2015/05/22

Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 20 eta 21ekoa



54.  eskola, maiatzaren 18 eta 19koa

-     Aditz trinkoak: 51. orrialde osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oso garrantzitsua iruditu zait trinkoen erabilera azpimarratzea, honako hiru ohar hauekin:
-    Trinkoen erabilera, adizki trinkoak dituzten aditzekin (etorri, ibili, egon, eduki, jakin, eraman…). Gainerakoekin, ARI erabiltzen da puntukaritasuna adierazteko.
-     Trinkoek hartzen duten BA- indartzailea, predikatuan beste osagairik ez dagoenean, eta beraz, protagonista aditza bera denean. Esaldi hasieran, beti BA-.
-      Trinkoek momentu puntuala adierazten dute, orainaldian nahiz lehenaldian. Ez ditzatela nahastu trinkoak (nator, nentorren) bukatutako ekintza adierazten duten adizkiekin (etorri naiz, etorri nintzen) edota ohiturazkoa (etortzen naiz, etortzen nintzen) adierazten dutenekin.

-      Mendian ez galtzeko ikastaroa entzungaiaren atzeko aldea zuzendu dugu. Bertan, alde batetik, hainbat esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek nik emandako partikula erabiliz eta, bestetik, hutsuneak osatu behar zituzten zehar-estiloa eta nominalizazioak erabiliz.
-        Arratsaldeko taldean: Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Txernobileko ezbeharra. Duela gutxi, apirilaren 26an,  istripu hau gertatu zeneko 29. urteurrena izan zela-eta, honi buruzko entzungai bat jarri diet. Aurretik itemak irakurri ostean – batzuetan galderei erantzun behar izan diete; beste batzuetan egia ala gezurra den adierazi – , lautan jarri diet entzungaia eta, jarraian zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala arrazoituz. Arratsaldeko taldean, joan den eguneko zuzenketari heldu diogu eta zuzentzen amaitu dugu.
-        Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Ingurumena II. saioa (30). Ikasleei fitxa bana eman diet, gai berari buruzkoak, baina puntu desberdinak dituztenak. Binaka jarrita, gaurkoan bietako batek lehenengo fitxako puntuak izan ditu hizpide 10 minutuz eta bere bikotekideak, bere fitxakoak, beste 10 minutuz. Honela, bakarrizketan jardun dute ingurumenaren gainean.
Lexiko lagungarria:
-          Zaborra banandu: separar
-          Zaborra sailkatu: clasificar
-          Edukiontzia: contenedor
-          Kiratsa= usain txarra.
-          Atez ateko sistema
-          Beira: vidrio
-          Ingurumena: medio ambiente
-          Kontzientziatu: concienciar
-          Zaborra kudeatu: gestionar la basura
-          Bilgarria: envoltorio
-          Ozono geruza: capa de ozono
-          Kutsadura: contaminación
-          Eraginkorra: efectivo
-          Baliabideak: recursos
-          Generar basura: zaborra sortu
-          Erraustegia: incineradora
-          Berotegi efektua: efecto invernadero
-          Berrerabili: reutilizar
-          Kutsagarria: contaminante
-          Babestu: proteger
-          Urtaroak edo urte-sasoiak: estaciones
-          Lurrikara: terremoto
-          Areagotu = gehitu: incrementar
-          AHOZKO ADIERAZPENA II: Zentral nuklearrak eztabaidagai. Txernobileko istripuak girotuta, zentral nuklearrei buruz jardun dute eztabaidan: ea beharrezkoak diren ala ez, aldekoen argudioak zeintzuk diren, aurkakoenak… Arratsaldekoekin, hamar bat minutu baino ez ditugu izan horretarako, eta hain denbora gutxi zenez, denon artean hitz egin dugu.
-          ETXERAKO LANAK:
-          Goizekoei: Akatsetatik ere ikasi egiten delako izeneko txostena, maila honetan ohikoak izaten diren 50 akats biltzen dituena. Ikasleek irakur ditzatela akats horiei buruzko azalpenak eta adibideak eta eurengana ditzatela.
-          Goizekoei: euskal esapide batzuk lantzeko 164-165. orrialdeak.
-          Nahiz eta mendizaleek mendira joaten direnean GPSa eraman, batzuetan galdu egiten dira. Horrelakoetan, erreskate taldeak joaten dira galdutako mendizaleen bila euren zakurrekin. Zakur horiei buzuko ulermen jarduera banatu diet: Zakurren zaunka salbatzaileak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina