2014/05/06

Tarteko Mailako 49. eskola, maiatzaren 5 eta 6koa


49.  eskola, maiatzaren 5 eta 6koa

Goizeko taldean:
 
-          Futbol zaletasunekin jarraituz, “Futbolaren jatorriaren bidetik”  izeneko ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testua irakurri, irakurri ahala beharrezko azalpenak eman eta atzeko ulermen galderak zuzendu ditugu. Gogorarazi:

o   Berreskuratu NAHIAN (partizipioa + NAHIAN) = berreskuraTZEKO ASMOZ = berreskuraTZEKO ASMOTAN = berreskuraTZEKOTAN.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Futbolak pasioa ala erokeria eragiten du? (35´) Horretarako, berariaz mintza-fitxa bat prestatu diet eta banatu egin diet. Hirunaka hitz egin dute gaiaz, nik zirikatzen nituen bitartean. Merezi izan du.

-          Goizeko taldean, ENTZUNAREN ULERMENA “Mendian ez galtzeko ikastaroa”: Entzungaia entzun dugu birritan. Izan ere, mendizaletasuna – xendazaletasuna bezalaxe – zaletasun bat da, euskaldunon artean oso zabaldua dagoena. Entzungai honek, gaia – mendizaletasuna – eta eduki gramatikala – nominalizazioak – uztartzeko aukera ematen duenez, entzungai egokia delakoan nago. Ikasleek bitan entzun dute eta entzungai honetako ideia nagusiak jaso behar izan dituzte eskema moduan, gero binaka jarri eta elkarrekin hitz eginez elkarri informazioa trukatzeko.

-          Euskarazko baldintza: lenenik eta behin, arbelean hiru adibide jarri dizkiet eta joan den eguneko azalpena – hiru baldintzen arteko aldea – laburbildu diet:

o   Baldintza erreala: Julia etorTZEN BADA, leiho ondoan eseriKO da.

o   Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Julia etorriKO BALITZ, leiho ondoan eseriKO LITZATEKE.

o   Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Julia etorri (IZAN) BALITZ, leiho ondoan eseriKO ZEN = ZATEKEEN.

-          Ondoren, Gramatika eta ariketak liburuko 67. orrialdeko lehenengo eta bigarren ariketak zuzendu ditugu. Lehenengo ariketan baldintza eta ondorioa, bi atalak bereizi behar izan dituzte eta bigarrenean, berriz, zein baldintza mota den – erreala, alegiazkoa ala irreala – adierazi.

-          BALDINTZA ERREALA azaldu diet (Gramatika eta ariketak, 68. orrialdea, D atala izan ezik).  Neure azalpenak sei puntu izan ditu:

o   Oso posiblea da baldintza hau gertatzea eta, beraz, baita ondorioa ere.

o   BALDIN partikula erabil daitekee baldintza hau indartzeko eta erabiltzekotan, BALDIN BA- ordenan erabili behar da.

o   Baldintzaren atalean gehienetan aspektu burutugabea – tzen – erabili arren, ager liteke burutua ere, bai orainaldian, bai lehenaldian:

o   Gaur gaueko filma ikusten ez baduzu, nik kontatatuko dizut

o   Gaur arratsaldeko filma ikusi ez baduzu, nik kontatuko dizut

o   Joan den igandean filma ikusi ez bazenuen, nik kontatuko dizut.

o   Igandetan telesail hura ikusten ez bazuen, nik laburbiltzen nion.

Liburuko adibideak ere irakurri ditugu, ikus dezaten, gehienetan aspektu burutugabea erabiltzen den arren, ez dela derrigorrezkoa.

o   Ondorioa askotan geroaldian egiten den arren, beste zenbaitetan agintera erabiltzen da, baita “behar” edota ahalerako adizkiak ere. –TZEN ohiturazko aspektua ere bai: Julia etortzen denean, beti leiho ondoan eserTZEN da.

o   Baiezko esaldietan eta ezezkoetan ordena bera izaten da, hots, “EZ” partikula aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean tartekatzen da, idatzizkoan, bederen. Ahozko euskaran malgutasunez jokatzen da.

o   Etorkizuneko baldintza egiteko –TZEN BA-  erabiltzen da, ez –KO BA: Bihar euria egiTEN BADU, etxean geratuko gara (eginGO BAdu).

o   Erabilera: hau liburutik irakurri dugu: mehatxuak egiteko, eskaintzak edo proposamenak egiteko, ohartarazteko, agindu edo promesak egiteko...

-          ETXERAKO LANAK:

o   Gramatika eta ariketak I liburuko 69. orrialdeko ariketak egin ditzatela, hirugarrena salbu.

o   Zarama taldea: erantzunak banatu, eurek zuzentzeko.

o   Mendian gora, mendizaletasunari buruzko ulermen jarduera.

o   Mendian ez galtzeko ikastaroa, atzeko aldean datozen berridazketak eta nominalizazioekin bete beharreko hutsuneak.

o   Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera eta eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari ziren  txangoa


Arratsaldeko taldean:

-          Mendian ez galtzeko ikastaroa jardueraren atzealdeko 5.eta 6. ariketak zuzendu ditugu. Ikasleek etxean hainbat esaldi – entzungaian esandakoak – osatu behar zituzten, besteak beste, nominalizazio egokiak erabiliz. Berridazketak ere zuzendu ditugu. Kontzesiboak errepasatzeko eta –tzeagatik / -agatik (ere) arteko aldea gogorarazteko ongi etorri zaizkigu; -tzeko gai / gauza izan esapidea lantzeko ere bai.

-          Nominalizazioak lantzeko orrialdeetan (269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak) zalantzarik baduten galdetu diet eta zalantzak argitu dizkiet. Halaber, oharren bat edo beste egin diet.

-          ENTZUNAREN ULERMENA: Eguraldi goibela eta psikologia. Ikasleek bizpahiru aldiz entzun dute entzungaia eta hainbat galderari erantzun behar izan diete. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz.

-          Euskarazko baldintza: lenenik eta behin, arbelean hiru adibide jarri dizkiet eta joan den eguneko azalpena – hiru baldintzen arteko aldea – laburbildu diet:

o   Baldintza erreala: Julia etorTZEN BADA, leiho ondoan eseriKO da.

o   Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Julia etorriKO BALITZ, leiho ondoan eseriKO LITZATEKE.

o   Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Julia etorri (IZAN) BALITZ, leiho ondoan eseriKO ZEN = ZATEKEEN.

-          Ondoren, Gramatika eta ariketak liburuko 67. orrialdeko lehenengo eta bigarren ariketak zuzendu ditugu. Lehenengo ariketan baldintza eta ondorioa, bi atalak bereizi behar izan dituzte eta bigarrenean, berriz, zein baldintza mota den – erreala, alegiazkoa ala irreala – adierazi.

-          BALDINTZA ERREALA azaldu diet (Gramatika eta ariketak, 68. orrialdea, D atala izan ezik).  Neure azalpenak sei puntu izan ditu:

o   Oso posiblea da baldintza hau gertatzea eta, beraz, baita ondorioa ere.

o   BALDIN partikula erabil daitekee baldintza hau indartzeko eta erabiltzekotan, BALDIN BA- ordenan erabili behar da.

o   Baldintzaren atalean gehienetan aspektu burutugabea – tzen – erabili arren, ager liteke burutua ere, bai orainaldian, bai lehenaldian:

§  Gaur gaueko filma ikusten ez baduzu, nik kontatatuko dizut

§  Gaur arratsaldeko filma ikusi ez baduzu, nik kontatuko dizut

§  Joan den igandean filma ikusi ez bazenuen, nik kontatuko dizut.

§  Igandetan telesail hura ikusten ez bazuen, nik laburbiltzen nion.

Liburuko adibideak ere irakurri ditugu, ikus dezaten, gehienetan aspektu burutugabea erabiltzen den arren, ez dela derrigorrezkoa.

o   Ondorioa askotan geroaldian egiten den arren, beste zenbaitetan agintera erabiltzen da, baita “behar” edota ahalerako adizkiak ere. –TZEN ohiturazko aspektua ere bai: Julia etortzen denean, beti leiho ondoan eserTZEN da.

o   Baiezko esaldietan eta ezezkoetan ordena bera izaten da, hots, “EZ” partikula aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean tartekatzen da, idatzizkoan, bederen. Ahozko euskaran malgutasunez jokatzen da.

o   Etorkizuneko baldintza egiteko –TZEN BA-  erabiltzen da, ez –KO BA: Bihar euria egiTEN BADU, etxean geratuko gara (eginGO BAdu).

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Ostegunak irakurliburuko Tuna Fish komandoa, Teletienda, Malagueña Salerosa, Unibertsitateko Harakina eta Atsoa ipuinak. Ikasleak elkarrekin bildu dira (aurretiaz osatuak genituen taldeak) eta elkarri eurek prestatutako ipuinaren berri eman diote. Gogora dezagun, bigarren irakurliburu hau osorik irakurria duten arren, bost ipuinetako bat prestatu behar zutela berariaz klase honetan taldeka bildu eta elkarri kontatzeko.

ETXERAKO LANAK:

o   Gramatika eta ariketak I liburuko 69. orrialdeko ariketak egin ditzatela, hirugarrena salbu.

o   Zarama taldea: erantzunak banatu, eurek zuzentzeko.

o   Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera eta eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari ziren  txangoa

o   115. orrialdeko 7 eta 8. ariketak: nominalizazioa (gaia: ingurumena)

o   Nominalizazioak lantzeko ariketak, erantzun eta guzti, 18. ariketa salbu (gelan zuzenduko dugu).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina