48.
eskola: 2024ko apirilaren 25ekoa
- Ahalera ikusten ari gara eta ikusiak nahiz
landuak ditugu, bai Orainaldia (naiteke, dakiguke, dezakezu, zaitzakegu, diezaioket...), bai Alegiazkoa edo Hipotetikoa (ninteke,
lekiguke, zenezake, zintzakegu, niezaioke...).
Gaurkoan Lehenaldiaren azaleko aipamena egin diet, Hipotetikoarekiko aldea
nabarmenduz.
Gramatika eta ariketak II liburuko 20. orrialdean ditugu Iraganeko edo
Lehenaldiko Ahalerako adizki errazenak: NOR sistema eta NOR-NORK sistemako 3.
pertsonak. Gramatika eta
ariketak II liburuko 22.
orrialdean, berriz, gainerako guztiak (nor, nor-nori sistemako 3. pertsonak,
nor-nork sistemako pertsona guztiak eta nor-nori-nork adizkiak).
Gramatika eta ariketak II liburuko 20. orrialdera jo dugu; aldi berean, 16. orrialdea ere irekiarazi diet eta, honela, Alegiazko Ahalera (edo Hipotetikoa) eta Iraganekoaren (edo Lehenaldikoaren) arteko aldeez ohartarazi ditut. Bai, formalki, bien artean ez dago desberdintasun handirik (esanahi aldetik bai, noski).
Gramatika eta ariketak II liburuko 22. orrialdera jo dugu (7. gaia). Bertan datozkigu Iraganeko edo Lehenaldiko Ahalerako adizki guztiak (nor, nor-nori – 3. pertsonak baino ez – nor-nork – pertsona guztiak – eta nor-nori-nork sistemakoak). Lau sistema horietako adizkiei erreparatu eta zera gogorarazi diet: gainetik erreparatuta, Iraganeko Ahalera eta Ahalera Hipotetikoa (18.orrialdean datorrena) alderatuz gero, arau pare bat eman beharko bagenu, honakook izango lirateke: Iraganekoak, amaieran –EN darama (-te amaiera dutenek, -N baino ez dute hartzen) eta hirugarren pertsonek, hasieran L- eraman beharrean, Z. Beraz, Alegiazko Ahalera edo Hipotetikotik Lehenaldira igarotzea nahiko erraza da, bi aldaketa horiek egitea aski baita.
Bestalde, Iraganeko ahalerako adizkiak AHAL + Indikatiboa egituraren parekoak dira (eta ezezkoetan EZIN + Indikatiboa):
NOR: Gu bilera hartara joan_ GITEZKEEN (= joan ahal ginen); Mikel gurekin bazkaltzera etor_ ZITEKEEN (= etorri ahal zen).
NOR-NORI: Kontuz ibili ezean, niri giltzak gal_ ZEKIZKIDAKEEN (= galdu ahal zitzaizkidan); Eskerrak ertzainek geldiarazi zuten! Bestela, edanda zihoan gidari hari istripu bat gerta_ ZEKIOKEEN (= gertatu ahal zitzaion).
NOR-NORK: Zuk ni txikitan airean altxa_ NINTZAKEZUN (= altxatu ahal ninduzun), baina orain asko pisatzen dut; Guk zu ezin ZINTZAKEGUN behar bezala babes_ (= ezin zintugun behar bezala babestu); Bizilagunek gu sala_ GINTZAKETEN (= salatu ahal gintuzten), baina, zorionez, azkenean onez onean konpondu genuen arazoa; Mattinek lan hori azkarrago egin_ ZEZAKEEN (= egin ahal zuen), horrelako lanetan oso iaioa = trebea baita.
NOR-NORI-NORK: Barkadazu, atzo deitu zenidanean ezin NIEZAZUKEEN kasurik egin_ (= ezin nizun kasurik egin); Guk berari lagun_ GENIEZAIOKEEN (= lagundu ahal genion), baina ez genion lagundu, ez baitzuen merezi; Ikuskizunerako sarrera erdi prezioan lor_ ZIEZADAKEEN (= lortu ahal zidan), baina ez zuen hala egin.
Laburbilduz, Iraganeko
edo Lehenaldiko Ahalerak, amaieran –EN darama (-te amaiera dutenek -N baino ez dute
hartzen) eta hirugarren pertsonek, hasieran L-
eraman beharrean, Z-.
Adib.:
Agian bihar
zurekin afaltzera joan NINTEKE
(“podría ir”), deituko dizut berresteko (alegiazko ahalera edo hipotetikoa,
ni joateko aukera badagoelako).
Atzo
zurekin afaltzera joan NINTEKEEN (=joan ahal
nintzen) (“podía ir”, “podía haber ido”), baina ez joatea erabaki nuen” (iraganeko
ahalera edo lehenaldikoa).
Mikel
gehiago saiatuko balitz, egunen batean abokatu bikaina izan LITEKE (“podría ser”)(alegiazko
ahalera edo hipotetikoa, abokatu izateko aukera badagoelako).
Mikel
abokatu bikaina izan ZITEKEEN (=izan ahal zen) (“podía ser”, “podía haber sido”),
baina albaitari (bezala) lan egitea erabaki zuen (iraganeko ahalera
edo lehenaldikoa, jada abokatu izateko aukerarik ez daukalako, beste lanbide
bat hautatu baitzuen, albaitariarena).
Liburuan jartzen duen bezala, ahalerako iraganeko adizkiek aditz nagusiak aipatzen duen ekintza iraganean egiteko ahalmena edo gaitasuna eta iraganean zerbait gertatzeko aukera edo posibilitatea adierazten dute. Baina ez dakigu azkenean egin zen ala ez. Hortxe dago koska!
Arestian esan bezala, Iraganeko ahalerako adizkiak AHAL + Indikatiboa egituraren parekoak dira: joan_ gintezkeen = joan ahal ginen; egin_ zenezakeen = egin ahal zenuen; eros_ zitzakeen = erosi ahal zituen; har_ nitzakeen = hartu ahal nituen…; ikus_ nintzakezun = ikusi ahal ninduzun; ekar_ zeniezadakeen = ekarri ahal zenidan…
Bestalde, ez ditzatela nahas iraganeko ahalera – “etor zitekeen = etorri ahal zen” (“podía venir” edo “podía haber venido”) (etortzeko aukera edo ahalmena adierazten du, baina ez dakigu azkenean etorri zen ala ez, ez dakigu ekintza burutu zen ala ez) – eta “etorri ahal IZAN zen” (“pudo venir”) (hemen, etorri zela adierazten dugu, ekintza amaitua dago eta, horregatik, IZAN hartu du, aditz konposatua delako, ahal izan, behar izan, nahi izan, ezin izan, balio izan, axola izan, merezi izan, inporta izan, bizi izan… aditzen familiakoa: ezin izan nintzen joan (“no pude ir”), ezin izan nuen egin (“no pude hacer”), joan behar izan genuen (“tuvimos que ir”), merezi izan zuen (“mereció”), bizi izan zen (“vivió”)….
Atzo lanetik ordu bietan irten nintzenez,
erosketak egitera joan
NINTEKEEN = joan
AHAL NINTZEN (podía ir) (baina ez dakigu joan nintzen, dakigun gauza bakarra da astia banuela
joateko).
Atzo lanetik ordu bietan irten nintzenez, erosketak egitera joan AHAL IZAN NINTZEN (pude ir) (kasu honetan, erosketak egitera joateko aukera bete edo gauzatu zela adierazten da, erosketak egitera joan zela, alegia).
- Joan den egunean, NOLA? eta ZERTAN? galderen arteko aldea azaldu nien, askotan ikasleek biak nahastu egiten baitituzte (izan ere, gaztelaniaz biak izan daitezke gerundio). Gaurkoan, azalpen hura laburbildu diet eta, ondoren, atzeko ariketa zuzendu dugu. Bertan, ikasleen idazlanetatik ateratako zenbait esaldi zituzten eta aukeraketa zuzena egin behar zuten.
- EZIN IZAN aditza lantzeko egin behar zuten ariketa zuzendu dugu, astiro, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Behin eta berriz azpimarratu diet EZIN horrek PARTIZIPIOA daramala ezinbestean (INOIZ EZ NOMINALIZAZIOA), eta denboran zehar jokatzeko, IZAN, IZATEN, IZANGO laguntzaileak gehitu behar zaizkiola. Gainera, ondoan daraman aditzaren arabera, IZAN / UKAN hartu beharko duela.
- Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzentzen jarraitu dugu (7. itemetik 22.era), astiro, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:
o
NORI buruz = NOREN gainean =
NOREN inguruan
NORI buruzko + izena = NOREN gaineko + izena = NOREN inguruko + izena:
§
Gaur
eguraldiARI BURUZ = eguraldiAREN GAINEAN mintzatuko gara (= solastuko gara = hitz egingo dugu).
§
Azkenaldi
honetan etorkinEI BURUZ = etorkinEN GAINEAN ari gara hitz egiten.
§
Hurrengo
klasean modARI BURUZ = modAREN GAINEAN arituko gara (solasean) (hizketan).
Baina…
§
Gaur
etorkinEI BURUZKO + izena
(artikulua, erreportajea, albistea…) =
Gaur etorkinEN GAINEKO + izena
(artikulua, erreportajea, albistea,
iruzkina…) irakurri dut egunkarian.
§ ModARI BURUZKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua, iruzkina…) = modAREN GAINEKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua…)
o –T(Z)EN + saiatu. Nominalizazioen orria banatu diet eta –T(Z)EN nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Ohar berezia merezi du “ahaztu” aditzak, bi nominalizazio desberdin eraman baititzake:
Argia itzalTZEA ahaztu zait; ni gaurko tortilla bat egitekotan geratu nintzen, baina tortilla egiTEA ahaztu zait gaurko hamaiketakorako (nahiz eta badakidan tortillak egiten); etxetik irteterako, pertsianak jaisTEA ahaztu zait.
Lehen banekien, baina tortilla egiTEN ahaztu zait, aspaldian ez dut egin eta (alegia, tortilla nola egiten den ahaztu zait); txikitan pianoa jotzen nuen, baina aspaldian ez dut praktikatu eta joTZEN ahaztu zait; ikastolan oso ona nintzen ingelesean, baina ikastolatik atera nintzenetik ez dut ingelesa erabili eta horregatik, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (alegia, nola hitz egiten den ahaztu zait); Alzehimerra duenari pertsianak jaisTEN (nola jaisten diren) ahaztu zaio.
o EZEAN (ezezko baldintza
egiteko partikula. Partizipioarekin doala eta hiru baldintzetarako balio duela
gogorarazi diet).
EZEAN = EZIK ezezko baldintza egiteko erabiltzen da. Hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa, irreala edo iraganekoa) balio du eta oso erabilerraza da: partizipioari gehitzea nahikoa da, ez darama aditz jokaturik. – (e)Z GERO baldintzazkoaren ezezko bertsioa da.
Baldintza erreala: Zuk egiten EZ BAduzu, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin = Zuk egin EZEAN, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin (baldintza erreala).
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Ekainean ahozko proba gaindituko EZ BAnu, udan barnetegiren batera joango nintzateke = Ekainean ahozko proba gainditu EZEAN, udan barnetegiren batera joango nintzateke (alegiazko baldintza edo hipotetikoa).
Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Radarraren parean abiadura moteldu (izan) EZ Banu, radarrak
argazkia aterako zidan = aterako zidakeen.
Radarraren parean abiadura moteldu EZEAN, radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen (baldintza irreala edo iraganekoa).
Bi gizonezkok osatutako bikote
homosexualek ez dute beste aukerarik berezko oinordekoa izan nahi badute,
haurdunaldi subrogatua ez ezik.
...haurdunaldi subrogatua IZAN EZIK (=salbu) 😊
…ez dute haurdunaldi subrogatua beste aukerarik. 😊
a EZ EZIK, b ERE… = EZ BAKARRIK a, b ERE… = a ETA b
Gogoan izan, “A ez ezik, B ere” egiturak bi osagai uztartzen edo
lotzen dituela.
Hamaika bider ari zaigu agertzen ikasturte honetan zehar. Hona hemen adibide
bat: tren geltokiko erabiltzaileentzat (A osagaia) EZ EZIK, inguruko
auzoetako biztanleentzat (B osagaia) ERE baliagarria izango da geltokian
Udalak jarri berri duen igogailua = EZ BAKARRIK tren geltokiko
erabiltzaileentzat (A), inguruko auzoetako biztanleentzat (B) ERE baliagarria
izango da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua = Tren geltokiko
erabiltzaileentzat NAHIZ = ZEIN = ETA inguruko auzoetako biztanleentzat baliagarria
izango da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua = BAI tren geltokiko
erabiltzaileentzat, BAI inguruko auzoetako biztanleentzat, baliagarria izango
da geltokian Udalak jarri berri duen igogailua.
EZIK = EZEAN. Partizipioarekin joan ohi da eta ezezko
baldintzak egiteko “komodina” da: Zuk egin EZIK = egin EZEAN,
neuk egingo dut / nuke / nukeen” = Zuk egiten ez baduzu / egingo ez bazenu /
egin (izan) ez bazenu,…” Gogoan izan hiru baldintzak (erreala, alegiazkoa
edo hipotetikoa eta irreala edo lehenaldikoa) egiteko erabil daitekeela.
IZAN EZIK = SALBU. Salbuespena adierazten du eta beti darama “Izan”: Gune horretan ezin da aparkatu, elbarriek IZAN EZIK = elbarriek SALBU.
o
–T(Z)EA AHALBIDETU = -T(Z)EKO
AUKERA EMAN:
Dabiden blogak (zerk) entzungaiak berriro
entzuTEA (zer?) AHALBIDETZEN DU.
Dabiden blogak entzungaiak berriro entzuTEKO (zertarako?) AUKERA EMATEN DU.
o NORI edo ZERI + erreparatu: Erreparaiezu nire ohar(rEI) eta zuzenketEI. Behin eta berriz erreparatu diot Dabidek arbelean idatzitakoARI. Kexatzen garenean, guk baino gutxiago dutenEI erreparatu behar genieke, zorionekoak garela kontura gaitezen. Gidatzean, arretaz erreparatu behar zaie trafiko ikurrEI.
- AHOZKO BITARTEKOTZA I: Nola bihurtu zure etxea ziberleku segurua” eta “Zibersegurtasuna haurrekin” (2. saioa). Ikasleek binaka adostuta, bitartekotza ariketa hau prestatu behar izan dute etxean, asko jota 15 minutuz. Horrelako aholkuak emateko egitura hauek erabil ditzatela aholkatu diet:
o Komenigarria
da / litzateke = gomendagarria da / litzateke …-T(z)EA
o Partizipioa
+behar(ko) ZENUKE
o Komeni
zaizu…-T(z)EA
o Nik,
zu izango banintz,…. nuke
o …-T(z)EKO aholkatzen = gomendatzen dizut.
- AHOZKO BITARTEKOTZA II: “Liburuak oraindik modan?” eta “Zelan identifikatu Fake News bat?”. Ikasleek binaka adostuta, bitartekotza ariketa hau prestatu behar izan dute etxean, asko jota 15 minutuz. Horrelako aholkuak emateko egitura hauek erabil ditzatela aholkatu diet:
-
Etxerako lanak: DATORREN OSTEGUNERAKO
o Bitartekotza idazlana: Naimarena
o -T(Z)EN nominalizazioa lantzeko ariketa
analitikoa (erantzunekin).
o
Erlatibozko
deklinatua lantzeko:
“Arrazoia
telebista ikusten ez duEN (pertson)ARENA > duENARENA da” eta “Zure gainean ikusi nuen katu
beltz horrek…” (erantzun orriekin).
o Cloze-testa: Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia
ezabatzeko? deritzon cloze-testa. Gelan zuzenduko dugu.
o Berridazketak: Arrasto digitala.
Testuko zenbait esaldi berridatz ditzatela neuk emandako egiturak erabiliz.
o Gramatika
eta ariketak II liburuko 21.
eta 23. orrialdeetako ariketak (norberak zuzen ditzala, neuk banatu dizkiedan
erantzun-orriekin), iraganeko edo lehenaldiko ahalerako adizkiak lantzekoak.
21. orrialdeko ariketen oharrak:
§
2. ariketan: 1. esaldian: ZENEZAKETEN + ela >
ZENEZAKETELA
§
2. ariketan: 3. esaldian: eros_ ZITEZKEEN
(“erosi” aditza transitiboa, UKAN, den arren, hemen IZAN darama, balio inpertsonala duelako: “se
podían comprar”).
§
2. ariketan: 5. esaldian: lau aukera desberdin: EZIN NEZAKEEN azterketa hura GAINDI_;
EZ NEZAKEEN azterketa hura GAINDI_; EZIN GAINDI_ NEZAKEEN azterketa hura;
azterketa hura EZIN GAINDI_ NEZAKEEN.
§
2. ariketan: 6. esaldian: aukera bat baino gehiago: EZIN ZEZAKEEN koilara ahora
ERAMAN_; EZ ZEZAKEEN koilara ahora ERAMAN_; (koilara) (ahora) EZIN ERAMAN_
ZEZAKEEN (koilara) (ahora).
§
2. ariketan: 7. esaldian: autoa barrura sar_
ZITEKEEN, baita sua piztu ere = autoa barrura sar_ ZITEKEEN eta sua piztu ere
bai = autoa barrura sar_ ZITEKEEN eta sua piz_ ZITEKEEN.
§
2. ariketan: 8. esaldian: (lagunekin) EZIN
GINTEZKEEN (lagunekin) hain erraz GERA_; (lagunekin) EZ GINTEZKEEN (lagunekin)
hain erraz GERA_; (lagunekin) EZIN GERA GINTEZKEEN (lagunekin) hain erraz.
o AUKERAKOA: EZIK vs. IZAN EZIK vs. EZ EZIK…ERE errepasatzeko indartze-ariketa (blogean eskuragarri).
- Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o ERE
lokailua. Gramatika eta ariketak II liburuko 212-213. orrialdeak irakur ditzatela,
nahi izanez gero (E atala izan ezik).
Zergatik jarri dut “nahi izanez gero” irakurtzeko? Bada, liburua gutxietsi
gabe, nire ustez, nik joan den egunen eta gaur emandako teoria orriak argiagoak
eta ulerterrazagoak direlako. Baina agian norbaitek nahiago izango du liburuan
nola dagoen azalduta. Ondoren, egin
ditzatela 214-215. orrialdeetako ariketak (erantzun-orriak eman dizkiet). Oso
ariketa egokiak dira, ERE lokailuaren teoriako urrezko arauak edo punturik
garrantzitsuenak agertzen baitira.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
Edertasuna izeneko
ulermen-jarduera, testua esaldi zatiekin osatzean datzana.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o
Egitura,
esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II) (gelan
zuzenduko dugu).
o
Kausazko
perpausak.
Irakurri teoria txostena.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.