2014/05/11

Tarteko Mailako 50. eskola, maiatzaren 7 eta 8koa


50.  eskola, maiatzaren 7 eta 8koa

Goizeko taldean:

-          ENTZUNAREN ULERMENA: Eguraldi goibela eta psikologia. Ikasleek bizpahiru aldiz entzun dute entzungaia eta hainbat galderari erantzun behar izan diete. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz.

-          ENTZUNAREN ULERMENA “Mendian ez galtzeko ikastaroa” eta AHOZKO ADIERAZPENA: Entzungaia joan den egunean bitan entzun genuen; gaurkoan, hirugarren entzunaldia egin dugu. Orotara, ikasleek hirutan entzun dute eta entzungai honetako ideia nagusiak jaso behar izan dituzte eskema moduan, gero binaka jarri eta elkarrekin hitz eginez elkarri informazioa trukatzeko. Lehenik, bikotekide batek; gero, besteak. Binaka jarrita, bikote bakoitzeko ikasle batek jasotako puntuen berri eman dio bere bikotekideari (entzungaia laburbildu, mendira joateko aholkuen berri elkarri emanez). Honek bestearen azalpena osatu, zabaldu nahiz zuzendu egin du.

-          Amaitzeko, neuk banatu diet ideia nagusien orria, egiazta dezaten zenbateraino jaso duten informazio hori. Halaber, esan errepara diezaietela entzungaian ageri diren nominalizazioei (komenigarria da...-tzea, komeni da...-tzea, hobe da... –tzea, -tzen saiatu behar da,…-tzeko aholkatzen edo gomendatzen du,...) eta gero, ahozkoan, esaldi laburrak eginagatik, nominalizazioak zuzen erabil ditzatela.

-          Mendian ez galtzeko ikastaroa jardueraren atzealdeko 5.eta 6. ariketak zuzendu ditugu. Ikasleek etxean hainbat esaldi – entzungaian esandakoak – osatu behar zituzten, besteak beste, nominalizazio egokiak erabiliz. Berridazketak ere zuzendu ditugu. Kontzesiboak errepasatzeko eta –tzeagatik / -agatik (ere) arteko aldea gogorarazteko ongi etorri zaizkigu; -tzeko gai / gauza izan esapidea lantzeko ere bai. Dena den, azken lau berridazketak zuzentzeke utzi ditugu.

-          Nominalizazioak lantzeko orrialdeetan (269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak) zalantzarik baduten galdetu diet eta zalantzak argitu dizkiet. Halaber, oharren bat edo beste egin diet.

-          Baldintza erreala: Gramatika eta ariketak I liburuko 69. orrialdeko lehenengo bi ariketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez: trinkoekin egiteko aukera, ezezkoen ordena…

-          Hurrengo jarduera egiten hasi aurretik, beharrezkoa dutelakoan, NOR-NORI-NORK agintera azaldu diet. Horretarako, Gramatika Osoa liburuko kopia bana banatu diet. Izan ere, konturatuko dira, seme-alabei aholkuak ematerakoan, baldintza errealaren bigarren zatian askotan agintera erabili beharko dutela, baina ohar bitez, NORI bat dutenean “ezazu” edo “itzazu” bezalako aginterek ez dutela balio, hots, NOR-NORI-NORK aginterak beharko dituztela. Seme-alabei aholkuak emateko jarduera hurrengo egunean egiten hastekotan geratu gara.

-          ETXERAKO LANAK:

o   115. orrialdeko 7 eta 8. ariketak: nominalizazioa (gaia: ingurumena)

o   Nominalizazioak lantzeko ariketak, erantzun eta guzti, 18. ariketa salbu (gelan zuzenduko dugu).

o   Nor-nori-nork agintera lantzeko ariketa (bi modutara egiteko aholkatu diet, adizki laburrak eta luzeak erabiliz)

o   Baldintza erreala: iazko ikasleek euren seme-alabei emandako aholkuak. Ikasleek baldintza eta ondorioa uztartu behar dituzte.

o   Euskal esamoldeak: 164. Orrialdea

o   Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera, “mendian gora” izenekoa eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari diren txangoa.

Arratsaldeko taldean:

-          Baldintza erreala: Gramatika eta ariketak I liburuko 68. orrialdera jo dugu eta baldintza erreala zertarako erabiltzen den azaldu diet ikasleei. Erabilera: hau liburutik irakurri dugu: mehatxuak egiteko, eskaintzak edo proposamenak egiteko, ohartarazteko, agindu edo promesak egiteko....

-          Ondoren, 69. orrialdeko lehenengo bi ariketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez: trinkoekin egiteko aukera, ezezkoen ordena...

-          Hurrengo jarduera egiten hasi aurretik, beharrezkoa dutelakoan, NOR-NORI-NORK agintera azaldu diet. Horretarako, Gramatika Osoa liburuko kopia bana banatu diet. Izan ere, konturatuko dira, seme-alabei aholkuak ematerakoan, baldintza errealaren bigarren zatian askotan agintera erabili beharko dutela, baina ohar bitez, NORI bat dutenean “ezazu” edo “itzazu” bezalako aginterek ez dutela balio, hots, NOR-NORI-NORK aginterak beharko dituztela. Seme-alabei aholkuak emateko jarduera hurrengo egunean egiten hastekotan geratu gara.

-          AHOZKO eta  IDATZIZKO ADIERAZPENA: Seme-alabei aholkuak ematen. Hiruzpalau kideko familiaka bildu eta seme-alabentzako aholkuak ematen jardun dute, baldintza erreala erabiliz. Bost aholku edo gomendio asmatu behar izan dituzte, baldintza erreala erabiliz. Horretarako, lehenik, ahoz elkarrekin  eztabaidatu eta  adostu egin dituzte eta, ondoren, idatziz jaso. Bateratze saioa hurrengorako utzi dugu.

-          Mendizaletasunak eta ingurumenak duten lotura estuagatik, 115. orrialdeko 7. eta 8. ariketak zuzendu ditugu. Lehenik, adierazi diet erabil dezatela INGURUMEN hitza, *INGURUNE edo *INGURUGIRO erabili beharrean. Ondoren, aipatu, “para el medio ambiente” adierazteko, erabil dezatela NORAKO kasua, NORENTZAT (hau bizidunentzat gordeko dugu, salbuespenak salbuespen) erabili beharrean: “ingurumenERAKO”. Gogorarazi, halaber,  honako adjektibo hauekin –TZEA nominalizazioa erabiltzen dela:

o   KOMENIGARRIA DA…-tzea

o   ONURAGARRIA = MESEDEGARRIA DA …-tzea

o   KALTEGARRIA DA … -tzea

o   OSASUNGARRIA DA…-tzea

-          Hau gogorarazi ondoren, 115. orrialdeko 7. ariketa zuzendu dugu. Bertan, agertzen diren ekintzetatik ingurumenerako zer den onuragarria eta zer kaltegarria adierazi behar izan dute.

-          Ondoren, 8. ariketa zuzendu dugu. Bertan gogorarazi diet:

o   EZ DAGO sua pizTERIK  = ezin da sua piztu = ez / ezin daiteke sua piz(tu)

o   EZ ZEGOEN sua pizTERIK = ezin zen sua piztu.

o   EZ DAGO paperik lurrera botaTZERIK = ezin da = ezin daiteke paperik lurrera bota

o   EZ DAGO gelan erreTZERIK / BADAGO kafea edaTEA.

o   Badago hor aparkaTZERIK? Ez, ez dago hor aparkaTZERIK / Bai, badago hor aparkaTZEA.

o   -tzeaz + ARDURATU. Adibidez, gelako festarako, X arduratuko da edariak erosTEAZ; y arduratuko da tortilla egiTEAZ; Z arduratuko da musika ekarTZEAZ…

o   AHAL IZAN, EZIN IZAN, BEHAR IZAN eta NAHI IZAN aditzen funtzionamendua. Zer daramaten, IZAN ala UKAN.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Ingurumena. (20´). Izan ere, mendizaleak edo xendazaleak baldin bagara, mendira edo mendi-ibiliak egitera joaten garenean, ingurumena zaindu egin behar dugu. Ikasleei fitxa bana eman diet, gai berari buruzkoak, baina puntu desberdinak dituztenak. Binaka jarrita, gaurkoan bietako batek lehenengo fitxako puntuak izan ditu hizpide 10 minutuz eta bere bikotekideak, bere fitxakoak, beste 10 minutuz. Honela, bakarrizketan jardun dute ingurumenaren gainean. Hurrengoan alderantziz egitekotan geratu gara.

-          ETXERAKO LANAK

o   Euskal esamoldeak: 164. orrialdea.

o   Nor-nori-nork agintera lantzeko ariketa (bi modutara egiteko aholkatu diet, adizki laburrak eta luzeak erabiliz)

o   Baldintza erreala: iazko ikasleek euren seme-alabei emandako aholkuak. Ikasleek baldintza eta ondorioa uztartu behar dituzte.

o   Mendian gora, mendizaletasunari buruzko ulermen jarduera

o   Nork esan du? erlatibozko ariketa librea. Horretarako, gogorarazi diet, galdera men  denez, erlatibozkoa duen erantzuna ere NORK kasuan jarri beharko dutela, hots, erlatibozkoa deklinatu egin beharko dutela.

o   Ekar ditzatela GPSari buruzko ulermen jarduera, nominalizazioen ariketak eta Euskal Herrian barrena prestatzen ari diren txangoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA