2025/03/12

B2.2 mailako 39. eskola, 2025eko otsailaren 27koa (Inaute Astearen aurretikoa)

 

39. eskola: 2025eko otsailaren 27koa (Inaute Astearen aurretikoa)

-      Idatziaren ulermena: Leire Narbaizaren “Sasoian sasoikoa” deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu (192. fitxa), astiro, beharrezko azalpenak emanez eta erantzun zuzenak argudiatuz.

-     Gramatika: konparaziozko perpausak. Berdintasunezko konparazioa lantzeko indartze-ariketatik (Gramatika eta ariketak II liburuko 187. orrialdeko 4. ariketan oinarritua) 16-20 esaldiak egin behar zituzten. Zuzendu egin ditugu:

-       Tele5 katean (A) saio lotsagarriak ematen dituzte; ETB1en (B), hobeak. Beraz,

Tele5 katean (A) EZ  dituzte (ematen) ETB1en (B) BEZAIN saio onak (ematen).

ETB1en (B) EZ dituzte (ematen) Tele5 katean (A) BEZAIN saio txarrak = lotsagarriak.

-   Garbigailu honek orain (A) lehen (B) BAINO OKERRAGO  garbitzen du. Beraz:

Garbigailu honek orain (A) EZ du (garbitzen) lehen (B) BEZAIN ondo = ongi (garbitzen).

Garbigailu honek lehen (B) EZ zuen (garbitzen) orain (A) BEZAIN gaizki = txarto (garbitzen).

Garbigailu honek lehen (B) orain (A) BAINO HOBETO = HOBEKI garbitzen zuen.

-   “Kutsidazu bidea, Ixabel” liburua (A) filma (B) BAINO GEHIAGO gustatu zitzaidan. Beraz,

“Kutsidazu bidea, Ixabel” filma (B) EZ zitzaidan (gustatu) liburua (A) ADINA = BESTE (gustatu).

“Kutsidazu bidea, Ixabel” filma (B) liburua (A) BAINO GUTXIAGO gustatu zitzaidan.

-  Munduko gatazkei buruzko hitzaldia (A) futbolari buruzkoa (B) BAINO interesgarriAGOA izan zen. Beraz:

Futbolari buruzko hitzaldia (B) EZ zen (izan) munduko gatazkei buruzkoa (< buruko hitzaldia) (A) BEZAIN interesgarria (izan).

Futbolari buruzko hitzaldia (B) munduko gatazkei buruzkoa (< buruzko hitzaldia) BAINO aspergarriAGOA izan zen. 

-          Haurrekin (A) kontu handia izan behar da; adinekoekin (B) ere bai. Beraz:

Adinekoekin (B) haurrekin (A) ADINAKO = BESTEKO kontua izan behar da.

Adinekoekin (B) haurrekin (A) BEZAIN kontu handia izan behar da.

-          Gramatika: Perpaus kontzesiboak: agindu bezala, Gramatika eta ariketak II liburuko 163. orrialdeko 4. ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

-          Ondoren, esaldi horietako batzuk hartuta, ahoz nik esandako egitura kontzesiboa erabiliz berridatzarazi dizkiet, egitura kontzesiboen erabileran treba zitezen.

-       Gramatika: Iraganeko baldintza edo irreala (3. baldintza). Aurreko egunetan etxerako bidali nizkien sei ariketetan izan dituzten balizko zalantzak argitu digutu. Honako hau azaldu diet:                          

Iraganeko baldintzak edo irrealak (3. baldintza), orain lantzen ari garen honek, alegia, gehienetan, lehenaldiko ondorioa darama:

Atzo gaur bezain eguraldi ona egin (izan) balu, mendi-ibili bat egitera joango ginen = joango ginatekeen, baina euria egin zuenez, zinemara jo genuen.

Lehenago eskatu (izan) bazenit, gustura lagunduko nizun = lagunduko nizukeen, baina ez nekien diruz hain justu zenbiltzanik eta etxetik bota zintuztenik.

Baina badira salbuespenak: litekeena da baldintza zatia iraganean egotea, hau da, irreala izatea, baina ondorioa hipotetikoa, denbora jauzia gertatu delako iraganetik orainera (gogoan izan: hipotetikotik iraganerako jauzirik sekula ez, kronologiaren aurka joatea litzateke eta). Horrelakoetan, normalean, ondorioan denbora aditzondoren bat ageri da (“orain”, “gaur egun”…) denbora jauzia gertatu dela adierazteko.

Nik Filologia ikasi beharrean, Zuzenbide-ikasketak egin (izan) banitu, orain abokatu ospetsua izango NINTZATEKE, irakasle xume bat izan beharrean.  (IRREALA > HIPOTETIKOA, denbora jauzia gertatu delako).

-  Gure gaira itzulita – familia ereduak – Guraso izateko modu asko daude izeneko elkarrizketa, galderak eta erantzunak uztartzekoa, zuzendu dugu.

-     AHOZKO ADIERAZPENA: Bikote homosexualek osatutako familia eredua (2. saioa).  Horren harira, joan den egunean, mintza fitxa eman nien, familia ereduei buruzkoa, abiapuntutzat, testutxo bat duena, non Sarkozy Frantziako presidente-ohiak homosexualen arteko ezkontzak eta hauen adopzio eskubideak gaitzesten dituen. Halaber, etxean Zer deritzozu sexu bereko bikoteak ezkondu ahal izateari?galderari erantzunez zenbait lagunek emandako iritziak irakur zitzatela esan nien. Ea zein iritzirekin datozen bat.

Gaurkoan, batetik, Aran eta Ariane andoaindarren bizipena eta bestetik, bi neska nafarren kasua ezagututa, mintza-fitxako azken bi puntuak izan ditugu mintzagai, hots, ea bikote homosexualek eta bakarkako amek edo aitek haurrak behar bezala hezi ditzaketen  eta ea gurasoen joera sexualak baldintzatzen duen seme-alabena. Girotzeko, joan den egunean entzun genuen entzungaian (“Guraso homosexualak”) atera zitzaizkigun zenbait ideia gogorarazi dizkiet, erantzun orria arbelean jarrita.

           Hiztegitxoa lagungarria:

1.      Sasikoa = sasikumea: “bastardo”

2.      Bulkada: “impulso”

3.      Sena: “instinto” > “senez”: “por instinto”

4.      Ongizatea = Ongi izatea, “bienestar”. Ongizate estatu batean bizi garenez, badugu Gizarte Segurantza.

5.      Zorrotza: “rígido, estricto” / Malgua: “flexible”

6.      Pentsaera = pentsamoldea: mentalidad”

7.      Aurreiritzia: norbait ezagutu aurretik duzun iritzia: “prejuicio”

8.      Umeak ekartzea HAUTU edo AUKERAKETA bat da, ez da BETEBEHARRA.

9.      ADOS NAGO zuREKIN = ADOS  NAGO esan duzunAREKIN = ADOS NAGO zuk esandakoAREKIN.

10.  = BAT NATOR zuREKIN = BAT NATOR esan duzunAREKIN = BAT NATOR zuk esandakoAREKIN. 

-            Etxerako lanak:

1.      Konparaziozko perpausak: Berdintasunezko konparazioa lantzeko indartze-ariketa (187. fitxa) (Gramatika eta ariketak II liburuko 187. orrialdeko 4. ariketan oinarritua). Azkeneko sei esaldiak egin itzazue (gelan zuzenduko ditugu, orain artekoak bezala).

  1. Baldintza: Alegiazko Baldintza edo Hipotetikoa (2. Baldintza) eta Iraganeko Baldintza edo Irreala (3. Baldintza) lantzeko ariketa-sorta (241. fitxa). Erantzun-orriak ere badituzue (241 (bi) fitxa).
  1. Perpaus kontzesiboak: Perpaus kontzesiboak lantzeko indartze-ariketak (242. fitxa). Erantzun-orriak ere badituzue (242 (bi) fitxa), zuek egin ahala, zuzentzeko.

4. Gaur zuzendu dugun Guraso izateko modu asko daude izeneko elkarrizketa, bertan azpimarratuta dauzkazuen 25 esaldiak berridatz ditzazuen, nik emandako egiturak erabiliz (243. fitxa). (printzipioz, gelan zuzentzeko).

5.      Idatziaren ulermena: Igogailuan izeneko jarduera (246. fitxa) (gelan zuzenduko dugu).

6. Idatzizko adierazpena: Iritzi artikulua (247. fitxa). Bi gai hauetako bat aukeran: Ezkondu? Zertarako, baina? / Erretiratzeko irrikan?

7. AUKERAKO JARDUERA: Idatziaren ulermena: Inauterien historia. (244. fitxa). Erantzunak blogean izango dituzue edo, bestela, itzulitakoan eska iezazkidazue.

8. AUKERAKO JARDUERA: Idatziaren ulermena: Horoskopoak esanda bezalaxe. (245. fitxa). Erantzunak blogean izango dituzue edo, bestela, itzulitakoan eska iezazkidazue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA