2014/05/18

Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa


52.  eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa

Goizeko taldea

-          Euskarazko hainbat esapide edo esamolde. 165. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

-          Seme-alaba maiteok:  baldintza errealarekin osatu beharrezko esaldiak zuzendu ditugu.

-          Seme-alaba maiteok: eurek joan den egunean familiaka osatutako aholkuak garbira pasa eta txukundu ostean, kopiak banatu dizkiet.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: BA…BA…BAAukera bat: Ikasle bakoitzari galdera bana eman diot – baldintza erreala – eta, zutituta, euren artean elkarri galderak egiten jardun dute. Erantzun ostean, galderak elkarri trukatu dizkiote. Beste aukera bat: ikasleak binaka bildu dira eta hamalau galdera egin dizkiote elkarri txandaka. Baldintza erreala ahoz landu ahal izan dugu horrela. Oharrak:

-          EztulKA (nola) ari da; zotinKA ari da; doministikuKA ari da; aharrausiKA ari da. Aditzak: eztul egin, zotin egin, doministiku egin eta aharrausi egin.

-          Alkandora tintaz zikintzen bazaizu, alkandorako orbana esnez igurtz EZAZU = igurtzi BEHAR DUZU = igurtz DEZAKEZU.

-          Ulertzen ez baduzu, irakasleari berriro azaltzeko ESKAIOZU = ESKA IEZAIOZU = ESKATU BEHAR DIOZU = ESKATU AHAL DIOZU = ESKA DIEZAIOKEZU.

-          ALEGIAZKO BALDINTZA EDO HIPOTETIKOA: Azalpena eman diet, astiro, neure apunteak baliatuz eta arbelean adibide egokiak ipiniz. Berariaz azpimarratu dut iraganeko adizkiak ongi menperatzearen garrantzia baldintza hau egoki erabiltzeko, iraganeko adizkietatik sortzen baita, amaierako -N kendu eta aurrean BA- jarrita.

-          ENTZUNAREN ULERMENA: Txernobileko ezbeharra. Duela gutxi, apirilaren 26an,  istripu hau gertatu zeneko 28. urteurrena izan zela-eta, honi buruzko entzungai bat jarri diet. Bi jarduera egin behar izan dituzte: alde batetik, galderei erantzun; bestetetik, bost adierazpen egiazkoak diren ala ez adierazi. Horretarako, hirutan entzun dugu. Hurrengoan laugarren aldiz entzun eta zuzentzekotan geratu gara.

-          ETXERAKO LANAK:

-          Baldintza hipotetikoa lantzeko lehenengo itzulpenak eta hutsuneak

-          ELKAR errepasatzeko 7. eta 8. ariketa osagarriak.

-          Landetxea irekitzeko eskabide gutun formala

-          Akatsen txostena: Akatsetatik ere ikasi egiten delako… izeneko txostena irakur dezatela arretaz, eurek akats horiek egin ez ditzaten. Maila honetako ikasleek egin ohi dituzten hainbat akats dituzte txosten honetan, eurek egin edo errepika ez ditzaten.

-          Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera, Nork esan du?, Mendian gora, nominalizazioen ariketak, eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari diren txangoa.

Arratsaldeko taldea

-          Euskarazko hainbat esapide edo esamolde. 165. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

-          Seme-alaba maiteok:  baldintza errealarekin osatu beharrezko esaldiak zuzendu ditugu.

-          Seme-alaba maiteok: eurek joan den egunean familiaka osatutako aholkuak garbira pasa eta txukundu ostean, kopiak banatu dizkiet.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: BA…BA…BAAukera bat: Ikasle bakoitzari galdera bana eman diot – baldintza erreala – eta, zutituta, euren artean elkarri galderak egiten jardun dute. Erantzun ostean, galderak elkarri trukatu dizkiote. Beste aukera bat: ikasleak binaka bildu dira eta hamalau galdera egin dizkiote elkarri txandaka. Baldintza erreala ahoz landu ahal izan dugu horrela. Oharrak:

-          EztulKA (nola) ari da; zotinKA ari da; doministikuKA ari da; aharrausiKA ari da. Aditzak: eztul egin, zotin egin, doministiku egin eta aharrausi egin.

-          Alkandora tintaz zikintzen bazaizu, alkandorako orbana esnez igurtz EZAZU = igurtzi BEHAR DUZU = igurtz DEZAKEZU.

-          Ulertzen ez baduzu, irakasleari berriro azaltzeko ESKAIOZU = ESKA IEZAIOZU = ESKATU BEHAR DIOZU = ESKATU AHAL DIOZU = ESKA DIEZAIOKEZU.

-          ALEGIAZKO BALDINTZA EDO HIPOTETIKOA: Azalpena eman diet, astiro, neure apunteak baliatuz eta arbelean adibide egokiak ipiniz. Berariaz azpimarratu dut iraganeko adizkiak ongi menperatzearen garrantzia baldintza hau egoki erabiltzeko, iraganeko adizkietatik sortzen baita, amaierako -N kendu eta aurrean BA- jarrita.

-          ENTZUNAREN ULERMENA: Txernobileko ezbeharra. Behin entzun dugu entzungaia, joan den eguneko erantzunak egiazta ditzaten eta jarraian egingo dugun mintzaldirako aitzakia eman diezaien.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Energia nuklearra. Binaka bilduta, gai honetaz jardun dute solasean, entzungaiaren atzeko fitxa baliatuz. Energia nuklearraren onurak eta kalteak izan dituzte mintzagai.

-          ETXERAKO LANAK:

-          Akatsen txostena irakurtzearen garrantzia gogorarazi diet.

-          Landetxea zabaltzeko dirulaguntza eskatzeko eskabide gutun formala.

-          Baldintza hipotetikoa lantzeko lehenengo itzulpen eta hutsuneak.

-          ELKAR errepasatzeko ariketak (7. eta 8. ariketak).

-          Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera, Nork esan du?, Mendian gora, nominalizazioen ariketak, eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari diren txangoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina