2014/11/28

Tarteko Mailako 17. eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa



17.      eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa

-          Zehar-estiloa. Hirugarren orrialdea zuzendu dugu. Ohartarazi ditut “agindu” hitzak euskaraz dituen bi esanahiez: bata, agindu bat ematea (gurasoek zintzo ibilTZEKO agindu didate – “Zintzo ibil zaitez, Dabid!” –  ); bestea, “hitzeman” aditzaren parekoa (nik zintzo ibiliko naizELA agindu diet – “Bai, zintzo ibiliko naiz, benetan” – ). Adibide gehiago: “Gaur etorriko gara” > Gaur etorriko dirELA agindu (hitzeman) digute. “Etor zaitezte gaur” > Gaur etorTZEKO agindu digute.

-   Goizeko taldean, NOREN vs. NONGO ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-   Arratsaldekoekin, Zarauzko sorosleak zuzentzen amaitu dugu eta, jarraian, 7. eta 8. ariketak zuzendu ditugu.
o 7. ariketari dagokionez, arreta berezia jarri behar izan dute galdegaian. Erantzunak galdetzailearen toki berean joan behar duela azaldu diet behin eta berriro., aditzaren juxtu aurrean, alegia.
o   8. ariketari dagokionez, honako hau irakatsi diet:
ZEIN hondartzaTAN (mugagabea) egoten dira umeak? baina NONGO hondartzaN (singularrean, NONGOk ez baitu mugagabea eskatzen) egoten dira umeak?” // ZEIN telefono zenbaki_ (mugagabea) apuntatu du agendan?” baina NONGO telefono zenbakiA (singularra) apuntatu du agendan?”
Bestalde, galdera mugagabea izan arren, erantzuna, zehatza edo konkretua, ezaguna denez, singularrean agertuko da: ZEIN unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi zenuen? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi nuen; ZEIN kaleTAN (mugagabea) bizi zara? Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz; ZEIN auzoTAN (mugagabea) gertatu da ezbeharra? Puiana auzoAN (sing.) gertatu da.
-     NEURE BURUA: Gramatika eta ariketak liburuko 53. gaia (160. or.) laburbildu ostean, 161. orrialdea zuzendu dugu (izenordain bihurkariak: neure burua…). Honetaz ohartarazi ditut:
o   ZERTAZ? = NORTAZ? BERE BURUAZ…
§  Barre egin
§  Beste egin = bere burua hil
§  Fidatu (NOREKIN fidatu ere ongi legoke)
-     IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: “Kermanen tresnak”. Bihurkaria  (neure burua, zeure burua, bere burua…) aztergai dugunez, “Kermanen tresnak” izeneko bideo pasartea ikusi dugu bitan. Aurretik, itemak irakurri ditugu (ulermen jarduera honetan, ikasleek esaldiaren lehen zatia eta bigarrena uztartu behar dituzte, dauden bi distraktoreak saihestuz). Bizpahiru minutu utzi euren erantzunak errepasatzeko eta zuzendu egin dugu. Ongi etorri zaigu, besteak beste, ikasleak honako hauetaz ohartarazteko:
o   Neure burua bihurkariaren erabilera
o   “kargu hartu” eta “atentzioa eman”
o   –TZEN utzi // -TZEARI utzi
-     AHOZKO ADIERAZPENA (25´): Eguzkitan egoteari eta Elikadurari buruzko bakarrizketak. Horretarako, bakarrizketarako fitxak banatu dizkiet, ikasleak binaka jarrita. Fitxetako adierazpenak irakurri eta beharrezko azalpenak eman ostean, ikasleek mintzaldiari ekin diote, bakoitzak 10 minutuz. Hurrengo batean, fitxak trukatu eta ariketa bera egitekotan geratu gara.
HIZTEGI LAGUNGARRIA:
o   Eguzkitako krema igurtzi
o   OsasunARI (azalari…) kalte egiten dio
o   OsasunERAKO (azalerako…) kaltegarria da.
o   Babes-maila: factor de protección
o   Babes-maila altuagoa / baxuagoa
o   Oreka: equilibrio
o   Dilistak = lentejak
o   Zuntza: fibra
o   Koipea = Gantza: grasa > gantz saturatuak
o   Lekaleak: legumbres
o   Orbana = orina = orezta : lunar, peca
o   Eguzkitakoa: sombrilla
o   Itzala: sombra
o   Itzalpean: a la sombra // eguzkitan egotea
o   Hezetasuna: humedad
o   Minbizia: larruazal(eko)-minbizia, bularretako minbizia, …
o   Otorduak:comidas (gosaria + bazkaria + afaria).
-          ETXERAKO LANAK
o   Zehar-estiloa lantzeko laugarren orrialdea
o   Arratsaldekoei, NOREN vs. NONGO bereizteko orri osagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina