2014/05/16

Tarteko Mailako 51. eskola, maiatzaren 12 eta 13koa



51.  eskola, maiatzaren 12 eta 13koa

Goizeko taldea:

-          Euskal esamoldeak. 164. zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Orrialdeotan, euskarazko hainbat esamolde izan ditugu aztergai, euren aberastasun lexikoa hobetzeko baliagarriak gerta dakizkiekeenak. Ohar aipagarriak:
  • Ez adarra jo niri gero!! (adarra jo // gero: ni se te ocurra…)
  • Ados nago = bat nator + norekin kasua: zurekin, sagardotegira joatearekin, esan duzunarekin…
  • Aurre egin + nori (egoerARI)
  • Bertan behera utzi / geratu: Madonaren kontzertua bertan behera utzi dute antolatzaileek; Bilborako (Bilbora doan) hegaldia bertan behera geratu da, haize ufada zakarrengatik.
  • Istripu bat gertatu zaio baina onik irten da (salir ileso). Gaitzerdi! Eskerrak! Eskerrak onik irten dEN! (dela); Gaitzerdi onik irten BAda!
  • Gauza dira = gai dira + TZEKO (zertarako).
  • Goitik behera aldatu = guztiz, zeharo, erabat aldatu
  • Gorriak ikusi: asko sufritu
  • Ez zuten tutik ere esan; ez dakit tutik ere; ez dut tutik ere ulertzen; ez du tutik ere entzuten (= ezer(txo) ere, deus ere)
  • Nola? – Harrituta = harriturik = txundituta = txunditurik = harri eta zur = zur eta lur = aho zabalik = ahoa bete hortz
  • Doan = dohainik = debalde
  • Ziria sartu didate = engainatu (egin) naute
  • Esanak esan
  • Ikastea lanbide gogorra da gero! (Gero: mira que…, anda que…)
-          “Seme-alaba maiteok” ulermen jarduera zuzendu dugu. Baldintza erreala lantzeko jarduera honetan, baldintzaren atala eta ondorioari dagokiona uztartu behar izan dituzte ikasleek.
-          NOR-NORI-NORK agintera. Ohar bitez askotan baldintza errealaren ondorio gisa aginterazko adizkiak erabiltzen direla eta, horien artean, nor-nori-nork adizkiak. Hauek ikusiak ditugu klasean eta hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu gaurkoan, bai adizki luzeak (eman iezadazu) bai laburrak (emadazu). Tartekatu ohi dugun  -  i – bokal horri ez diot batere garrantzirik eman, ahozkoan barra-barra erabiltzen baita. Idatzizkoan ere, ene ustez ez duela garrantzirik aipatu diet.
-          AHOZKO eta  IDATZIZKO ADIERAZPENA: Seme-alabei aholkuak ematen. Hiruzpalau kideko familiaka bildu eta seme-alabentzako aholkuak ematen jardun dute, baldintza erreala erabiliz. Bost aholku edo gomendio asmatu behar izan dituzte, baldintza erreala erabiliz. Horretarako, lehenik, ahoz elkarrekin  eztabaidatu eta  adostu egin dituzte eta, ondoren, idatziz jaso. Bateratze saioa ere egin dugu. Nik familia bakoitzaren emaitzak arbel digitalean jaso ditut, kopiak atera eta eurei banatzeko. Oso ariketa aberasgarria da.
-          “Mendian ez galtzeko ikastaroa” entzungaiarekin batera zetozen azken lau berridazketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez.
-          Mendizaletasunak eta ingurumenak duten lotura estuagatik, 115. orrialdeko 7. eta 8. ariketak zuzendu ditugu. Lehenik, adierazi diet erabil dezatela INGURUMEN hitza, *INGURUNE edo *INGURUGIRO erabili beharrean. Ondoren, aipatu, “para el medio ambiente” adierazteko, erabil dezatela NORAKO kasua, NORENTZAT (hau bizidunentzat gordeko dugu, salbuespenak salbuespen) erabili beharrean: “ingurumenERAKO”. Gogorarazi, halaber,  honako adjektibo hauekin –TZEA nominalizazioa erabiltzen dela:
o   KOMENIGARRIA DA…-tzea
o   ONURAGARRIA = MESEDEGARRIA DA …-tzea
o   KALTEGARRIA DA … -tzea
o   OSASUNGARRIA DA…-tzea
-          Hau gogorarazi ondoren, 115. orrialdeko 7. ariketa zuzendu dugu. Bertan, agertzen diren ekintzetatik ingurumenerako zer den onuragarria eta zer kaltegarria adierazi behar izan dute.
-          Ondoren, 8. ariketa zuzendu dugu. Ez dugu amaitu; hurrengoan amaitzekotan geratu gara.  Bertan gogorarazi diet:
o   EZ DAGO sua pizTERIK  = ezin da sua piztu = ez / ezin daiteke sua piz(tu)
o   EZ ZEGOEN sua pizTERIK = ezin zen sua piztu.
-          AHOZKO ADIERAZPENA: Ingurumena. (20´). Izan ere, mendizaleak edo xendazaleak baldin bagara, mendira edo mendi-ibiliak egitera joaten garenean, ingurumena zaindu egin behar dugu. Ikasleei fitxa bana eman diet, gai berari buruzkoak, baina puntu desberdinak dituztenak. Binaka jarrita, gaurkoan bietako batek lehenengo fitxako puntuak izan ditu hizpide 10 minutuz eta bere bikotekideak, bere fitxakoak, beste 10 minutuz. Honela, bakarrizketan jardun dute ingurumenaren gainean. Hurrengoan alderantziz egitekotan geratu gara.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Euskal esamoldeak lantzeko 165. orrialdea.
o   Baldintza erreala: hutsuneak betetzeko jarduera.
o   Nork esan du? erlatibozko ariketa librea. Horretarako, gogorarazi diet, galdera men  denez, erlatibozkoa duen erantzuna ere NORK kasuan jarri beharko dutela, hots, erlatibozkoa deklinatu egin beharko dutela.
o   Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera, nominalizazioen ariketak eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari diren txangoa.

Arratsaldeko taldea:

-          Euskal esamoldeak. 164. zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Orrialdeotan, euskarazko hainbat esamolde izan ditugu aztergai, euren aberastasun lexikoa hobetzeko baliagarriak gerta dakizkiekeenak. Ohar aipagarriak:
  • Ez adarra jo niri gero!! (adarra jo // gero: ni se te ocurra…)
  • Ados nago = bat nator + norekin kasua: zurekin, sagardotegira joatearekin, esan duzunarekin…
  • Aurre egin + nori (egoerARI)
  • Bertan behera utzi / geratu: Madonaren kontzertua bertan behera utzi dute antolatzaileek; Bilborako (Bilbora doan) hegaldia bertan behera geratu da, haize ufada zakarrengatik.
  • Istripu bat gertatu zaio baina onik irten da (salir ileso). Gaitzerdi! Eskerrak! Eskerrak onik irten dEN! (dela); Gaitzerdi onik irten BAda!
  • Gauza dira = gai dira + TZEKO (zertarako).
  • Goitik behera aldatu = guztiz, zeharo, erabat aldatu
  • Gorriak ikusi: asko sufritu
  • Ez zuten tutik ere esan; ez dakit tutik ere; ez dut tutik ere ulertzen; ez du tutik ere entzuten (= ezer(txo) ere, deus ere)
  • Nola? – Harrituta = harriturik = txundituta = txunditurik = harri eta zur = zur eta lur = aho zabalik = ahoa bete hortz
  • Doan = dohainik = debalde
  • Ziria sartu didate = engainatu (egin) naute
  • Esanak esan
  • Ikastea lanbide gogorra da gero! (Gero: mira que…, anda que…)
-          “Seme-alaba maiteok” ulermen jarduera zuzendu dugu. Baldintza erreala lantzeko jarduera honetan, baldintzaren atala eta ondorioari dagokiona uztartu behar izan dituzte ikasleek.
-          NOR-NORI-NORK agintera. Ohar bitez askotan baldintza errealaren ondorio gisa aginterazko adizkiak erabiltzen direla eta, horien artean, nor-nori-nork adizkiak. Hauek ikusiak ditugu klasean eta hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu gaurkoan, bai adizki luzeak (eman iezadazu) bai laburrak (emadazu). Tartekatu ohi dugun  -  i – bokal horri ez diot batere garrantzirik eman, ahozkoan barra-barra erabiltzen baita. Idatzizkoan ere, ene ustez ez duela garrantzirik aipatu diet.
-          Seme-alabei aholkuak ematen: bateratze saioa egin dugu.
-          AHOZKO ADIERAZPENA: Ingurumena II. Gaurkoan, bikote bakoitzeko bigarren ikasleak bere fitxa izan du hizpide.
-          ENTZUNAREN ULERMENA: Txernobileko ezbeharra. Duela gutxi, apirilaren 26an,  istripu hau gertatu zeneko 28. urteurrena izan zela-eta, honi buruzko entzungai bat jarri diet. Bi jarduera egin behar izan dituzte: alde batetik, galderei erantzun; bestetetik, bost adierazpen egiazkoak diren ala ez adierazi. Horretarako, lautan entzun dugu eta amaieran, bostgarren aldiz, euren erantzunak berresteko. Nahikoa ongi egin dute, hasieran kexu ziren arren.
-          ETXERAKO LANAK:
-          Euskal esamoldeak lantzeko 165. orrialdea.
-          Baldintza erreala: hutsuneak betetzeko jarduera. Seme-alaba maiteok izeneko jarduera, baina oraingoan, egin behar dutena ez da baldintza eta ondorioa uztartzea, esaldiak behar bezala osatzea baizik.
-          Eskabide gutun formala, landetxea irekitzeko.
-          Akatsen txostena: Akatsetatik ere ikasi egiten delako… izeneko txostena irakur dezatela arretaz, eurek akats horiek egin ez ditzaten. Maila honetako ikasleek egin ohi dituzten hainbat akats dituzte txosten honetan, eurek egin edo errepika ez ditzaten.
-          Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera, Nork esan du?, Mendian gora, nominalizazioen ariketak, eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari diren txangoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina