50. eskola, maiatzaren
6 eta 7koa.
- NOR-NORI-NORK agintera. Ohar bitez
askotan baldintza errealaren ondorio gisa aginterazko adizkiak erabiltzen
direla eta, horien artean, nor-nori-nork adizkiak. Hauek ikusiak ditugu klasean
eta hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu gaurkoan, bai adizki luzeak (eman
iezadazu) bai laburrak (emadazu). Tartekatu ohi dugun - i –
bokal horri ez diot batere garrantzirik eman, ahozkoan barra-barra erabiltzen
baita. Idatzizkoan ere, ene ustez ez duela garrantzirik aipatu diet. Ikasleei
ariketaren ebazpenaren kopia bana eman diet, ongi zuzenduta dutela ziurtatzeko.
- “Seme-alaba maiteok” ulermen jarduera zuzendu dugu.
Baldintza erreala lantzeko jarduera honetan, baldintzaren atala eta ondorioari
dagokiona uztartu behar izan dituzte ikasleek.
-
ENTZUNAREN
ULERMENA: Seme-alabak gurasoen jabe. Gaiarekin duen loturagatik, entzungai hau landu dugu. Lauzpabost aldiz
entzun eta zuzendu egin dugu. Dena den, erantzunen bat edo beste ez da oso
argia.
- AHOZKO eta IDATZIZKO
ADIERAZPENA: Seme-alabei aholkuak ematen. Joan den egunean hasitako zereginarekin
jarraituz, hiruzpalau kideko familiaka bildu eta seme-alabentzako aholkuak
ematen jardun dute, baldintza erreala erabiliz. Bost aholku edo gomendio asmatu
behar izan dituzte, baldintza erreala erabiliz. Horretarako, lehenik, ahoz
elkarrekin eztabaidatu eta adostu egin dituzte eta, ondoren, idatziz
jaso.
- Bateratze saioa ere egin dugu. Nik
familia bakoitzaren emaitzak arbel digitalean jaso ditut, kopiak atera eta
eurei banatzeko. Oso ariketa aberasgarria da.
- Gramatika txokoa: NOMINALIZAZIOAK
azaldu. Taularen azalpen zehatza egin diet eta egin ditudan oharrak fotokopiatuta
eman dizkiet:
o
Posible da bihar euria egiTEA >
BALITEKE bihar euria egiTEA
(baina ez du balio mesedeak
eskatzeko: posible da leihoa irekiTZEA? baliteke
leihoa irekitzea? > Leihoa ireki AHAL DA = leihoa ireki DAITEKE? Leihoa
ireki DEZAKET?
o
Argia itzalTZEA ahaztu zait; ni
gaurko tortilla bat egitekotan geratu nintzen, baina tortilla egiTEA ahaztu zait gaurko
hamaiketakorako (nahiz eta badakidan tortillak egiten); etxetik irteterako,
pertsianak jaisTEA ahaztu zait. // Lehen banekien, baina tortilla egiTEN ahaztu
zait, aspaldian ez dut egin eta; txikitan pianoa jotzen nuen, baina aspaldian
ez dut praktikatu eta joTZEN ahaztu zait; ikastolan oso ona nintzen ingelesean,
baina ikastolatik atera nintzenetik ez dut ingelesa erabili eta horregatik,
ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait; Alzehimerra duenari pertsianak jaisTEN (nola
jaisten diren) ahaztu zaio.
o
Goiz osoan ariketa egiten
jardun dugu = aritu gara; egunero ariketak zuzentzen jarduten dugu = aritzen
gara; bihar hori egiten jardungo dugu = arituko gara; orain = momentu honetan,
nominalizazioak aztertzen dihardugu = ari gara.
o
-tzen geratu: Gure semea liburutegian
geratu da ikasTEN.
o
-tzen nekatu: Hau guztia azalTZEN
nekatu naiz eta segur aski zuek hau guztia entzuTEN nekatu zarete.
o
Dabidek gu etxerako lanak
egiTERA behartu GAITU /GINTUEN (digu)
o
Dabidek “8 euskal abizen” filma
ikusTERA animatu GAITU (digu).
o
Kalera jaitsiko naiz zaborra
botaTZERA
o
Trastelekura igoko naiz liburu
hauek uzTERA.
o
Euri asko egiten badu, uholdeak
gertaTZEKO ARRISKUA DAGO
o
Aste honetan Lidlen txokolatea
oso merke erosTEKO AUKERA DAGO
o
Eskola honetan euskarako C1
maila etxetik ikasTEKO AUKERA DAGO.
o
Ni gai naiz bizkotxo bat
egiTEKO baina ez naiz gai vichisoise bat prestaTZEKO.
o
Ni gauza naiz eskalaTZEKO,
baina ez naiz gauza puenting egiTEKO.
o
Ni arduratuko naiz tortillak
eramaTEAZ; Iñigo arduratuko da gitarra eramaTEAZ; Monika arduratuko da
gidaTZEAZ; Maite arduratuko da edariak erosTEAZ.
o
-tzen utzi: baimena ematea: Dabidek ez digu uzten mobila erabilTZEN; aitak ez digu utzi bere autoa
gidaTZEN; gurasoek ez diete uzten gaupasa egiTEN.
o
- tzeari utzi: lehen egiten zen ekintza bat orain jada ez egitea: EdaTEARI utzi diot; erreTZEARI utzi diot; bingoan dirua jokaTZEARI
utzi diot; ezkondu nintzenetik, gaupasak egiTEARI utzi diot; ikasle horrek
klasera etorTZEARI utzi dio...
o
Euskara ikasTEARI ekin diot =
euskara ikasTEN hasi naiz
o
Zer deritzozu (=irizten diozu) bihar txango bat egiTEARI? = zer iruditzen zaizu bihar txango bat egiTEA?
-
ETXERAKO LANAK:
o
Seme-alabentzako aholkuak, eurek
osa ditzaten, hutsuneetan beharrezkoa dena (adizkia, aspektu marka, -ela…)
txertatuz.
o
Erlatibozko perpausak: “Lot itzazu esaldiak adibidean bezala:
katilua mahai gainean…” esaldiak lotzeko ariketa osagarria egin dezatela.
o
Bigarren eskutitz formala:
Errioxako etxea.
o
Nominalizazioekin jarraitzeko,
269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak (erantzun eta guzti).
o
Mendian gora,
mendizaletasunari buruzko ulermen jarduera
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina