Arratsaldeko taldearen 15. eskola eta goizekoaren 14.a: azaroaren 16 eta 17koa
- Bi taldeetan: Ikasleen ekoizpen idatzian nahiz ahozkoan, gramatika zuzentasuna, aberastasuna eta ideien arteko koherentzia bezain garrantzitsua da ideia horiek (esaldi nahiz paragrafoak) behar bezala uztartzea (=lotzea), horretarako testu antolatzaileak (lokailuak,…) erabiliz, “klipak” balira bezala. Ikasleak ideia, esaldi nahiz paragrafoen arteko kohesioaren garrantziaz ohartarazi ondoren, euskarazko lokailuen azalpen zehatza egin diet (eurek etxean irakurria izan behar lukete). Lokailuok multzoka eta azpimultzoka sailkatuta dauzkate, ideien artean dagoen erlazioaren arabera:
Emendiozko lokailuak (ere, gainera, bestalde,
behintzat…)
hautakariak (bestela, osterantzean)
aurkaritzakoak (ordea, berriz, dena den, hala
ere, edonola ere…) ondoriozkoak (beraz, orduan, hortaz, ondorioz…)
kausazkoak (zeren, izan ere)
azalpenak ematekoak (hots, hau da, alegia)
adibideak ematekoak (esate baterako, hala nola,
besteak beste…) zehaztekoak (hain zuzen ere)
sintesi bat egitekoak (azken finean…)
Arreta berezia merezi izan du ondoriozkoen eta kausazkoen arteko aldeak. Ez ditzatela bi multzo hauetako lokailuak nahastu, justu aurkakoak baitira!!:
- Lo egiteko arazoak izaten ditut; BERAZ = HORREGATIK = HORTAZ = HORI DELA ETA = ONDORIOZ = HORREN ONDORIOZ, lotarako pilulak hartzen ditut.
(kausa lehenengo doa eta ondoriozko lokailu hauen jarraian, ondorioa dator).
- Lotarako pilulak hartzen ditut; IZAN ERE, lo egiteko arazoak izaten ditut.
(justu alderantziz. Ondorioa aurrean doa eta IZAN ERE lokailuaren jarraian kausa dator) (“Zergatik hartzen dituzu lotarako pilulak?” galderari erantzuten dio ondoren datorren kausazko esaldiak eta beraz, kausazko lokailu bat beharko dugu: IZAN ERE (= ZEREN lo egiteko arazoak izaten ditut = lo egiteko arazoak izaten ditudaLAKO = ditut ETA = BAITitut).
- Bi taldeetan: AHOZKO JARDUERA: Iraganeko NOR-NORI-NORK. Ikasleei ahoz iraganeko nor-nori-nork erabiltzeko esaldiak eginarazi dizkiet eta esaldi bera abiapuntutzat hartuta, konbinazio desberdinak eskatu dizkiet, adizki hauen erabileran treba daitezen.
- Bi taldeetan: Iraganeko
NOR-NORI-NORK adizkiak lantzeko ariketak egin dituzten edo egiten ari diren
galdetu diet. Egitearen garrantzia azpimarratu diet. Eginak ez badituzte,
jarrai dezatela egiten. Horren harira, askotan azaldu dut NOR-NORI-NORK
aditzetan hiru osagai izaten direla (nor edo zer, nori eta nork), baina izan
badira NOR-NORI-NORK “faltsuak”, sasi-NOR-NORI-NORK aditzak, objekturik
(nor edo zer) ez dutenak. Hauen azalpena egin diet (azalpenaren kopia
badute).
§ Batetik,
Iparraldean eta Hegoaldean desberdin erabiltzen direnak (biak ongi egon arren):
DEITU,
LAGUNDU, ENTZUN (Iparraldean, NOR-NORK gisa erabiltzen dituzte;
Hegoaldean, berriz, NOR-NORI-NORK “faltsu” gisa).
§ Bestetik,
bakarrik doazenean NOR-NORK direnak eta NORI edo ZERI daramatenean, berriz, sasi-NOR-NORI-NORK
direnak: BEGIRATU,
JARRAITU, ITXARON.
§ Azkenik, beti NOR-NORI-NORK “faltsuak” direnak: EUTSI = HELDU, ERASO.
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA: Turista mota (II. Saioa)(30´): Aurreko egunetan, turismoa eta honek dakarren masifikazioa mugatu behar litzatekeen ala ez eztabaidatu dugu. Joan den egunean zuzendutako testuan (Bidaiatzeko modu berrien bila) zenbait ideia agertu zitzaizkigun, hala nola, gaur egun lehen baino irteera motzagoak egiten ditugula, oporretara joaten garenean gutxiago gastatzen saiatzen garela, askoz lehenagotik erosten ditugula azken momentura arte itxaron beharrean, gazteek nahiago izaten dutela bidaia-txartela erosi eta gero euren kabuz ibili, eta badirela merke bidaiatzeko moduak, esaterako, etxe-trukea, autoa partekatzea eta cochsurfing-a. Zu zeu nolako turista zaitugu? Beste makina bat turista bezala, promozionatzen diren lekuetara joaten den horietakoa ala txoko ezkutuen bila jotzen duten horietakoa? Ikasleak binaka nahiz hirunaka bilduta puntu jakin batzuen gainean solastu dira (puntu bakoitzeko denbora-tarte jakina utzi diet). Gaurkoan, 5. eta 6. puntuak izan dituzte mintzagai eta, ahal duten neurrian, adizki hipotetikoak erabiltzera bultzatu ditut.
-
Zuk trukatuko al zenuke zeure etxea
ezezagun batzuekin? Zergatik? Eta partekatuko al zenuke autoa ezezagun batekin
/ batzuekin bidaia bera egiteko? Zeure burua fidakaitzat (fidakaitza =
mesfidatia) daukazu? Ala fidakorra zarela uste duzu?
- Zer deritzozu couchsurfing-ari[1]? Zuk partekatuko zenuke etxea bidaiari ezezagunekin? Hartuko al zenituzke zure etxean?
- Goizeko taldean: Erlatibozkoak 3 zuzentzen amaitu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Besteak beste, aditz hauek gogorarazi dizkiet:
JAKINAREN GAINEAN EGON = JAKIN = ZEREN BERRI IZAN
-
Dabid,
ba al dakizu Jaione haurdun dagoela?
- Bai, jakinaren gainean nago = Badakit = Badut horren (zeren) berri.
JAKINAREN GAINEAN JARRI = JAKINARAZI = ZEREN BERRI EMAN = OHARTARAZI
- (hark gu) Jakinaren gainean jarri gaitu (nor-nork) = (hark gu zertaz) ohartarazi gaitu (nor-nork) =(hark guri) zerbaiten berri eman digu (nor-nori-nork) = (hark guri) zerbait jakinarazi digu (nor-nori-nork).
Dabidek (nork) istripu bat
gertatu dela (zer) ohartarazi digu.
Dabidek (nork) (gu) horretaz
(zertaz) ohartarazi gaitu.
Dabidek istripu baten (zeren) berri eman digu.
Dabidek istripu bat gertatu dela (zer) jakinarazi
digu.
Istripu bat gertatu omen da. Dabidek jakinaren gainean jarri gaitu.
- Bi
taldeetan: ETXERAKO
LANAK:
- Lokailuekin esaldiak osatzeko ariketa. 33 esaldi
dira, ideien arteko erlazioa kontuan izanik lokailu egokia sar dezaten ideia
horiek elkarri lotzeko (=uztartzeko). EBAZPEN orria ere eman diet.
- Idazlana: Eskabide gutun formala. Ikasleek
diru-laguntza eskatu beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, landetxe bat
ireki ahal izateko.
- Idazlan
hori egiteko, gutun edo e-mail formalak idazteko argibideak eta jarraibideak
biltzen dituen txostena – lehendik dutena baino osatuagoa – banatu diet: Gutun
edo e-mail formalak idazteko jarraibideak. Irakur dezatela arretaz idazlana
idazteari ekin baino lehen!!!!!!
- Irakurgaia:
Ostalarien aukera, anfitrioien eztabaida. “Administrazioa euskaraz”
aldizkariaren 110. alean (2020ko urrikoa) dator pisu turistikoei buruzko afera (=auzia =
gai eztabaidagarria). Egokiena dena irakurtzea litzatekeela adierazi
diet eta, hori bai, hirunaka adostuta, zati bat presta dezatela hurrengo
klasean elkarri ahoz laburbiltzeko (a
zatia: Amaya Vildosolari egindako elkarrizketa; b zatia: Alvaro Crespo Atini egindakoa; c zatia: Alvaro Días-Muniori eginikoa).
- Egin ez badituzte, egin ditzatela iraganeko NOR-NORI-NORK
lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Turismoa Euskal Herrian (gomendatutako abiadura: x 0`9). (Arratsaldeko taldean itemak banan-banan azaltzeko astia izan dugu). Itemak arretaz irakur ditzatela eta audioa birritan entzun (klasean zuzenduko dugu). Itemetan honako egitura hauek ageri dira, jada ikasturte honetan agertu zaizkiguneak eta, beraz, ikasleei ezagun egin behar litzaizkiekeenak. Horien azalpenak oin-ohar gisa dituzte azpian.
Ezezko konparazioa da. EZ BEZALA(KOA). Konparazioa egiteko modu honetan, bi
konparagaiak elkarren ondoan jartzen dira, hau da, baiezko konparazioek
bezalako ordena du:
Gela hau (a) gela hori (b) BEZALAKOA da >>
Gela hau (a) gela hori (b) EZ BEZALAKOA da
= Gela hau (a) EZ da gela hori (b) BEZALAKOA.
Kristauen ohiturak (a) musulmanenak (b) EZ BEZALAKOAK dira
=
Kristauen ohiturak (a) EZ dira
musulmanenak (b) BEZALAKOAK.
Nik (a) zuk (b) BEZALA hitz egiten dut frantsesez
Nik (a) zuk (b) EZ BEZALA hitz egiten dut
frantsesez
= Nik (a) EZ dut zuk (b) BEZALA hitz egiten frantsesez.
Gogoratu: “Bere horretan + utzi / egon / geratu / jarraitu...”: lehen zegoen bezala, ukitu gabe, inongo aldaketarik egin gabe. Aurten etxeko horma guztiak margotu ditugu, nire logelakoa izan ezik; nire logelakoa bere horretan utzi dugu.
Gogoan izan: a EZ EZIK, b ERE.
Egitura honek bi osagai elkartzen ditu:
“Turismoa ez ezik, beste jarduera ekonomikoak ere…”
Honen
parekoa da:
“Ez bakarrik turismoa, beste jarduera ekonomikoak ere…”
= “Turismoa eta beste
jarduera ekonomikoak…”
= “Bai turismoa, bai beste
jarduera ekonomikoak…”
= “Nola turismoa, hala
beste jarduera ekonomikoak…”
= “Turismoa nahiz beste jarduera ekonomikoak…”
= “Turismoa zein beste jarduera ekonomikoak…”
-
EGINAK IZAN:
o Bidaiatzeko aholkuak. Ulermen-jarduera honetan, batetik, hitz
bankuko hitzak txertatu behar dituzte araudiaren hutsuneetan eta, bestetik, a),
b) eta c) artean aukeratu behar dute ondo deklinatuta dagoena. Lexikoa ikasteko
eta mugagabea errepasatzeko, ariketa egokia da guztiz.
o Lehenengo eskola eguna. Aurreko
ikasturteetako ikasleek ekoiztutako 28 esaldi banatu dizkiet ikasleei, baina
erlatibozkoen kasu-marka (nor, nork, nori) kenduta. Ikasleek esaldi horietako
erlatibozkoak deklinatu behar dituzte.
o
Kaliforniara
joandako lehenengo euskaldunen testigantzak izeneko ulermen orokorreko
jarduera.
o Ez
dut azkoitiarra ematen izeneko ulermen-jarduera.
[1] Zer DERITZOZU
couchsurfing-ARI = Zer IRIZTEN DIOZU couchsurfing-ARI = Zer IRUDITZEN ZAIZU
couchsufing-A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina