2014/11/14

Tarteko Mailako 14. eskola, azaroaren 12 eta 13koa



14.      eskola, azaroaren 12 eta 13koa

-          Mugagabea: Gramatika eta ariketak I  liburuko 188-190. orrialdeetan zalantzarik baduten galdetu ondoren, 191. orrialdeko ariketak zuzendu ditugu astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako hau atera zaigu:

o   Ogitara joan = ogi(aren) bila joan. Beste adibide batzuk: Bermeoko arrantzaleak antxoatara doaz, emakumea esnetara doa, sasoi honetan asko joaten dira perretxikotara, gazte horiek larunbat gauetan neskatara / mutiletara joaten dira. Garai honetan ehiztariak Etxalarrera joaten dira usotara (=usoak ehizatzera).


-    Begiratzeko Beharra izeneko cloze-testa zuzentzen jarraitu dugu (26. itemetik aurrera). Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Luze jo duen arren, merezi izan du.
- Oharrak:
a. Ziurtatu (PARTIZIPIOA)  nahian = ziurtaTZEKO ASMOZ = ziurtaTZEKO ASMOTAN, ziurtaTZERA. Adibidez: Euskara  ikasi nahian etortzen gara HEOera (=euskara ikastera etortzen gara; euskara ikasteko asmoz etortzen gara; euskara ikasteko asmotan etortzen gara)

b. (Punta-)Puntakoa = azkena = modernoena

c. BALIATU aditzaren erabilera bikoitza.
§  ZERTAZ + baliatu = aprobetxatu: teknologiAZ baliatzen = aprobetxatzen dira
§  Teknologia (zer) erabiltzen dute = teknologia (zer) baliatzen dute.
d.  MUGAGABEA + BIHURTU: arriskutsu bihurtu
e.  Baldintza eta ondorio hipotetikoa UKAN: balu… luke

-       Ohartarazi ditut “Ikusteko beharra” testuan beltxez dagoen hitzaz: GRABAGAILU eta –GAILU atzizkiak eransten duen esanahiaz. Atzizki honek “tresna” adierazten du. Ikasleei adibide gehiago galdetu dizkiet eta jarraian, Gramatika eta ariketak I liburuko 94. orrialdeko atzizkiak – tresna adierazten dutenak –  (-GAILU,-GAI, -GARRI, -KI, -KIN) azaldu dizkiet.
-   AHOZKO ADIERAZPENA (35-40´) . Auzoa berrantolatzen. Mintza-saio honetan, auzo bat berrantolatu behar dute, horretarako iritzia adierazteko esapideak eta kausazkoak baliatuz. Galdera honako hau litzateke: nork norekin bizi behar lukeela uste duzu? Zergatik? Ikasleei auzo hori berrantolatzeko eskatzen die ahozko jarduera honek, auzokideen arteko harremanak, izaera eta zaletasunak kontuan izanik. Ohartarazi esaldiak osorik egin behar dituztela, aditz eta guzti eta aukera ona dutela, batetik, iritzia adierazteko moduak lantzeko, bestetik, -ELA konpletiboa erabiltzeko eta, azkenik, kausa adierazteko. Hiru eredu jarri dizkiet arbelean:

a.      Anek Jonekin bizi behar lukeela uste dut…-elako
b.      Anek eta Jonek elkarrekin bizi behar luketela uste dut… -elako
c.       Anek eta Jonek bikote egokia osatzen dutela uste dut…-elako
·         Mikel no pega con Maria > (eusk.) Mikel eta Maria ez dira elkarrentzako modukoak.
·         Bikotea // bikotekidea
-        Azken bost minutuetan, euren lehenengo eskutitzak banatu dizkiet zuzenduta. Zuzenketa irizpideen eta neure zuzentzeko jarraibidearen berri eman diet.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Kafea ala infusioa izeneko testua, Ikasbiletik ateratakoa, ikasleek irakur dezaten eta, binaka hala adostuta, zati bana presta dezaten ahoz elkarri kontatzeko.
o   Beste lanbide bat dugu sorosleena. Horren harira, Zarauzko hondartzako sorosleei buruzko jarduera egingo dute, mugagabea lantzeko egokia. 10. orrialdeko 5b eta 11. orrialdeko 6, 7 eta 8. ariketak egin behar dituzte.
o   Gramatika eta ariketak I  liburuko 95. orrialdeko 3. ariketa egin dezatela (tresna adierazten duten atzizkiak) eta eurek zuzendu.
o   Bigarren lagunarteko gutuna (GKE)
o   Zehar-estiloa errepasatzeko orriak irakur ditzatela. Izen ere, gaurko solasaldian –ELA erabili behar izan dute auzoa berrantolatzerakoan eta horrek aitzakia ezinhobea ematen digu zehar-estiloa errepasatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina