2014/05/29
Tarteko Mailako 55. eskola, maiatzaren 26 eta 27koa
55. eskola, maiatzaren 26 eta 27koa
Goizeko taldean
-
Denborazkoak lantzeko
berridazketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
2014/05/26
Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 21 eta 22koa
54. eskola, maiatzaren 21 eta 22koa
Goizeko taldean
-
Baldintza
hipotetikoa lantzeko ariketak zuzendu ditugu, hain zuzen ere, Gramatika eta ariketak I liburuko 71. orrialdeko
2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak, astiro, beharrezko azalpenak
emanez, arbel digitalean.
Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 19 eta 20koa
53. eskola, maiatzaren 19 eta 20koa
Goizeko taldea
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
2014/05/18
Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa
52. eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa
Goizeko taldea
-
Euskarazko
hainbat esapide edo esamolde. 165. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko
azalpenak emanez.
2014/05/16
Tarteko Mailako 51. eskola, maiatzaren 12 eta 13koa
51. eskola, maiatzaren 12 eta 13koa
Goizeko taldea:
-
Euskal esamoldeak. 164. zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez. Orrialdeotan, euskarazko
hainbat esamolde izan ditugu aztergai, euren aberastasun lexikoa hobetzeko
baliagarriak gerta dakizkiekeenak. Ohar
aipagarriak:
- Ez adarra jo niri gero!! (adarra jo // gero: ni se te ocurra…)
- Ados nago = bat nator + norekin kasua: zurekin, sagardotegira joatearekin, esan duzunarekin…
- Aurre egin + nori (egoerARI)
- Bertan behera utzi / geratu: Madonaren kontzertua bertan behera utzi dute antolatzaileek; Bilborako (Bilbora doan) hegaldia bertan behera geratu da, haize ufada zakarrengatik.
- Istripu bat gertatu zaio
baina onik irten da (salir
ileso). Gaitzerdi! Eskerrak!
Eskerrak onik irten dEN! (
dela); Gaitzerdi onik irten BAda! - Gauza dira = gai dira + TZEKO (zertarako).
- Goitik behera aldatu = guztiz, zeharo, erabat aldatu
- Gorriak ikusi: asko sufritu
- Ez zuten tutik ere esan; ez dakit tutik ere; ez dut tutik ere ulertzen; ez du tutik ere entzuten (= ezer(txo) ere, deus ere)
- Nola? – Harrituta = harriturik = txundituta = txunditurik = harri eta zur = zur eta lur = aho zabalik = ahoa bete hortz
- Doan = dohainik = debalde
- Ziria sartu didate = engainatu (egin) naute
- Esanak esan…
- Ikastea lanbide gogorra da gero! (Gero: mira que…, anda que…)
2014/05/11
Tarteko Mailako 50. eskola, maiatzaren 7 eta 8koa
50. eskola, maiatzaren 7 eta 8koa
Goizeko
taldean:
-
ENTZUNAREN ULERMENA: Eguraldi
goibela eta psikologia. Ikasleek bizpahiru aldiz entzun dute
entzungaia eta hainbat galderari erantzun behar izan diete. Ondoren, zuzendu
egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz.
2014/05/06
Tarteko Mailako 49. eskola, maiatzaren 5 eta 6koa
49. eskola, maiatzaren 5 eta 6koa
Goizeko taldean:
-
Futbol zaletasunekin jarraituz, “Futbolaren jatorriaren bidetik” izeneko ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testua
irakurri, irakurri ahala beharrezko azalpenak eman eta atzeko ulermen galderak
zuzendu ditugu. Gogorarazi:
o
Berreskuratu NAHIAN (partizipioa +
NAHIAN) = berreskuraTZEKO ASMOZ = berreskuraTZEKO ASMOTAN = berreskuraTZEKOTAN.
2014/05/04
Tarteko Mailako 48. eskola, apirilaren 29 eta 30ekoa
48. eskola, apirilaren 29eta 30ekoa
-
Erlatibozkoa: 146. orrialde
osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Bigarren ariketari
dagokionez (esaldiak amaitzekoa), nahi duenak eman diezadala datorren egunean
neuk zuzentzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)