2014/11/23

Tarteko Mailako 16. eskola, azaroaren 19 eta 20koa


16.      eskola, azaroaren 19 eta 20koa

- Zehar- estiloa lantzeko lehenengo eta bigarren orrialde osagarriak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez, esate baterako, zehar-galderek beti –EN hartzen dutela – baiezkoak nahiz ezezkoak izan – eta –ENIK erabiltzeko perpaus nagusiak ezezkoa izan behar duela.

- Goizeko taldean, zehar-estolaren bigarren orrialdea – ordenarena – azaldu diet.

- Neure burua eta kidekoak lantzeko itzulpenak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean.

- Gramatika eta ariketak I liburura jota, 160. orrialdea azaldu diet, batez ere, salbuespentzat hartzen diren atzizkiak, hots, neure burua bihurkaria onartzen ez dutenak: dutxatu, jantzi, erantzi, apaindu…

- Deklinabidea: mugagabea. 10. orrialdeko 5b ariketa – Hondartzako sorosleak – zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Arratsaldekoekin ezin izan dugu amaitu, sute-simulazioa dela eta.

- Zuzendu berri dugun ariketak horretarako aitzakia eman duenez eta ikasleak galdezka ari zirenez, NOREN vs. NONGO bereizketaren berri eman diet, hainbat adibide baliatuz. Jakina, makina bat salbuespen dagoen arren, arau orokorra, bereden, ulertarazten saiatu naiz:

            NOREN: NORK duen, daukan…zerbait edo norbait
            NONGO: NON dagoen….zerbait edo norbait

a)      ItsasoAK daukan EGOERA >ITSASOAREN egoera

b)      ItsasoAN dagoen EGOERA >

a)      itsasoAK dauzkan arrainak>

b)      ItsasoAN dauden arrainak > ItsasoKO arrainak

a)      ItsasoAK daukan kolorea > ItsasoAREN kolorea

b)      ItsasoAN dagoen kolorea

a)      ItsasoAK daukan sakonera > ItsasoAREN sakonera

b)      ItsasoAN dagoen sakonera >

a)      HondartzaK dauzkan sorosleak >

b)      HOndartzan lan egiten duten sorosleak > HondartzaKO sorosleak.

a)      Etxebizitzak daukan prezioa > EtxebizitzAREN prezioa

b)      Etxebizitzan dagoen prezioa >

a)      Etxebizitzak dauzkan zergak > EtxebizitzAREN zergak

b)      Etxebizitzan dauden zergak >

A)     Etxebizitzak dauzkan baldosak

B)     Etxebizitzan dauden baldosak > EtxebizitzaKO  baldosak

a)       Autobusean dagoen geltokia >  autobuseko geltokia

b)      Autobusak daukan geltokia > autobus(AREN) geltokia oso txikia da.

a)      Geltokian dagoen autobusa Madrilera doa > GeltokiKO autobusa…

b)      Geltokiak daukan autobusa >

a)      EtxeAK DAUKAN armairua

b)      EtxeAN DAGOEN armairua > EtxeKO armairua

a)      HondartzAK DUEN luzera 2 Kilometrokoa da > HondartzAREN luzera

b)      HondartzAN DAGOEN luzera 2 kilometrokoa da

- AHOZKO ADIERAZPENA: Kafea ala infusioa? Joan den egunean adostu bezala, ikasleak binaka jarri eta testua laburbildu diote elkarri (nork bere zatia). Amaitu dutenek gaiaren gainean jarriatu dute solasean.

ETXERAKO LANAK:

-          zehar-estiloa 3. orrialdea egin dezatela.

-          161. orrialdeko NEURE BURUA lantzeko ariketak

-          Goizekoei, NOREN vs. NONGO bereizteko orri osagarria.

-          Puntu bidezko gidabaimena zuzendu ez arren, bertan hainbat atzizki berri agertu zaizkigu. Atzizki hauetako gehienak 96. orrialdean dituzte eta ekintza adierazten dute. Irakur dezatela orrialde hori (beharrezkoa badute hitzak hiztegian begira ditzatela) eta 97. orrialdeko ariketak egin eta zuzendu ditzatela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina