43. eskola: 2025eko martxoaren 20koa
· Konparaziozkoak
lantzeko berariaz prestatutako errepaso-testa (Etxebizitzak alderatzen.
Testa) zuzendu dugu.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
· ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 4. Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke.
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak
berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu
adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean
adierazteko modua.
·
Joan den egunean, Daniela Cutasen 5.
berridazketak emandako aitzakia baliatuta,
a EZ EZIK, b ERE emandiozko
juntagailuaren azalpen zehatza egin nien (2. zuzenketa-oharra). Horretatik
abiatuta, gogorarazi diet ez dituztela nahasi behar:
A) Ezezko
baldintza egiteko erabiltzen den EZIK = EZEAN.
B) Salbuespenak
adierazteko IZAN EZIK.
C) Bi osagai uztartzeko erabiltzen den EZ EZIK…ERE.
Ez du ZERTAN txarra IZAN = Ez du txarra IZAN BEHARRIK.
a. Perpaus kontzesiboak (ARREN, NAHIZ ETA, BA- ERE, -AGATIK ERE, -TA ERE, GABE
ERE).
b.
BESTERIK EZ = BAIZIK EZ = BAINO EZ = BAKARRIK.
c.
DEMAGUN…-(e)LA =
EMAN DEZAGUN…-(e)LA.
d. Kausazko perpausak (-eLAKO, BAIT-, ETA). Gogorarazi
diet, bi kausa edo gehiago ETA batek kateatuta dauzkagunean, gaztelaniaz ez
bezala, euskaraz kausazko perpaus bakoitzak eraman behar duela kausazko
aurrizki edo atzizkia: Niri dagokidanez, oraindik ez zait iritsi ezkontzeko
unea, hemezortzi urte baino ez BAITitut (1. kausa) eta
goizegi BAITa (2. kausa) horretarako.
e.
-TZAT + HARTU / JO
/ UKAN / EDUKI.
f.
BAINO…-AGO / BEZAIN.
g.
Ezintasuna nominalizazioarekin: EZ DAUKAT / EZ DAGO…-T(z)ERIK.
h.
Ahalmena nominalizazioarekin: BADAUKAT / BADAGO…-T(z)EA.
i.
ZILEGI IZAN (zilegiak).
- AHOZKO ADIERAZPENA (30´ lehen saioa): Alokairuko umetokia eta intseminazio bidezko ugalketa mintzagai. Gaurkoan eta hurrengo klasean, kosta ahala kosta haurra izateko egunotan ezagutuko ditugun bi hautabideak izango ditugu hizpide. Gaur, Xabier Madariagari egindako elkarrizketan agertu zitzaizkigun ideia nagusiak bildu ditut eta bakoitzaren gainean denbora jakin batez hitz eginarazi diet.
-
AHALERA:
-
Emakume askok
o
eduki DITZAKETE haurrak
o
= eduki AHAL DITUZTE haurrak
-
Beste emakume
batzuek, ordea, zoritxarrez,
o
EZIN DUTE haurrik eduki.
o
EZ DEZAKETE haurrik eduki.
o
EZIN DEZAKETE haurrik eduki.
o EZIN eduki DEZAKETE haurrik.
- EUSKAL
AHALERA. Azalpen orokorra
egin diet, Gramatika eta ariketak II liburuko 10. orrialdean
daukatena. Dena den, 10.
orrialdeko edukia nahiko nahasia izan daitekeelakoan, nik orrialde horren
laburpen bat prestatu diet eta berau erabili dut nire azalpena egiteko,
liburuko teoria baino argiago eta ordenatuago dagoelakoan:
i.
osaera (nola
osatzen den)
ii.
aditzoinaren erabilera (salbuespenak
salbuespen)
iii.
hiru aldiak (oraina, alegiazko edo
hipotetikoa, iragana)
iv.
eta, azkenik, ezintasuna
adierazteko aukera desberdinak:
ezin dut
ikusi = ez dezaket ikus_ = ezin dezaket
ikus_ = ezin ikus_ dezaket;
ezin naiz isildu = ez naiteke isil_ = ezin naiteke isil_ = ezin isil_ naiteke.
2.
EZIN DUT kaferik HARTU EZIN NAIZ kontzentratu
3.
EZ DEZAKET kaferik HAR_ EZ NAITEKE kontzentra_
4.
EZIN DEZAKET kaferik HAR_ EZIN
NAITEKE kontzentra_
5. EZIN HAR_ DEZAKET kaferik EZIN kontzentra_ NAITEKE
-
Etxerako lanak:
- EZIK
= EZEAN / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE bereizteko berridazketak.
- AHALERA: Gramatika
eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko 1, 2. eta 3. ariketak (3.aren
erantzun orria hurrengoan banatuko diet).
- AHALERA: Gramatika
eta ariketak II liburuko 12. orrialdia irakurri eta 13. orrialdeko
ariketak egin eta eurek zuzendu, ez baitute zailtasun handirik. Ariketa
horietan, ahalerako
NOR adizkiak (naiteke, gaitezke…) eta NOR-NORK
sistemako 3. pertsonak (dezaket, ditzaket…) baino ez
datozenez, erraz egingo dituzte.
- AHALERA: Orainaldiko ahalerako adizki
ezagunenak (nor – naiteke, zaitezke… – eta
nor-nork 3. pertsona – dezaket, ditzaket,
dezakegu, ditzakete…–) errepasatzeko ariketa analitiko osagarria +
erantzunak.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
Genero berdintasunaren gaiari helduta, Josebe Iturriozi
egindako elkarrizketa: Josebe
Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feminista”. Jarduera honetan,
ikasleek erantzun bakoitzari dagokion galdera hautatu behar dute.
-
Ginekologiaren
ama ezkutua izeneko jarduera, testua bertatik ateratako esaldiekin
osatzean datzana.
-
EGINA IZAN BEHAR DUZUE: Igogailuan izeneko ulermen-jarduera
(246. fitxa)
-
PRESTATUA IZAN gaurko zenuten bitartekotza-fitxa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina