2015/05/22

Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 18 eta 19koa



53.  eskola, maiatzaren 18 eta 19koa

-       Erlatibozkoa : Esaldiak lotzeko ariketa zuzendu dugu. Horietako esaldi batzuetan, erlatibozkoa NORI kasuan jarri behar izan dute, aditza nor-nori edo nor-nori-nork izanik, nori bat eskatzen zuelako esaldi horretan. Lehen aldiz, NORI kasuan deklinatutako erlatibozkoak agertu zaizkigu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez eta ikasleei erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin daitekeela ohartaraziz.. Honi ekin aurrtik, gogorarazi diet erlatibozkoa deklinatu egin ahal dela: etorri den mutila Mikel da; etorri den mutilak 20 urte ditu; etorri den mutilari rock musika gustatzen zaio; etorri den mutilarekin afalduko dugu; etorri den mutilarentzat da opari hau; etorri den mutilarengan uste osoa daukat...

-          Oharra: -ARAZI arazlearen erabilera:
§  Arantza (nor) isildu da (berak nahi duelako)
Irakasleak (nork) Arantza (nor) isildu du > isilARAZI DU.
Marta (nor) zutik zegoen eta eseri egin da (berak  nahi zuelako)
Dabidek (nork) Marta (nor) eseri du > eserrARAZI DU.
Zuk (nork) arazo bat (zer) jakin duzu
Nik (nork) zuri (nori) arazo bat  (zer) jakinARAZI DIZUT
Martak (nork) idazlana (zer) egin du
Dabidek (nork) Martari (nori) idazlana (zer) eginARAZI  DIO
- Baldintza hipotetikoa lantzeko ariketak zuzendu ditugu, hain zuzen ere, Gramatika eta ariketak I  liburuko 71. orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. ariketa, astiro, beharrezko azalpenak emanez, arbel digitalean.
- Zuzentzen ari ginela,  72. orrialdeko E puntua azaldu diet, alegia, “behar izan”, “nahi izan”, “bizi izan”, “ahal izan”, “ezin izan”, “balio izan”... aditz konposatuek hiru aukera dituztela baldintza hipotetikoa osatzeko: bizi_ banintz = biziko banintz = bizi izango banintz.
- Gogorarazi diet ingurumenari buruzko gai honi hasiera eman zion testua xendazaletasunari buruzkoa zela eta bazela han esaldi bat, eurek beste sei modutara berridatzi behar zutena. Zuzendu egin dugu.
Etxolen eta aterpeen ateak itxi behar dira
(NAHIZ) etxolen NAHIZ aterpeen ateak itxi behar dira (=etxola_ nahiz aterpeen ateak)
(ZEIN) etxolen ZEIN aterpeen ateak itxi behar dira (=etxola_ zein aterpeen ateak)
HALA etxolen, NOLA aterpeen ateak itxi behar dira.
BAI etxolen, BAI aterpeen ateak itxi behar dira.
Etxolen ateak EZ EZIK, aterpeenak ERE itxi behar dira.
EZ BAKARRIK etxolen ateak, aterpeenak ERE itxi behar dira.
Solen liburuak EZ EZIK, Martarenak ERE politak dira.
- Goizeko taldean: ENTZUMENA: Txernobil ENTZUNAREN ULERMENA: Txernobileko ezbeharra. Duela gutxi, apirilaren 26an,  istripu hau gertatu zeneko 29. urteurrena izan zela-eta, honi buruzko entzungai bat jarri diet. Aurretik itemak irakurri ostean – batzuetan galderei erantzun behar izan diete; beste batzuetan egia ala gezurra den adierazi – , lautan jarri diet entzungaia eta, jarraian zuzenketari ekin diogu. Ez dugu zuzentzen amaitu.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Ingurumena II. saioa (30). Ikasleei fitxa bana eman diet, gai berari buruzkoak, baina puntu desberdinak dituztenak. Binaka jarrita, gaurkoan bietako batek lehenengo fitxako puntuak izan ditu hizpide 10 minutuz eta bere bikotekideak, bere fitxakoak, beste 10 minutuz. Honela, bakarrizketan jardun dute ingurumenaren gainean.
Lexiko lagungarria:
-          Zaborra banandu: separar
-          Zaborra sailkatu: clasificar
-          Edukiontzia: contenedor
-          Kiratsa= usain txarra.
-          Atez ateko sistema
-          Beira: vidrio
-          Ingurumena: medio ambiente
-          Kontzientziatu: concienciar
-          Zaborra kudeatu: gestionar la basura
-          Bilgarria: envoltorio
-          Ozono geruza: capa de ozono
-          Kutsadura: contaminación
-          Eraginkorra: efectivo
-          Baliabideak: recursos
-          Generar basura: zaborra sortu
-          Erraustegia: incineradora
-          Berotegi efektua: efecto invernadero
-          Berrerabili: reutilizar
-          Kutsagarria: contaminante
- ETXERAKO LANAK:
            - Baldintza hipotetikoa lantzeko: Gramatika eta ariketak I liburuko 71. orrialdeko 1. ariketa eta 71-3. orrialdeetako 3.a.
            - Arratsaldekoei: Akatsetatik ere ikasi egiten delako izeneko txostena, maila honetan ohikoak izaten diren 50 akats biltzen dituena. Ikasleek irakur ditzatela akats horiei buruzko azalpenak eta adibideak eta eurengana ditzatela.
            -  Ekar ditzatela:
o   Adizki trinkoak lantzeko ariketak: 51. orrialde osagarria (“Etorri-joan-ibili”) eta 19. orrialde osagarria (“Ez zekien josten”)
o   Mendian ez galtzeko ikastaroa
o   Nominalizazioak lantzeko azkeneko ariketak (izan ere, 18.a gelan zuzenduko dugu).
o   GPSari buruzko ulermen jarduera
o   Extreme izeneko ulermen jarduera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina