Arratsaldeko taldearen 14. eskola eta goizekoaren 13.a: azaroaren 14 eta 15ekoa
- Bi taldeetan: “Alde” daramaten zenbait egitura edo esapide ezagutarazi nizkien joan den astean. Egitura hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako hau gogorarazi diet, lehen ere azaldu nien arren. ALDEAN konparaziozkoa darabilgunean, alde batetik, 2. konparaziogaiari NOREN edo ZEREN kasua erantsi behar zaio ezinbestean eta bestetik, -AGO(a) ez dugu gehitu behar (BAINO erabiltzean, bai). Izan ere, ALDEAN da konparazio marka eta horrek ez du –AGO(a) eramaten.
-
Bilbo
(a) Donostia (b) BAINO
handiAGOA da
-
Bilbo
(a) DonotiaREN
(b) ALDEAN
handia_(goa) da.
-
Bilbo,
(a) DonostiaREKIN
(b) ALDERATUTA =
KONPARATUTA,
handia_ (goa) da.
-
Gure
aitona (a) zurea (b) BAINO
osasuntsuAGO
dago.
-
Gure
aitona (a) zure aitonAREN > zureAREN (b) ALDEAN osasuntsu_ (ago) dago.
- Gure
aitona, (a) zure aitonAREKIN > zureAREKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, osasuntsu_
(ago) dago.
-
Mugikor
honek (a) beste horrek BAINO
GEHIAGO balio du.
-
Mugikor
honek (a) beste horrEN
(b) ALDEAN asko (gehiago) balio du.
- Mugikor
honek, (a) beste horrEKIN
(b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, asko (gehiago) balio du.
-
Oro
har, emakumezkoek (a) gizonezkoek (b) BAINO pazientzia handiAGOA dute dendaz
denda ibiltzeko.
-
Oro
har, emakumezkoek (a) gizonezkoEN (b) ALDEAN
pazientzia handia_ (goa) dute dendaz
denda ibiltzeko.
-
Oro har,
emakumezkoek (a), gizonezkoEKIN
(b) ALDERATUTA =
KONPARATUTA,
pazientzia handia_ (goa) dute dendaz
denda ibiltzeko.
Kontuz!!!
Gure aitona ZUre aldean, osasuntsu_ dago
(gure aitona / zu ari gara konparatzen).
= Gure aitona ZU BAINO osasuntsuAGO dago.
Gure aitona ZUREAren
aldean, osasuntsu_
dago
(gure
aitona / zure aitona = zurea ari gara konparatzen)
= Gure aitona ZUREA BAINO osasuntsuAGO dago.
- Bi taldeetan: Lehenengo gaian euskara eta euskaldunok ditugu aztergai. Euskaldun batzuk, Euskal Herritik at bizi dira, Argentinan eta Renon, esate baterako. Kanpoan bizi den komunitate horri “Diaspora” deritzo. IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Miel Anjel Elustondo. Euskal diaspora: “Ezagutzen ez dena ez dugu maite”(x1). Diasporari buruzko bideo pasarte hau ikusi dugu bitan. Lehenago, itemak azaldu ditugu eta hauek azaldu ahala, atzealdean ipini diedan lexikoaren berri eman diet. Ikusi ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Nahi izatera, hirugarrenez ikus daiteke, erantzun zuzenak berresteko bideoa etenez.
Hona hemen
ariketa horretan aipagarria izan den lexikoa:
-
Ordezkatu (“sustituir”) > ordezkapenak egiten ditut ospitalean > ni ordezkoa
naiz.
- Ordezkatu (“representar”) > gizon hori enpresa bateko ordezkaria da; gelako ordezkaria Natalia / Gorka da.
-
Ezjakintasuna=ezezagutza: “ignorancia”, “desconocimiento”. Ezjakintasun handia dago gai horren gainean = gai horri buruz.
-
Bermatu (“garantizar”) = ziurtatu (“asegurar”)
-
Sakabanatu = barreiatu (“esparcir”, “dispersar”)
-
Helburu(a) = xede(a) = jomuga
- Ustekabean = ezustean. Mendian
perretxikotan nenbilela(rik), ustekabean basurde bat atera zitzaidan
sastraken artetik.
- Makina
bat euskaldun_ =
euskaldun_ ugari = euskaldun_ anitz
= hamaika euskaldun_ = hainbat
euskaldun_ = euskaldun_ mordoa….
- Belaunaldi(a) = gizaldi(a): “generación”. Ingurumena zaintzen ez badugu, hurrengo belaunaldiek arazo
larriak izan ditzakete.
- Erbestea (=atzerria, baina
zentzu politikoan) (exilio) > erbesteratu (erbestera
joatea, arrazoi politikoengatik) Adib. Puigdemont
Belgikan bizi da erbesteratuta.
- Eskarmentua (“experiencia”)
Adib. Lan munduan: Curriculum honi atxiki
dizkiot nire laneko eskarmentua egiaztatzeko agiriak.
-
Bizipena (“experiencia,
vivencia”). Bizi izandako zerbait,
gertatu zaizun zerbait: Koman egon zen bi
hilabetez; bizipen haren ondoren, gauzak beste modu batera ikusten hasi
zen.
- Ondorengoa = oindordekoa (“descendiente”). Pilar Altzoko Handiaren ondorengoa da; Santxotenak bera agoteen oinordekoa
dela dio.
- Arbasoak (“antepasados”). Nire arbasoak Caceresekoak ziren.
Altzoko Handia Pilarren arbasoa zen.
- Bi taldeetan: Miel Anjel Elustondo. Euskal diaspora: “ezagutzen dena ez dugu maite”. Ulermen jarduera hau zuzendu dugu. Ikasleek galderak eta erantzunak uztartu behar izan dituzte etxean. Zuzenketa azkarra egin dugu; ez dugu testua irakurri, bideoa ikusi berria baitugu.
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA: Turista mota (30´): Aurreko egunetan, turismoa eta honek dakarren masifikazioa mugatu behar litzatekeen ala ez eztabaidatu dugu. Joan den egunean zuzendutako testuan (Bidaiatzeko modu berrien bila) zenbait ideia agertu zitzaizkigun, hala nola, gaur egun lehen baino irteera motzagoak egiten ditugula, oporretara joaten garenean gutxiago gastatzen saiatzen garela, askoz lehenagotik erosten ditugula azken momentura arte itxaron beharrean, gazteek nahiago izaten dutela bidaia-txartela erosi eta gero euren kabuz ibili, eta badirela merke bidaiatzeko moduak, esaterako, etxe-trukea, autoa partekatzea eta cochsurfing-a. Zu zeu nolako turista zaitugu? Beste makina bat turista bezala, promozionatzen diren lekuetara joaten den horietakoa ala txoko ezkutuen bila jotzen duten horietakoa? Ikasleak binaka nahiz hirunaka bilduta puntu jakin batzuen gainean solastu dira (puntu bakoitzeko denbora-tarte jakina utzi diet). Gaurkoan, lehenengo lau puntuak izan dituzte mintzagai.
1. Gazteek dena antolatuta daukaten bidaiak egin beharrean, bidaia-txartela bakarrik erosten omen dute askotan eta gero gerokoak. Zuk zer duzu nahiago, bidaia antolatuak (hegaldia, egonaldia, otorduak, txangoak...dena barne) egin ala bidaia-txartela bakarrik hartu eta gero zeure kontura ibili? Zergatik?
2. Zein izango litzateke zure ametsetako bidaia? Nora joango zinateke dena ordainduta edukiz gero?
3. Inoiz izan al duzu arazorik zure bidaiaren batean? Zein arazo? Nola konpondu zenuen? Erreklamazioa jarri behar izan zenuen?
4. Turistek beti errespetatu behar lituzkete (tokian) tokiko ohiturak (mezkita batera sartzeko praka luzeak janztea edo burua estaltzea, esaterako)?
5. Zuk trukatuko al zenuke zeure etxea ezezagun batzuekin? Zergatik? Eta partekatuko al zenuke autoa ezezagun batekin / batzuekin bidaia bera egiteko? Zeure burua fidakaitzat (fidakaitza = mesfidatia) daukazu? Ala fidakorra zarela uste duzu?
6. Zer deritzozu couchsurfing-ari[1]? Zuk partekatuko zenuke etxea bidaiari ezezagunekin? Hartuko al zenituzke zure etxean?
-
ETXERAKO LANAK:
- Bi taldeetan: Kaliforniara joandako lehenengo
euskaldunen testigantzak izeneko ulermen orokorreko jarduera.
OHARRA: joan den egunean etorri ez zinetenok jakin
dezazuen: EZ DUGU ZUZENDUKO asteazkenean / ostegunean, datorren astean baizik.
- Bi taldeetan: Ikasleen
ekoizpen idatzian nahiz ahozkoan, gramatika zuzentasuna, aberastasuna eta
ideien arteko koherentzia bezain garrantzitsua da ideia horiek (esaldi nahiz paragrafoak)
behar bezala uztartzea (=lotzea), horretarako testu antolatzaileak (lokailuak,…)
erabiliz, “klipak” balira bezala. Lokailurik erabilienen teoria prestatu eta
banatu diet, neuk klasean azalduko diedan arren, eurek etxean jada irakurria
izan dezaten.
OHARRA: joan den egunean etorri ez zinetenok jakin
dezazuen: asteazkenean / ostegunean azalduko dizuet; ahal baduzue, aurretik
irakurria izan; bestela, ez kezkatu.
- Goizeko
taldean, Lehenengo eskola
eguna. Aurreko ikasturteetako ikasleek ekoiztutako 28 esaldi banatu dizkiet
ikasleei, baina erlatibozkoen kasu-marka (nor, nork, nori) kenduta. Ikasleek
esaldi horietako erlatibozkoak deklinatu behar
dituzte. Arratsaldeko taldean: jada egina izan behar lukete, baina norbaitek
oraindik egin ez badu, garaiz dabil egiteko.
Klasean zuzenduko dugunez,
egunero ekarri, zuzendu arte.
- Bi taldeetan: Egin ez badituzte, egin ditzatela iraganeko NOR-NORI-NORK
lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak.
-
EKARRI:
i.
Bidaiatzeko
aholkuak. Ulermen-jarduera
honetan, batetik, hitz bankuko hitzak txertatu behar dituzte araudiaren
hutsuneetan eta, bestetik, a), b) eta c) artean aukeratu behar dute ondo
deklinatuta dagoena. Lexikoa ikasteko eta mugagabea errepasatzeko, ariketa
egokia da guztiz.
[1] Zer DERITZOZU couchsurfing-ARI = Zer IRIZTEN
DIOZU couchsurfing-ARI = Zer IRUDITZEN ZAIZU couchsufing-A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina