48. eskola, apirilaren
29 eta 30ekoa
- ELKAR :
Iñigo Mendiaurreri egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Oso ariketa egokia da. Errepara biezaiote aditzari, jakiteko
ELKAR, ELKARRI…zer kasutan deklinatu.
- Joan
den egunean erlatibozko perpausei buruzko teoria azaldu nien. Gaurkoan,
erlatibozkoak lantzeko lehenengo bi ariketak zuzendu ditugu. Lehenengoan, bi
esaldi lotu behar zituzten ikasleek, erlatibozkoak erabiliz. Bigarrenean,
berriz, hainbat esaldi itzuli behar zituzten gaztelaniatik euskarara.
-
BALDINTZA. Euskarazko
baldintza: lenenik eta behin, arbelean hiru adibide jarri dizkiet eta joan den
eguneko azalpena – hiru baldintzen arteko aldea – laburbildu diet:
-
Baldintza erreala: Julia
etorTZEN BADA, leiho ondoan eseriKO da.
- Alegiazko baldintza edo
hipotetikoa: Julia etorriKO BALITZ, leiho ondoan eseriKO LITZATEKE.
- Baldintza irreala edo
lehenaldikoa: Julia etorri (IZAN) BALITZ, leiho ondoan eseriKO ZEN = ZATEKEEN.
- Goizeko
taldean: Gramatika
eta ariketak liburuko 67. orrialdeko lehenengo eta
bigarren ariketak zuzendu ditugu. Lehenengo ariketan baldintza eta ondorioa, bi
atalak bereizi behar izan dituzte eta bigarrenean, berriz, zein baldintza mota
den – erreala, alegiazkoa ala irreala – adierazi.
- BALDINTZA ERREALA azaldu diet (Gramatika eta ariketak, 68. orrialdea, D
atala izan ezik). Neure azalpenak
sei puntu izan ditu:
o Oso posiblea da baldintza hau gertatzea eta, beraz, baita ondorioa ere.
o BALDIN partikula erabil daitekee baldintza hau indartzeko eta erabiltzekotan,
BALDIN BA- ordenan erabili behar da.
o Baldintzaren atalean
gehienetan aspektu burutugabea – tzen – erabili arren, ager liteke burutua ere,
bai orainaldian, bai lehenaldian:
Gaur gaueko filma ikusten ez
baduzu, nik kontatuko dizut (si no ves, si no vas a ver)
(Gaueko hamarrak dira). Gaur arratsaldeko filma ikusi ez baduzu, nik
kontatuko dizut (si no lo has visto)
Joan den igandean filma ikusi ez
bazenuen, nik kontatuko dizut (si no lo viste).
Igandeetan telesail hura ikusten
ez bazuen, nik laburbiltzen nion (si
no lo solía ver).
Gaizki portatzen baginen,
irakasleak zigortzen gintuen (si nos portábamos mal)
Ulertu ez baduzu, berriro azalduko dizut (si no lo has entendido…)
Liburuko
adibideak ere irakurri ditugu, ikus dezaten, gehienetan aspektu burutugabea
erabiltzen den arren, ez dela derrigorrezkoa.
o
Ondorioa askotan geroaldian egiten den arren, beste zenbaitetan
agintera erabiltzen da, baita “behar” edota ahalerako adizkiak ere. –TZEN
ohiturazko aspektua ere bai: Julia etortzen denean, beti leiho ondoan eserTZEN da.
o
Julia etortzen bada leiho ondoan eseriko da.
o
Ulertzen ez baduzu, galde(i)dazu,
galde(tu) ezazu.
o
Beroak baldin bazaude, leihoa ireki
dezakezu.
o
Gaixorik sentitzen bazara, medikuarenera joan behar duzu.
o
Ester etortzen bada, beti atearen ondoan esertzen da.
o
Baiezko esaldietan eta ezezkoetan ordena bera
izaten da, hots, “EZ” partikula aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean
tartekatzen da, idatzizkoan, bederen. Ahozko euskaran malgutasunez jokatzen da.
o Etorkizuneko baldintza
egiteko –TZEN BA- erabiltzen da, ez –KO BA: Bihar euria egiTEN BADU, etxean geratuko gara (eginGO
BAdu). Datorren urtean
berriro Sevillara etorTZEN BANAIZ (etorriKO Banaiz), pentsio honetan
hartuko dut ostatu.
o Erabilera: hau liburutik irakurri dugu: mehatxuak egiteko, eskaintzak edo
proposamenak egiteko, ohartarazteko, agindu edo promesak egiteko...(arratsaldeko taldean falta da).
- AHOZKO
ADIERAZPENA: Maiatzeko zubia prestatzen.
Binaka bilduta, maiatzeko
zubian nora joan daitezkeen adosten saiatu dira.
-
ETXERAKO
LANAK :
o
ELKAR:
Gramatika eta ariketak I liburuko 158.
orrialdea irakur dezatela eta 159. orr.-ko ariketak egin. Gelan zuzentzekoak.
o
Nominalizazioa
praktikatzeko lehenengo ariketak eta erantzunak (hiru orrialde: 100. or., 137.
or. eta nik prestatua). Taula ere banatu diet.
o
Baldintza
erreala. Gramatika eta ariketak liburuko 69. orrialdeko 1. eta 2. ariketak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina