Arratsaldekoen 30. eskola eta goizekoen 29.a: 2023ko urtarrilaren 30 eta 31koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 1. Zazpi albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke. Oharra: bi taldeetan hiru aldiz entzun dugu, ariketa hau zaila egiten baitzaie.
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR sistema lantzeko Euskaljakintza.com web-orriko bi ariketak (neuk egokituak) egin genituen klasean joan den astean (joan den astelehen eta astearteko eskoletan). Gaur, zuzendu egin ditugu. (OHARRA: nahi duenak eskuragarri ditu blogean H5P formatuan, interaktiboki egiteko).
- Esaldietako batean, -T(z)EKOA(K) + IZAN egitura atera zaigunez, asmoa edo intentzioa adierazten duena, honen erabilera gogorarazi diet (lehenago atera zitzaigun, Erreklamatzen ere jakin egin behar jardueraren zuzenketa-oharretan).(Gramatika eta ariketak II liburuko 89. orrialdean ere badute azalpen labur bat). Bitxia da; izan ere, -T(z)EKOA(K) + izan ez da komunztatzen objektuarekin, subjektuarekin baizik:
Herriko
zineman (haiek) botaTZEKOAK DIREN filma
(sing.)
= botaTZEKOTAN dauden filma = botaTZEKO ASMOA DUTEn filma (haiek botako dute, antolatzaileek).
Pello eta Miren (=haiek)
ezkonTZEKOAK DIRA
= ezkonTZEKOTAN DAUDE edo DABILTZA = ezkonTZEKO ASMOA DUTE.
(Ni) etxe berria erosTEKOA NAIZ
= erosTEKOTAN NABIL edo NAGO = erosTEKO ASMOA DUT.
(Ni) kirolerako zapatila berriak erosTEKOA NAIZ
- Irungo Udala (subjektua: nor sing.) Palmera-Montero gunean babes
ofizialeko etxebizitzak
(objektu plurala) egiTEKOA
DA = egiTEKOTAN DABIL = egiTEKO ASMOA DU.
- Udal agintariak (subjektua: nor plurala) Palmera-Montero gunean babes
ofizialeko etxebizitzak
(objektu pl.) egiTEKOAK
DIRA.
- Irungo Udala (subjektua: nor sing.) orube horretan doako aparkalekua (objektu
sing.) egiTEKOA DA.
- Udal agintariak (subjektua: nor plurala) orube horretan doako aparkalekua
(objektu sing.) egiTEKOAK
DIRA.
-
Gure aita (subjektua: nor sing.) datorren urtean etxeko leihoak
(objektu pl.) aldaTZEKOA
DA.
- Nire gurasoak (subjektua:
nor plurala) datorren urtean etxeko leihoak (objektu pl.) aldaTZEKOAK DIRA.
- Gure aita (subjektua: nor sing.) datorren urtean auto berria
(objektu sing.) erosTEKOA
DA = Gure aitak…auto berria erosteko asmoa du = Gure aita… auto
berria erosTEKOTAN DAGO = erosTEKOTAN DABIL.
- Nire gurasoak (subjektua: nor plurala) datorren urtean auto berria (objektu sing.) erosTEKOAK DIRA.
Ikusten den bezala,
subjektua singularra baldin bada, -T(Z)EKOA DA erabiliko dugu; subjektua
plurala bada, berriz, -T(Z)EKOAK DIRA. Berdin dio objektua (autoa, leihoak,
etxebizitzak, aparkalekua)
sing. ala
plurala den.
Honen berri
ere eman diet:
Zu igerilekura joango bazina, ni zurekin joango nintzateke, zer gerta ere, ez baitakizu igeri ondo egiten (=badaezpada ere).
- Familia ereduen gaiaren barnean, egun bakarrik
bizitzeko hautua egiten dutenak gero eta gehiago direla jakin genuen, single izenez ezagutzen ditugunak, alegia. Batzuk gustura daude single
egoeran, baina beste batzuek bikotekidea (bikotea) topatu nahi izango
lukete, kosta ahala kosta (=nola edo hala). Horretarako, bada Internetera
jotzen duenik, kaixomaitia.com
bezalako web-guneetara (entzuna dugu Xabierren lekukotza); beste batzuek,
ordea, nahiago dute hautabide (hautatzen edo aukeratzen den bidea =alternatiba)
tradizionalagoa, hala nola, Urkiolako San Antoniori eskatzea. Horren harira, San Antonio deritzon
ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (hainbat
oin-ohar ipini nizkien lagungarri jarduerarekin batera, horietako asko,
ikusitako edukien errepaso gisa).
Izerdi larria sentitu du bizkarrean behera (larritasunak eragiten duen izerdia da, ez nekeak eragindakoa, adibidez, istripu batetik ozta-ozta libratu garenean edo azterketa hasterakoan sentitzen duguna).
- AHOZKO ADIERAZPENA (30´): Alokairuko umetokia eta intseminazio bidezko ugalketa mintzagai. Gaurkoan, joan den asteko bi hautabide hauek izan ditugu hizpide. Horretarako, joan den astean agertu zitzaizkigun ideia nagusiak bildu ditut eta bakoitzaren gainean denbora jakin batez hitz eginarazi diet. Hurrengoan amaitzekotan geratu gara.
-
ETXERAKO LANAK:
- NOR-NORI
sistemako Alegiazko baldintza edo hipotetikoa lantzeko neuk prestatutako
ariketa (klasean zuzentzeko). Joan den astean bidali nizkien bi ariketak
(ebazpenekin) eginak behar lituzkete. Hurrengoan galdetuko diet zalantzarik
baduten.
- -T(z)EKOA(k)
+ IZAN egitura lantzeko espresuki prestatutako berridazketak (ebazpen orria
atzealdean daukate).
- Binaka
adostuta presta dezatela bitartekotza fitxa bana: Eguraldi makurrarekin
gidatzeko gomendioak eta Zelan edo nola identifikatu fake news
bat.
- Zuzen
dezatela deklinabidea lantzeko 2. orrialdea (33. esalditik aurrerakoak) gaur
banatu diedan erantzun-orriarekin.
- Jarraitu
dezatela ELKAR izenordea lantzeko indartze-ariketa egiten – pixkanaka egin
zezatela aholkatu nien – oraindik amaitu ez badute.
-
Egina ez
badute, egin dezatela “Arrasto digitala” izeneko cloze-testa.