45.
eskola: 2024ko apirilaren 17koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? (5). Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute, beti ere, dauden distraktoreak saihestuz. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke. Oharra:
“Zaharrak berri”.
Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun
diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko
“sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- Orainaldiko Ahalerak eragiten dizkigun buruhausteak! NOR, NOR-NORI, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK sistemak banan-banan lantzeko indartze-ariketa zuzendu dugu.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Alegiazko Ahalera edo hipotetikoa. Gramatika eta ariketak II liburuko 17. orrialdeko ariketetan zalantzarik izan duten galdetu eta, izan badituzte, argitu. Ondoren, Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoarekin jarraitu dugu, baina erregimen edo sistema guztiak ikusi ditugu (nor, nor-nori (3. pertsonak), nor-nork eta nor-nori-nork). Gramatika eta ariketak II liburuko 18. orrialdera jo dugu. Indikatibotik Ahalerako adizkietara igarotzeko urratsen berri eman diet sistemaz sistema. Horretarako, orri osagarria banatu diet (Orainaldiko Ahalerarekin egin nuen bezalaxe), urrats edo pauso horiek garbi ikus ditzaten. Azalpenerako Indikatiboko Orainalditik abiatu eta Orainaldiko Ahalerako adizkiak nola sortzen diren gogorarazi diet eta oroitarazi diet, halaber, hauek eta AHAL + Indikatiboa parekoak direla (nauzu > ikus NAZAKEZU = ikusi AHAL nauzu). Ondoren, Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoa nola eta nondik sortzen den eta formalki Orainaldiarekiko zer desberdintasun dituen azaldu diet.
Lehenik, NOR.
Gero, NOR-NORI (3. pertsonak baino ez).
Ondoren, NOR-NORK. Azken hauetara heltzeko, bi bide dituzue:
(a) Indikatibo lehenaldiko adizkietatik
abiatu (ninduzun, zintudan, nuen,
gintuzuen, niduten, zintugun…), amaierako –N kendu eta U > ZAKE bihurtu,
edo
(b) Ahalerako
orainalditik abiatuta (nazakezu,
zaitzaket, gaitzakezue…), orainaldiko A > INT bihurtu).
Azkenik, NOR-NORI-NORK sistema.
Azalpena egin ahala, Gramatika eta ariketak II liburuko 18. orrialdeko taulak banan-banan aztertu ditugu, astiro, zehatz-mehatz, taulaz taula, ikasleak orrialde horretako tauletako adizkien osaeraz ohar zitezen (pertsona marken kokalekua, zertan diren erregularrak eta zertan ez...). OHARRA: Ez dakit ikasleen liburuetan – agian argitaraldi desberdinekoak izango baitira – baina nirean, behintzat, azkeneko taula, NOR-NORI-NORK adizkiei dagokiena, ez da zuzena, NOR-NORK taularen errepikapena baizik. Neuk banatu diet NOR-NORI-NORK adizkien taula.
-
Nor sistema: ninteke, gintezke, zintezke…
-
Nor-nori: Ahalerako orainaldian, DAKI-nori-KE > Hipotetikoan: LEKI-nori-KE: lekidake, lekizuke,
lekizkiguke…(ikusiko ditugun bakarrak nor edo zer 3. pertsona dutenak –
objektu singularra /plurala – direnez, denak hasiko zaizkigu L-rekin).
-
Nor-nork: Hauetara heltzeko, bi bide:
a) Indikatibo lehenalditik
abiatuta, U aditz erroa > ZAKE eta Indikatiboko
lehenaldiko aditzek amaieran izan ohi duten –N kendu (ninduzun > nintzakezu)
b) edo Ahalerako orainalditik
abiatuta, A-ren ordez, -INT
(nazakezu > nintzakezu).
Hirugarren pertsonek, L-,noski.
- Nor-nori-nork: Ahalerako orainaldian: DIEZA+ NORI + KE + NORK. Ahalera Hipotetikoan, NORK aurrera igaroko da (Indikatiboko nor-nori-nork aditzetan gertatzen den bezala: nion, zenidan, genizun, zenioten,…): Nork pertsona marka + IEZA + NORI pertsona marka + KE + (TE): niezaioke, zeniezadake, geniezazkieke, zeniezagukete, liezazkioke… Beraz, orainaldian ez bezala, hipotetikoan desberdin hasiko zaizkigu adizkiak, subjektuaren edo nork kasuaren arabera. Horregatik dira hauek orainaldikoak baino askoz zailagoak.
-
Max Factor izeneko ulermen jarduera,
testua esaldiekin txertatzean datzana zuzendu dugu.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
Oharrak:
-
Inperioaren
baitan = inperioaren menpe(an).
-
Euskaraz gaztelaniazko “echar” asko euskaraz
erdarakadak dira:
1. Le he echado el ojo a esa chica; le he
echado el ojo a una camisa.
Neska horri begia bota
diot > Neska HORI BEGIZ JO
DUT
Erakusleihoan alkandora
bat BEGIZ JO DUT
2.
Te echaré en
falta; echo en falta el móvil.
Faltan botako zaitut >
ZURE (noren) FALTA + sumatuko dut = nabarituko dut. Mugikorra etxean
ahaztu zait eta mugikorraren falta sumatzen dut.
3.
Mi madre me ha
echado la bronca por hacer gaupasa.
Amak bronka bota dit
> Amak ERRIETA EGIN = ERRIETA EMAN
DIT, gaupasa egiteagatik.
-
“Begi”
daramaten esapideak:
Norbait edo zerbait BEGIZ JO dut (begia bota diot).
X ikaslea BEGIKO DUT
(=gustuko dut, gogoko dut).
Y ikaslea BEGITAN HARTU DUT
(“mania diot”).Irakasleak begitan hartu nau eta nahiz eta azterketa ongi egin,
ez dit gainditu.
-
Ondasunak = aberastasunak
-
Oparoa: prospero
-
Sortuko
zuelakoan: sortuko zuelako ustean = sortuko zuela pentsatuz.
-
Geruza
edo kapa meheagoak jarTZEA
AHALBIDETZEN ZUEN
= geruza edo kapa meheagoak jarTZEKO AUKERA EMATEN ZUEN.
Nire mugikorrak Internet erabilTZEA AHALBIDETZEN DU.
= ...Internet erabilTZEKO AUKERA EMATEN DU.
Dabiden blogak klaseko ariketak etxean
berrigiTEA AHALBIDETZEN DU.
= ...etxean berregiTEKO AUKERA EMATEN DU.
- AHOZKO
ADIERAZPENA:
Elkarrizketa: Elikadura osasungarria, osasuntsu egon gaitezen. Lehenengo hiru puntuak izan ditugu
mintzagai.
Elikadura osasunGARRIA[1], osasunTSU egon gaitezen.
1. Jateko ohituren bilakaera. Garai batean, eltzekoa jaten zen; egun, berriz, aurrez prestatutako janaria eta izoztutakoa. Zergatik ote? Zuk zeuk baduzu horrelako janaria erosteko edo jateko azturarik? Hain kaltegarriak ote dira horrelako jakiak?
2. Kaltzioa duten elikagaiak, bifidusa daukatenak, zuntza dutenak, bitaminak gehitutakoak,… Garai batean ez bezala, sekulako aukera daukagu egun. Hala ere, lehen baino okerrago jaten dela diote adituek. Zer deritzozu honi?
3. Ohartu al zarete hedabideetan janari azkarraren (hanburgesak, pizzak…) zenbat eta zenbat iragarki ematen dituzten? Ez al da kontraesankorra elikadura zaindu behar dugula esatea eta gero horrelakoak iragartzea gu tentatzearren? Jakina, negozio biribila dago hor atzean.
-
Etxerako lanak:
o
ALEGIAZKO
AHALERA edo HIPOTETIKOA. Gramatika eta
ariketak II liburuko 5. gaiko ariketak (19. orrialdea) (erantzun-orria
ere banatu diet).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
Zuzendu
ondoriozko perpausak edo kontzesiboak lantzeko berridazketak nire
erantzun-orriekin.
o Ziberseguruak al gara? izeneko
ulermen jarduera, testua bertatik ateratako esaldiekin osatzekoa.
o Zuzendu Atalak liburuko 37. fitxa (ASKO / HANDIA eta HAINBESTE /
HAINBESTEKO bereiztekoa) gaur banatu diedan erantzun orriarekin.
EKARRI
KAUSAZKO PERPAUSEN TEORIA
EKARRI ARRASTO DIGITALA
- Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o
Lacoste eta bere krokodilo famatua.
o
Beste
emakume aitzindari = aurrendari = bide-urratzaile bat: Remigia Etxarren. Berari
buruzko cloze-testa (erantzunak eta azalpenak ere banatu dizkiet, eurek zuzen
dezaten eta zuzendu ez ezik, nik idatzitako azalpenei arretaz errepara
diezaieten): Remigia Etxarren, bizitza hari-harian.
o
Egitura,
esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II) (gelan
zuzenduko dugu).
o
Kausazko
perpausak.
Irakurri teoria txostena.
o
Arrasto digitala izeneko cloze-testa.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina