52. eskola, maiatzaren
13 eta 14koa
-
Nominalizazioak lantzeko
orrialdeetan (269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak) zalantzarik baduten
galdetu eta, zalantzarik izanez gero, argitu.
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
- Maite Zabalari egindako
elkarrizketa osatzeko ariketa banatu ostean, ikasleei denbora utzi diet, banaka
nahiz binaka, hutsune horiek osa zitzaten – bertan, adizki hipotetikoak eta
zenbait nominalizazio txertatu behar zituzten – eta amaitu ostean, antzeztu
egin dugu. Baliagarria gertatu zaie, adizki hipotetiko ezagunenak (nintzateke,
nuke...) ezagutzeko eta eurenganatzeko.
-
Gogorarazi diet –(e)Z gero
baldintzazkoa – ikasturte hasieratik makina bat aldiz agertu zaiguna – komodin
baten modukoa dela eta hiru baldintzak egiteko erabil daitekeela, partizipioari
erantsita: PART. + -(e)Z GERO
-
Euria egiten
badu, busti egingo naiz (si llueve… me mojaré)
-
Euria eginEZ
GERO, busti egingo naiz (ERREALA)
-
Euria egingo balu, busti egingo
nintzateke (si lloviera o lloviese… me mojaría)
-
Euria eginEZ GERO, busti egingo
nintzateke (HIPOTETIKOA).
-
Euria egin_ (izan) balu, busti egingo
nintzen (si hubiera o hubiese llovido… me habría mojado)
-
Euria eginEZ GERO, busti egingo
nintzen = nintzatekeen (IRREALA).
-
Ingurumenaren
gaiari jarraiki, ingurumenarekin duen zerikusiagatik, “Mendian
gora” izeneko
ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Udatik negura igaro (= pasa(tu)) AHALA = Udatik negura igarotzen (=
pasatzen) garEN NEURRIAN = garEN HEINEAN,…
Ikasturtea aurrera joan (part.) AHALA, gero eta kopia
gehiago dauzkagu = Ikasturtea aurrera doaN
NEURRIAN = doaN HEINEAN, gero
eta kopia gehiago dauzkagu.
-
Mugikorra ALDEAN (gainean) DARAMAT; giltzak ALDEAN (gainean)
dauzkazu = daramatzazu?
- ENTZUNAREN
ULERMENA “Mendian ez galtzeko ikastaroa”.
Entzungaia entzun dugu bizpahiru aldiz. Izan ere,
mendizaletasuna – xendazaletasuna bezalaxe – zaletasun bat da, euskaldunon
artean oso zabaldua dagoena. Entzungai honek, gaia – mendizaletasuna – eta
eduki gramatikala – nominalizazioak – uztartzeko aukera ematen duenez,
entzungai egokia delakoan nago. Ikasleek hirutan entzun dute eta entzungai
honetako ideia nagusiak jaso behar izan dituzte eskema moduan, gero binaka
jarri eta elkarrekin hitz eginez elkarri informazioa trukatzeko.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA: “Mendian ez galtzeko
ikastaroa”. Lehenik, bikotekide batek; gero, besteak.
Binaka jarrita, bikote bakoitzeko ikasle batek jasotako puntuen berri eman dio
bere bikotekideari (entzungaia laburbildu, mendira joateko aholkuen berri
elkarri emanez). Honek bestearen azalpena osatu, zabaldu nahiz zuzendu egin du.
Ondoren, alderantziz egin dute. Halaber, esan diet euren mintzaldian errepara
diezaietela entzungaian ageri diren nominalizazioei (komenigarria da...-tzea, komeni da...-tzea, hobe da... –tzea, -tzen
saiatu behar da,…-tzeko aholkatzen edo gomendatzen du,...) eta, esaldi
laburrak eginagatik, nominalizazioak zuzen erabil ditzatela.
-
Amaitzeko, neuk banatu diet ideia
nagusien orria, irakur eta egiazta dezaten zenbateraino jaso duten informazio
hori.
-
Goizeko taldean: ingurumenari
buruzko 8. ariketa zuzentzen hasi gara, baina ez dugu amaitzerik izan: Bertan gogorarazi diet:
o EZ DAGO sua pizTERIK = ezin da
sua piztu = ez / ezin daiteke sua piz(tu)
EZ ZEGOEN sua
pizTERIK = ezin zen sua piztu.
EZ DAGO paperik
lurrera botaTZERIK = ezin da = ezin daiteke paperik lurrera bota
EZ DAGO gelan
erreTZERIK / BADAGO kafea edaTEA.
Badago hor
aparkaTZERIK? Ez, ez dago hor aparkaTZERIK / Bai, badago hor aparkaTZEA.
o -tzeaz + ARDURATU. Adibidez, gelako festarako, X arduratuko da edariak
erosTEAZ; y arduratuko da tortilla egiTEAZ; Z arduratuko da musika ekarTZEAZ…
-
ETXERAKO LANAK:
o
Nominalizazioak lantzeko ariketak,
erantzun eta guzti, 18. ariketa salbu (gelan zuzenduko dugu).
o
Goizekoei:
: BADAGO TZEA / EZ DAGO TZERIK lantzeko berariaz
prestatutako ariketa.
o
Gramatika eta ariketak I liburuko 71.
orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak (gelan zuzentzeko),
baldintza hipotetikoa lantzekoak.
o
GPSa alboan, ibili munduan deritzon
ulermen jarduera.
o
Mendian ez galtzeko ikastaroa entzungaiaren
atzeko aldea: berridazketak eta bete beharreko hutsuneak nominalizazioak erabiliz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina