2014/11/05

Tarteko Mailako 11. eskola, azaroaren 3 eta 4koa



11.      eskola, azaroaren 3 eta 4koa

-          Deklinabidea: singularra, plurala eta mugagabea nahasian datozen lehenengo orrialdea zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

-         Kausazko berridazketen beste erdiak zuzendu ditugu (9. esalditik 15.era artekoak, modu guztietara, bost modu desberdinetan, -(E)LAKO, BAIT-, ETA, -(E)NEZ (gero), -T(z)EAGATIK = -T(z)EARREN erabiliz). Arreta berezia jarri diogu ordenari.
-          AHOZKO ADIERAZPENA : “Biluzik ala bainujantziarekin?”. Elkarrizketarako nudistek euren alde ematen dituzten argudioak dakartzan orria eta fitxan dituzten hiru lagunen iritziak irakurri ditugu, ikasleek euren solasaldian beren adostasuna / desadostasuna adieraz dezaten. Ondoren, nudismoaren gainean  hitz egin dute elkarrekin, elkarri euren iritzia emanez (iritzia adierazteko egiturak erabiliz) eta ahal duten neurrian argudiatuz (kausazkoak erabiliz).
-          Horretarako, ordea, lehenik iritzia emateko esapideak errepasatu ditugu.

HIZKUNTZA FUNTZIOA: IRITZIA EMATEKO ESAPIDEEN errepasoa.

-          Nudismoa lizunkeria dela uste dut.
-          Nire ustez, nudismoa naturala da.
-          Nire ustetan, nudismoa naturala da.
-          Nudismoa lizunkeria dela iruditzen zait = deritzot
-          Nire iritziz, nudismoa lizunkeria da.
-          Ados nago / Ez nago ados nudismoarekin / nudismoa egiTEAREKIN (ados egon + zerekin = norekin)           
-          Nudismoaren / nudismoa egiTEAREN alde /aurka nago (zeren + alde / aurka)
EZ BEZATE ERABILI “NIRETZAT” edo “NIRETZAKO” iritzia adierazteko, erdarakada baita.
 ö Gogora ditzagun iritzia emateko egiturak:

1.1  Nudismoa lizunkeria dela uste dut.
Mantadunen lana oso gogorra dela uste dut.
Oraindik munduan matxista asko daudela uste dut.

1.2  Nire ustez, nudismoa naturala da.
Nire ustez, mantadunei ez genieke CDrik erosi behar.
Nire ustez, oraindik munduan matxista asko daude.

1.3  Nire ustetan, nudismoa naturala da.
Nire ustetan, jende askok erosten ditu CD piratak, merkeagoak izateagatik.
Nire ustetan, mundua matxistaz josita dago.

1.4  Nudismoa lizunkeria dela iruditzen zait = deritzot.
Etorkinek lan egiteko eskubidea dutela iruditzen zait = deritzot.
Emakumeek edozein lan egin dezaketela iruditzen zait = deritzot.

1.5  Nire iritziz, nudismoa lizunkeria da.
Nire iritziz,  udalek gogorrago jokatu behar lukete etorkinekin.
Nire iritziz emakumeek edozein lan egin dezakete.

1.6  Ados nago / Ez nago ados nudismoa egiTEAREKIN (ados egon + zerekin = norekin)        
Ados nago / Ez nago ados mantadunei CDak erosTEAREKIN
Ados nago / Ez nago ados emakumeak kontrataTZEAREKIN.

1.7  Nudismoaren / nudismoa egiTEAREN alde /aurka nago (zeren + alde / aurka egon)
Mantadunei CDak erosTEAREN alde / aurka nago
Lanbide batzuetan emakumeak bazterTZEAREN alde / aurka nago.

1.8  NIRETZAT nudismoa naturala da.
NIRETZAT, mantadun guztiak atxilotu behar lituzkete
NIRETZAT, lanbide batzuk desegokiak dira emakumeentzat.

-         ENTZUNAREN ULERMENA: “Pello Zabala, fraide (A) EZ EZIK, eguraldi iragarle (B) ERE bada”  Gogorarazi diet “etorkizun iragarlea” etorkizuna iragartzen edo aurreikusten duena dela; eguraldi iragarlea, berriz, eguraldia iragartzen edo aurreikusten duena. Honen harira, Pello Zabalari eginiko elkarrizketa izango dugu entzungai. Goizeko taldean, itemak azaldu ostean, behin entzun ahal izan dugu. Arratsaldekoekin, asteko astirik ez dut izan.
-          ETXERAKO LANAK:
o   Deklinabidea: bigarren orrialde osagarria egin dezatela, astiro eta mugagabearen apunteak alboan dituztelarik.
o   Ahalera orainaldia eta hipotetikoa: joan den egunean bidalitako ariketa analitikoen erantzunak banatu dizkiet, eurek zuzen ditzaten.
o   Haurrak galdezka izeneko jarduera, kausazkoena, erantzun libreak eskatzen dituena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina