2025/03/21

B2.2 maila: (H5P) Emakume eredugarriak edota aitzindariak. Agnodize, ginekologiaren ama ezkutua

Osatu testuko hutsuneak azpian dituzun esaldi zatiekin. KONTUZ!! Bi sobera daude!!

Atenas, K.a. IV. mendea . Agnodize jaio zen goi-mailako familia baten baitan. Txikitatik garbi zeukan mediku izan nahi zuela, baina Atenasko emakumezkoek, esklaboek bezalaxe,
. Agnodizek, ordea, tematia zenez, bere asmoei eutsiz, azkenean aitaren onespena (=onarpena = oniritzia) lortu zuen; beraz, ilea moztu, gizonezkoen arropak jantzi eta emakumea zela ezkutatuz, Herofilo mediku ezagunaren ikasle bihurtu zen. Hasieratik,
: ginekologiak. Hala, azterketak ederki gainditu zituen eta ginekologo lanean hasi zen. Trebakuntzan (=prestakuntzan = formakuntzan) eman zituen urteetan inor ez zen jabetu (=ohartu = konturatu) emakumea zela.
Mediku berriaren izen ona –eta faltsua– berehala hedatu (=zabaldu) zen Atenasko emakume aberatsen artean
. Agnodizek “atenastarren emazteak limurtu eta galbideratu ” egiten zituelako zurrumurrua zabaldu zuten eta garai hartako Atenasen zurrumurruetatik epaitegirako bidea laburra zenez, azkenean, Areopagora eraman zuten, bi paziente bortxatu izana leporatuta.
Areopagoko epaileen aurrean, Agnodizek
: arropa erantzi (kendu) eta emakumezkoa zela erakutsi zien. Baina, beste behin, erremedioa okerragoa izan zen. Izan ere, gizonezko bortxatzaileei ez zieten heriotza zigorra ezartzen;
.
Horrenbestez, hiltzera kondenatu zuten ginekologoa. Baina bere pazienteek, Atenasko aristokraziako emakumeek, alegia, ez zuten mediku bikaina galdu nahi eta zigorraren aurka altxa ziren. Epaitegian bildu ziren eta
. Ondorioz, epaileek medikua absolbitu egin zuten eta medikuntzan nahi zuen bezala jantzita aritzeko (=jarduteko) baimena eman zioten, gainera.
Hurrengo urtean, Atenasko Kontseiluak indargabetu egin zuen emakumezkoei medikuntza ikastea debekatzen (=galarazten) zien legea;
.
Higinio erromatar idazleari esker iritsi zaigu Agnodizeren istorioaren berri. Lehenengo emakumezko medikua existitu izanaren beste froga edo lekukotzarik ez dago eta Higinioren testuak zalantza ugari eragiten (=sorrarazten) ditu. Esaterako, Agnodize atenastarra zen eta Herofilok Alexandrian eman zuen bizitza osoa.
Agnodizeren istorioa egia ala mitoa izan, duela 2.300 urte Atenasko Kontseiluak
eta, horrela, emakumezkoek garaipen txiki bat lortu zuten berdintasunerako bidean.

SOBERA GERATU DIREN ESALDIAK:
eta
(OHARRA: berdin dio bi zati hauen ordena zein den).

Nagore Irazustabarrena, Argia, 2009-10-04
erraz utzi zuen ezerezean (=hutsean) akusazioa10 etik 1 garren arrastagarria.
medikuntza ikasten zuten emakumezkoei, aldiz, bai10 etik 2 garren arrastagarria.
aske utzi zuten ginekologoa10 etik 3 garren arrastagarria.
hori bai, ezin izango zituzten gizonezkoak artatu10 etik 4 garren arrastagarria.
diziplina berri batek eman zion atentzioa emakume mozorrotuari10 etik 5 garren arrastagarria.
eta, nonbait, inbidia ere abiadura berean zabaldu zen beste medikuen artean10 etik 6 garren arrastagarria.
debekatua zuten medikuntza ikastea10 etik 7 garren arrastagarria.
Agnodize hilez gero, beren buruaz beste egingo zutela mehatxatu zuten10 etik 8 garren arrastagarria.
emakumezkoak gutxiesten ditu10 etik 9 garren arrastagarria.
ordura arteko lege bidegabea bertan behera utzi zuen10 etik 10 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina