2014/11/28

Tarteko Mailako 18. eskola, azaroaren 26 eta 27koa



18.      eskola, azaroaren 26 eta 27koa

- Goizeko taldean, Zarauzko sorosleei buruzko jarduerarekin batera zetozen 7. eta 8. ariketa osagarriak zuzendu ditugu.
            - 7. ariketari dagokionez, arreta berezia jarri behar izan dute galdegaian. Erantzunak galdetzailearen toki berean joan behar duela azaldu diet behin eta berriro., aditzaren juxtu aurrean, alegia.
-   8. ariketari dagokionez, honako hau irakatsi diet:
ZEIN hondartzaTAN (mugagabea) egoten dira umeak? baina NONGO hondartzaN (singularrean, NONGOk ez baitu mugagabea eskatzen) egoten dira umeak?” // ZEIN telefono zenbaki_ (mugagabea) apuntatu du agendan?” baina NONGO telefono zenbakiA (singularra) apuntatu du agendan?”
Bestalde, galdera mugagabea izan arren, erantzuna, zehatza edo konkretua, ezaguna denez, singularrean agertuko da: ZEIN unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi zenuen? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi nuen; ZEIN kaleTAN (mugagabea) bizi zara? Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz; ZEIN auzoTAN (mugagabea) gertatu da ezbeharra? Puiana auzoAN (sing.) gertatu da.


-  Arratsaldeko taldean, NOREN vs. NONGO ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-  HAURRAK GALDEZKA kausazko jarduera librea zuzentzen amaitu dugu. Erantzun guztiak orraztu eta eurei ematekotan geratu naiz.
      -  ENTZUNAREN ULERMENA: Frantziako ongilea. Lehenik, ikasleei adierazi diet lapurrak – gogoratu telefono kableen lapurrak –, hiltzaileak, bortxatzaileak, bahitzaileak nahiz iruzurgileak “gaizkileak” direla baina mundu honetan, gutxi badira ere, badaudela “ongile” gutxi batzuk. Horietako bati buruzko entzungaia izan dugu entzungai gaurkoan. Galderak irakurri ostean, lau bat aldiz entzun dugu albistea eta ikasleek hainbat galderari erantzun behar izan diete. Jarraian, zuzendu egin dugu, behar bezala argudiatuz. Zuzendu ostean, berriro entzun dugu nik erantzunak arbel digitalean seinalatu bitartean.
- Goizeko taldean, “Puntu bidezko gidabaimena”  zuzendu dugu. Testua irakurri ahala, hitz-bankuko hitzak toki egokian txertatu behar zituzten ikasleek.
- AHOZKO ADIERAZPENA (goizekoekin 10¨baino ez; arratsaldekoekin, apur bat gehiago). Puntu bidezko gidabaimena edo Puntukako gidabaimena.  Ikasleei gai honi buruzko fitxa banatu ostean, honen inguruko mintza saioa egin dugu. Euren mintzaldian, honako hitz eta egiturok erabil ditzaketenez, arbelean jarri diet hiztegi lagungarria.
HIZTEGI LAGUNGARRIA :
Helegitea aurkeztu : recurrir
Abiadura-muga gainditu
Autoa nire izenean dago
Arau-haustea : infracción
Batez ere =  batik bat        
Legezkoa da / legez kanpokoa da
Bigarren mailako errepideak / autopistak eta autobideak
Oinezkoa
Hirigunea
Radar mugikorra / finkoa
Kartzela-zigorra
Isuna
Ibilbidea : trayecto
ETXERAKO LANAK:
-          -Auto-stopa izeneko testua, borobildutako hitz eta egituren sinonimoak atzeko orrialdean duten zakutoan topa ditzaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina