2025/03/12

B2.2 maila: (H5P) Horoskopoak esanda bezalaxe

Osatu testuko hutsuneak, azpian dituzun esaldiak txertatuz.

¨"Goizero, goizero, jaiki orduko…” Akelarreren kantuari jaramon (=kasu) handiegirik egin gabe, Izaskunek egunkaria zabaltzen zuen. Orri jakin (=zehatz = konkretu) bat, azken aurrekoa, eta helburu zehatz batekin: (1)
.

Hasieran joko bat besterik ez zen (=joko bat baino ez zen = joko bat baizik ez zen = joko bat bakarrik zen). “Ea gaur zer gertatuko zaidan” pentsatzen zuen eta grazia pixka bat ere egiten zion horrelako “txorakeriatan” “denbora galtzeak”. Baina behin,(2)
, lankide batekin bereziki, lankide hori Izaskun bere lanpostutik botatzen ahaleginduko (=saiatuko) zelako. Eta, kasualitatez, juxtu egun hartan hasi zitzaion bere lankide Joxe galdera arraroak egiten: “aizu, hau ez al da oso lan nekeza (=nekagarria) emakume batentzat?” edota “Izaskun, egunen batean haurdun geratuko bazina, gerente izateari utzi beharko zenioke, ezta?” eta horrelakoak itauntzen (=galdetzen) zizkion Joxek Izaskuni, horoskopoak iragarritakoa (=aurreikusitakoa) betez. Beno, hala uste zuen, behintzat, Izaskunek.
Astebete baino lehen, kontabilitatea gainbegiratzen ari zenean, Izaskunek mila eta bostehun euroko iruzurra aurkitu zuen eta aukera (=abagune = parada) hura probestu (=aprobetxatu = baliatu) zuen, iruzurra Joxeri leporatzeko (=egozteko). Ez zion esan, ordea, berari zuzenean, zuzendariari baizik. Ondorioz, bi aste baino lehen, lapurreta egin izana leporatu eta lanik gabe utzi zuten gizon gizagaixoa.

Handik aurrera, arreta gehixeagoz begiratzen zion Izaskunek horoskopoko bere zeinuari, badaezpada ere arriskuak aurreikustea behin pasa eta gero damutzea baino komenigarriagoa zelakoan (=zelako ustean = zela pentsatuz).

Joxeren gertakizunetik hilabete eskasera bi aldiz irakurri zuen egun hartako horoskopoak zioena: (3)
Joxe bera izan zen bulegoan sututa (=oso haserre) norbaitek esana izango ziolako Izaskunek bere langabeziarekin lotura zuzena izan zezakeela, hau da, Izaskunengatik kaleratu zutela. Sekulakoak eta bi (=Kristorenak) bota zizkion, biraoka azaldu zen eta biraoka desagertu, segurtasun goardiak beso banatan zituela. Baina garbi jartzen zuen Izaskunen horoskopoan: “baina lasai, momentuko gauza izango da eta”. Dena den, oraingoan ere horoskopoak bete-betean asmatu zuela uste izan zuen Izaskunek.

(4)
. Izan ere, ordurako konturatuta zegoen egunkari bakoitzak horoskopo desberdin bat ekartzen zuela eta ez zuen inondik inora ere, ezusteko (=ustekabeko) ezer gertatzerik nahi. Lankideek, bere zeregin ezkutuaz jabetuta (=ohartuta = konturatuta), aldizkariak oparitzen zizkioten noizean behin (=noizbehinka), egunez eguneko iragarpena ez ezik, asteko edo hilabetekoak ere ikus zitzan (=ikusteko). Eta bera, bizimodua iragarpen haien arabera moldatzen (=egokitzen) hasi zen.

(5)
. Izaskunek lagunarte (=lagun talde) urria (=eskasa) zuen, betidanik ikasketei eta lanari eman baitzien lehentasuna. Horrela iritsi zen gerente izatera. Bada, orain, lagunarte hori are gehiago murriztuz (=gutxituz) joan zitzaion horoskopoarekiko zaletasuna sortu zitzaionetik. Nazka-nazka egin zituen ezagun nahiz lagun guztiak: “gaur ez ba, kasik, etxean geratuko naiz, horoskopoak aholku horixe eman dit eta “ esaten zien. Eta ez zen gutxiagotarako! Norekin hitz egin edo ez hitz egin, nora joan, erosketak noiz egin, zein koloretako arropa jantzi edota etxea garbitzea noiz komeni zitzaion ere horoskopoak esaten baitzion.

Goiz batean zuzendariak deitu zion, ea zer martxa (= zer fundamentu) zen hura, bi egun zeramatzala lanera joan gabe eta zertan ote zebilen galdetzeko. Izaskunek zuzendariari erantzun zion horoskopoaren esanetara zegoela eta horregatik ez zela lanera joaten. Orduan, hileroko soldata ere horoskopoari eskatzeko erantzun zion nagusiak eta hitzik gabe utzi zuen.

Biharamunean (=hurrengo goizean), zalantzatan (=dudatan) jaiki zen.(6)
,baina beste egunkari batekoak, aste hartan bere biziak goitik beherako aldaketa izango zuela esaten zuen. Beraz, lasai geratu zen, aldaketaren zain.

Ez zuen asko itxaron beharrik izan,(7)
:“oraindaino (=orain arte) ez duzu oso begiko (=oso gustuko) izan, baina bera zurekin maiteminduta dago erabat (=guztiz), kontrakoa dirudien arren. Etortzen zaizunean ez itxi aterik eta prest egon zaitez, datorrena datorrela ere”. Eta Izaskun segituan konturatu zen Joxe zela bere bizitzako gizon hori. Huraxe zen orain arte oso begiko izan ez zuen bakarra, eta maiteminduta egotearen kontrako itxura (=planta) guztiak egiten zituena. Nola itxiko zion, bada, atea hainbeste denbora bere zain egon ondoren! Eta horoskopoek sekula gezurrik esaten ez dutenez, arratsaldean bertan ponpoxa-ponpoxa jarri zen, egongelako sofan eseri eta tinbreak noiz joko zain geratu zen. Eta jo zuen, hombre! Joko ez zuen ba! Eta nork? Nor egongo atearen bestaldean? Joxe, jakina!

Berak ez zuen une batez ere zalantzan jarri etxera zetorkiona Joxe izango zenik, eta munduko irribarrerik gozoena eskaini zion barrura pasatzeko gonbitearekin (=gonbidapenarekin) batera. Joxek Izaskun aurrez aurre zuenean,(8)
,baina tira, aurrera egin zuen. Hasi zen Izaskuni esanez bulegora egin zion “bisitarengatik” barkamena eskatu nahi ziola, eta Izaskunek baietz, dena zegoela barkatuta, egoteko lasai. Abiada bizian (=ziztu bizian = oso azkar) jarraitu zuen hizketan Izaskunek, bere partetik inolako eragozpenik (=oztoporik = trabarik) ez zegoela, baina bere sentimenduei buruz lehenago hitz egin behar ziola esan zion Joxeri, eta amore ez zuela emango puntu batean: epaitegian egin beharko zituztela egin beharrekoak, elizara joateko kontu horrek ez zuela batere konbentzitzen eta.

(9)
. Epaitegian, baietz noski, non bestela? Han ikusiko zutela elkar erantzun zion Joxek, ordurako salaketa formala egina zuela, bai han eta baita Magistraturan ere, eta horixe esatera etorri zitzaiola Izaskuni, ostikoak atzetik ematea batere gustatzen ez zitzaiolako.
Horoskopoak, antza, oraingoan ez zuen asmatu edo, agian, Izaskunek bere modura ulertu eta interpretatu zuen horoskopoak zioena.
HARRITU SAMAR GERATU ZEN BERE GERENTEA IZANDAKOAREN HARRERA ETA JARRERA ABEGITSUAGATIK9 etik 1 garren arrastagarria.
PASADIZO HAREN ONDOREN HIRU EGUNKARI EROSTEN HASI ZEN, BATEN ORDEZ9 etik 2 garren arrastagarria.
LEHENDIK ERE EZ ZEN OSO PARRANDAZALEA9 etik 3 garren arrastagarria.
HOROSKOPOAK LANKIDEEKIN ARAZOAK IZANGO ZITUELA ETA OSO KONTUZ IBILTZEKO OHARTARAZI ZUEN9 etik 4 garren arrastagarria.
IZAN ERE, EGUN HORRETAKO EGUNKARI BATEKO HOROSKOPOAK GOMENDATZEN ZION ETXETIK EZ ATERATZEKO9 etik 5 garren arrastagarria.
BIXITA EZATSEGIN BAT IZANGO ZUELA ADIERAZTEN ZION, ETA BAITA IZAN ERE!9 etik 6 garren arrastagarria.
HURRENGO EGUNEAN BERTAN HOROSKOPOAK BERE BIZITZAKO GIZONAREN BERRI EMAN ZION ETA9 etik 7 garren arrastagarria.
EGUN HORRETARAKO HOROSKOPOAK ZER IRAGARTZEN ZION IRAKURTZEA9 etik 8 garren arrastagarria.
ORDUANTXE IZAN ZUEN JOXEK HARIARI HELTZEKO PARADA (=AUKERA), EZ BAITZUEN EZERTXO ERE ULERTZEN9 etik 9 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA