44. eskola: 2024ko apirilaren 11koa
- Orainaldiko ahalera. Gramatika eta ariketak II liburuko 15. orrialdeko ariketetan zalantzarik baduten galdetu eta, hala balitz, argitu.
- Gaurkoan Gramatika eta ariketak II liburuko 16. orrialdera jo dugu. Bertan dugu AHALERA HIPOTETIKOA edo ALEGIAZKO AHALERA: izan eta ukan (3. pertsonak baino ez). Taula bat prestatu diet azalpenekin. Ohar bitez, baldintza hipotetikoan gertatzen den bezalaxe, ahalera hipotetikoan ere 3. pertsonek L- daramatela hasieran, alegiazko adizkiak edo hipotetikoak diren seinale:
Hura gurekin etor_ LITEKE.
Haiek hitzaldia entzutera joan_ LITEZKE, gaia oso interesgarria iruditzen zaielako.
Hark ogia ekar_ LEZAKE otorduetarako.
Hark azukrerik gabeko galletak ekar_ LITZAKE gosaltzeko.
Haiek jauregi hori eros_ LEZAKETE diruz ongi baitabiltza.
Haiek luxuzko bitxiak eros_ LITZAKETE bitxi-denda ospetsu horretan.
Alegiazko ahalera edo hipotetikoa – orainaldiarekin alderatzen badugu – noiz edo zertarako erabiltzen da?
a) Alde batetik, zerbait gertatzeko orainaldian baino aukera gutxiago dagoenean edo norbaitek zerbait egiteko daukan ahalmena hain garbi ez dagoenean, zalantzazkoagoa denean:
Adituen esanetan, datozen urteetan koronabirusaren aldaera desberdinak ager_ LITEZKE (“podrían aparecer”).
Klima aldaketaren ondorioz, gero eta hondamendi natural gehiago gerta_ LITEZKE (“podrían suceder”).
Lanpostu horretan jarduteko, ni egokia izan NINTEKE.
Horrela jokatzen jarraituz gero (=jarraituko bagenu), denon artean hainbat animalia-espezie desagerraraz_ GENEZAKE (“podríamos hacer desaparecer…”).
b) Bestetik, baimenak nahiz mesedeak kortesiaz edo era leunean (modu “edukatuan”) eskatzeko erabiltzen da:
BAIMENA:
Ireki dezaket leihoa? (gure artean konfiantza handia baldin badago) (“puedo abrir? “can I open?”).
Ireki nezake
leihoa? (adibidez, ezagutzen ez dudan jendearekin nagoenean) (“podría abrir?” “could I
open?”).
MESEDEA:
Etor zaitezke nirekin gauza bat ikustera? Ken dezakezu autoa hortik? (adibidez, ikaskide bati esango nioke).
Etor zintezke nirekin gauza
bat ikustera? Ken zenezake
autoa hortik?(adibidez, ezagutzen ez dudan norbaitek
bere autoa nirearen parean utziko balu).
c) Planak egiteko:
Datorren asteburuan Soriara joan GAITEZKE / GINTEZKE eta han txerrikumea proba DEZAKEGU / GENEZAKE eta onddoak nahiz boilurrak bil DITZAKEGU / GENITZAKE.
OHARRA: praktikan, batez ere, planak edo proposamenak egiten ditugunean, orainaldikoak eta alegiazkoak berdintsuak dira, hots, neutralizatu egiten da bien arteko aldea eta, beraz, nahas genitzake gure planei buruz ari garenean. Adib: Datorren asteburuan Tuterara joan gintezke = gaitezke eta han zainzuriak, kukuluak eta orburuak eros ditzakegu = genitzake.
- Ondoriozkoak edo kontsekutiboak lantzeko ariketetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu.
- Horren harira, joan den egunean HAINBESTE / HAINBESTEKO arteko aldea azaldu nien. Batzuek ez zekitela eta, ASKO / HANDIA arteko bereizketa gogorarazi diet.
Gai honi dagokionez, publizitateak eragin asko HANDIA
izan du.
Dena den, errua ez da publizitatearena soilik;
publizitateak ez ezik, guk ere hainbat
HAINBATEKO garrantziA ematen diogu alderdi fisikoari.
Batzuek proteina handiko
ASKOko elikagaiak edo pilulak
hartzen dituzte giharrak handitzeko.
Saia zaitez belar-ura hartzen. HAINBESTE pastilla hartzea ezin liteke gorputzerako onuragarria izan.
Joan den egunean ikasle batek adierazi
zidan bada lotsa ASKO pasa zuela. Oker!! Izan ere, “lotsa” izen
abstraktua eta, beraz, zenbaezina, kontaezina da. Adierazi behar dena, hortaz,
ez da kantitatea, intentsitatea baizik: lotsa
HANDIA (=izugarrizko lotsa = sekulako lotsa = ikaragarrizko lotsa =
lotsa izugarria = lotsa ikaragarria)
Era berean, egun hartan, X lotsagarri
geratu zen denen aurrean, ez omen zuen sekula HAINBESTE lotsa
pasa. OKER! Zuzen: ez omen zuen sekula “hainbesteKO
lotsa” pasa:
Laburbilduz: ASKO eta HAINBESTE "Zenbat?” galderaren erantzunak dira eta, beraz, kantitatea adierazten dute. Ondorioz, ASKO eta HAINBESTE zenbatu daitezkeen hitzekin bakarrik erabiliko ditugu eta “lotsa” ez da zenbakarria, ezin baita zenbatu. Horrelako hitz zenbaezinekin, HANDIA eta HAINBESTEKO erabiliko ditugu, intentsitatea adierazte aldera.
- Hotz,
bero, beldur, lotsa, min, indar,
pazientzia, gogo, desio, inbidia, abiadura, atzerapen, eskarmentu
(=esperientzia), presa, garrantzi, pisu, zorte, ilusio… handia (asko).
- Beraz, zenbateko
+ hotza, beroa, beldurra, lotsa, mina, indarra, pazientzia, gogoa, desioa, inbidia, abiadura, atzerapena, eskarmentua, presa, garrantzia, pisua, zortea, ilusioa… (zenbat
hotz, indar, gogo, abiadura, presa, pisu, garrantzi, ilusio, zorte…). Izan
ere, ez dute adierazten kantitatea, intentsitatea
baizik (horietako batzuk neur daitezke ; ez, ordea, zenbatu edo kontatu).
- ZENBATEKO + hotza, ZENBATEKO + gogoa (beti singularrean !!) daukazu ? Hotz handiA daukat, gogo handiA daukat…
- ZENBAT lagun_ (mugagabean) dauzkazu ? Lagun_ asko dauzkat (hauek zenbatu daitezke).
- ENTZUNAREN ULERMENA: Albiste laburrak (I). Proba zuriko 3. entzumen ariketaren pareko hau egin dugu gaurkoan. Ikasleek bi aldiz jarraian entzun dituzte sei albiste labur eta a) b) c) artean aukeraketa egokia egin behar izan dute.
- Albiste horietako batean honako hau entzun ahal izan dugu:
Hamar urte BADIRA nesken trainerua ureratu zutenETIK
Esaldi hori abiapuntutzat hartuta, denbora adierazten duen egitura hau azaldu diet:
BADA / BADIRA + denbora erreferentzia (3 aste, 4 hilabete, 2 urte, 3 ordu, denbora luzea, urteak, hilabeteak…) + -(e)LA edo –(e)NETIK.
Izan ere, oraindik
badira ikasleak – zorionez, ez asko – “hace…que…” gaztelaniatik kalkatuta “orain dela” edo “duela” –(e)LA gehituta erabiltzen dutenak. OKERRRRRRRRR DAGOOOOOOO!!!!!!
- Genero berdintasunari eta, bereziki, historian zehar aitzindariak = aurrendariak = bide-urratzaileak izan diren emakumeengana itzulita, ikasleei adierazi diet egun ere, izan badirela emakume aitzindariak, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasun eza gaitzesten dutenak eta bi sexuen artean erabateko berdintasuna aldezten (= defendatzen) eta aldarrikatzen dutenak. Horietako bat dugu, besteak beste, Josebe Iturrioz. Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feminista” izeneko ulermen-jardura, galderak eta erantzunak uztartzekoa, distraktoreak saihestuz, zuzendu dugu. Zuzenketa-oharrak ere banatu dizkiet, baina, ez luzatze aldera, ez ditugu klasean azaldu, ohar horiek ikasturtean zehar jada agertuak zaizkigunez, eurek etxean irakurtzeko esan diet.
o NOREN ONERAKO = NOREN ONURARAKO = NOREN MESEDERAKO = NOREN HOBE BEHARREZ
/ NOREN KALTERAKO = NOREN KALTETAN
o ZERTAZ / -(e)LA + jabetu = ohartu = konturatu: Feminismoaren garrantziaz gero eta gehiago jabetzen gara = ohartzen gara = konturatzen gara. Ikasle kopuruak behera egin duELA jabetu naiz = ohartu naiz = konturatu naiz.
Baina ez biak!!!!!: Ikasle kopuruak behera egin duELAZ jabetu naiz.
o Mugagabea + ESKE(AN): Bozka_ eske (=boto_ eske).
o -T(z)EKE + EGON = -T(z)EKO + EGON: oraindik egin edo gertatu gabe egotea. “estar por ver”
o Izena + GORABEHERA egitura kontzesiboa:
o ZERTAN + JOKATU (kiroletan nahiz mahai-jokoetan, lehia = norgehiagoka edo irabazteko asmoa dagoenez, “JOKATU” egiten da, ez “JOLASTU”):
o Trebatu = prestatu = hezi > trebakuntza-ikastaroak edo prestakuntza-ikastaroak > Mikel oso trebea da bere lanean.
o Adierazgarria = esanguratsua (significativo).
o Gailendu = azpimarratu (destacar)
o Norberak (=bakoitzak) jakingo du azterketa egin ala ez.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Fashion izan nahi kosta ahal kosta (II. saioa) (30´) testuaren atzeko aldean datozen mintzarako puntuak izan ditugu mintzagai, bakoitzerako denbora-tarte mugatua utzita. Gaurkoan, 5, 6 eta 7. puntuak.
- Etxerako lanak:
o Orainaldiko ahalerak eragiten dizkigun buruhausteak! (NOR, NOR-NORI, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK sistemak banan-banan lantzeko indartze-ariketa). Gelan zuzenduko dugu.
o Gramatika eta ariketak II liburuko 17. orrialdeko ariketak, alegiazko ahalera edo hipotetikoa lantzekoak. Ez dut uste arazo handirik izango dutenik, denak baitira IZAN edo UKAN (3. pertsona). Egin eta eurek zuzen ditzatela (erantzun orria banatu diet, gaurko azalpen-taularen atzean).
o Alegiazko ahalera edo hipotetikoa lantzeko indartze ariketak (NOR eta NOR-NORK 3. pertsona). Hauekin ere ez dut uste zailtasun handirik izango dutenik hauek egiteko, maila baxuagoetan jada lantzen baitira (hurrengo egunean, sistema guztiak ikusiko ditugu eta haiek bai, haiek zailagoak dira).
o Ondoriozko perpausak edo kontsekutiboak lantzeko berariaz prestatutako berridazketak.
o Atalak liburuko 37. fitxa (ASKO / HANDIA eta HAINBESTE / HAINBESTEKO bereiztekoa): “Gogo handia eta horrenbesteKO gogorik” (erantzunekin).
o Lacoste eta bere krokodilo famatua.
o Beste emakume aitzindari = aurrendari = bide-urratzaile bat: Remigia Etxarren. Berari buruzko cloze-testa (erantzunak eta azalpenak ere banatu dizkiet, eurek zuzen dezaten eta zuzendu ez ezik, nik idatzitako azalpenei arretaz errepara diezaieten): Remigia Etxarren, bizitza hari-harian.
- Oraindik eginak ez badituzue… zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o Max Factor izeneko ulermen jarduera, testua esaldiekin txertatzean datzana. HURRENGO EGUNEAN EKARRI
o Baldintza Hipotetikoa eta Irreala errepasatzeko ariketak (eta erantzunak).
o Orainaldiko Ahalera lantzeko indartze-ariketa. Bertan, 50 esaldi ipini dizkizuet, AHAL + indikatiboa erabiliz. Zuek horren baliokidea den ahalerako adizkia erabili beharko duzue (ahaztu gabe aditzari –I /-TU kentzea, hau da, “aditzoina” erabiltzea, salbuespenak salbuespen). Nahasian dituzue NOR, NOR-NORI (3. pertsonak), NOR-NORK (guztiak) eta NOR-NORI-NORK sistemak. Egin eta zuzen itzazue (erantzunak ere badituzue).
o Egitura, esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II) (gelan zuzenduko dugu).
o Kausazko perpausak. Irakurri teoria txostena.
o Luis eta Benjamin Gomez arkitektoak. Entzunaren ulermena lantzeko ariketa (entzungaia eta erantzun-orria, blogean eskuragarri).
o Botiken publizitatea izeneko cloze-testa (ebazpen eta azalpen orriak ere eman dizkizuet).
o AUKERAKO JARDUERA-SORTA: “Hilekoagatik baja eman behar LITZATEKE?” izeneko jarduera multzoa (erantzunak blogean eskura):
o Jarraitu irakurtzen “33 ezkil” eleberria (Miren Gorrotxategi).
o Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feminista” izeneko ulermen-jarduera, galderak eta erantzunak uztartzekoa.
o Arrasto digitala izeneko cloze-testa.
o
“Maite Bilbao: Gerora
konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz
ari gara. Euskal Herritik kanpo ere
badira euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez
argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle
jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan,
testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira hutsune egokietan,
distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina