Arratsaldeko
taldearen 11. eskola eta goizekoaren 10.a: azaroaren 2 eta 3koak
- Bi taldeetan: Joan den asteartean, azaroak 1, Santu Guztien eguna izan zen eta bezperako gaua, Gau Beltza edo Arimen Gaua. Horren harira, Hemen dugu Halloween ate-joka izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa, zuzendu dugu, distraktoreak saihestuz eta erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.
o Bertan agertu zaigu “ate-joka”
esapidea, zerbait hurbiltzen ari dela adierazten duena (gaztelaniaz “a la
vuelta de la esquina”). Adibidez: Konturatzerako
(=konturatzen garenerako)(noizko?) hemen ditugu Eguberriak ate-joka.
o Bertan agertu zaigu, halaber, “alderik alde” esapidea. Ikasleei “alde batetik bestera(ino)” esan nahi duela gogorarazi ostean, euskaraz “alde” erabiliz sortutako egitura eta esapideen berri eman diet. Horien artean, arreta berezia merezi izan duena NOREN + ALDEAN konparaziozko egitura izan da:
o
Bilbo
(a) Donostia (b) BAINO
handiAGOA da
o
Bilbo
(a) DonotiaREN
(b) ALDEAN
handia_(goa) da.
o
Gure
aitona (a) zurea (b) BAINO
osasuntsuAGO
dago.
o
Gure
aitona (a) zure aitonAREN > zureAREN (b) ALDEAN osasuntsu_ (ago)
dago.
o
Gure
aitona (a) zure aitonAREKIN > zureAREKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, osasuntsu_ (ago) dago.
o
Mugikor
honek (a) beste horrek BAINO
GEHIAGO balio du.
o
Mugikor
honek (a) beste horrEN
(b) ALDEAN, asko
(gehiago) balio du.
o
Mugikor
honek (a) beste horrEKIN
(b) ALDERATUTA =
KONPARATUTA, asko (gehiago) balio
du.
Kontuz!!!
Gure aitona ZUre aldean, osasuntsu_ dago
(gure
aitona / zu ari gara konparatzen).
= Gure aitona ZU BAINO osasuntsuAGO dago.
Gure aitona ZUREAren
aldean, osasuntsu_
dago
(gure
aitona / zure aitona = zurea ari gara konparatzen)
= Gure aitona ZUREA BAINO osasuntsuAGO dago.
o “eske(an)”. Gaztelaniazko “pidiendo” euskaraz MUGAGABEA + eske(an) egitura erabiliz itzultzen da.
o
Euskaraz “pidiendo…” egiteko ez dugu esango “euria
eskatzen”, “euri_ eske(an)”
baizik. MUGAGABEA + ESKE(AN).
Langabezian geratu zenetik, nire ahizpak erakundeetara
jo zuen, lan_ ESKE (lana eskatzen). Ikasle bat laguntza_ eske etorri
zait; psikologoarenera jo zuen aholku_ eske; informazio_ eske etorri zaigu;
argibide_ eske hurbildu zen udaltzainarengana; Eguberrietan etxez etxe ibiltzen
gara baserritar jantzian diru_ eske; bizilagun berria goizean gatz_ eske etorri
zait. Ez etorri nigana azalpen_ eske, ez baitaukat zuri inolako azalpenak eman
beharrik.
o
Antzekoa gertatzen da BILArekin: MUGAGABEA + BILA. ogi_ bila bidali dut semea; perretxiko_ bila
ibili ginen goiz osoan Aralarreko basoetan.
o
Dena den, NOREN kasuarekin ere ager liteke:
NOREN kasua daramanean, konkretua edo ezaguna izaten da; mugagabean doanean –
gehienetan – berriz, ez.
Manolo etorri zait diru_ ESKE(AN). // Atzo Manolok
niri 20 euro utzi zizkidan eta gaur etorri zait diruAREN ESKE(AN).
Goizean ogi_ BILA
joan naiz. // Ogia zure etxean ahaztu zait eta orain joango naiz ogiAREN BILA.
Gero eta jende gehiagok jotzen omen du sare sozialetara bikotekide_ BILA. // Bostetarako bikotekideAREN BILA joan behar izaten dut, berak ez baitaki gidatzen.
o “agidanean”, zalantza edo ziurtasun eza adierazten duen partikula
agertu zaigu. Denon artean, horko esaldia modu desberdinetan berridazten jardun
dugu:
Ospakizun
hori, AGIDANEAN, aspalditik dator.
Ospakizun
hori, AGIDANEZ, aspalditik dator.
DIRUDIENEZ, ospakizun
hori aspalditik dator.
Ospakizun
hori aspalditik datorrELA DIRUDI.
BADIRUDI ospakizun
hori aspalditik datorrELA.
Ospakizun
hori aspalditik OMEN dator.
Ospakizun
hori aspalditik EI dator.
ANTZA DENEZ, ospakizun
hori aspalditik dator.
(ANTZA), ospakizun
hori, (ANTZA), aspalditik dator, (ANTZA).
(NONBAIT) ospakizun
hori, (NONBAIT), aspalditik dator, (NONBAIT).
ITXURA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.
o “nahi izatera”: nahi (baldin)
bazuten = nahi izanez gero. Baldintzazkoa da.
o “ase zezaten”: subjuntibozko adizkiak “zertarako?” galderari erantzuteko erabil daitezke (subjuntiboaren 1. erabilera, helburuzkoa):
ZERTARAKO?
o
Nik
adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZEKO.
o
Nik
adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZEARREN.
o
Nik adibideak
arbelean jarri ditut, zuek hobeto uler DEZAZUEN
(subj.)
o Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZE ALDERA.
o –(e)Z GERO / EZEAN (=EZIK) baldintzazko “komodinak”: lehenengoa baiezko baldintzak egiteko erabiltzen da; bigarrena, berriz, ezezkoak egiteko. Biek ala biek, hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa eta irreala) balio dutenez, oso erabilgarriak dira. Partizipioari eransten zaizkio, ez aditz jokatuari.
o
Egunero
klasera etorriZ GERO,
asko ikasiko DU (= Egunero klasera
etortzen bada, asko ikasiko du).
o
Egunero
klasera etorriZ GERO,
asko ikasiko LUKE (= Egunero klasera
etorriko balitz, asko ikasiko luke).
o Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko ZU(KE)EN (= Egunero klasera etorri (izan) balitz, asko ikasiko zu(ke)en).
o
Mikel klaseetara
etorri EZEAN (=etorri EZIK),
ez DU ikasiko (=Mikel klaseetara etortzen
EZ bada, ez du ikasiko).
o
Mikel klaseetara
etorri EZEAN (=etorri EZIK),
ez LUKE ikasiko (= Mikel klaseetara etorriko
EZ balitz, ez luke ikasiko).
o Mikel iaz klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez ZU(KE)EN ikasturtea gaindituko (=Mikel iaz klaseetara etorri (izan) EZ balitz, ez zu(ke)en ikasturtea gaindituko).
o “ase” eta “atxiki” aditzak. Aditzok ez daramate –TUrik.
Nahikoa jan dut. Ase naiz. Gure
beharrak edo premiak ase behar ditugu.
Gutun honekin batera atxiki dizkizut
= erantsi dizkizut = gehitu dizkizut landetxearen planoak (= Gutun honi atxiki
dizkiot).
Atxikirik = atxikita
(Nola?) bidaltzen dizkizut nire agiriak nahiz tituluak (atxikituta).
AtxikiTAKO agiriak (dokumentuak) lagungarri izango zaizkizulakoan (=lagungarri izango zaizkizulako ustean = lagungarri izango zaizkizula pentsatuz), zure erantzunaren zain geratuko naiz.
- Bi taldeetan: ENTZUNAREN ULERMENA: Hildakoen inguruko ohiturak (x0,9). Atzerritik datozen ohitura eta ospakizunek gure arbasoen garaiko hitzak eta usadioak (=ohiturak) ez ote dituzten estalarazi galdetu dio bere buruari Andoni Egañak, garai hartako hitz eta ideiak berreskuratzeaz gainera, hau da, atzerriko ohitura nahiz ospakizunek ez ote dituzten kolokan edo galtzeko arriskuan jartzen geure geureak direnak. Itemak azaldu ostean, bitan entzun dugu eta, jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz (erantzun orria arbel digitalean jarrita). Berriro entzun nahi izanez gero, blogean izango dute entzungai. Oharrak:
- HilZORIAN zegoen = hilTZEKO ZORIAN zegoen = hilTZEAR zegoen = hilTZEKOTAN zegoen = hilTZEKO ARRISKUAN zegoen = AZKENETAN zegoen (gutxi falta zitzaiola hiltzeko, alegia).
- Onez onekoak egin = adiskidetu
- HilTZERAKOAN (justu, hil aurretik) // hilTZEAN (hiltzen den momentuan) // hilDAKOAN (hil eta gero).
-
Ni ohartu
naiz = ni konturatu naiz >Iñakik
(nork) ni (nor) ohartarazi nau.
-
Ni ohartu naiz autoa ez
dudala giltzatu (=konturatu naiz =
jabetu naiz)
-
Aitorrek (nork) ni (nor) horretaz
(zertaz) ohartarazi
nau.(nor-nork
aditza)
- Aitorrek (nork) niri (nori) autoa ez dudala giltzatu ohartarazi dit.(nor-nori-nork)
- Arratsaldeko taldean: Umerik gabeko hotelak. 2. jarduera. Ikasleek artikulu osoa irakurri behar zuten eta hamar esaldi osatu behar zituzten, amaiera egokiak aukeratuz. Zuzendu egin dugu.
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA (0,25´): Umerik gabeko hotelak. Arratsaldeko taldean: Joan den egunean ere honezaz hitz egin genuen arren, berriz heldu diogu gaiari; izan ere, joan den egunean etorri ez ziren lau ikasle genituen gaur gurekin – joan den egunean halako bi ikasle, beraz – eta euren iritzia ere interesgarria izan zitekeelakoan, binaka aritu dira solasean. Goizeko taldean: Lehenengo saioa izan da, baina hizpide handirik eman ez dienez, ez diogu hurrengoan berriro helduko.
1. Ezagutzen al duzue umerik onartzen ez duten hotelik? Eta izan al zarete inoiz halako batean?
2. Zer deritzezue horrelako hotelei?[1] Diskriminatzaileak direla iruditzen zaizue? Legea urratzen [2]ote dute? Ala ulertzen al duzue bezero batzuek haurrak inguruan nahi ez izatea?
3. Horrelako ostatuen aldekoa bazara, non gehiago ukatu behar litzaieke sarbidea haurrei?
4. Eta animaliei dagokienez? Ongi iruditzen zaizue hainbat ostatu eta hoteletan – oraindik, gehienetan – ez onartzea? Eta onartzeagatik gehigarri bat ordaindu behar zatea?
5. Non debekatu behar litzateke animaliekin ibiltzea eta non ez? (garraio publikoan, jatetxeetan, dendetan, hondartzan...)
- ETXERAKO LANAK:
- Bi taldeetan: ENTZUNAREN
ULERMENA: Hilerria online. Gaur egun, harreman asko sortzen dira era
digitalean: bikotekidea topatzeko, lanerako, salerosketarako… Ezagutu berri
ditugun hileta ohitura edo usadioetatik urrun, hiletak ere iritsi dira online
negozioen esparrura, adibidez, hilerri digitalen bidez. Baina zer dira “hilerri
digitalak”? Horri buruzko jarduera da honako hau. Itemak arretaz irakurri,
entzun bi aldiz eta zuzendu.
- Bi taldeetan: Alde daramaten egitura nahiz esapideak
lantzeko ariketa. Esaldietako hutsuneak bete behar dituzte, ALDE hitzarekin
osatutako egiturak erabiliz.
- Goizeko taldean: Gaur hizpide izan dugun gaiarekin – umerik gabeko hotelak – zerikusia duen bideo pasartea ikus dezatela eta 1. ariketa egin. IKUS-ENTZUNA: Umerik gabeko hotelak. Egun, gero eta gehiago dira haurrik onartzen ez duten hotelak, turista batzuen lasaitasuna bermatzeko aitzakiarekin, baina gaia aski eztabaidagarria da; izan ere, batzuen ustetan, neurri diskriminatzailea edo baztertzailea da hori. Ikasleek birritan ikus dezatela bideoa eta, ikusi ahala, zortzi esaldiak ordena ditzatela. Ondoren, 2. jarduera egin dezatela: artikulu osoa irakurri eta hamar esaldi osatu, esaldien lehen zatia eta bigarrena uztartuz (=lotuz). Bi ariketen EBAZPENA, blogean.
-
EGINAK izan
behar dituzte:
- Arratsaldeko taldean:
- Erlatibozkoak
3.
- Bi taldeetan:
-
Ez dut azkoitiarra ematen izeneko
ulermen-jarduera.
-
Perretxikotara joateko garai berriak
izeneko cloze-testa. Badituzte erantzunak eta hauen azalpenak; dena den, azalpenak
ulertzen ez badituzte, zalantzak edonoiz galde diezazkidakete eta argituko
dizkiet.
- AUKERAKO
JARDURA (Idatziaren ulermena): 1. gaian, identifikazio pertsonalaz ari
gara. Euskaldunon alderdi fisikoa ez ezik, izaere ere azter dezagun. “Hain serioak al gara euskaldunok?” izeneko
ulermen jarduera. Bertan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar
dituzte hutsune egokietan. Ebazpena (=erantzun orria) blogean dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina