2015/05/18

Tarteko Mailako 51. eskola, maiatzaren 11 eta 12koa



51.   eskola, maiatzaren 11 eta 12koa

-        Seme-alabentzako aholkuak osatzeko ariketak – “Seme-alaba maiteok” zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

-     Eurek egindako ekoizpena – Seme-alabei emandako aholkuak, familiaka – banatu diet, txukun-txukun koadernoan jasoeta eduki dezaten.
-      ALEGIAZKO BALDINTZA EDO HIPOTETIKOA: Azalpena eman diet, astiro, neure apunteak baliatuz eta arbelean adibide egokiak ipiniz. Berariaz azpimarratu dut iraganeko adizkiak ongi menperatzearen garrantzia baldintza hau egoki erabiltzeko, iraganeko adizkietatik sortzen baita, amaierako -N kendu eta aurrean BA- jarrita.  Nire azalpena Gramatika eta ariketak I  liburuko 70. eta 72. orrialdeekin osatu dut.
-     NOMINALIZAZIOAK: taula eta ariketak aterarazi dizkiet. Zalantzarik baduten galdetu ostean, neure oharrak egin dizkiet 100. , 137. eta nire orrialde osagarriko ariketetan:
o   Nik hondartzara JOAN nahi dut / Guk nahi dugu zuek liburua irakurTZEA.
o   Nik azterketa GAINDITU nahi dut / Nik zuek azterketa gaindiTZEA nahi dut.
o   Zuekin EGON beharko dugu / Zuk behar  duzu ni zurekin etorTZEA, hauek behar dute zuk lagunTZEA.
o   Nik bazkaria PRESTATU behar dut / Nik zuk bazkaria prestaTZEA behar dut, ni lanean izango naiz eta.
o   Beharrezkoa da…-tzea / beharrezkoa duzu, duzue, dugu…-tzea (gaztelaniaz ez bezala).
o   Hobe da…-tzea / hobe dut, dugu, duzu, duzue…-tzea (gaztelaniaz ez bezala)
o   Alferrik da…-tzea / alferrik duzu, duzue, dugu…-tzea (gaztelaniaz ez bezala)
o   Ez dago jaTERIK = ezin da jan= ez daiteke jan = ezin daiteke jan;
o   Ez dago etxea erosTERIK = ezin da etxerik erosi = ez daiteke eros = ezin  daiteke etxerik eros
o   Ez dago partidua irabazTERIK = ezin da partidua irabazi = ez daiteke irabaz = ezin daiteke partidua irabaz.
o   Gela honetan ez dago erreTZERIK; elbarrientzako lekuan ez dago aparkaTZERIK; ospitalean ez dago mugikorra erabilTZERIK; gelan ez dago  pipak(pl.) jaTERIK
o   Alegia, EZ DAGO + -TZERIK (-tzea nominalizazioaren ezezko forma) = ahalera.
o   Baiezkoan, BADAGO + -TZEA. Hemen Kanpoaldean badago erreTZEA. Gela honetan badago pipak jaTEA (singularrean, nominalizazioa daramalako). Badago aparkaTZEA = aparka DAITEKE = aparkatu AHAL DA.
o   Galderetan: BADAGO aparkaTZERIK? Museo honetan BADAGO argazkiak egiTERIK? Ez, EZ DAGO argazkiak egiTERIK / Bai, BADAGO argazkiak egiTEA.
o   Zehar-aginduak: banan-banan sarTZEKO eskatu diet, irakasleak ariketa guztiak etxean bukaTZEKO agindu digu, nire tf. zk. berari emaTEKO esan edo eskatu dit.
o   Ez dizut utziko nire autoa gidaTZEN / Punturik gabe geratu naizenez, gidaTZEARI UTZI(KO) DIOT.
-          Goizeko taldean: Mendizaletasunak eta ingurumenak duten lotura estuagatik, 115. orrialdeko 7. eta 8. ariketak zuzendu ditugu. Lehenik, adierazi diet erabil dezatela INGURUMEN hitza, *INGURUNE edo *INGURUGIRO erabili beharrean. Ondoren, aipatu, “para el medio ambiente” adierazteko, erabil dezatela NORAKO kasua, NORENTZAT (hau bizidunentzat gordeko dugu, salbuespenak salbuespen) erabili beharrean: “ingurumenERAKO”. Gogorarazi, halaber,  honako adjektibo hauekin –TZEA nominalizazioa erabiltzen dela:
o   KOMENIGARRIA DA…-tzea
o   ONURAGARRIA = MESEDEGARRIA DA …-tzea
o   KALTEGARRIA DA … -tzea
o   OSASUNGARRIA DA…-tzea
-        Goizeko taldean: Hau gogorarazi ondoren, 115. orrialdeko 7. ariketa zuzendu dugu. Bertan, agertzen diren ekintzetatik ingurumenerako zer den onuragarria eta zer kaltegarria adierazi behar izan dute.
-      AHOZKO ADIERAZPENA: Ingurumena. (25´). Izan ere, mendizaleak edo xendazaleak baldin bagara, mendira edo mendi-ibiliak egitera joaten garenean, ingurumena zaindu egin behar dugu. Ikasleei fitxa bana eman diet, gai berari buruzkoak, baina puntu desberdinak dituztenak. Binaka jarrita, gaurkoan bietako batek lehenengo fitxako puntuak izan ditu hizpide 10 minutuz eta bere bikotekideak, bere fitxakoak, beste 10 minutuz. Honela, bakarrizketan jardun dute ingurumenaren gainean. Hurrengo batean alderantziz egitekotan geratu gara.
Lexiko lagungarria:
-          Zaborra banandu: separar
-          Zaborra sailkatu: clasificar
-          Edukiontzia: contenedor
-          Kiratsa= usain txarra.
-          Atez ateko sistema
-          Beira: vidrio
-          Ingurumena: medio ambiente
-          Kontzientziatu: concienciar
-          Zaborra kudeatu: gestionar la basura
-          Bilgarria: envoltorio
-          Ozono geruza: capa de ozono
-          Kutsadura: contaminación
-          Eraginkorra: efectivo

-          ETXERAKO LANAK:
o   Ekar dezatela mendian gora izeneko ulermen-jarduera.
o   Arratsaladekoei:  BADAGO TZEA / EZ DAGO TZERIK lantzeko berariaz prestatutako ariketa.
o   Baldintza hipotetikoa lantzeko lehenengo ariketak: itzulpenak eta hutsuneak osatzeko esaldiak.
o   Extreme izeneko ulermen-jarduera, mendiko bizikletan ibiltzeko zaletasunari buruzkoa. Elkarrizketatik ateratako hainbat esaldi bertan txertatu behar dituzte, soberan dauden bi distraktoreak saihestuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina