Arratsaldeko taldearen 13. eskola eta goizekoaren 12.a: azaroaren 9 eta 10ekoa
- Erlatibozkoak 3. Arratsaldeko taldean joan den egunean zuzendu genuen; gaur, erauntzun-orria banatu diet. Goizeko taldean, berriz, gaur ekin diogu zuzenketari eta lehenengo lauak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- Bi taldeetan: Ariketa horretan agertu zaigun 1. esaldia aitzakiatzat harturik, iraganeko NOR-NORI-NORK adizkiak errepasatzeari ekin diogu. Horretarako, adizki horien eskema eta taulak (horizontala zein bertikala) banatu eta beharrezko azalpenak eman dizkiet: eskema nola dagoen egituratua, pertsona markak edo morfemak aurrean ala atzean doazen,…
“Hona noizean behin diru eske(an) etortzen zitzaidanari sos batzuk eskaintzen NIzkiON“ (nik hari).
-
Bi taldeetan: AHOZKO JARDUERA: Adizkien
katea. Honako esaldi hau ipini diet arbelean:
Dabidek (nork) guri (nori) aurreneko (=lehenengo) eskola-egunean, ikasleek bete beharreko araudia (zer) azaldu ZIGUN.
Ikasleek ondoko ikaskideari konbinazio bat eskatuz eta esaldi bera probestuz, iraganeko NOR-NORI-NORK adizkiak landu ditugu ahoz gurpilean. Bigarren itzulian, neuk eskatu diot bakoitzari konbinazio bat. Ariketa egokia da adizkien erabileran trebatzeko.
- Bi taldeetan: Bidaiatzeko modu berrien bila. Idatziaren ulermena lantzeko jarduera honen zuzenketa egin dugu, erantzun orria arbelean ipinita. Testua irakurri ahala, ikasleek hutsune bakoitzean zein esaldi txertatu duten jakin ahal izan dugu. Hurrengo egunean egingo dugun mintzaldirako ongi etorri zaie.
- Bi taldeetan: Etxerako lehenengo iritzi artikulua bidali diet. Horretarako, ordea, egokitzat jo dut iritzi artikulua edo argudiozko testuak idazteko ataza bat klasean lantzea.
o
Iritzi artikulua edo argudio testua idazteko azalpenak. Horretarako:
o Lehenik,
argudio testuen edo iritzi artikuluen
eskema azaldu diet arbel digitalean (eurek kopia bana zuten, noski).
o
Gero, sarrera edo gairako hurbilketa nola
egiten den irakurri eta azaldu diet (tesia eta lau sarrera-teknika mota
desberdinak).
o
“Zinema
gaur” gaia hartuta, eurei eskema
betearazi diet, esaldi bakoitza eskema horretako toki egokian kokaraziz.
Hasieran kosta egin zaienez, tesia zein
den nik esan diet. Hortik aurrera, nahiko ongi egin dute.
o
Mahaiz
mahai ibili naiz zuzentzen. Amaitutakoan, zuzenketa
orriarekin zuzendu ahal izan dute. Nik arbel digitalean jarri dut zuzenketa
orria edo ariketaren ebazpena.
o Azkenik, eskema horren arabera idatzitako iritzi artikulua irakurri dugu eta testuan eskemako zatiak identifikatu ditugu – zuzenean egin dugu – eskema eta testua alboan dituztela. Egokiena, arbel digitalean testua jarri eta neuk zatiak bereiztea, rotulagailuekin. Horrela, argi ikus dezakete testuak eskemako zati guztiak betetzen dituela (tesia, sarrera-teknika osatzen duten esaldiak, arrazoiak, ondorioak, balizko konponbideak edo irtenbideak, norberaren bizipenak eta konklusio orokorra), alegia, argudio testua, azken batean, hezurdura edo eskema haragiz hornitzea dela. Ikusi ahal izan dute iritzi artikulu hori eskema hartatik atera dela eta eskemako ideia guztiak bertan jasota daudela, hau da, eskemaren gorputza dela.
-
ETXERAKO LANAK:
o Bi taldeetan: Iraganeko
nor-nori-nork lantzeko berariazko ariketa analitikoak, Bakarka liburukoak (erantzun-orriak ere banatu dizkiet). Denak
asteburuan egitea ez dela derrigorrezkoa adierazi diet, euren nahieran
administra ditzatela ariketa hauek. OHARRA: ariketa hauek ez dira
blogean egongo.
o Bi taldeetan: Bidaiatzeko aholkuak. Ulermen-jarduera honetan, batetik, hitz
bankuko hitzak txertatu behar dituzte araudiaren hutsuneetan eta, bestetik, a),
b) eta c) artean aukeratu behar dute ondo deklinatuta dagoena. Lexikoa ikasteko
eta mugagabea errepasatzeko, ariketa egokia da guztiz.
o Bi taldeetan: Iritzi
artikulua. Honako bi gai hauek aukeran: “Haurrentzat / animalientzat
logelarik ez gure ostatuan” edo “Hondarribia city”.
o Bi taldeetan: Miel Anjel Elustondo. Euskal diaspora: “Ezagutzen ez dena ez dugu
maite” izeneko ulermen jarduera, galderak eta erantzunak uztartzekoa.
o EGINAK IZAN BEHARREKOAK:
§ Bi taldeetan: Alde daramaten egitura nahiz esapideak lantzeko ariketa. Esaldietako
hutsuneak bete behar dituzte, ALDE hitzarekin osatutako egiturak erabiliz. Klasean zuzenduko dugunez, egunero ekarri,
zuzendu arte.
§ Bi taldeetan: Ez dut azkoitiarra ematen
izeneko ulermen-jarduera. Klasean
zuzenduko dugunez, egunero ekarri, zuzendu arte.
§ Bi taldeetan:ENTZUNAREN
ULERMENA: Hilerria online. (jarduera, ebazpena eta audioa, blogean eskuragarri).
§ Pernando amezketarra. (Arratsaldeko
taldean, zuzendua dago; Goizeko taldean,
zuzentzeke). Klasean zuzenduko dugunez, egunero ekarri, zuzendu arte.
§ Arratsaldeko taldean:
Lehenengo eskola eguna.
Aurreko ikasturteetako ikasleek ekoiztutako 28 esaldi banatu nizkien
ikasleei, baina erlatibozkoen kasu-marka (nor, nork, nori) kenduta. Ikasleek
esaldi horietako erlatibozkoak deklinatu behar
dituzte. Klasean zuzenduko
dugunez, egunero ekarri, zuzendu arte.
§ IKUS-ENTZUNA: Umerik gabeko
hotelak. Egun, gero eta gehiago dira haurrik onartzen ez
duten hotelak, turista batzuen lasaitasuna bermatzeko aitzakiarekin, baina gaia
aski eztabaidagarria da; izan ere, batzuen ustetan, neurri
diskriminatzailea edo baztertzailea da hori. Arratsaldeko
taldean, egina; Goizekoekin, egiteke. Ikasleek
birritan ikus dezatela bideoa eta, ikusi ahala, zortzi esaldiak ordena ditzatela.
Ondoren, 2. jarduera egin dezatela: artikulu osoa irakurri eta hamar esaldi
osatu, esaldien lehen zatia eta bigarrena uztartuz (=lotuz). Bi ariketen
EBAZPENA, blogean dute.
§Perretxikotara joateko garai berriak deritzon cloze-testa (OSO GOMENDAGARRIA). Honekin batera, ebazpen orriak ere banatu nizkien, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera eurek zuzen zezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela edozein egunetan eta argituko diet.
Lehenengo gaian, identifikazio pertsonalaz ari gara. Euskaldunon alderdi fisikoa ez ezik, izaera ere azter dezagun. “Hain serioak al gara euskaldunok?” izeneko ulermen jarduera. Bertan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dituzte hutsune ego kietan. AUKERAKO JARDUERA da, nahi duenak egitekoa, eta ebazpena (=erantzun orria) blogean dago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina