2014/11/20

Tarteko Mailako 15. eskola, azaroaren 17 eta 18koa



15.      eskola, azaroaren 17 eta 18koa

-   Gramatika eta ariketak I liburuko  95. orrialdeko 3. ariketa zuzendu dugu, tresna, gaia edota baliabidea adierazten duten atzizkiei buruzkoa.

- Arraldeko institutua. 34. orrialdeko “Hezkuntza Sailak azkar konpondu du Arraldeko institutuko berokuntza sistema” testuari dagokion 7. ariketa – hutsuneak betetzekoa – zuzendu. Zuzendu ahala hainbat ohar egin dizkiet:

LISKARRA = EZTABAIDA = ISTILUA = SESIOA = IKA-MIKA
 
Zeren (eta)... 0 , bait-, -en

Egitura hau batez ere esaldi luzeak eta konplexuak direnean erabiltzen da; batetik, hitz egiten dugunean, hitz egitean inprobisatu egiten baitugu eta ez baitakigu esaldia noiz eta nola bukatuko dugun; bestetik, esaldi luzeak idazten ditugunean, adibidez, itzulpenetan, administrazioko idatzietan... Nolanahi ere, egitura hau neurriz erabili behar da. Ahozkoan “ze” ahoskatzen da: “Ez egin kasurik, ze zoratuta dago”. ZEREN ahozko euskaran “Ze” ahoskatzen dugu askotan: “Esertzera noa, ZE oso nekatuta nago”
ZEREN bera bakarrik joan daiteke edota BAIT- edo –EN lagun dituela.
Ezin izan diot lagundu, ZEREN  (ETA) ni iristerako amildegian behera erori da / erori baita / erori den”.

-(e)Z GERO (baldintzazkoa) / -(e)NEZ (GERO) (kausazkoa)

-     Asko ikasiZ GERO,, azterketa gaindituko dut (=asko ikasten badut) BALDINTZAZKOA
- Asko ikasi dudaNEZ (GERO), azterketa gainditu dut (=asko ikasi dudalako) KAUSAZKOA

-       Bien arteko aldea azaldu diet: -(e)Z GERO aditz jokatugabeekin, hots, partizipioekin erabiltzen da eta baldintza kutsua du; -(e)NEZ (GERO), berriz, adizki jokatuekin erabiltzen da eta kausa adierazten du.

-    Hitz egin, lan egin, lo egin, salto egin, min egin, ihes egin…Horrelako aditz konposatuek aditza beti singularrean daramate. Beraz, zuen idazlanetako bi adibideok okerrak dira:
-      Hemen hamar ordu lan egiten DITUT > Hemen hamar orduZ lan egiten DUT.
-    Hemengo lantegian zortzi ordu lan egiten DITUT > Hemengo lantegian zortzi orduZ lan egiten DUT.

- 35. orrialdeko 8.ariketa (galderen erantzunak kausazkoak erabiliz) zuzendu. Ohartarazi, testuan kausazkoak egiteko modu desberdinak agertu arren, “zergatik?” galderari zuzenean erantzuten diotenak  –(e)LAKO eta –T(z)EAGATIK direla.
-    IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Euskara ikastea ez da hain zaila. Beste lanbide bat ikasLE izatea dela esan genezake. Jarraian ezagutuko dugun neska euskara ikaslea da, baina Arraldeko institutura doazenak ez bezala, berak bere kontura ikasten du euskara. Marietxe greziarrari buruzko bideoa ikusi dugu bitan eta hirugarren aldiz ikusi ahala, eten eta zuzendu egin dugu ariketa.
-    Bertan agertu den “neure buruari esan nion” izenordain bihurkariak horretarako aitzakia eman digunez, BERE BURUA izenorde bihurkariaren azalpena egin diet (atzeko aldean dute). Lehenago ere atera izan zaigu hau, karta astralari buruzko audioan. Orduan, Mila etorkizun iragarleak Mari Karmeni zera esan zion: “zeure buruarekin ez ezik, besteekin ere oso kritikoa zara”.       -          
-    Zehar- estiloa. Joan den egunean, auzoa berrantolatzeko ariketan ezinbestean erabili behar izan zuten –ELA konpletiboa. Horrek emandako aitzakia baliatuz, zehar-estiloaren errepasoa egin dugu, neure apunteak erabiliz. –ELA, -ENIK, -TZEKO eta –EN.Nik emandako orrietako lehena – Zehar-estiloa errepasatuz – oinarritzat hartuta, errepaso orokorra egin dugu. –ELA konpletiboa, -TZEKO zehar-agindua eta –EN zehar-galdera. Bertan ikusi ahal izan dute zein aditzek eskatzen duten –ELA konpletiboa; zein aditzek –TZEKO zehar-agindua eta zeinek –EN zehar-galdera. Halaber, esaldi nagusia ezezkoa denean konpletiboetan –ENIK erabiltzen dela azaldu diet. Horretarako hiru adibideok ipini ditugu:
a.       Bihar euria egingo duELA uste dut
b.      Bihar ez duELA euririk egingo uste dut
c.       EZ DUT USTE bihar euria egingo duENIK
- Goizeko taldean, hamar minutu genituenez eta ikasle askok kafea eta infusioari buruzko testua mintzarako prestatu gabe zeukatenez, zehar-estiloa lantzeko ariketak egiten aritu gara.
- ETXERAKO LANAK:
o   Puntu bidezko gidabaimena  izeneko ulermen jarduera, hitz-bankua duena. Izan ere, gidaRIA (gidatzen duena) beste lanbide bat dela esan liteke.
o   Ekar dezatela “haurrak galdezka”, zuzentzen amaituko dugulako.
o   Zehar-estiloa: lehen eta bigarren orrialdeak
o   Neure burua eta kidekoak lantzeko itzulpenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina