Arratsaldeko taldearen 18. eskola eta goizekoaren 17.a: azaroaren 28 eta 29koa
- Bi taldeetan: ENTZUNAREN ULERMENA: Asun
Garikano: “Kalifornia Euskal Herriko beste probintzia bat” (x1). Identitate pertsonalaren gai
honetan, besteak beste, Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunak – diaspora
– (Argentinan, Venezuelan, Boisen)
ditugu aztergai. Joan den astean zuzendu genuen jardueran ezagutu genituen
garai batean Kaliforniara esploratzaile eta konkistatzaile (bezala)
joandako zenbait euskaldun (Vizcaino, De Anza…). Euren bizipenak bildu ditu
Asun Garikanok Kaliforniakoak
izeneko liburuan. Hasteko, itemak irakurri ditugu eta, irakurri ahala,
beharrezko azalpenak eman dizkiet (eurei kopia bana eman diet):
o NOREN + ESANETAN = NOREN + HITZETAN = NORK + DIOENEZ = NORK + ESATEN DUENEZ (* Noren arabera)
Urkullu lehendakariAREN ESANETAN, birusari
aurre egiteko beharrezkoa da neurri
zorrotzak hartzea.
=
Urkullu lehendakariAREN HITZETAN, hartu diren neurriei esker lortu da
intzidentzia-maila jaistea.
= Urkullu lehendakariAK (nork) DIOENEZ,
kutsatuen kopuruak behera egingo du aurrerantzean (=hemendik aurrera).
(*Urkulluren
arabera,…)
AdituEN ESANETAN, azukrea oso kaltegarria da
osasunerako.
= AdituEN HITZETAN, koronabirusaren aurkako
txertoaren 3. dosia hartu beharko da luze baino lehen.
= AdituEK (nork) DIOTENEZ, pandemia hau
luzaroan jasan beharko dugu oraindik.
(*Adituen
arabera,…)
→ Erabili NOREN + ARABERA beste kasu batzuetarako: datuEN ARABERA, estatistikEN ARABERA, eguraldiAREN ARABERA, inkestAREN ARABERA, egoerAREN ARABERA… Baina ez pertsona baten hitzak testura ekartzeko.
o PARTIZIPIOA + BERRI(A)
Orain dela gutxi gertatua dela adierazten du. Adib.: Duela gutxi argitaratu da = Argitaratu + BERRIA da. Adib. gehiago: Ezkonberria, jaioberria,… Denda hori zabaldu berria da; jertse hau estreinatu berria da; nire autoa erosi berria da; bidaiatik iritsi berria naiz; irakurri berri dut liburu hori; egin berri dut zuk agindutakoa, ekarri berri dute zuk Amazonen erositako erlojua…
→ Egitura hau ere erabil liteke, nahiz eta askoz gutxiago
erabiltzen den: Denda hori ez da zabaldu
zaharra; nire autoa ez da erosi zaharra; ez naiz iritsi zaharra, liburu hori ez
dut irakurri zaharra…
o BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ = BAKARRIK
Hamaika ikasle BAKARRIK etorri dira
Hamaika ikasle BAINO EZ dira etorri
Hamaika ikasle BAIZIK EZ dira etorri
Hamaika ikasle BESTERIK EZ da etorri (sing.)
Gaur Dabidek bi ariketa BAKARRIK bidali dizkigu etxerako.
Gaur Dabidek bi ariketa BAINO EZ dizkigu bidali etxerako.
Gaur Dabidek bi ariketa BAIZIK EZ dizkigu bidali etxerako.
Gaur Dabidek bi ariketa BESTERIK EZ digu (sing.) bidali etxerako.
o Berebiziko garrantzia = izugarrizko
garrantzia
Estreinakoz = lehenengo aldiz
Nondik norakoak: hitz honek, testuinguruaren arabera, esanahi bat edo beste har dezake: Proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkigun (=proiektuaren ezaugarriak). Marko Poloren nondik norakoak izan genituen entzungai (=Marko Poloren ibiliak, Marko Polo nondik nora ibili zen). Zure kezken nondik norakoak ezagutu nahiko nituzke (=zure kezken arrazoiak).
o ZENA (zenak, zenari, zenarekin…). Hildako defuntuekin
erabiltzen da. Berez, erlatibozko bat da eta deklinatu egiten da. Gure amona zena maitagarria zen. Lady Di
zena oso emakume dotorea izan zen. Gure aitona zenak (nork) askotan esaten zuen
hori.
Gure osaba zenari (nori) asko gustatzen
zitzaion niri adarra jotzea.
Gure aitona zenarekin (norekin) askotan joaten nintzen perretxikotara.
o Urteen joan-etorrian. Denboraren
bilakaera adierazten du.
Nik urteen joan-etorrian, gero eta zimur
gehiago dauzkat
= Urteak igaro AHALA, gero eta zimur gehiago
dauzkat
= Urteak igarotzen dirEN HEINEAN, gero eta
zimur gehiago dauzkat. (urteak pasata gero zimur gehiago dauzkat).
- Ondoren, behin entzun dugu – joan den astean entzun genuen behin – eta zuzendu egin dugu, arbelean erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz eta erantzun okerrak baztertuz. Berriro entzun nahi izanez gero, blogean izango dute audioa entzungai.
- Bi taldeetan: Bidaiatzeko zenbait aholku edo gomendio. Ulermen-jarduera honetan, hitz bankuko hitzak txertatu behar zituzten hutsuneetan eta, halaber, mugagabearen erabilera errepasatzeko testa egin. Zuzendu egin dugu, beharrezko argibideak emanez eta testuarekin batera dituzten oin-oharrak azalduz.
- Bi taldeetan: Zuzendu
berri dugun jardueran agertu diren mugagabeek emandako aitzakia baliatuz,
mugagabearen erabilera txosteneko 3. eta 6. puntua azaldu dizkiet:
3. ZER, ZEIN eta ZENBAT GALDETZAILEEKIN agertzen diren hitzak (galderetan eta
zehar-galderetan).
-
Zer ordu__ da?
(zer orduA da?)
-
Zein etxeTAN bizi zarete? (zein etxeAN,
zein etxeETAN)
-
Zenbat zuhaitz__ kimatu dituzu? (zenbat zuhaitzA,
zenbat zuhaitzAK)
-
Zein bizilagunI tokatu zaio loteria? (zein
bizilagunARI, zein bizilagunEI)
-
Zenbat laguneKIN izan zarete oporretan? (zenbat
lagunAREKIN, zenbat lagunEKIN)
-
Zein kaleTAN (zein auzoTAN) bizi zara? (zein
kaleAN, zein kaleETAN, zein auzoAN, zein auzoETAN) > Erantzuna singularrean
izango da, zehatza edo konkretua delako: Puiana auzoAN (sing.) bizi naiz;
Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz. Zein unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi
duzu? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi dut.
OHARRAK:
1. Hitzak
amaierako –a bokala berea edo propioa duenean, mugagabean ez du galtzen: zein dendaTAN, zenbat
seme-alaba, zein fabrikaTAKO, zer gauza,
zein eskolatara...
2. ZER eta ZEIN harridura perpausetan daudenean, ez da mugagabea erabiltzen: zer politA den!!, zein ederrAK diren!! Zer jatorrA zaren!!
6. ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEEKIN (ZENBAIT, ASKO, GUTXI, HORRENBESTE, HAINBESTE, HAINBAT, UGARI, GEHIAGO, GUTXIAGO, NAHIKOA, PILO BAT, MAKINA BAT, ANITZ, FRANKO, DEZENTE, HAMAIKA...)
-
Herritar_ askoK zekien = zekiten alkatea ustelkeriagatik espetxeratu zutela.
-
Hainbat arazo__ izan genuen= genituen bidaia
hartan.
-
Herri
honetan jende__ gutxi bizi da, herritarrek inguruko hirietara jo
baitute bizimodua ateratzeko.
-
Nahikoa ardo__ edan duzu jada; utz iezaiozu
edateari, mozkortu ez zaitezen.
-
Zertarako
duzu horrenbeste diru__?
-
Aurtengo
uzta-bilketan sagar__ ugari bildu dute = dituzte eta gustura agertu dira
sagardogileak.
-
Zenbait lagunI aitortu diot = diet egindakoa.
-
Lan__ gehiago egin behar zenuke, zorria
baino alferragoa zara.
-
Herritar__ anitz = Anitz herritar__ bildu zen herriko
plazan.
-
Istilu _franko gertatzen da = dira Israelen
egunero.
-
Abokatu
horrek diru__ dezente irabazten omen du irabazten duen epaiketa
bakoitzeko.
-
Makina bat istiluTAN sartuta dabil zuen semea!
- Hainbat herritarrI bidegabea iruditzen zaio = zaie auzoan aparkatzeagatik ordaindu behar izatea.
OHARRA: Hauetako gehienek – izena zenbakarria baldin bada – aditzean singularra eta plurala onartzen dituzte.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO JARDUERA: MINTZA KATEATUA.
“Igande goizean zuk (nork) gu (nor) Urbasan ikusi GINTUZUN, perretxikotan genbiltzala(rik)”.
Ikasle
bakoitzak ondoko ikaskideari konbinazio bat eskatu dio esaldi bera probextuz;
batzuetan, NORK edo ZERK aldatuta; beste batzuetan, subjektuari eutsi eta NOR
edo ZER aldatuta, eta, besteetan, biak (subjektua eta objektua) aldatuta.
Horrela, iraganeko NOR-NORK adizkiak landu ditugu ahoz gurpilean.
Jarraian, beste saio bat egin dugu, NOR edo ZER 3. pertsona (hura / haiek) duten adizkiekin.
- Bi taldeetan: AHOZKO
ADIERAZPENA: BITARTEKOTZA: “Sexuaren
araberako erosketa joerak edo ohiturak” eta “Genero indarkeria edo
indarkeria matxista”. Ikasleak
binaka jarrita, bakoitzari bitartekotza-fitxa bana eman diot. Fitxa hauen
gaiak, berariaz aukeratu ditut; izan ere, joan den ostiralean, Azaroak 25,
batetik, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren
Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen eta, bestetik, Black Friday eguna, erosketak egitera bultzatzen gaituena. Horren
harira, batetik, Ciudad de Juarezeko errealitate gordina ezagutu genuen, non
emakume asko hiltzen edota bortxatzen baitituzte, eta bestetik, erosketen
zurrunbilora garamatzaten egun seinalatuen gainean hitz egiten jardun genuen. Beraz, egoki iritzi diot bi gai hauek
hautatzeari gaurko bitartekotza egiteko.
Ikasleei denbora-tarte bat utzi diet, euren jarduna presta zezaten eta, ondoren, ahoz azaldu diote elkarre euren infografian edo grafikoetan duten informaziorik esanguratsuena.
-
ETXERAKO LANAK:
- Bi taldeetan: Gaur
zenbait aholku edo gomendio ezagutu ditugu, gure bidaietan ezustekorik edo
ustekaberik izan ez dezagun. Nolanahi ere, aholku horiek gorabehera, litekeena
da nolabaiteko arazoren bat sortzea bidaian zehar. Horrelakoetan, ohikoa izaten da erreklamazioa
jartzea, baina jakina, hori behar bezala egiten jakin behar da. Horren harira, Erreklamatzen ere jakin egin behar da
izeneko jarduera bikoitza egin dezatela esan diet: batetik, lexikoa
lantzeko egokia deritzot, hitz-bankuko hitzak testuan txertatu behar baitituzte
eta, bestetik, gramatika lantzeko aproposa da, parentesi arteko hiru aukeren
artean zuzena hautatu behar baitute.
- Bi taldeetan: Autokarabanaz bidaiatzea modan jarri da. Barraskiloen
modura deritzon
jarduran, batetik ENTZUMEN ARIKETA bat egin
behar dute. Itemak arretaz irakurri (parentesi arteko sinonimoak eta
oin-oharretako azalpenak barne) eta entzungaia birritan entzun. Bestetik,
idatzizko elkarrizketan ideien arteko kohesio edo lotura adierazteko lokailu
egokia hautatu behar dute, emandako hiru aukeretan zuzena dena, alegia.
-
JARRAITU
EGITEN:
-
Bi taldeetan: Joan
den astean, erlatibozkoetako ondoko edo erreferentearen kasu-marka egokia
ipintzen ikasteko berariaz (=espreski) prestatutako indartze-ariketa, hau da, erlatibozko
deklinatuak lantzekoa, eman nien, erlatibozkoa deklinatzeko arazoak
dituztenentzat oso egokia. Beltzez dagoen aditz nagusiari erreparatuta, kasu
egokia hautatu behar dute ikasleek. Erantzunak ere banatu nizkien, egin ostean
eurek zuzentzeko. Ariketa hau egitea zein garrantzitsua den gogorarazi diet eta
oraindik egin ez duenak egin dezala aholkatu diet. Ederki asperrarazi …nautenei / nautenak (nor plurala) / nautenek …nire lagunak dira.
- Bi taldeetan: Jarrai
dezatela Iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak (194, 195,
170, 171. orrialde osagarriak), egiten(erantzunak ere banatu nizkien).
- Bi taldeetan: Gogorarazi diet tratu txarrei buruzko
cloze-testa (Eguneroko albisteak,
Maite Asensio) egina ez badute, egitea komeni zaiela eta nire erantzun
orriekin (azalpenekin datoz) zuzentzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina