55. eskola, maiatzaren
25 eta 26koa
- Aditz trinkoak: bigarren orrialde
osagarria zuzendu dugu, “ez zekien josten” izenekoa, astiro, beharrezko
azalpenak emanez.
-
Aditz trinkoei buruzko ohar
nagusiak biltzen dituen orria banatu diet (joan den egunean nik egindako azalpena
datorkie bertan idatziz jasoa).
- Joan den egunean ikusi genuen
mendian ez galtzeko oinarrizkoa dela prestakuntza eta oso garrantzitsua dela
iparrorratza eta mapa edota GPSa eramatea. Horrekin duen loturagatik, GPSa alboan, ibili munduan izeneko
ulermen jarduera zuzendu dugu: testua irakurri eta sinonimoak nahiz ulermen
itemak zuzendu ditugu. Oharrak:
-
GPSa alboan =
ondoan. Adib: Ester Israelen alboan dago. Noren + ALBOAN
-
Zeren berri
eman: informatzea. Arazo baten berri eman
nahi dizut = arazo bat jakinarazi nahi dizut.
-
Aurrera egin duEN NEURRIAN = aurrera egin duEN
HEINEAN = aurrera egin (part.) AHALA
-
Eman hutsarekin: con sólo dar.
-
Radar finkoen kokapena JAKINARAZTEN DU = radar finkoen kokapenAREN BERRI EMATEN DU.
-
Radar finkoen kokapena (a) EZ EZIK, radar
mugikorrena (b) ERE…
-
Denok joango gara biharko txangora, Mikel IZAN
EZIK (=Mikel salbu).
-
Indarrean jarri: entrar en vigor. Indarrean egon:
estar en vigor. Arauak, legeak…
Abortoaren aurkako legea indarrean
jarri du Gobernuak.
-
Igarri = nabaritu = sumatu = antzeman
-
Noizean behin = noizbehinka
-
JarriTAKOAN = jarri ONDOREN = jarri ETA GERO
-
JarTZERAKOAN = jarri AURRETIK = jarri BAINO LEHEN.
-
BAINO ez dute ematen = besterik ez dute ematen =
bakarrik ematen dute.
-
Datu basea eguneratu = gaurkotu.
- Ulermen item horietan hainbat
denborazko egitura agertu zaizkigunez (-tzerakoan / -takoan arteko aldea,
esaterako), aitzakia ezinhobea eskaini didate denborazko perpausak azaltzeko.
Azalpenerako, taula bat banatu diet, denborazko perpausak laburbiltzen dituena.
Oharrak:
-TZERAKOAN. Gidatzerakoan, segurtasun-uhala lotu
ezazu.
|
= gidatu AURRETIK, gidatu BAINO
LEHEN
|
-TZEAN. Gidatzean, arretaz erreparatu trafiko seinaleei.
|
= gidatzen duzuN BITARTEAN, duzuNEAN
|
-TAKOAN. Gidatutakoan, autoa giltzatu eta giltzak poltsikoan gorde itzazu.
|
= gidatu ONDOREN, gidatu OSTEAN, gidatu
ETA GERO
|
Bihar
euria egiTEN BADU (egingo badu)…
Irunera
itzulTZEN NAIZENEAN (itzuliko
naizenean), elkarrekin afalduko dugu.
Gloria
etorTZEN denEAN, Martaren
ondoan eseriko da (geroaldia).
Gloria
etorTZEN denEAN, Martaren ondoan
esertzen da (ohiturazkoa).
Klasea
bukatu ORDUKO etxera joango naiz = klasea bukatu BEZAIN LASTER, etxera joango
naiz.
-
Gogorarazi diet menpeko
perpausetan ohikoa izaten dela baiezkoek eta ezezkoek ordena bera izatea:
-
Idazlana egin EZ dudaLAKO, zigortu egin nau irakasleak.
-
Idazlana egin EZ dudaNEZ (GERO), zigortu egin nau irakasleak
-
Idazlana egin EZ dudaN ARREN, irakaslea ez da
haserretu.
-
NAHIZ ETA idazlana egin ez dudaN, irakaslea ez da
haserretu.
-
Idazlana egin EZ BAdut ERE, irakaslea ez da
haserretu.
-
Idazlana egin EZ duEN ikaslea zigortu egin du
irakasleak.
-
Idazlana egiTEN EZ BAdut, ez dut ikasiko ongi
idazten.
-
Idazlana egiTEN EZ dudaNEAN, irakaslea haserretu
egiten da.
Baina
ez beti:
-
Irakaslea haserretu egin da, ez BAITUT idazlana
egin (ez dut egin)
-
Irakaslea haserretu egin da, ez dut idazlana egin
ETA.
-
Hala ere,
GPSa aldean eraman arren, gerta liteke mendizaleren bat galtzea. Horrelakoetan,
ohikoa izaten da erreskate taldeak galdutako mendizalearen bila joatea euren
zakurrekin. Zakur horiei buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, Lagunik onenaren zaunka salbatzaileak
izenekoa.
-
Baldintza
hipotetikoa. Gramatika eta ariketak I liburuko
73. orrialdeko 5. ariketa zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
AHOZKO ADIERAZPENA: Realityak. Telebista aldatzen ari da. Binaka egin dute,
elkarrizketa moduan. Egoera hipotetikoak lantzeko mintzagai aproposa da, ea
reality horietakoren batean parte hartuko luketen, zergatik...Ikasle gutxi
izanez gero, denon artean mintza gintezke gaiaz.
-
ETXERAKO LANAK:
-
Denborazko perpausak lantzeko
berridazketak
-
Euskal esamoldeen erantzun orria
(164-5.orr.)
-
Baldintza hipotetikoa: Gramatika eta ariketak I
liburuko 74 eta 76. orrialdeei erreparatu (taulak dituzte orrialde horietan)
eta 75 nahiz 77. orrialdeetako ariketak egin ditzatela (norberak zuzentzekoak).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina