2014/11/14

Tarteko Mailako 13. eskola, azaroaren 10 eta 11koa



13.      eskola, azaroaren 10 eta 11koa

-          Deklinabidea lantzeko ariketa osagarrian (erantzun eta guzti eman nien) zalantzarik izan duten eta zer moduz egin duten galdetu diet. Zalantzaren bat izanez gero, argitu.

-       Lanbide bitxiekin jarraituz, “Txatar biltzaileak: birziklapenaren aitzindariak”  ulermen jarduera zuzendu. Bertan, belztutako hitz eta esapideen sinonimoak topatu behar zituzten. Irakurri ahala, zuzendu ditugu.
-      ENTZUNAREN ULERMENA: Telefono kableen lapurretak. Txatar biltzaileei buruzko ulermen testua zuzendu berria dugu, sinonimoak lantzeko. Lanbide bitxi hau izan dugu aztergai. Testu horrek zioen txatar biltzaileentzat gehien balio duen materiala kobrea dela. Halaxe pentsatzen dute azkenaldian telefono kableak lapurtzen dabiltzan lapurrek ere; kable horietako kobrea oso tentagarria da eurentzat. Horren inguruko entzungaia izango dugu, galdera zehatzak dituena. Lauzpabost aldiz entzun dugu eta, zuzendu ostean, bosgarren entzunaldia egin dugu, erantzunak berresteko. Bide batez, kausazkoak lantzeko ondo etorri zaigu, galdera horietako asko kausazkoak baitira. Zuzentzeko, erantzun orria arbel digitalean jarri diet eta euren erantzunak nireekin alderatu dituzte.
-        Goizeko taldean, Kausazko perpaus libreak: HAURRAK GALDEZKA. Hirugarren galdera zuzendu dugu. Ez da gezurrik esan behar. Zergatik?
-      Lanbide bitxiekin ari garelarik, Begiratzeko Beharra izeneko cloze-testaren lehenengo 26 itemak zuzendu ditugu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Luze jo duen arren, merezi izan du.
- Oharrak:
a.       Dezake = ahal du. Adib. : Gaur arratsaldean 1.000 metrotik gora elurra bota DEZAKE = elurra bota(tzen) AHAL DU

b.      NORI ESKER: tresnei esker, zuri esker gainditu dut azterketa, Jainkoari esker,onik atera nintzen istriputik.

c.       BURURATU +  NOR-NORI + -TZEA. Gogorarazi diet nor-nori eskatzen duela eta  –TZEA nominalizazioa ; beraz, gramatikalki « gustatu » aditzak bezala funtzionatzen duela. Bururatu zait (dut, diot) bihar jai egiTEA.

d.      Izaera: izateko era edo modua. Adib. gehiago: ibilera, portaera, orrazkera, jarrera, jokaera, janzkera,  joera…

e.       Ados NAGO zuREKIN = Bat NATOR zuREKIN // Ez nago ADOS zuREKIN = Ez nator BAT zuREKIN.

f.       DIRUDI > ZIRUDIEN (ematen zuen). Elurra egingo duela DIRUDI = BADIRUDI (iruditzen da) elurra egingo duela
Atzo elurra egingo zuela ZIRUDIEN.

g.      NOREN ARABERA: beharrEN = premiEN ARABERA. Adibide gehiago: EguraldiAREN arabera erabakiko dugu mendira joan ala ez; Josuk bere beharrEN arabera lapurtzen ditu autoak.

h.      EZ BEZALAKOA: Denda honen funtzionamendua (A) EZ da beste dendena (B) BEZALAKOA = Denda honen funtzionamendua (A) beste dendena (B) EZ BEZALAKOA da.
Ni EZ naiz zu BEZALAKOA = Ni zu EZ BEZALAKOA naiz.

i.        ErabilGAITZA: erabiltzen zaila dena; ErabilEZINA: erabili ezin dena; ErabilGARRIA: erabil daitekeena. KonponGAITZA: konpontzen zaila dena; KonponEZINA: konpondu ezin dena; KonponGARRIA: konpon daitekeena.

j.        Merkatu / garestitu. Adib.: Erregaiak asko garestitu dira azken urteotan; etxebizitzen prezioa krisiaren ondorioz merkatu (egin) da.
k.      Izan ere = Zeren (kausazkoa da)
-          ETXERAKO LANAK:
o   Mugagabea. Gramatika eta ariketak I liburuko 64. gaia. 188 eta 190. orrialdeak irakur ditzatela eta 191. orrialdeko ariketak egin, baina ez ditzatela zuzendu, gelan zuzentzeko baitira.
o   Gaur egungo lanbide bat,  jostunarena da. Cristina Tapias jostunari egindako elkarrizketa bat izango dute etxean galderak eta erantzunak lotu ditzaten, hau da, erantzun bakoitzari aurrean galdera egokia jar diezaioten.
o   Auzoa berrantolatzen. Irakur ditzatela familien deskribapenak, eta ezagutzen ez dituzten hitzak hiztegian topatu. Hurrengo klaseko gure mintzagaia izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina