53. eskola, maiatzaren 19 eta 20koa
Goizeko taldea
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
- Maite Zabalari egindako elkarrizketa osatzeko ariketa banatu ostean,
ikasleei denbora utzi diet, banaka nahiz binaka, hutsune horiek osa ditzaten –
bertan, adizki hipotetikoak eta zenbait nominalizazio txertatu behar zituzten –
eta amaitu ostean, antzeztu egin dugu. Baliagarria gertatu zaie, adizki
hipotetiko ezagunenak (nintzateke, nuke...) ezagutzeko eta eurenganatzeko.
- Nominalizazioak: banatu nien azken
txostenean zalantzarik baduten galdetu ostean, azkeneko ariketa, 18.a, gelan
zuzendu dugu. Bertan, hamar esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek, hainbat
nominalizazio desberdin erabiliz. Oso ariketa aproposa da, ikusitako hainbat
eduki (-tzea /-tzen ahaztu, -tzen / -tzeari utzi, -tzen saiatu…) errepasatzeko
eta, oraindik menperatu gabe baldin badituzte, sakontzeko. Oraindik menperatzen
ez zituztela ikusirik, luze jo digu errepasatzeak.
-
Gramatika Osoa-ko
taula banatu diet –TZEAZ nominalizazioa zein aditzekin erabiltzen den ikus
dezaten. Adibideak ere irakurri ditugu.
- Mendizaletasunari amaiera emateko, “Mendian gora” izeneko ulermen jarduera zuzendu
dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Udatik negura igaro (= pasa(tu)) AHALA = Udatik negura igarotzen (=
pasatzen) garEN NEURRIAN = HEINEAN,…
Ikasturtea aurrera joan AHALA,
gero eta kopia gehiago dauzkagu = Ikasturtea aurrera doaN NEURRIAN = doaN
HEINEAN, gero eta kopia gehiago dauzkagu.
-
Mugikorra ALDEAN (gainean) DARAMAT; giltzak ALDEAN (gainean)
dauzkazu = daramatzazu?
-
Lau urtaroetan mendira ur kantinplora
aldean dugula(rik) joango gara. Moduzko –LA(RIK), “nola?” galderari erantzuten diona eta gaztelaniazko
“con…en…” itzultzeko balio diguna: zigarroarekin
ahoan sartu da > ahoan zigarroa duELA(RIK) sartu da; gure aitona txapelarekin
buruan ibiltzen da beti > gure aitona txapela buruan duELA(RIK) ibiltzen
da beti; poltsarekin eskuan etorri naiz eskolara > poltsa eskuan
dudaLA(RIK) etorri naiz eskolara
-
ENTZUNAREN ULERMENA: Txernobileko
ezbeharra. Behin entzun dugu entzungaia (joan den
egunean hirutan entzun genuen) eta zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak
emanez. Zuzenketaren ostean, berriz entzun dugu, neuk arbeleko erantzunak
azpimarratzen nizkien bitartean, erantzunak egiaztatzeko.
-AHOZKO
ADIERAZPENA: Energia nuklearra. Binaka bilduta, gai honetaz jardun dute solasean, entzungaiaren atzeko
fitxa baliatuz. Energia nuklearraren onurak eta kalteak izan dituzte mintzagai.
Hamar minutu baino izan ez ditugunez, hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Gramatika eta ariketak I liburuko 71.
orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak (gelan zuzentzeko),
baldintza hipotetikoa lantzekoak.
o
Beste
zaletasun bat erosketak egitea dela-eta, Dendarik denda
merkeenen bila izeneko testua: close-testa egin , beltxez
dauden hitz eta egituren sinonimoak bilatu eta taulatxoan bildutako
erlatibozkoei erreparatu.
Arratsaldeko taldea:
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
- Maite Zabalari egindako elkarrizketa osatzeko ariketa banatu ostean,
ikasleei denbora utzi diet, banaka nahiz binaka, hutsune horiek osa ditzaten –
bertan, adizki hipotetikoak eta zenbait nominalizazio txertatu behar zituzten –
eta amaitu ostean, antzeztu egin dugu. Baliagarria gertatu zaie, adizki
hipotetiko ezagunenak (nintzateke, nuke...) ezagutzeko eta eurenganatzeko.
- Gogorarazi diet –(e)Z gero baldintzazkoa –
ikasturte hasieratik makina bat aldiz agertu zaiguna – komodin baten modukoa
dela eta hiru baldintzak egiteko erabil daitekeela.
- Nominalizazioak: banatu nien azken
txostenean zalantzarik baduten galdetu ostean, azkeneko ariketa, 18.a, gelan
zuzendu dugu. Bertan, hamar esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek, hainbat
nominalizazio desberdin erabiliz. Oso ariketa aproposa da, ikusitako hainbat
eduki (-tzea /-tzen ahaztu, -tzen / -tzeari utzi, -tzen saiatu…) errepasatzeko
eta, oraindik menperatu gabe baldin badituzte, sakontzeko. Oraindik menperatzen
ez zituztela ikusirik, luze jo digu errepasatzeak.
-
Gramatika Osoa-ko
taula banatu diet –TZEAZ nominalizazioa zein aditzekin erabiltzen den ikus
dezaten. Adibideak ere irakurri ditugu.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Anisakis alergia. Azkenaldian,
hedabideetan entzuten ari gara Euskal Herrian anisakis kasuak zabaltzen ari
direla. Horren harira, anisakis xomorroak eragiten duten alergia izan dugu
entzungai. Birritan entzun eta zuzendu egin dugu.
-
AHOZKO ADIERAZPENA. Elkarrizketa (25´) . Uda
honetan euskara non hobetu? Euskaltegian ala barnetegian? Ikasleak binaka jarri eta elkarrizketarako fitxa bana esku artean
dutelarik, honetaz jardun dute hizketan, adostasun batera heldu nahian. Ikasle
batek euskaltegira joatearen aldeko argudioak eman dizkio bere ikaskideari eta,
honek, berriz, barnetegi batera jotzearen abantailak azaldu dizkio.
- ETXERAKO LANAK:
o
Gramatika eta ariketak I liburuko 71.
orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak (gelan zuzentzeko),
baldintza hipotetikoa lantzekoak.
o
Beste
zaletasun bat erosketak egitea dela-eta, Dendarik denda
merkeenen bila izeneko testua: close-testa egin , beltxez
dauden hitz eta egituren sinonimoak bilatu eta taulatxoan bildutako
erlatibozkoei erreparatu.
o
Bi testu labur irakur ditzaten eta
bietako bat ahoz kontatzeko presta dezaten, hurrengo klasean binaka jarrita: “Azalean
piercinak eta tatuajeak” eta “Afari
nudistak New Yorken”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina