Arratsaldeko taldearen 17. eskola eta goizekoaren 16.a: azaroaren 23 eta 24koa
- Bi taldeetan: Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren
Aurkako Nazioarteko Eguna ate-joka dugula eta, Ciudad de Juarezen emakumeak hiltzen deritzon jarduera,
genero indarkeriaren gaia eta testu antolatzaileen erabilera uztartzen dituena, zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
Kontuz 6. itemarekin. Erantzun zuzena IZAN ERE da, ondoren datorren ideia aurrekoaren kausa baita (ez ondorioa):
§ Askok ez dute familiarik; izan ere, mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira (familiarik ez edukitzearen kausa, gurasoak AEBetara joan izana da).
§
Asko mugan
bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira; hortaz = ondorioz, askok
ez dute familiarik (familiarik ez edukitzea, gurasoak AEBetara joan
izanaren ondorioa da).
Ez
dute familiarik; IZAN ERE, mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara
joanak dira
= Ez dute familiarik, ZEREN mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira
= Ez dute familiarik,
mugan
bizi dirELAKO eta gurasoak AEBetara joanak
dirELAKO.
Mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira; HORTAZ = ONDORIOZ = BERAZ =HORREGATIK =HORRENBESTEZ = HORI DELA ETA, ez dute familiarik.
Azalpenen artean, arreta berezia eskaini diogu hiru denborazko hauen arteko aldeari: -T(z)ERAKOAN / -T(z)EAN / -TAKOAN. Orri osagarri bat eman diet, hirurak bereiz ditzaten, ikasleen zenbait oker eta beste zenbait adibide zuzen biltzen dituena. Bereizketa hau hamaika bider azaldua dudanez, eurek irakur dezatela esan diet. Nik jarduera honi buruzko oharretan ipini diedana laburbildu diet:
–T(z)ERAKOAN (justu aurretik) / -T(z)EAN (bitartean)
/ -TAKOAN
(justu ondoren) denborazkoak:
BazkalTZERAKOAN (= justu bazkaldu aurretik,
bazkaldu baino lehen), eskuak garbitu behar dira.
BazkalTZEAN (bazkaltzen ari zarenean, bazkaldu
bitartean), janaria ongi murtxikatu behar da.
BazkalduTAKOAN (=bazkaldu ondoren, bazkaldu ostean, bazkaldu eta gero), hortz-haginak garbitu behar dira.
Emakume
hauek hiltzen dituzte, torturak jasanDAKOAN (=torturak jasan eta gero,
torturak jasan ondoren). Izan liteke torturak jasaTEAN
hiltzea ere, hau da, torturak jasaten ari diren bitartean.
**Baina
torturak jasaTERAKOAN (= jasan baino lehen) hiltzea
ezinezkoa da.
ORO = GUZTIA > OROTARA = GUZTIRA. Nire arazo guztiak = nire arazo_ oro = nire arazoak oro.
Ciudad de Juarezeko egoeraren balizko konponbideak datoz
testuaren amaieran. Konponbideen
enumerazio edo zerrendaketa bat denez, euren
artean ez dago kausa /ondorio harremanik:
§
Alde batetik, borroka sozialerako fronteak sortu.
§
Bestetik, gobernuei presioa egin.
§
Halaber = gainera, haurrak berdintasunean hezi.
§
Gainera, emakumeek
berdintasun ekonomikoa lortu behar dute.
§ Inpunitateari dagokionez, nazioarteko auzitegiak sortu.
- Bi taldeetan: Esaldi
bat aitzakiatzat hartuta, Iraganeko edo Lehenaldiko NOR-NORK adizkiak
errepasatu ditugu.
“Dabidek (nork) joan den egunean gu (nor) aditzak ziztu bizian (=oso azkar) esatera (zertara?) behartu (=derrigortu) GINTUEN, adizkien erabileran trebatzearren (=trebatzeko)“. Eta nik haiek? Eta zuk gu? Eta guk zuek? Eta zuek ni?
Horretarako, hasteko,
adizki horien eskema banatu diet eta beharrezko azalpenak eman dizkiet: eskema
nola dagoen egituratua, pertsona markak edo morfemak aurrean ala atzean doazen…
Eskemaren azpiko bost oharrak arretaz azaldu dizkiet. Behin
eta berriz azpimarratu diet 5. oharrak dioena, hau da, kontu izan dezatela NOR
edo ZER 3. pertsona denean, adizki horietan NORK edo ZERK subjektuaren pertsona
marka edo morfema aurrean baitoa (nuen, zenuen,
genuen, zenituzten…), gainerakoetan
ez bezala. Izan ere, gainerakoetan, atzean doa NORK edo ZERK subjektuaren
pertsona marka (ninduzun,
zintudan…). Beraz, NOR edo ZER 3. pertsona (hura /
haiek) duten adizkiak EZINGO DIRA eskema horretatik atera, ezingo dira eskema
horretan “enkajatu”.
Ondoren, adizkien taulak banatu dizkiet, bai horizontalki dagoena, bai bertikalki eskema eta adizkiak dakartzana. Lehenengoari arretaz erreparatu diogu eta ikasleei ohartarazi diet adizki horietan NOR pertsona marka aurrean doala, eta beraz, berdin hasten direla, 3. pertsonetan ez bezala; izan ere, hauetan NORK marka da hasieran doana eta, beraz, subjektuaren arabera, modu desberdinean hasten dira 3. pertsonako adizkiok.
-
Bi taldeetan: AHOZKO JARDUERA:
MINTZA KATEATUA.
“Jakin-minak (zerk 3. sing. = hark) bultzatu edo
animatu NINDUEN (nor: ni) “Kaliforniakoak” liburua idaztera” esan digu
Maite Garikanok.
Ikasle bakoitzak ondoko ikaskideari konbinazio bat eskatu dio esaldi bera probextuz; batzuetan, NORK edo ZERK aldatuta; beste batzuetan, subjektuari eutsi eta NOR edo ZER aldatuta, eta, besteetan, biak (subjektua eta objektua) aldatuta. Horrela, iraganeko NOR-NORK adizkiak landu ditugu ahoz gurpilean.
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA (30´): Erosketen zurrunbiloan buru-belarri sartzera garamatzaten (=eramaten gaituzten) egun seinalatu horiek… Datorren ostiralean, azaroak 25, ditxosozko Black Friday (“Ostiral Beltza”) eguna izango dugu, Eguberrietako erosketa-aldi zoroari hasiera ematen diona. Egun hori aitzakiatzat hartuta, mintza-fitxan dituzten puntuen gainean solastu dira binaka nahiz hirunaka jarrita.
Bai, datorren
ostiralean, azaroak 25, ditxosozko Black
Friday (“Ostiral Beltza”) eguna izango dugu, Eguberrietako erosketa-aldi zoroari hasiera ematen diona (egia den
arren saltoki batzuek egun hori asteburura luzatzen dutela eta, honela, Black Weekend (“Asteburu Beltza”)
delakoa sortu dutela). Ondoren, Cyber
Monday – urdina, baina ez ekologikoa – datorkigu, tresna elektronikoetan
sekulako beherapenak eskaintzen dituen eguna. Eguberrietako erosketen
zurrunbiloaren ostean, otsailaren 14an, San Valentin eguna ospatzen da,
bikotekideari zerbait oparitzeko egun seinalatua. Martxoan, berriz, San Jose
eguna, tradizioz, “Aitaren Eguna”. Maiatzean, Amaren Eguna.
Ezkongabe baldin bazaudete eta bikotekiderik ez baduzue, lasai, zuentzat ere
bai baita egun jakin bat eta igaro berria da, gainera: azaroak 11, Single-en Eguna.
Egun zehatz (=jakin = konkretu) horien aitzakian, gure ingurukoentzat nahiz geure buruarentzat eros genitzakeen hamaika balizko[1] opari (askotan, gutiziak, ez baitira beharrezko gauzak izaten) iragartzen dizkigute hedabideetan: arropa, lurrinak – sarkorrenetatik freskoenetara – , punta-puntako gailu elektronikoak…
- Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA (II): Ostalarien aukera, anfitrioien eztabaida. (25´) “Administrazioa euskaraz” aldizkariaren 110. alean (2020ko urrikoa) dator eztabaida hau. Dena irakur zezatela aholkatu nien, eta hirunaka adostuta, zati bat prestatu behar zuten elkarri ahoz laburbiltzeko (a zatia: Amaya Vildosolari egindako elkarrizketa; b zatia: Alvaro Crespo Atini egindakoa; c zatia: Alvaro Días-Muniori eginikoa).
- Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Asun Garikano: “Kalifornia Euskal Herriko beste probintzia bat” (x1). Identitate pertsonalaren gai honetan, besteak beste, Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunak – diaspora – (Argentinan, Venezuelan, Boisen) ditugu aztergai. Joan den egunean zuzendutako jardueran ezagutu genituen garai batean Kaliforniara esploratzaile eta konkistatzaile joandako zenbait euskaldun (Vizcaino, De Anza…). Euren bizipenak bildu ditu Asun Garikanok Kaliforniakoak izeneko liburuan. Hasteko, itemak irakurri ditugu eta, ondoren, lehenengo entzunaldia egin dugu. Azalpenak eta bigarren entzunaldia, hurrengorako.
-
ETXEKO LANAK:
o
Bi taldeetan: Hurrengo
iritzi artikulua, honako bi gai hauetako bat aukeran: Birusaren
atzaparretatik ihes egitea lortu dugu? / Erosketen zurrunbiloan buru-belarri
sartzera garamatzaten egun seinalatu horiek.
o
Bi taldeetan: Iraganeko
NOR-NORK adizkiak lantzeko ariketak, Bakarka
liburukoak (194, 195, 170, 171. orrialde osagarriak) (erantzunak ere banatu
dizkiet).
o
Bi
taldeetan: Tratu
txarrei buruzko cloze-testa
(Eguneroko albisteak, Maite
Asensio) (ebazpena banatu diet erantzunekin eta beharrezko azalpenekin).
o
Bi taldeetan: Andoaingo udalak herrian izandako sexu
erasoen harira plazaratutako ohartarazpena edo adierazpen instituzionala,
hutsuneak betetzekoa: Andoaingo
adierazpen instituzionala.
o
Bi taldeetan: AUKERAKOA: Nahi duenak Asun Garikanoren “Kalifornia
Euskal Herriko beste probintzia bat” izeneko
entzungaia etxean entzun dezake (gaur, behin baino ezin izan dugu entzun).
o Bi taldeetan: Joan
den eguneko klasean, erlatibozkoetako ondoko edo erreferentearen kasu-marka
egokia ipintzen ikasteko berariaz (=espreski) prestatutako indartze-ariketa,
hau da, erlatibozko
deklinatuak lantzekoa, eman nien, erlatibozkoa deklinatzeko arazoak
dituztenentzat oso egokia. Beltzez dagoen aditz nagusiari erreparatuta, kasu
egokia hautatu behar dute ikasleek. Erantzunak ere banatu nizkien, egin ostean
eurek zuzentzeko. Ariketa hau egitea zein garrantzitsua den gogorarazi diet eta
oraindik egin ez duenak egin dezala aholkatu diet. Ederki
asperrarazi …nautenei / nautenak (nor plurala) / nautenek …nire lagunak dira.
o EKARRI: Bidaiatzeko
aholkuak. Ulermen-jarduera
honetan, batetik, hitz bankuko hitzak txertatu behar dituzte araudiaren
hutsuneetan eta, bestetik, a), b) eta c) artean aukeratu behar dute ondo
deklinatuta dagoena. Lexikoa ikasteko eta mugagabea errepasatzeko, ariketa
egokia da guztiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina