2014/11/07

Tarteko Mailako 12. eskola, azaroaren 5 eta 6koa



12.      eskola, azaroaren 5 eta 6koa

-          Deklinabidea: singularra, plurala eta mugagabea. Bigarren orrialdea zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

-          Kausazko berridazketen kopiak banatu dizkiet.
-   “Etorkizun iragarlea” etorkizuna iragartzen edo aurreikusten duena dela gogorarazi diet (Mila, Pantxike…); eguraldi iragarlea, berriz, eguraldia iragartzen edo aurreikusten duena. Honen harira, Pello Zabala eguraldi iragarleari eginiko elkarrizketa izango dugu entzungai. Hasi aurretik, izenburuari erreparatu diogu:

“Pello Zabala, fraide (A) EZ EZIK, eguraldi iragarle (B) ERE bada”  eta ohartarazi diet egitura honek “eta”ren balio bera duela, nahiz eta egitura aberatsagoa den. Azaldu diet, halaber, egitura honek edozein kategoria gramatikaleko hitzak elkar ditzakeela eta adibide gehiago arbeleratu dizkiet:
a.       Bere buruarekin EZ EZIK, besteekin ERE oso kritikoa da (bere buruarekin + besteekin)
b.      Ana EZ EZIK, Mari Mar ERE leiho ondoan dago (Ana eta Mari  Mar leiho ondoan daude)
c.       Polita EZ EZIK, azkarra ERE bada  (polita eta azkarra)
d.      Atzo EZ EZIK, gaur ERE euria egin du  (atzo eta gaur)
e.       Donostia EZ EZIK, Bilbo ERE hiri ederra da (Donostia eta Bilbo).
f.       Han EZ EZIK, hemen ERE zakurrak hanka-hutsik (han eta hemen).

-        ENTZUNAREN ULERMENA: “Pello Zabala, fraide (A) EZ EZIK, eguraldi iragarle (B) ERE bada”  Itemak azaldu ostean, bitan entzun dugu entzungaia eta hirugarren entzunaldia egin ahala, zuzendu egin dugu, azalpenak emanez.
-       KAUSAZKOAK: “Haurrak galdezka” zuzentzen hasi gara. Ikasleen erantzun desberdinak zuzendu eta arbelean idatzi ditut, beharrezko orrazketak eginez, beharrezko azalpenak emanez… Luze jo duen arren, merezi izan du, erantzun libreak baitira, ikasleek eurek ekoiztuak.  Ahalik eta erantzun gehien apuntatu ditut arbelean; izan ere, egitura eta gauza berri asko agertu dira, libreko ariketa izaki, eta komenigarria iritzi diot, luze jo arren, arbelean idazteari. Aurreko urteetako erantzunak ere ozen irakurri eta aztertu ditugu. Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara. Goizeko taldean, lehen biak zuzendu ditugu ; Arratsaldekoan, bigarrenean geratu gara. Neuk txukundu eta ariketa zuzentzen amaitzen dugunean eurei  banatzekotan geratu naiz.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Begiratzeko beharra izeneko cloze-testa, detektibeentzako denda bati buruzkoa.
o   Deklinabidea nahasian (orrialde osagarria): atzean erantzunak eta nire azalpenak dituztelarik.
o   Sinonimoak lantzeko lexiko jarduera (erantzunekin).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina