2014/05/04

Tarteko Mailako 48. eskola, apirilaren 29 eta 30ekoa


48.  eskola, apirilaren 29eta 30ekoa

-          Erlatibozkoa: 146. orrialde osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Bigarren ariketari dagokionez (esaldiak amaitzekoa), nahi duenak eman diezadala datorren egunean neuk zuzentzeko.

-          Gogorarazi diet menpeko perpausetan ohikoa izaten dela baiezkoek eta ezezkoek ordena bera izatea:

o   Idazlana egin EZ dudaLAKO, zigortu egin nau irakasleak.

o   Idazlana egin EZ dudaNEZ (GERO), zigortu egin nau irakasleak

o   Idazlana egin EZ dudaN ARREN, irakaslea ez da haserretu.

o   NAHIZ ETA idazlana egin ez dudaN, irakaslea ez da haserretu.

o   Idazlana egin EZ BAdut ERE, irakaslea ez da haserretu.

o   Idazlana egin EZ duEN ikaslea zigortu egin du irakasleak.

o   Idazlana egiTEN EZ BAdut, ez dut ikasiko ongi idazten.

o   Idazlana egiTEN EZ dudaNEAN, irakaslea haserretu egiten da.

Baina ez beti:

-          Irakaslea haserretu egin da, ez BAITUT idazlana egin (ez dut egin)

-          Irakaslea haserretu egin da, ez dut idazlana egin ETA.

-          EUSKAL BALDINTZAZKO ADIZKIAK. Baldintzaren azalpena. Ikusiak ditugu sistema edo erregimen guztietako adizkiak, bai orainaldian, bai iraganean. Orain, baldintzaren txanda da. Horretarako, ikasleek Gramatika eta ariketak I  liburua 22. gaian (66. orrialdea) ireki dute eta hiru baldintzen adibide bana arbelean jarrita, alde nagusiak azaldu dizkiet: hiruretan baldintza eta ondorioa agertzen dela azaldu diet, BA- ezinbestekoa dela, baldintza mota bakoitza zertarako erabil daitekeen (erreala, posibilitate handiak daudenean zerbait gertatzeko; hipotetikoa edo alegiazkoa, aukera gutxiago daudenean eta, beraz, amets nahiz desioak adierazteko, eta irreala edo lehenaldikoa, jada bete ezin diren ekintzetan, adibidez, zerbaitez damutzen garenean). Gramatikalki axaletik nola osatuta dauden ere erakutsi diet.

Euria egiTEN BAdu, aterkia irekiko dut.
            Euria eginGO BALU, aterkia irekiko NUKE
                       Euria egin (izan) BALU, aterkia irekiko NUEN = NUKEEN

-          NOMINALIZAZIOAK: taula eta ariketak atera ditzatela. Zalantzarik baduten galdetu ostean, neure oharrak egin dizkiet 100. , 137. eta nire orrialde osagarriko ariketetan:

o   Nik hondartzara JOAN nahi dut / Guk nahi dugu zuek liburua irakurTZEA.

Nik azterketa GAINDITU nahi dut / Nik zuek azterketa gaindiTZEA nahi dut.

o   Zuekin EGON beharko dugu / Zuk behar  duzu ni zurekin etorTZEA, hauek behar dute zuk lagunTZEA.

Nik bazkaria PRESTATU behar dut / Nik zuk bazkaria prestaTZEA behar dut, ni lanean izango naiz eta.

o   Beharrezkoa da…-tzea / beharrezkoa duzu, duzue, dugu…-tzea (gaztelaniaz ez bezala).

o   Hobe da…-tzea / hobe dut, dugu, duzu, duzue…-tzea (gaztelaniaz ez bezala)

o   Alferrik da…-tzea / alferrik duzu, duzue, dugu…-tzea (gaztelaniaz ez bezala)

o   Ez dago jaTERIK = ezin da jan= ez / ezin daiteke jan;

Ez dago etxea erosTERIK = ezin da etxerik erosi = ez / ezin  daiteke etxerik eros;

Ez dago partidua irabazTERIK = ezin da partidua irabazi = ez / ezin daiteke partidua irabaz.

Gela honetan ez dago erreTZERIK; elbarrientzako lekuan ez dago aparkaTZERIK.

Alegia, EZ DAGO + -TZERIK (-tzea nominalizazioaren ezezko forma) = ahalera.

o    Baiezkoan, BADAGO + -TZEA. Hemen Kanpoaldean badago erreTZEA. Gela honetan badago pipak jaTEA (singularrean, nominalizazioa daramalako).

o   Galderetan: BADAGO aparkaTZERIK? Museo honetan BADAGO argazkiak egiTERIK? Ez, EZ DAGO argazkiak egiTERIK / Bai, BADAGO argazkiak egiTEA.

o   Zehar-aginduak: banan-banan sarTZEKO eskatu diet, irakasleak ariketa guztiak etxean bukaTZEKO agindu digu, nire tf. zk. berari emaTEKO esan edo eskatu dit.

o   Ez dizut utziko nire autoa gidaTZEN / Punturik gabe geratu naizenez, gidaTZEARI UTZI(KO) DIOT.

-          Arratsaldeko taldean, ENTZUNAREN ULERMENA “Mendian ez galtzeko ikastaroa” eta AHOZKO ADIERAZPENA: Entzungaia entzun dugu birritan. Izan ere, mendizaletasuna – xendazaletasuna bezalaxe – zaletasun bat da, euskaldunon artean oso zabaldua dagoena. Entzungai honek, gaia – mendizaletasuna – eta eduki gramatikala – nominalizazioak – uztartzeko aukera ematen duenez, entzungai egokia delakoan nago. Ikasleek hirutan entzun dute eta entzungai honetako ideia nagusiak jaso behar izan dituzte eskema moduan, gero binaka jarri eta elkarrekin hitz eginez elkarri informazioa trukatzeko. Lehenik, bikotekide batek; gero, besteak. Binaka jarrita, bikote bakoitzeko ikasle batek jasotako puntuen berri eman dio bere bikotekideari (entzungaia laburbildu, mendira joateko aholkuen berri elkarri emanez). Honek bestearen azalpena osatu, zabaldu nahiz zuzendu egin du.

-          Amaitzeko, neuk banatu diet ideia nagusien orria, egiazta dezaten zenbateraino jaso duten informazio hori. Halaber, esan errepara diezaietela entzungaian ageri diren nominalizazioei (komenigarria da...-tzea, komeni da...-tzea, hobe da... –tzea, -tzen saiatu behar da,…-tzeko aholkatzen edo gomendatzen du,...) eta gero, ahozkoan, esaldi laburrak eginagatik, nominalizazioak zuzen erabil ditzatela.

-          Goizeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA: Ostegunak irakurliburuko Tuna Fish komandoa, Teletienda, Malagueña Salerosa, Unibertsitateko Harakina eta Atsoa ipuinak. (30´) Ikasleak bosnaka bildu dira (aurretiaz osatuak genituen taldeak) eta elkarri eurek prestatutako ipuinaren berri eman diote. Gogora dezagun, bigarren irakurliburu hau osorik irakurria duten arren, bost ipuinetako bat prestatu behar zutela berariaz klase honetan taldeka bildu eta elkarri kontatzeko. Luze jo duen arren, merezi izan du. Ikasle gehienek ongi prestatua ekarri dute. Bi ikasle geratu dira hitz egiteko.

ETXERAKO LANAK:

-          Arratsaldekoei gogorarazi hurrengoan Ostegunak liburuko bost ipuinak izango ditugula mintzagai.

-          Euskal Baldintza. Gramatika eta ariketak I liburuko 67. orrialdeko 1. eta 2. ariketak egin ditzatela, baldintzaren sarrera gisa. Lehenengo ariketan baldintza eta ondorioa, bi atalak bereizi behar dituzte eta bigarrenean, berriz, zein baldintza mota den – erreala, alegiazkoa ala irreala – adierazi.

-          Nominalizazioekin jarraitzeko, 269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak (erantzun eta guzti). DATORREN ASTERAKO eginak!!!!!

-          Musikazaletasuna: ZARAMA taldearen azken cloze-testa bidali diet.

-          Eskutitz formala: ditxosozko ezkontza

-          Arratsaldekoek, Mendian ez galtzeko ikastaroa entzungaiaren atzeko aldea: berridazketak eta bete beharreko hutsuneak nominalizazioak erabiliz.

-          Ekar dezatela GPSari buruzko ulemen-jarduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina