2025/03/21

B2.2 maila: (H5P) Emakume eredugarriak edota aitzindariak. Josebe Iturrioz feministari egindako elkarrizketa

Aukeratu beheko galderen artean, erantzun bakoitzari dagokiona. KONTUZ! Bi sobera daude!

Telebistan agertzen hasi zenetik, Josebe Iturriozen (Ordizia, 1978) aurpegia ezaguna da askorentzat. Hain ezaguna denez gero, askotan "oso zaila" egiten zaio kalean ibiltzea begiradarik jaso gabe.
Famaren alderdi hori ez da samurra izaten ari berarentzat, baina telebista “norabide bikoitzeko ibilbidea” dela onartzen du; izan ere, “gure aldarrikapenak eta arrazoiak azaltzeko plaza egokia ere bada” .
Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundian egiten du lan, berdintasun-aholkulari (bezala). Feminismoaren garrantzia aldarrikatzen du “sistema desorekatu honi aurre egiteko” ardatz gisa eta ez dauka zalantzarik: “Agintariak feministagoak izango balira, arazo asko konponduko lituzkete”.

- Berdintasun-aholkulari (bezala) ari zara Aldundian. Lan handia duzu?
- 0. Bai, lan-pila bat. Oro har, berdintasun-teknikari batek edozein tokitan egin dezake lan, baina administrazioan lan handia dago egiteko, barrura eta kanpora begira.

- 1.

- Pertsonek uste dute neutraltasun batean bizi garela, neutraltasun formalean. Baina ez gara konturatzen gauzak, neutralak direnean, nahiko sexistak izaten direla. Gure lana kontzientziatzea eta egiteko erak (= moduak) aldatzea da. Hori oso zaila da. Grekoek esaten zuten gizona “denaren neurria” dela eta oraindik ez dugu ideia hori kentzea lortu. Horregatik ez da erraza pertsona batzuei euren lanak sexismoa sustatzen (=bultzatzen) duela esan beharra, edo bere burua neutraltzat hartzen duen inori emakumea diskriminatzen duela esatea. Pertsona horiek, azken batean, jabetu (=ohartu =konturatu) egin behar dute, eta lortu behar da haiek esatea “ez naiz ondo ari”.

- 2.
.
- Garrasika atera naiz bulego askotatik (kar, kar). Pentsa, adibidez, arkitekto bati esan behar diozula, herria planifikatzen ari denean, hartzen dituen erabakiek badutela genero-ikuspuntua, edo diru-kontuak eramaten dituenari aurrekontuei genero-ikuspegia txertatu behar zaiela. Askotan ez dute ulertzen, baina denborarekin lan polita egin daiteke, jende horrek ikusten duelako zein garrantzitsua den generoa txertatzea. Gauza hauek lantzen ditugunean, hasieran erresistentzia itzelak (=izugarriak) izaten ditugu, gai garrantzitsuak direlako.

- 3.

- Bai. Gure gizarteak oso feminista izan behar du, bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek. Matxismoak eragiten du gizonezkoak eta emakumezkoak oso tontoak eta tuntunak izatea. Feminismoa ez da emakumeentzako gauza bat bakarrik, baizik eta gizartearen onurarako (=mesederako) era askotako pentsamendu bat; horregatik, sakon landu beharko genuke. Baliagarria da gauza guztietarako.

- 4.

- Historian, feminismoak indar-kolpeak izan ditu, olatuak. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran emakume-pila bat ibili zen munduan zehar bozka eske. Hori lortzean, erlaxatu egin ginen. 1949an, berriz, Simone de Beauvoirrek Bigarren sexua idatzi zuen eta 60ko hamarkadako bigarren olatua heldu zen. Garai hartan, Espainian ez zegoen abortu-eskubiderik, ezin ginen dibortziatu, ezin genuen kontu korronterik ireki, ezin genuen gida-baimena eduki… Kolpe horiei esker, eskubideak lortzen ditugu eta lasaitu egiten gara. 80ko hamarkada igaro eta gero, feminismoak gauza asko lortu zituen; 90eko hamarkada pasatu eta gero, beherakada bat izan zen. 2000. urtetik aurrera, berriz, berriro igotzen hasi gara, beste era batera. Berriro indartzen ari gara. Munduan zehar (= munduan barrena) makina bat ekintza ikusten dira, emakumeak biluztu egiten dira protesta egiteko. Feminismoa olatuka doa, konturatzen gara gauza asko lortu ditugula, eta gero konturatzen gara berriro ere gauza asko daudela lortzeko. Horixe da feminismoaren historia, gora eta behera. Orain gorantz goaz berriro.

- 5.

- 80ko hamarkadan, abortuaren auziarekin, hemengo mugimendu feminista indartu egin zen. Ondoren, 1986an, Emakunde sortu zen eta hor feminismoa erakunde edo instituzioetan sartzen hasi zen. Honek mugimenduari indarra kendu zion, baina, denboraren poderioz, polita izan da, feminismo instituzionalak asko ikasi duelako feminismoaz, eta gaur egun biak daude indartsu. Horrexegatik izan daiteke garai ona gauza berriak eta indartsuak egiteko.

- 6.

- Ez, argi eta garbi. Agintzen duten alderdiek ez diote garrantzirik ematen eta askoz gehiago egin behar dute. Beste alderdi askok, berriz, feminismoa euren berbaldian edo diskurtsoan bakarrik aipatzen dute. Programan lehentasuna ematen diote, baina hori gauzatzerakoan, ez da egia. Berdintasunaren aurka hitz egiten duen politikaririk ez duzu topatuko, ondo geratzen delako, modan dagoelako, baina hortik aurrera ez dute ezer egiten. Euskal Herrian adibide argiak ditugu, Alardearekin, esaterako, Irunen eta Hondarribian. Lan sakona egin beharko lukete guztiek.

- 7.

Ez da nahastu behar jolasarekin. Niri futbolean jokatzea gustatzen zait, baina futbola ez da kirola, fabrika baizik, maskulinitate hegemonikoaren fabrika erraldoia. Futbolariek maskulinitatea defendatzen dute. Bestela, zergatik ez dago futbolari maritxurik? Zergatik ez dago emakumezkorik futbolean? Futbolak emakumeak ezkutatzen ditu, eta horretan datza bere arrakasta. Askok esango dute badagoela, baina ez da egia.

- 8.
.
- Jendea harritu egiten da esaldi honekin, baina oso erraza da. Ume txikiei begiratu besterik ez dago hori ulertzeko. Umeak etengabe trebatzen dira indarkerian. Jostailuen katalogoak nolakoak dira? Oraindik arrosaren eta urdinaren arteko banaketa izaten jarraitzen dute. Baina ez da kolore-kontua bakarrik. Mutilentzat, gorputza indartzeko jostailuak eta jolasak dituzte. Neskentzat, aldiz, maitatzeko eta zaintzeko jostailuak daude.

- 9.
.
- Bai, eta emakumezkoei, berriz, pasibotasuna, baina banaketa hori ez da naturala; gizarteak sortu du. Oso gogorra da horrela esatea, baina jolasen bitartez gizarteak erakusten die gure umeei gizonezkoak indarkerian ondo aritzen direla eta emakumezkoak ez. Telebista ere adierazgarria da. Etengabe sortzen du gizon indartsu horren ideia. Zenbat emakumezko heroi ezagutzen ditugu? Hipokresia handia dago; izan ere, gizarteak berak ekoizten du banaketa edo bereizketa hori eta gero salatu egiten du gizarteak ekoiztutako hori, bortxaketak edo erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonezkoei indarkeria erabiltzen, ez naturak.

- 10.
.
- Lan zaila jarri didazu, emakume mordo bat ezagutzen dut-eta.
Euskara: Maialen Lujanbio. Historia: Safo. Hezkuntza: Mari Jose Urruzola. Kirola: Edurne Pasaban. Kazetaritza: Maialen Iriarte. Politikagintza: Laura Mintegi. Telebista: Paloma Zorrilla.

SOBERAN GERATU DIREN GALDERAK (berdin dio ordena):
eta
Berdintasun(aren) arloan, gabezia handiak sumatzen (=nabaritzen) dira oraindik?12 etik 1 garren arrastagarria.
Feminismoaren garrantziaz gero eta gehiago jabetzen gara?12 etik 2 garren arrastagarria.
Ziur horrek ika-mika (=eztabaida =liskar) bat baino gehiago eragingo zizula12 etik 3 garren arrastagarria.
Behin baino gehiagotan entzun dugu nola kritikatzen duzun futbola. Zergatik hori?12 etik 4 garren arrastagarria.
Zer duzu esatekorik Euskal Herriko mugimendu feministaren ibilbideaz?12 etik 5 garren arrastagarria.
Esaguzu arlo bakoitzean zein emakume gailenduko zenukeen12 etik 6 garren arrastagarria.
Zorionez, gero eta gehiagok onartzen dute beren jokaera edo jarrera sexista dela, ezta?12 etik 7 garren arrastagarria.
Beraz, gizonezkoei indarkeria nola erabili erakusten die gizarteak?12 etik 8 garren arrastagarria.
Sortzez edo jaiotzez, naturak gizonezkoei indarkeriarako joera eman die12 etik 9 garren arrastagarria.
Aurrerapausoak gorabehera, ibilbide gorabeheratsua izan da feminismoarena, ezta?12 etik 10 garren arrastagarria.
Emakumezkook indarkeriaren objektu izateko hezten gaituztela diozu. Azaldu hori12 etik 11 garren arrastagarria.
Instituzioek nahikoa egiten al dute berdintasunaren aldeko borrokan?12 etik 12 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina