47.
eskola: 2024ko apirilaren 23koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Albiste laburrak (II). Proba zuriko 3. entzumen ariketa egin dugu gaurkoan. Ikasleek bi aldiz jarraian entzun dituzte sei albiste labur eta a) b) c) artean aukeraketa egokia egin behar izan dute.
- Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoa. Indartze-ariketa (Alegiazko
Ahalerak edo Hipotetikoak eragiten dizkigun buruhausteak) egin duten
galdetu eta balizko zalantzak argitu. Erantzun-orria banatu diet. OHARRA: norbaitek
oraindik egin ez badu, egin ditzala hurrengorako, Iraganeko Ahalera edo
Lehenaldikoa azalduko baitut.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Orainaldiko Ahalerako eta Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoko lau sistemetako adizkiak nola sortzen diren gogorarazi diet, hots, Indikatiboko adizkietatik abiatuta zein urrats eman behar dituzten Ahalerako adizkiak eratzeko. Zenbait adibide ipini dizkiet arbelean:
1.Nor-nori:
Orainaldian DAKI-nori-KE: erori ahal zaizu
= eror_ dakizuke
Hipotetikoa: LEKI-nori-KE: eror_ lekidake, lekizkiguke…
2.Nor-nork:
Orainaldian U > ZAKE:
nik zu zigortu ahal zaitut = …zigor_ zaitZAKEt, ekar_ naZAKEzu, ikus_ gaitZAKEzue…
Hipotetikoan:
§ Indikatibo lehenalditik abiatuta, U > ZAKE eta –N
kendu: nindUzun > nintZAKEzu; gintUzten >
gintZAKEte; zintUztegun
> zintZAKEtegu…
§ edo orainaldiko ahaleratik abiatuta, A-ren ordez, -INT: nazakezu > nintzakezu; gaitzakete > gintzakete; zaitzaketegu > zintzaketegu. Hirugarren pertsonek, L-
3.Nor-nori-nork:
Orainaldian: DIEZA+ nori + KE + nork:
erosi ahal didazu =
eros_ diEZAdaKEzu; utzi ahal dizkiet = utz_ diEZAzkieKEt
Hipotetikoan, NORK
aurrera, abiapuntua Indikatiboko lehenaldia delako: Nork + IEZA + nori
+ KE + (TE). Beraz, orainaldian
ez bezala, hipotetikoan desberdin hasiko zaizkigu adizkiak, subjektuaren edo
nork kasuaren arabera: eros_ zenIEZAdaKE; utz_ nIEZAzkieKE…
- Ondoren, Gramatika eta ariketak II
liburuko 19. orrialdeko ariketak eginak eta zuzenduak dituztelakoan, honako
ohar hau egin diet:
Ikusi genuen Orainaldiko Ahalera erabil daitekeela Baldintza
Errealarekin konbinatuta (Ingelesez astiro hitz egiten badiote,
dena uler_ dezake).
Bada, gauza bera gertatzen da Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoarekin: Alegiazko Baldintza edo Hipotikoaren (2. baldintza) ondorio gisa erabil daiteke Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoa (ekialdeko euskalkietan joera hori dute), Ondorioko adizki hipotetikoen ordez (guk, hegoaldean, gehiago erabiltzen dugu ondorioko aditz hipotetikoa).
Bihar jai
izango bazenu,
elkarrekin egun pasa egingo genuke
(ondorio hipotetikoa) (“haríamos”)
= Bihar
jai izango bazenu, elkarrekin
egun pasa egin genezake (ahalera hipotetikoa) (“podríamos hacer”).
Autoz joango banintz, garaiz
iritsiko nintzateke
bilera horretara (ondorio hipotetikoa) (“llegaría”)
= Autoz joango banintz, garaiz
irits_ ninteke
bilera horretara (ahalera hipotetikoa) (“podría llegar”)
Hona hemen adibide gehiago:
Ikasleak
gehixeago saiatuko
balira, emaitza hobeak lortuko lituzkete (ondorio
hipotetikoa) (“conseguirían”).
= Ikasleak gehixeago saiatuko balira, emaitza
hobeak lor_ litzakete (ahalera hipotetikoa) (“podrían
conseguir”).
Datorren astebururako eguraldi
ona iragarriko balute, Urbasan
mendi-ibilia egitera joango ginateke
(ondorio hipotetikoa) (“iríamos”).
= Datorren astebururako
eguraldi ona iragarriko balute, Urbasan mendi-ibilia egitera joan_ gintezke (ahalera hipotetikoa)
(“podríamos ir”).
Erosleentzat aparkatzeko lekua
nonbait BALEGO (=egongo BALITZ),
auzoko erdigunean ez LITZATEKE
arazorik izango eta auzokoek eta
eskolako irakasle-ikasleok kotxeak hobeto aparkaTUKO
GENITUZKE (ondorio hipotetikoa) (“aparcaríamos”)
=…auzokoek eta eskolako irakasle-ikasleok kotxeak hobeto aparka_ GENITZAKE (ahalera hipotetikoa)(“podríamos aparcar”).
ERNE!!! Ohar zaitezte, ordea, baldintzaren ondorioan (egingo, iritsiko, etorriko, ikusiko…) ez bezala, ahalera erabiltzen dugunean aditzoina (egin_, irits_, etor_, ikus_…) baliatuko dugula, -I edo –TU aditz-aspektu markarik gabe, alegia.
- Joan den egunean, gai berriari heldu genion (Internet,sare sozialak eta teknologia berriak). Hasteko, zibersegurtasunari buruzko ulermen jarduera zuzendu genuen (“Ziberseguruak al gara?”). Gaurkoan, Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzentzen jardun dugu (lehenengo 6 itemak), astiro, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:
o Nola vs. Zertan (gaztelaniaz biak gerundioak direnez, ikasle batzuek nahastu egiten dituzte) (1, 24). Hau azaltzeko orrialde osagarria banatu diet eta irakurri ahala, azalpenak eman dizkiet.
o
ERE (esaldian aditz
jokatua dugunean, inoiz ez “ere bai”, aditzak berak adierazten duelako esaldi
hori baiezkoa dela. Ni ERE Irunen bizi
naiz (Ni ere bai Irunen bizi naiz). ERE BAI, BAITA…ERE, bertsio
laburra dira, aditzik gabe erabiltzekoak.
Horren harira, ERE partikularen erabilera azaldu diet, astiro, teoria-txostena baliatuz. Batetik, ERE partikula indartzailea; bestetik, ERE emendiozko lokailua. Puntuz puntu azaldu diet txostena (“ERE lokailuaren erabilera”).
o
EZIN + partizipioa: ezin naiz etorri, ezin dut egin, ezin gara
ibili, ezin genuen ikusi…. EZIN IZAN
aditzaren erabileraren berri eman diet. Horretarako, berariaz prestatutako
taula azaldu diet.
o Komenigarria
da / litzateke = gomendagarria da / litzateke …-T(z)EA
o Partizipioa
+behar(ko) ZENUKE
o Komeni
zaizu…-T(z)EA
o Nik,
zu izango banintz,…. nuke
o …-T(z)EKO aholkatzen = gomendatzen dizut.
-
Etxerako lanak:
o Nola
vs. Zertan bereizteko ariketa (ikasleen idazlanetako
zenbait esaldi, eurek aukeraketa zuzena egin dezaten).
o
EZIN IZAN aditzaren
erabilera lantzeko ariketa.
Erreparatu diezaiotela ongi IZAN / UKAN behar duen eta zein alditan jokatu
behar duten, denbora aditzondoei begiratuta.
o ERE
lokailua. Gramatika eta ariketak II liburuko 212-213. orrialdeak irakur ditzatela,
nahi izanez gero (E atala izan ezik).
Zergatik jarri dut “nahi izanez gero” irakurtzeko? Bada, liburua gutxietsi
gabe, nire ustez, nik joan den egunen eta gaur emandako teoria orriak argiagoak
eta ulerterrazagoak direlako. Baina agian norbaitek nahiago izango du liburuan
nola dagoen azalduta. Ondoren, egin
ditzatela 214-215. orrialdeetako ariketak (erantzun-orriak eman dizkiet). Oso
ariketa egokiak dira, ERE lokailuaren teoriako urrezko arauak edo punturik
garrantzitsuenak agertzen baitira.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
Prestatu bitartekotza fitxak: 15
minutuz, hurrengoan elkarri azaltzeko: Liburuak oraindik modan? (apirilaren
23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta) / Zelan identifikatu Fake News
bat?
o
Edertasuna izeneko
ulermen-jarduera, testua esaldi zatiekin osatzean datzana.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o
Alegiazko ahalera edo hipotetikoa lantzeko
indartze-ariketa (erantzunekin): “Alegiazko
ahalerak edo hipotetikoak eragiten dizkigun buruhausteak!”
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o
ALEGIAZKO
AHALERA edo HIPOTETIKOA. Gramatika eta
ariketak II liburuko 5. gaiko ariketak (19. orrialdea) (erantzun-orria
ere banatu diet).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
Egitura,
esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II) (gelan
zuzenduko dugu).
o
Kausazko
perpausak.
Irakurri teoria txostena.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina