2015/05/27
2015/05/25
Tarteko Mailako 55. eskola, maiatzaren 25 eta 26koa
55. eskola, maiatzaren
25 eta 26koa
- Aditz trinkoak: bigarren orrialde
osagarria zuzendu dugu, “ez zekien josten” izenekoa, astiro, beharrezko
azalpenak emanez.
2015/05/22
Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 20 eta 21ekoa
54. eskola, maiatzaren
18 eta 19koa
- Aditz trinkoak: 51. orrialde osagarria
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oso garrantzitsua iruditu
zait trinkoen erabilera azpimarratzea, honako hiru ohar hauekin:
- Trinkoen erabilera, adizki
trinkoak dituzten aditzekin (etorri, ibili, egon, eduki, jakin, eraman…).
Gainerakoekin, ARI erabiltzen da puntukaritasuna adierazteko.
- Trinkoek hartzen duten BA-
indartzailea, predikatuan beste osagairik ez dagoenean, eta beraz, protagonista
aditza bera denean. Esaldi hasieran, beti BA-.
- Trinkoek momentu puntuala
adierazten dute, orainaldian nahiz lehenaldian. Ez ditzatela nahastu trinkoak (nator,
nentorren) bukatutako ekintza adierazten duten adizkiekin (etorri naiz, etorri
nintzen) edota ohiturazkoa (etortzen naiz, etortzen nintzen) adierazten
dutenekin.
Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 18 eta 19koa
53. eskola, maiatzaren
18 eta 19koa
- Erlatibozkoa : Esaldiak lotzeko ariketa zuzendu dugu.
Horietako esaldi batzuetan, erlatibozkoa NORI kasuan jarri behar izan dute, aditza nor-nori edo nor-nori-nork izanik,
nori bat eskatzen zuelako esaldi horretan. Lehen aldiz, NORI kasuan deklinatutako erlatibozkoak
agertu zaizkigu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez eta ikasleei erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin
daitekeela ohartaraziz.. Honi ekin aurrtik, gogorarazi diet erlatibozkoa
deklinatu egin ahal dela: etorri den
mutila Mikel da; etorri den mutilak 20 urte ditu; etorri den mutilari rock musika gustatzen zaio; etorri
den mutilarekin afalduko dugu;
etorri den mutilarentzat da opari
hau; etorri den mutilarengan uste
osoa daukat...
2015/05/20
2015/05/18
Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 13 eta 14koa
52. eskola, maiatzaren
13 eta 14koa
-
Nominalizazioak lantzeko
orrialdeetan (269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak) zalantzarik baduten
galdetu eta, zalantzarik izanez gero, argitu.
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
Tarteko Mailako 51. eskola, maiatzaren 11 eta 12koa
51. eskola, maiatzaren
11 eta 12koa
- Seme-alabentzako aholkuak osatzeko
ariketak – “Seme-alaba maiteok” zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
2015/05/13
2015/05/11
Tarteko Mailako 50. eskola, maiatzaren 6 eta 7koa
50. eskola, maiatzaren
6 eta 7koa.
- NOR-NORI-NORK agintera. Ohar bitez
askotan baldintza errealaren ondorio gisa aginterazko adizkiak erabiltzen
direla eta, horien artean, nor-nori-nork adizkiak. Hauek ikusiak ditugu klasean
eta hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu gaurkoan, bai adizki luzeak (eman
iezadazu) bai laburrak (emadazu). Tartekatu ohi dugun - i –
bokal horri ez diot batere garrantzirik eman, ahozkoan barra-barra erabiltzen
baita. Idatzizkoan ere, ene ustez ez duela garrantzirik aipatu diet. Ikasleei
ariketaren ebazpenaren kopia bana eman diet, ongi zuzenduta dutela ziurtatzeko.
2015/05/08
Tarteko Mailako 49. eskola, maiatzaren 4 eta 5ekoa
49. eskola, maiatzaren
4 eta 5ekoa.
- Goizeko taldean : irakurzaletasunari buruzko
ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
- Erlatibozkoak:
44 eta 269. orrialdeak zuzendu ditugu. Lehenengoan, erlatibozko perpausak osatu behar
zituzten ikasleek, hiru modutara: -EN
erabiliz, -TAKO erabiliz eta
–RIKO erabiliz (nahiz eta batzuk ezingo ditugun berridatzi –TAKO eta –RIKO
erabiliz, ekintza amaitu gabe dagoelako); bigarrenean, aldiz, -EN menderagailua erabiliz eginda dauden
erlatibozkoak, -TAKO / -RIKO erabiliz berridatzi behar izan dituzte.
2015/05/06
2015/05/05
Tarteko Mailako 48. eskola, apirilaren 29 eta 30ekoa
48. eskola, apirilaren
29 eta 30ekoa
- ELKAR :
Iñigo Mendiaurreri egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Oso ariketa egokia da. Errepara biezaiote aditzari, jakiteko
ELKAR, ELKARRI…zer kasutan deklinatu.
2015/05/04
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)