2014/05/26

Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 21 eta 22koa



54.  eskola, maiatzaren 21 eta 22koa

Goizeko taldean

-                 Baldintza hipotetikoa lantzeko ariketak zuzendu ditugu, hain zuzen ere, Gramatika eta ariketak I  liburuko 71. orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak, astiro, beharrezko azalpenak emanez, arbel digitalean.

-                 Zuzentzen ari ginela,  72. orrialdeko E puntua azaldu diet, alegia, “behar izan”, “nahi izan”, “bizi izan”, “ahal izan”, “ezin izan”, “balio izan”... aditz konposatuek hiru aukera dituztela baldintza hipotetikoa osatzeko: bizi banintz = biziko banintz = bizi izango banintz..
-                 AHOZKO JARDUERA. Baldintza hipotetikoa: Euskara eta literatura liburuko 33. orrialdearen kopia bana eman diet. Hirugarren ariketa ahoz egin dugu, pertsonak aldaraziz eta, beraz, alegiazko adizkiak aldaraziz, adizki hipotetikoen erabileraren dinamikan treba daitezen. Lehenengo hirurak egin ditugu.
-        ENTZUNAREN ULERMENA: Anisakis alergia. Azkenaldian, hedabideetan entzuten ari gara Euskal Herrian anisakis kasuak zabaltzen ari direla. Horren harira, anisakis xomorroak eragiten duten alergia izan dugu entzungai. Birritan entzun eta zuzendu egin dugu.
-                 GPSa alboan, ibili munduan izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu: testua irakurri, sinonimoak eta ulermen itemak zuzendu ditugu. Ulermen item horietan hainbat denborazko egitura agertu zaizkigunez (-tzerakoan / -takoan arteko aldea, esaterako), aitzakia ezinhobea eskaini didate denborazko perpausak azaltzeko.
-                 Denborazko perpausen azalpena egin diet, neure taula baliatuz.
-                 AHOZKO ADIERAZPENA: Energia nuklearra. Joan den egunean gutxiegi hitz egin genuenez, gaurkoan gai honetaz hizketan jarraitu dugu beste 15-20 minutuz, binaka bilduta, entzungaiaren atzeko fitxa baliatuz. Energia nuklearraren onurak eta kalteak izan dituzte mintzagai.
-                 ETXERAKO LANAK:
§  Denborazkoak lantzeko berridazketak
§  Gramatika eta ariketak I liburuko 71 (1) eta 71-3 (3), baldintza hipotetikoa lantzekoak.

            Arratsaldeko taldean:
                       
-                 Baldintza hipotetikoa lantzeko ariketak zuzendu ditugu, hain zuzen ere, Gramatika eta ariketak I  liburuko 71. orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak, astiro, beharrezko azalpenak emanez, arbel digitalean.
-                 Zuzentzen ari ginela,  72. orrialdeko E puntua azaldu diet, alegia, “behar izan”, “nahi izan”, “bizi izan”, “ahal izan”, “ezin izan”, “balio izan”... aditz konposatuek hiru aukera dituztela baldintza hipotetikoa osatzeko: bizi banintz = biziko banintz = bizi izango banintz..
-                 AHOZKO JARDUERA. Baldintza hipotetikoa: Euskara eta literatura liburuko 33. orrialdearen kopia bana eman diet. Hirugarren ariketa ahoz egin dugu, pertsonak aldaraziz eta, beraz, alegiazko adizkiak aldaraziz, adizki hipotetikoen erabileraren dinamikan treba daitezen. Lehenengo hirurak egin ditugu.
-                 ENTZUNAREN ULERMENA: Frantziako ongilea. Galderak irakurri ostean, lau bat aldiz entzun dugu albistea eta ikasleek hainbat galderari erantzun behar izan diete. Jarraian, zuzendu egin dugu, behar bezala argudiatuz.
-                 GPSa alboan, ibili munduan izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu: testua irakurri, sinonimoak eta ulermen itemak zuzendu ditugu. Ulermen item horietan hainbat denborazko egitura agertu zaizkigunez (-tzerakoan / -takoan arteko aldea, esaterako), aitzakia ezinhobea eskaini didate denborazko perpausak azaltzeko.
-                 Denborazko perpausen azalpena egin diet, neure taula baliatuz.
-                 ETXERAKO LANAK:
§  Denborazkoak lantzeko berridazketak
§  Gramatika eta ariketak I liburuko 71 (1) eta 71-3 (3), baldintza hipotetikoa lantzekoak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina