2022/11/09

B2.2 maila. ARRATSALDEKOen 12. eskola (azaroak 7) eta GOIZEKOen 11.a (azaroak 8)

 

Arratsaldeko taldearen  12. eskola eta goizekoaren 11.a: azaroaren 7 eta 8koa

-      Arratsaldeko taldean: Erlatibozkoak 3 zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez eta esaldi horietan azpimarratuta ageri diren egituren esanahia azalduz. Arreta berezia ipinarazi diet ordenan eta aipamen berezia egin diet bertan ageri diren egitura hauei:

Diru_ eske(an) (Mugagabea + eske(an) / bila)  (dirua eskatzen). Eguberrietan etxez etxe joaten gara Olentzero hartuta, diru eske(an).

ondo baino hobeto = ezin hobeto. Zer moduz egin duzu azterketa? Ongi baino hobeto! = Ezin hobeto!

alferrik galdu: “desperdiciar”. Ez zait gustatzen denbora alferrik galtzerik. Batzuek dirua alferrik galtzen dute eta ez dute sosik aurrezten. Alferrik galtzen diren elikagaiak biltzen dituzte elikagaien bankuek, gero, beharrean daudenei banatzeko.

 prakak bete lan + ibili = lanez gainezka + ibili = buruz gain + ibili

adarra jo (ilea hartu)

jakinaren gainean + EGON: Jakinaren gainean nago = Badakit = Badut horren (zeren) berri.

jakinaren gainean JARRI (nor-nork): Jakinaren gainean jarri gaitu = ohartarazi gaitu = zerbaiten berri eman digu = zerbait jakinarazi digu.

Dabidek (nork) istripu bat gertatu dela (zer) ohartarazi digu.

Dabidek (nork) (gu) horretaz (zertaz) ohartarazi gaitu.

Dabidek istripu baten (zeren) berri eman digu.

Dabidek istripu bat gertatu dela (zer) jakinarazi digu.

Istripu bat gertatu omen da. Dabidek jakinaren gainean jarri gaitu.

 “Begi” daramaten esapideak:

Norbait edo zerbait BEGIZ JO dut (begia bota diot).

X ikaslea BEGIKO DUT (=gustuko dut, gogoko dut).

Y ikaslea BEGITAN HARTU DUT (“mania diot”).

-    Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA. Gaztainak eta gaztainondoak. Garaian garaiko gai bati buruzko entzungaia aukeratu dut gaurko: gaztainei buruzkoa, udazkenean bete-betean sartuta baikaude eta udazkenaren adierazleetako bat baitira gaztainak. Horretarako, lehenik itemak azaldu dizkiet; gero, bitan entzun dugu entzungaia eta jarraian, zuzendu egin dugu, arbelean erantzunen argudioak seinalatuz; erantzun bakoitza berresteko, hirugarren aldiz entzun daiteke nahi izatera.

-    Arratsaldeko taldean: 1. itemean EZ BEZALAKOA agertu zaigula-eta, ezezko moduzko egitura hau nola erabiltzen den gogorarazi diet. Ez da agertu zaigun lehenengo aldia.

Ezezko konparazioa da. EZ BEZALA(KOA). Konparazioa egiteko modu honetan, bi konparagaiak elkarren ondoan jartzen dira, hau da, baiezko konparazioek bezalako ordena du:

Gela hau (a) gela hori (b) BEZALAKOA da  >>

Gela hau (a) gela hori (b) EZ BEZALAKOA da = Gela hau (a) EZ da gela hori (b) BEZALAKOA.

Kristauen ohiturak (a) musulmanenak (b) EZ BEZALAKOAK dira = Kristauen ohiturak (a) EZ dira musulmanenak (b) BEZALAKOAK.

Nik (a) zuk (b) BEZALA hitz egiten dut frantsesez >>

Nik (a) zuk (b) EZ BEZALA hitz egiten dut frantsesez = Nik (a) EZ dut zuk (b) BEZALA hitz egiten frantsesez.

Biztanle kopuruari dagokionez, …

Irun (a)  Tutera (b) BEZALAKOA da.

Irun (a) EZ da Tutera (b) BEZALAKOA.

Irun (a) Tutera (b) EZ BEZALAKOA da.

Irun eta Hondarribia (a) Tutera (b) BEZALAKOAK dira.

Irun eta Hondarribia (a) EZ dira Tutera (b) BEZALAKOAK.

Irun eta Hondarribia (a) Tutera (b) EZ BEZALAKOAK dira.

-      Goizeko taldean: -(e)NA(K) erlatibozkoa. Atalak liburuko 35. fitxa (55. orrialdekoa) zuzendu dugu. Bertan, ikasleek erlatibozko tradizionala aposizio bihurtu behar zuten. Zuzenketa amaitutakoan, erantzun-orria banatu diet.

-     Goizeko taldean: Galderak beste Donostia horretara izeneko ulermen-jarduera zuzedu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Aurretik lexikoa jorratzeko testu hau landua dutenez, horrek erraztu die ulermen jarduera egitea. Item bakoitza zuzendu ahala, testuan erantzun zuzena eta okerrak arrazoitzeko pasarteak azpimarratu dizkiet.

-      Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Turismoa mugatu behar al litzateke?  (x 0´8) Zuzendu berri dugun jarduerarekin zerikusi estua duen entzungai bat entzun dute eta, batetik, hiru aukeretatik entzungaian adierazten dena ondoen laburbiltzen duen esaldia hautatu behar izan dute ikasleek; bestetik, berriro entzun eta bost baieztapen egiazkoak diren ala ez adierazi behar izan dute. Ondoren, zuzendu egin dugu. Entzumenari ekin aitzin, hiztegi lagungarriaren berri eman diet. Hiztegi lagungarria:

o   Irlak hiriari SO jarraitzen zuen (NORI + so = NORI begira).

SO EGIN = begiratu.

o   Igeldoko xarmak ere BERE HORRETAN zela zirudien (BERE HORRETAN = LEHEN BEZALA = DAGOEN edo LEHEN ZEGOEN BEZALA = inolako aldaketarik gabe). Joan den astean agertu zitzaigun, etxebizitza turistikoei buruzko entzumen jardueran. Adib.: Ez ezazu ukitu hori, utz ezazu bere horretan. Asierrek etxibitza turistikoak arautuko dituen ordenantza bere horretan onartzea nahi du. Etxeko logelak eta egongela berriztatu nituen, baina komuna bere horretan utzi nuen.

o   Bertako donostiarren ZANTZUAK (=arrastoak; “indicio, rastro, señal, pista”). Adib.: Hasieran gizon hark bere burua hil zuela pentsatu arren, gero, poliziek hilketa baten zantzuak topatu zituzten.

o   Mamia = erroa = sustraía

o   Goraipatu (=laudatu = goretsi)(alabar, elogiar) zenbat eta zenbat turista pasa diren aldiro.

o   Hutsal(a) = hutsaren hurrengoa (garrantzirik gabea, funtsik gabea; “efímero, vano, vacío”) bihurtu da.

o   Izerdi larria sentitu du bizkarrean behera (larritasunak eragiten duen izerdia da, ez nekeak eragindakoa; adibidez, istripu bat ozta-ozta saihesten duzunean).

-       Bi taldeetan:  AHOZKO ADIERAZPENA: Turismoa erakarri, kosta ahala kosta? Arratsaldeko taldean: 2. saioa izan da, baina gaurkoan, aurreko saioko rolak trukatu dituzte eta justu kontrakoa defendatu behar izan dute. Goizeko taldean: saio bakarra egin dugu. Ikasleek honako balizko egoera hauetako bat hautatu dute.

Demagun[1] Hondarribiko  hondartzan luxuzko hotel bat eraiki nahi duela Hilton kateak (talasoterapia, bezeroentzako kai propioa, palmondoz eta hainbat espezie exotikoz betetako lorategiak,  hondartzan etzaulki nahiz eguzkitakoak…eta guzti).

Ver las imágenes de origen

Demagun Lesaka inguruan golf-zelai bat eta horrekin batera luxuzko urbanizazio bat eraikitzekoak direla[2].

Ver las imágenes de origen

Ondoren, bi talde osatu ditugu: Batean, proiektua gauzatzearen aldekoak (enpresa sustatzaileko zuzendaritza taldea) eta, bestean, proiektua gaitzesten[3] dutenak, IHEIEko (Ingurumenaren aldeko Herritar Ekologista Iraultzaileen Elkartea) kideak. Ikasleek euren artean eztabaidatu behar izan dute proiektua gauzatzeak nolako ondorioak izan litzakeen herrian eta inguruan (zarata, zikinkeria, prezioen igoera, bertako biztanleen bizi-kalitatearen aldaketa, paisaia eta natura, garraio zerbitzuak, lanpostuen sorrera eta hauen kalitatea, bezeroen / jabeen diru-ekarpena herriko ostatu nahiz dendetan…), euren iritziak behar bezala argudiatuz. Irakasleak alkatearena egin du eta berari dagokio enpresa sustatzaile-eraikitzaileari jarduera-baimena eman ala ez erabakitzea.

-          ETXERAKO LANAK:

o   Bi taldeetan:  Bidaiatzeko modu berrien bila: Ikasleek testua osatu behar dute, bertatik ateratako 14 esaldiak hutsune egokietan txertatuz.

o   Goizeko taldean: Erlatibozkoak 3.

o Arratsaldeko taldean: Lehenengo eskola eguna. Aurreko ikasturteetako ikasleek ekoiztutako 28 esaldi banatu dizkiet ikasleei, baina erlatibozkoen kasu-marka (nor, nork, nori) kenduta. Ikasleek esaldi horietako erlatibozkoak deklinatu behar  dituzte. Ariketari ekin baino lehen, zera adierazi diet:

Lehenik errepara diezaiotela esaldian ondokoa edo erreferentea ageri den ala ez: ageri baldin bada, nahikoa dute erlatibozko aditzari –(e)N gehitzea; ageri ez bada, ordea, erlatibozko –(e)N horri gehi diezaiotela galdutako erreferenteak zeraman kasu marka (nor, nork, nori…).


Gogorarazi diet, halaber, erlatibozkoaren ondoko izenak (erreferenteak edo ondokoak) aditz nagusiarekin komunztatu behar duela eta ez erlatibozkoaren barruko aditzarekin

Eleberriak irakurtzea gustatzen zaioN NESKARI / NESKA Miren da.

Aurrean eseri dEN IKASLEA / IKASLEAK euskara maila ona dauka.

-          EGINAK izan behar dituzte:

1. Bi taldeetan:  ENTZUNAREN ULERMENA: Hilerria online. (jarduera, ebazpena eta audioa, blogean).

2. Bi taldeetan:  Gaur hizpide izan dugun gaiarekin – umerik gabeko hotelak – zerikusia duen bideo pasartea ikus dezatela eta 1. ariketa egin. IKUS-ENTZUNA: Umerik gabeko hotelak. Egun, gero eta gehiago dira haurrik onartzen ez duten hotelak, turista batzuen lasaitasuna bermatzeko aitzakiarekin, baina gaia aski eztabaidagarria da; izan ere, batzuen ustetan, neurri diskriminatzailea edo baztertzailea da hori. Ikasleek birritan ikus dezatela bideoa eta, ikusi ahala, zortzi esaldiak ordena ditzatela. Ondoren, 2. jarduera egin dezatela: artikulu osoa irakurri eta hamar esaldi osatu, esaldien lehen zatia eta bigarrena uztartuz (=lotuz). Bi ariketen EBAZPENA, blogean

3. Bi taldeetan:  Ez dut azkoitiarra ematen izeneko ulermen-jarduera. Gelan zuzenduko dugu noizbait.

4. Bi taldeetan:  Perretxikotara joateko garai berriak izeneko cloze-testa. Badituzte erantzunak eta hauen azalpenak; dena den, azalpenak ulertzen ez badituzte, zalantzak edonoiz galde diezazkidakete eta argituko dizkiet.

5. Bi taldeetan:  AUKERAKO JARDURA (Idatziaren ulermena): 1. gaian, identifikazio pertsonalaz ari gara. Euskaldunon alderdi fisikoa ez ezik, izaere ere azter dezagun. Hain serioak al gara euskaldunok?izeneko ulermen jarduera. Bertan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dituzte hutsune egokietan. Ebazpena (=erantzun orria) blogean dute.



[1] Demagun = suposa dezagun…

[2] EraikiTZEKOAK DIRA = eraikitzeko asmoa daukate.

[3] Gaitzetsi: txartzat eman edo txartzat jo, ez onartu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina