3. eskola: 2022ko urriaren 3 eta 4koa
- Arratsaldeko taldean: Hasteko, –T(Z)EA nominalizazioaren (amaitu gabeko ekintza) eta IZANA partizipioaren (ekintza amaitua) arteko aldea gogorarazi diet, adibide hauen bidez:
(Zer) + Sentitzen dut
afarira ez joaTEA (afaria datorren
asteburuan izango da) / Sentitzen dut afarira joan ez IZANA (afaria joan den
larunbatean izan zen).
(Zer) + Eskertzen dizut ikastolako gurasoen bilerara joan IZANA, nik ezin bainuen (bilera joan den astean izan zen) / Eskertuko nizuke nire ordez ikastolako gurasoen bilerara joaTEA, ni ezin izango bainaiz joan (bilera gaur arratsaldean izango da).
(Zertaz) + Damutuko zara etxe hori
ez erosTEAZ. Birritan pentsatu gabe, erosi!! (Kristoren mauka = pagotxa da) / Ederki damututa
nago aukera izan nuenean etxe hura erosi ez IZANAZ, ordutik
etxebizitzen prezioak gora egin baitu nabarmen.
(Zerk)
+ Pozten nau
zurekin bidaiaTZEAK (zerk). Ea elkarrekin ondo konpontzen (=moldatzen)
garen ! (eramaten garen) / Pozten nau zurekin bidaiatu
IZANAK (zerk). Zein
ondo konpondu (=moldatu) garen elkarrekin!
(Zerk) + Ilusio handia egiten dit zurekin egoTEAK / Ilusio handia egin zidan egun hartan zurekin egon IZANAK (zerk).
(Zerk)
+ Kalte egin zidan perretxiko
haiek jan izanaKKK (zerk
egin zidan kalte?) (ekintza amaitua, lehenaldian).
(Zerk)
+ Kalte egin dit perretxiko
horiek jan izanaKKK (zerk
egin dit kalte?) (ekintza amaitua, gaur goizean, esaterako).
(Zerk?)+
Kalte egiten dit perretxikoak jaTEAKKK (zerk
egiten dit kalte?) (ohiturazko ekintza eta, beraz, amaitu gabea).
(Zerk?) +Kalte egingo dit perretxikoak jaTEAKKK (zerk egingo dit kalte?) (geroaldia, eta beraz, gertatu gabea).
- Arratsaldeko taldean: Jarraian, ATALAK liburuko 28.fitxako bigarren ariketa (1-20 esaldiak) zuzendu dugu: Etortzea / etorri izana. Hau, -T(Z)EA nominalizazioa eta PARTIZIPIOA + IZANA arteko aldea lantzeko ariketa aproposa zen. Astiro zuzendu dugu, ohartaraziz, alde batetik, ekintza amaitua dagoen ala ez erreparatu behar diotela ikasleek eta, bestetik, nominalizazio horrek esaldian hartu behar duen kasuari (zer, zerk, zertaz…), aditzak hala eskatzen duelako:
Pozten naiz zu ezaguTZEAZ (zertaz) = Pozten nau zu ezaguTZEAK (zerk) (bietan ekintza amaitu gabe dago, une honetan ari da gertatzen).
Pozten naiz zu ezagutu izanAZ (zertaz) = Pozten nau zu ezagutu izanAK (zerk) (bietan ekintza amaitua, bukatua dago).
Ezker-eskubiko bi adibideak parekoak dira, baliokideak. Aldea gramatikala da: NAU aditza nor-nork aditz bat denez, NORK edo ZERK kasua eskatzen du derrigorrez.
- Arratsaldeko taldean: Ondoren, Altzoko Handiari buruzko bideoarekin batera zetozen berridazketak zuzentzen jarraitu dugu (joan den egunean, lehenengoa baino ez genuen zuzentzerik izan). Horietan, honako esapide eta egituraok agertu zaizkigu:
–(e)LAKOAN < -(e)LAKO USTEAN = -(e)LA PENTSATUZ
· Gaur
liburua klasera ekarri dut, erabiliko duguLAKOAN. = erabiliko duguLAKO USTEAN = erabiliko duguLA PENTSATUZ.
· Maila
honetan matrikulatu gara, aurten asko ikasiko duguLAKOAN. = ikasiko duguLAKO USTEAN =
ikasiko duguLA PENTSATUZ.
·
Bihar
ere eguraldi ona egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.
·
Ikasle
hauek oso jatorrak dirELAKOAN NAGO = dirELA USTE DUT.
· Putinek hasitako gatazkak luze joko duELAKOAN NAGO = luze joko duELA uste dut.
-T(Z)EARREN = -T(Z)EAGATIK helburuzkoa edo kausazkoa
· Zurekin
egoTEKO etorri naiz = Zurekin egoTEARREN
etorri naiz = Zurekin egoTEAGATIK
etorri naiz.
· Haserre dagoenean, Ainarak edozein gauza egingo luke bere aldamenekoak = ondokoak minTZEKO = minTZEARREN = minTZEAGATIK.
· BAINA…ez nahastu “partizipioa + ARREN” kontzesiboarekin: Mirenek bere hitzekin ni mindu ARREN, barkatu egingo diot, hitz haiek esan zizkidanean ez baitzen bere buruaren jabe. Irakasleak birritan azaldu ARREN, ez dut tutik ere ulertu.
EZ DA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA esapidea
·
Gaur
egun, haurrak behar bezala heztea (hezitzea) ez da AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA = ez da erraza = ez da txorakeria
= ez da txantxetakoa = ez da huskeria.
ZERI + UKO EGIN = Zerbaiti ezetz esan, zerbait ez egin, zerbaiti muzin egin.
· Ikasle horrek matrikulARI UKO EGIN DIO eta aurrerantzean ez da klasera etorriko. Ikasle horrek eskolara etorTZEARI UKO EGIN DIO. Gidari horrek alkoholemia kontrola egiTEARI UKO EGIN DIOnez, atxilotuta eraman dute komisaldegira. Kirolari horrek Txapelketa Nagusian parte harTZEARI UKO EGIN DIO. Valentziar Erkidegoko presidenteak zergak igoTZEARI UKO EGINGO omen DIO.
- Arratsaldeko taldean: Jarraian, azken ariketa egin dugu zuzenean. Bertan, ikasleek ikus-entzunezkoan atera zaizkigun zenbait hitz baliokideak (sinonimoak) ala aurkakoak diren adierazi behar izan dute.
- Arratsaldeko taldean: Gogorarazi diet Altzoko Handia izeneko testua banatu niela joan den astean, eurek irakur zezaten. Oraindik irakurria ez badute, irakurtzeko aholkatu diet.
- Arratsaldeko taldean: Hizkuntzak ikastea izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu. Paragrafo bakoitzaren hasierako esaldia hautatu behar izan dute ikasleek, kontuan izanik lehenengo esaldi horrek eta jarraian datorrenak koherentzia edo ideien arteko lotura gorde behar duela. Zuzendu ahala, hainbat azalpen eman diet (kopia bana dute):
1. Subjuntiboaren erabilera HELBURUZKO perpausak egiteko.
“Gaur egungo mundu globalizatuan gero eta beharrezkoagoa da hizkuntzen ezagutza herrialde desberdinetako herritarrak elkarrekin komunika_ DAITEZEN (=komunikatzeko)”.
2. EKIN aditzaren adiera (=hasi) eta erabilera (beti darama NORI edo ZERI kasua).
“…euren ama hizkuntza ez den beste hizkuntzaren bat ikasTEARI ekiten DIOTE (=ikasTEN hasten dira)”.
3. -T(z)EAR nominalizazioa (=-T(z)EKOTAN = -T(z)EKO ZORIAN = -T(z)EKO ARRISKUAN).
“Hauek normalean hizkuntza bitxiak, galTZEAR (=galtzekotan = galtzeko zorian) daudenak edo modan ez daudenak aukeratzen dituzte, sanskritoa eta grekera klasikoa, esaterako”.
4. X BAINO EZ = X BAIZIK EZ = X BESTERIK EZ = X BAKARRIK.
“Hizkuntza bat ikasteak edota menderatzeak onurak BAINO EZ dakartza “.
5. “Arestian (=lehentxeago = gorago) aipatu dudan bezala” TESTU ANTOLATZAILEA.
6. PARTIZIPIOA + EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK. Ezezko baldintzak egiteko “komodina”.
“Derrigorrezko ikasketak amaitutakoan, hizkuntza horiek ikasten jarraitu EZEAN = jarraitu EZIK (=jarraitzen ez badute), ikasitakoa herdoiltzen eta ahazten zaie”.
7. EGOKITU aditzaren forma TRINKOAren BI ERABILERAK (aditz gisa / testu antolatzaile gisa).
-
Aditz gisara erabil daiteke:
Objektu sing.
(zer): dagokit, dagokik /n, dagokio,
dagokigu, dagokizu, dagokizue, dagokie.
Obj. plurala (zer): dagoZkit, dagoZkik /n, dagoZkio, dagoZkigu,
dagoZkizu, dagoZkizue, dagoZkie).
-
Testu antolatzaile gisako erabilera: Sukaldeari dagokionez, komunari dagokionez, kopuruari dagokionez,
arrazoiei dagokienez…) (“con respecto a…”).
Bai erabilera batean, bai bestean, NORI edo ZERI kasua eskatzen du aurrean:
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Heziketa ala…diziplina? (0,30¨). Batetik, euskara ikasteko euren prozesuaz edo ibilbideaz eta erabiltzen dituzten nahiz erabil daitezkeen baliabideez jardun dute solasean. Bestetik, heziketak urteen joan-etorrian izan duen bilakaeraz. Hezkuntza-irakaskuntza arloan azken urteotan gauzatu diren berrikuntza guztiek irakaskuntza “estatikoa” saihestu nahi izan dute eta irakaskuntza parte-hartzaile bat sustatu (sormena garatzen duena, ikasleek gogoeta egiteko (=hausnartzeko) aukera ematen diena, talde-lana eta elkarlana bultzatzen dituena…), egia bada ere, pandemiak atzerapausoa ekarri duela alde horretatik. Ikasleek eurek jasotako heziketa izan dute mintzagai, horretarako banatu diedan mintza-fitxa baliatuz. Hurrengoan beste saio bat eskainiko diogu.
-
Arratsaldeko taldean: ETXERAKO LANAK:
1. Ahozkotasuna lantzearen garrantzia
deritzon ulermen-jarduera, galderak eta erantzunak uztartzean datzana.
2. Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketa. Cloze-testa.
- OHARRA: Goizeko taldean: gaur etorri diren hiru ikasleak joan den astean etorri ez zirenez eta, aldiz, joan den astean etorritakoak gaur agertu ez direnez, klasearen nondik-norakoak aldatu behar izan ditutzuzenean egin dugu ariketa hau, astiro, behar diren azalpenak emanez.
- Goizeko taldean: Hasteko, –T(Z)EA nominalizazioaren (amaitu gabeko ekintza) eta IZANA partizipioaren (ekintza amaitua) arteko aldea azaldu diet, adibide hauen bidez:
(Zer) + Sentitzen dut
afarira ez joaTEA (afaria datorren
asteburuan izango da) / Sentitzen dut afarira joan ez IZANA (afaria joan den
larunbatean izan zen).
(Zer) + Eskertzen dizut ikastolako gurasoen bilerara joan IZANA, nik ezin bainuen (bilera joan den astean izan zen) / Eskertuko nizuke nire ordez ikastolako gurasoen bilerara joaTEA, ni ezin izango bainaiz joan (bilera gaur arratsaldean izango da).
(Zertaz) + Damutuko zara etxe hori
ez erosTEAZ. Birritan pentsatu gabe, erosi!! (Kristoren mauka = pagotxa da) / Ederki damututa
nago aukera izan nuenean etxe hura erosi ez IZANAZ, ordutik
etxebizitzen prezioak gora egin baitu nabarmen.
(Zerk)
+ Pozten nau
zurekin bidaiaTZEAK (zerk). Ea elkarrekin ondo konpontzen (=moldatzen)
garen ! (eramaten garen) / Pozten nau zurekin bidaiatu
IZANAK (zerk). Zein
ondo konpondu (=moldatu) garen elkarrekin!
(Zerk) + Ilusio handia egiten dit zurekin egoTEAK / Ilusio handia egin zidan egun hartan zurekin egon IZANAK (zerk).
(Zerk)
+ Kalte egin zidan perretxiko
haiek jan izanaKKK (zerk
egin zidan kalte?) (ekintza amaitua, lehenaldian).
(Zerk)
+ Kalte egin dit perretxiko
horiek jan izanaKKK (zerk
egin dit kalte?) (ekintza amaitua, gaur goizean, esaterako).
(Zerk?)+
Kalte egiten dit perretxikoak jaTEAKKK (zerk
egiten dit kalte?) (ohiturazko ekintza eta, beraz, amaitu gabea).
(Zerk?) +Kalte egingo dit perretxikoak jaTEAKKK (zerk egingo dit kalte?) (geroaldia, eta beraz, gertatu gabea).
- Goizeko taldean: Jarraian, ATALAK liburuko 28.fitxako bigarren ariketa (1-20 esaldiak) zuzenean egin dugu: Etortzea / etorri izana. Hau, -T(Z)EA nominalizazioa eta PARTIZIPIOA + IZANA arteko aldea lantzeko ariketa aproposa da. Astiro egin dugu ozenki gurpilean, ohartaraziz, alde batetik, ekintza amaitua dagoen ala ez erreparatu behar diotela ikasleek eta, bestetik, nominalizazio horrek esaldian hartu behar duen kasuari (zer, zerk, zertaz…), aditzak hala eskatzen duelako:
Pozten naiz zu ezaguTZEAZ (zertaz) = Pozten nau zu ezaguTZEAK (zerk) (bietan ekintza amaitu gabe dago, une honetan ari da gertatzen).
Pozten naiz zu ezagutu izanAZ (zertaz) = Pozten nau zu ezagutu izanAK (zerk) (bietan ekintza amaitua, bukatua dago).
Ezker-eskubiko bi adibideak parekoak dira, baliokideak. Aldea gramatikala da: NAU aditza nor-nork aditz bat denez, NORK edo ZERK kasua eskatzen du derrigorrez.
- Goizeko taldean: IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Altzoko Handia, erraldoi euskalduna (x0,8). Gure lehenengo gaia IDENTIFIKAZIO PERTSONALA da eta horren barnean, euskaldunok ditugu aztergai. Ikasleei euren ustez euskaldunok nolakoak garen galdetu ostean (leialak, itxiak, sentimenduak adierazterakoan hotzak, aldarrikatzaileak, sudur-luzeak, baxuak, sendoak, ile-beltzekoak, belarri-luzeak, buru-gogorrak edo tematiak, ondo jaten dugunak…garela adierazi dute), ohikoa baino garaiagoa (=altuagoa) zen euskaldun bati buruzko ikus-entzunezkoa jarri diet, “Altzoko Handia”ri buruzkoa. Sarrera irakurri ostean, itemak astiro azaldu eta bideoa ikusi dugu birritan. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Nahi izanez gero, etxean berriro ikus dezakete, blogean izango baitute ikusgai.
Pilar Altzoko Handiaren ondorengoa (=oinordekoa) da / Altzoko Handia Pilarren arbasoa zen.
- Goizeko taldean: Altzoko Handiari buruzko entzungaiaren atzeko
aldean datozen bi ariketak egin ditugu zuzenean denon artean. Hasteko, bideotik
ateratako bost esaldi berridatzi behar izan dituzte ikasleek, gramatika nahiz lexiko egitura desberdinak lantzeko;
nik lagundu diet. Berridazketa horietako bakoitza egin ahala, egitura horren
argigarri diren zenbait adibide eman dizkiet. Ondoren, bideoko zenbait hitz baliokideak ala aurkakoak diren adierazi behar izan dute.
Honako egitura hauek agertu zaizkigu berridazketetan:
ZERK edo NORK ATENTZIOA EMAN (atentzioa deitu)
= ZER edo NOR DEIGARRIA IZAN.
· Egunkarian
irakurritako datuAK (zerk)
atentzioa eman dit = Egunkarian irakurritako datuA (zer) deigarria iruditu zati = deigarria egin zait.
·
Amaiaren
poltsAK (zerk) atentzioa eman
dit, hain da koloretsua! = Amaiaren poltsA
(zer) deigarria iruditu zait = deigarria egin zait.
·
Amaiaren
poltsAK (zerk) atentzioa
ematen du = Amaiaren poltsA (zer)
deigarria da.
· Euskararen
arloan horrenbeste hiztun galdu izanAK
(zerk) atentzioa ematen dit = Euskararen arloan horrenbeste hiztun galdu izanA (zer) deigarria iruditzen zait =
deigarria egiten zait.
Egitura hau erabilgarria gerta dakieki, bai bitartekotza ariketetan grafikoetako ehunekoak edo portzentajeak interpretatzeko (Atentzioa eman dit etxetik kanpo euskara hutsean hitz egiten duten gaztetxoen kopuruak, %24koa baino ez baita) bai iritzi artikuluan datu objektiboak testuratzeko (Egunkarian goizean irakurri dudan datu batek atentzioa eman dit: euskaldunen %34 etorkinen aurka omen daude).
–(e)LAKOAN < -(e)LAKO USTEAN = -(e)LA PENTSATUZ
· Gaur
liburua klasera ekarri dut, erabiliko duguLAKOAN. = erabiliko duguLAKO USTEAN = erabiliko duguLA PENTSATUZ.
· Maila
honetan matrikulatu gara, aurten asko ikasiko duguLAKOAN. = ikasiko duguLAKO USTEAN =
ikasiko duguLA PENTSATUZ.
·
Bihar
ere eguraldi ona egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.
·
Ikasle
hauek oso jatorrak dirELAKOAN NAGO = dirELA USTE DUT.
· Putinek hasitako gatazkak luze joko duELAKOAN NAGO = luze joko duELA uste dut.
-T(Z)EARREN = -T(Z)EAGATIK helburuzkoa edo kausazkoa
· Zurekin
egoTEKO etorri naiz = Zurekin egoTEARREN
etorri naiz = Zurekin egoTEAGATIK
etorri naiz.
· Haserre dagoenean, Ainarak edozein gauza egingo luke bere aldamenekoak = ondokoak minTZEKO = minTZEARREN = minTZEAGATIK.
· BAINA…ez nahastu “partizipioa + ARREN” kontzesiboarekin: Mirenek bere hitzekin ni mindu ARREN, barkatu egingo diot, hitz haiek esan zizkidanean ez baitzen bere buruaren jabe. Irakasleak birritan azaldu ARREN, ez dut tutik ere ulertu.
EZ DA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA esapidea
·
Gaur
egun, haurrak behar bezala heztea (hezitzea) ez da AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA = ez da erraza = ez da txorakeria
= ez da txantxetakoa = ez da huskeria.
ZERI + UKO EGIN = Zerbaiti ezetz esan, zerbait ez egin, zerbaiti muzin egin.
· Ikasle horrek matrikulARI UKO EGIN DIO eta aurrerantzean ez da klasera etorriko. Ikasle horrek eskolara etorTZEARI UKO EGIN DIO. Gidari horrek alkoholemia kontrola egiTEARI UKO EGIN DIOnez, atxilotuta eraman dute komisaldegira. Kirolari horrek Txapelketa Nagusian parte harTZEARI UKO EGIN DIO. Valentziar Erkidegoko presidenteak zergak igoTZEARI UKO EGINGO omen DIO.
-
Goizeko taldean: ETXERAKO LANAK:
1. (Egina ez badute) Pozten naiz zu ezagutzeaz izeneko
jarduera. Bertan ageri den elkarrizketan, ezagunak
agurtzeko, ezezagunak agurtzeko eta norbere nahiz besteen aurkezpena egiteko
egiturak txertatu behar dituzte, kontuan izanik, elkarrizketa horretako
partaideek lehendik elkar ezagutzen duten ala ez. Lehen eskola egunerako oso
aproposa.
2. (Egina ez badute) Euskal hiztunaren dekalogoa. Hor dituzten hamar irakaspenak osatu behar
dituzte, esaldiaren lehenengo zatia eta bigarrena elkarrekin uztartuz. Ebazpena
blogean, joan den astean zuzendu baikenuen.
3.
(Egina ez badute) ENTZUNAREN ULERMENA: Hizkuntzak ikasteko zailtasunak. Jasone Cenoz
Hezkuntza Zientzietako katedraduna da eta EHUko ikertzailea. Hezkuntza
eleanitz bateruntz izeneko liburua argitaratu (=plazaratu) du eta
saritua izan da. Liburu horretan Euskal Herriko hezkuntza eleaniztuna[1]
aztertu du. Itemak irakurri ostean, birritan entzun eta, jarraian, zuzendu. Entzungaia
eta ebazpen orria, blogean.
4. (Egina ez badute) Hizkuntzak ikastea izeneko ulermen jarduera. Paragrafo
bakoitzaren hasierako esaldia hautatu behar dute. Gelan zuzenduko dugu.
5. (Egina ez badute) ASTE HONETAKO IRAKURGAIA (blogean eskuragarri):
Altzotik mundura. Altzoko
Handiari buruzko testua irakur dezatela eta nik ipinitako sinonimoei arretaz
errepara diezaietela, euren lexikoa aberastuz joan daitezen.
6.
(Egina ez badute) AUKERAKO JARDUERA (blogean eskuragarri): “Nor izan zen Altzoko erraldoia?”:
Testua osa dezatela erantzun zuzenak aukeratuta.
[1] Eleaniztun(a): ele (hizkuntza) + anitz (asko): hizkuntza asko
hitz egiten dituena: multilingüe, políglota / Elebidun(a): bi hizkuntza
hitz egiten dituena: bilingüe. Elebakar(ra): hizkuntza bakarra hitz
egiten duena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina