2015/05/08

Tarteko Mailako 49. eskola, maiatzaren 4 eta 5ekoa



49.  eskola, maiatzaren 4 eta 5ekoa.

-     Goizeko taldean : irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
-       Erlatibozkoak: 44 eta 269. orrialdeak zuzendu ditugu.  Lehenengoan, erlatibozko perpausak osatu behar zituzten ikasleek, hiru modutara: -EN erabiliz,           -TAKO erabiliz eta –RIKO erabiliz (nahiz eta batzuk ezingo ditugun berridatzi –TAKO eta –RIKO erabiliz, ekintza amaitu gabe dagoelako); bigarrenean, aldiz,  -EN menderagailua erabiliz eginda dauden erlatibozkoak, -TAKO / -RIKO erabiliz berridatzi behar izan dituzte.
-       Zaletasunekin jarraituz, “Xendazaletasuna edo mendi-ibiliak egitea: ibiltariaren dekalogoa”  ulermen jarduera zuzendu dugu. Luzetxo jo du, testuko hainbat hitz azaldu behar izan baititut. 


-          Xendazalea naiz.
-          Ibilbidearen (camino, recorrido, trayecto), ez erabili lasterbidea (atajo). Zutoinak
-          Ezustean = ustekabean ez harrapatzeko. Kalkulatu zer ordutan iluntzen duen.
-          Bidezidorren = ibilbidearen. Lokatza, hondarra, harriak
-          Zaindu INGURUMENA. Edukiontzia.
-          ZigarroKINA (hondakina, gorpuzkina)… Narriatu (deteriorar). Sutea ERAGIN (provocar). Egokituriko = egokitutako guneak…ZUHUR (con prudencia, cautela…) ZUHURTZIA: prudencia. Zuhur ibili behar da = kontuz ibili behar da = Tentuz ibili behar da.
-          JABETZA = JABEGOA: propiedad. Etxolen nahiz aterpeen ateak = Etxolen zein aterpeen ateak = Etxolen ETA aterpeen ateak.
-          Landaredia = landaretza: flora, vegetación…SUNTSITU = HONDATU = TXIKITU.
-          Gozatu + zertaz: gozatu isiltasunAZ, gozatu asteburuAZ.
-          Landareen nahiz fruituen bilketa = landareen zein fruituen bilketa = landareen eta fruituen bilketa . ARAUTUTA: regulado. Batik bat = batez ere
-          ONDAREA: patrimonio. Kultur ondarea.

-Aipamen berezia merezi izan dute honako esaldiok: “etxolen nahiz aterpeen ateak” eta “landareen nahiz fruituen bilketa”,  NAHIZ hori ez baita kontzesiboa. Lehenik ere agertuak zaizkigun arren, berriz gogorarazteak kalterik ez dielakoan egingo…
-         Hau azaltzeko, Gramatika eta ariketak liburuko 242. orrialdeko E puntua azaldu diet, hots, “nahiz” edo “zein” “eta”ren parekoak izan ohi direla eta perpausa baino osagai txikiagoak (sintagmak...) elkartzeko erabiltzen direla. Aukerakoa izaten dela bakarra erabili ala osagai bakoitzaren aurrean bana ipini, eta bi sintagmak deklina daitezkeela, edo nahi izanez gero, bigarrena bakarrik, lehenengoa mugagabean utzita. Hauen antzeko beste hainbat egitura arbeleratu ditugu.
a.       Ana ETA Gloria berandu iritsi dira.
b.       (NAHIZ) Ana NAHIZ Gloria berandu iritsi dira.
c.       (ZEIN) Ana ZEIN Gloria berandu iritsi dira.
d.      HALA Ana, NOLA Gloria berandu iritsi dira.
e.       BAI Ana, BAI Gloria berandu iritsi dira.
f.       Ana EZ EZIK, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).
g.      EZ BAKARRIK Ana, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).
-          Baldintza erreala: Gramatika eta ariketak I liburuko 69. orrialdeko lehenengo bi ariketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez: trinkoekin egiteko aukera, ezezkoen ordena…
-      Arratsaldeko taldean: baldintza erreala zertarako erabiltzen den azaldu diet (68. orrialdeko C puntua).
-     Hurrengo jarduera egiten hasi aurretik, beharrezkoa dutelakoan, NOR-NORI-NORK agintera azaldu diet. Horretarako, Gramatika Osoa liburuko kopia bana banatu diet. Izan ere, konturatuko dira, seme-alabei aholkuak ematerakoan, baldintza errealaren bigarren zatian askotan agintera erabili beharko dutela, baina ohar bitez, NORI bat dutenean “ezazu” edo “itzazu” bezalako aginterek ez dutela balio, hots, NOR-NORI-NORK aginterak beharko dituztela.
-        AHOZKO eta  IDATZIZKO ADIERAZPENA: Seme-alabei aholkuak ematen. Hiruzpalau kideko familiaka bildu eta seme-alabentzako aholkuak ematen jardun dute, baldintza erreala erabiliz. Bost aholku edo gomendio asmatu behar izan dituzte, baldintza erreala erabiliz. Horretarako, lehenik, ahoz elkarrekin  eztabaidatu eta  adostu egin dituzte eta, ondoren, idatziz jaso.
-          ETXERAKO LANAK:
a.       Gogorarazi diet nominalizazioen hiru orrialdeak eginak behar dituztela
b. 115. orrialde osagarriko 7. eta 8. ariketak, ingurumenarekin zerikusia dutenak, xendazaletasuna eta ingurumenaren zainketa estuki lotuta baitaude.
c.       Seme-alaba maiteok izeneko jarduera, baldintza eta ondorioa uztartzekoa.
d.      Nor-nori-nork agintera lantzeko ariketa (bi modutara egiteko aholkatu diet, adizki laburrak eta luzeak erabiliz)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina