2014/11/28

Tarteko Mailako 18. eskola, azaroaren 26 eta 27koa



18.      eskola, azaroaren 26 eta 27koa

- Goizeko taldean, Zarauzko sorosleei buruzko jarduerarekin batera zetozen 7. eta 8. ariketa osagarriak zuzendu ditugu.
            - 7. ariketari dagokionez, arreta berezia jarri behar izan dute galdegaian. Erantzunak galdetzailearen toki berean joan behar duela azaldu diet behin eta berriro., aditzaren juxtu aurrean, alegia.
-   8. ariketari dagokionez, honako hau irakatsi diet:
ZEIN hondartzaTAN (mugagabea) egoten dira umeak? baina NONGO hondartzaN (singularrean, NONGOk ez baitu mugagabea eskatzen) egoten dira umeak?” // ZEIN telefono zenbaki_ (mugagabea) apuntatu du agendan?” baina NONGO telefono zenbakiA (singularra) apuntatu du agendan?”
Bestalde, galdera mugagabea izan arren, erantzuna, zehatza edo konkretua, ezaguna denez, singularrean agertuko da: ZEIN unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi zenuen? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi nuen; ZEIN kaleTAN (mugagabea) bizi zara? Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz; ZEIN auzoTAN (mugagabea) gertatu da ezbeharra? Puiana auzoAN (sing.) gertatu da.

Tarteko Maila: puntukako gidabaimena mintzagai

Frantziako ongilea

Kerman eta bere burua

Ikasleok: Kermanen bideo-pasarte hau ikusteko, klikatu hemen: KERMANEN TRESNAK

Tarteko Maila: Kerman eta bere burua

Tarteko Maila: eguzkiaren onurak / kalteak eta elikadura osasungarria mintzagai

Tarteko Mailako 17. eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa



17.      eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa

-          Zehar-estiloa. Hirugarren orrialdea zuzendu dugu. Ohartarazi ditut “agindu” hitzak euskaraz dituen bi esanahiez: bata, agindu bat ematea (gurasoek zintzo ibilTZEKO agindu didate – “Zintzo ibil zaitez, Dabid!” –  ); bestea, “hitzeman” aditzaren parekoa (nik zintzo ibiliko naizELA agindu diet – “Bai, zintzo ibiliko naiz, benetan” – ). Adibide gehiago: “Gaur etorriko gara” > Gaur etorriko dirELA agindu (hitzeman) digute. “Etor zaitezte gaur” > Gaur etorTZEKO agindu digute.

Genero berdintasuna edota genero indarkeriari buruzko iritzi artikulua

Maila Aurreratua: genero berdintasuna eta genero indarkeria mintzagai

Emakunderen kanpaina

Ikasleok: "Emakunderen kanpaina" izeneko bideo-pasartea ikusteko, klikatu hemen: EMAKUNDEREN KANPAINA.

Maila Aurreratua: Emakunderen kanpaina

Phubbing-a, pantailak maiteago pertsonak baino

Diskurtsoaren antolatzaileak: zenbait ohar

Testu antolatzaileen ariketaren ebazpena

2014/11/14

Zehar-estiloa errepasatze aldera...

Tarteko Maila: GKE batean boluntario

Tarteko Mailako 14. eskola, azaroaren 12 eta 13koa



14.      eskola, azaroaren 12 eta 13koa

-          Mugagabea: Gramatika eta ariketak I  liburuko 188-190. orrialdeetan zalantzarik baduten galdetu ondoren, 191. orrialdeko ariketak zuzendu ditugu astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako hau atera zaigu:

o   Ogitara joan = ogi(aren) bila joan. Beste adibide batzuk: Bermeoko arrantzaleak antxoatara doaz, emakumea esnetara doa, sasoi honetan asko joaten dira perretxikotara, gazte horiek larunbat gauetan neskatara / mutiletara joaten dira. Garai honetan ehiztariak Etxalarrera joaten dira usotara (=usoak ehizatzera).

Telefono kableen lapurretak

Tarteko Mailako 13. eskola, azaroaren 10 eta 11koa



13.      eskola, azaroaren 10 eta 11koa

-          Deklinabidea lantzeko ariketa osagarrian (erantzun eta guzti eman nien) zalantzarik izan duten eta zer moduz egin duten galdetu diet. Zalantzaren bat izanez gero, argitu.