bitartekotza fitxak: 15
minutuz, hurrengoan elkarri azaltzeko. Haurtzaroan
eta nerabezaroan pantailak segurtasunez erabiltzeko dekalogoa / Sare sozial nagusiak eta sare sozialen
erabiltzaileak eta eguneroko erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean.
§ EKARRI:
§
Begiradak izeneko
ulermen-jarduera.
§
Zer
egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko? deritzon
cloze-testa.
§
Maitasunaren arriskuak izeneko ulermen-jarduera.
§
Otsailak 14, San Valentin eguna izeneko
cloze-testa.
§
Ziberseguruak
al gara? izeneko ulermen jarduera, testua bertatik ateratako esaldiekin
osatzekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina