Arratsaldekoen 28. eskola eta goizekoen 27.a: 2023ko urtarrilaren 23 eta 24koa
- ELKAR
izenordea. Iñigo Mendiaurre arraunlariari egindako elkarrizketarekin
batera zetorren bigarren ariketa zuzendu dugu, hutsuneak betetzekoa, astiro,
beharrezko azalpenak emanez (Eguberrietako etxerako lanen zerrendako 4.
ariketa).
Ainarak
eta Josuk ez ZUTEN ELKAR ezagutu…
ELKARRENGANDIK hurbil egoteko asmoz (NONDIK edo NORENGANDIK
hurbil egon: etxeTIK HURBIL gaude, gurasoENGANDIK hurbil bizi naiz…)
ELKARRENGANA hurbiltzeko asmoz (NORA edo NORENGANA hurbildu: eskolaRA HURBILDU zaitez, udaltzainARENGANA hurbildu ginen argibide eske(an) ).
Ni
zuregandik hurbil nago.
Zu
niregandik hurbil zaude.
Gu
biok elkarrENGANDIK hurbil
gaude.
Baina…
Ni
zuregana hurbildu naiz.
Zu niregana
hurbildu zara.
Gu biok elkarrENGANA hurbildu gara.
NORA EZKONDU vs. NON EZKONDU:
Nire arreba bere senarraren herriRA (NORA) EZKONDU DA (ez dakigu non ezkondu den, baina bai ezkondu ondoren senarraren herrira joan direla bizitzera) /// Nire arreba senarraren herriAN EZKONDU DA(hemen badakigu non ezkondu den, baina ez dakigu gero non jarri diren bizitzen, nora joan diren bizitzera).
BERA vs. BERDINA
Zu eta biok etxe BEREAN bizi gara (etxe bakarra), etxea partekatzen dugu.
Zu eta biok etxe BERDINEAN
bizi gara (bi familia bakarreko etxe berdin).
Zuk eta biok alkandora BERA daukagu (alkandora bat, batzuetan neuk janzten dut eta beste batzuetan, zeuk). Zuk eta biok alkandora BERDINA daukagu (bi alkandora), denda BEREAN erosi genituen merkealdian.
ELKARREKIN egoten dira. NOREKIN + EGON
ELKARRENGAN konfiantza (=uste osoa) eduki. Nik konfiantza (uste osoa) daukat zuregan, gurasoengan, amarengan…
Opariak egiten DIZKIOTE ELKARRI (3. sing.)
Iñaki Perurena euskaldun peto-petoa da.
ELKARREN antz
handia zuten = zeukaten
= ELKARREN antzekoak ziren.
Testuinguruaren arabera:
ELKAR jotzen dute: aitak ama jotzen du + amak aita jotzen du
(adibidez, haserretzen direnean).
ELKARREKIN jotzen dute: aitak amarekin jotzen du (larrua,
gitarra, pianoa…) + amak aitarekin jotzen du.
ELKARRI jotzen diote: adarra, adibidez: Aitak Amari adarra jotzen dio
= amak aitari adarra jotzen dio > ELKARRI adarra jotzen diote, oso umoretsuak
baitira biak.
Aita-amek
arazoren bat dutenean, ELKARREKIN jotzen dute psikologoarengana.
Gure testuinguruan, ordea, NORENGANA + JO
(=joan):
ELKARRENGANA jotzen dute = joaten dira: arazoren bat daukanean, laguntza eske, aitak amarengana jotzen du + amak aitarengana jotzen du.
- Joan den astean, ALEGIAZKO BALDINTZA edo HIPOTETIKOAren zantzu nagusiak azaldu nizkien (osaera, ezezko ordena eta erabilera). Gaurkoan, batetik, teoriaren amaierako taulan duten oharra azpimarratu diet, hagitz garrantzitsua delakoan.
Ohar horrek zera dio, baldintza atalean baldintza hipotetikoa
erabiliz gero, ondorioak ere hipotetikoa izan behar duela derrigorrez (eta ez
lehenaldia): Loteria tokatuKO BALITZAIT, Mirakontxan
etxe dotore bat erosiKO
(nuen) NUKE.
Nire landetxea zabalduKO BANU, inguruko
zelaiak garbi egonGO
(ziren) LIRATEKE; horrez gain, kanpotarrek Euskal Herriko ohiturak
eta kultura ezagutuKO
(zituzten) LITUZKETE eta nekazaritza-sektorea sustatuKO (zen)
LITZATEKE,
zeren bertako produktuak erosiKO LITUZKETE
(zituzten).
Bestetik, gogorarazi diet:
1. Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa “KOKO” dela, bai baldintzaren zatian, bai
ondorioarenean, aditz nagusiak –KO daramalako.
2. Baldintzazko adizki hipotetikoak Indikatiboko iraganeko adizkietatik datozela, oro har, amaierako –(e)N kendu eta aurrean BA- aurrizkia erantsita (eta hori bai, 3. pertsona baldin bada, hasierako Z- > L- bihurtuko da: Luke, Litzateke, Litzaiguke, Lizkidake …):
§ NOR. Ni atzo mendira joan NINTZEN.
Ni datorren asteburuan mendira joango BANINTZ_ …
§ NOR-NORI. Niri mugikorra galdu ZITZAIDAN.
Niri mugikorra galduko *BAZITZAIDA_ > *BALITZAIDA_ > BALITZAIT_...
3. Ondorioa egiteko, berriz, aski dela BA- hori kendu eta -KE gehitzea (NOR sisteman, -TEKE): LitzaidaKE, nintzaTEKE…
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR sistema. Adizki hauek lantzeko espreski bidalitako ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta balizko zalantzak argitu. OHARRA: nahi duenak eskuragarri ditu blogean H5P formatuan, interaktiboki egiteko.
OHARRA: Baldintzaren atalean, aditz nagusia “izan” denean eta, beraz, “izango” (bere bi esanahiekin: “ser” eta “tener” – eduki – ), ezabatu egin daiteke, eliptikoki utzi, zeren hori eginagatik ere, esaldia berdin-berdin ulertzen da. Adibidez:
Ni aberatsa IZANGO BANINTZ, Porsche Macan bat erosiKO NUKE.
= Ni aberatsa _____BANINTZ, Porsche Macan bat erosiKO NUKE.
Hogei urte IZANGO BANITU, interrail bidaia eginGO NUKE.
= Hogei urte ______BANITU, interrail bidaia eginGO NUKE.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR sistema lantzeko Euskaljakintza.com web-orriko bi ariketak (neuk egokituak) egin ditugu klasean (datorren egunean zuzentzeko utzi ditugu). OHARRA: nahi duenak eskuragarri ditu blogean H5P formatuan, interaktiboki egiteko.
- Ondoren, NOR-NORI adizkiekin adizki hipotetikoak nola sortzen diren azaldu diet arbelean, beti ere, Indikatiboko lehenaldiko adizkietatik abiatuta. Aldaketak: aditz sistema guztietan bezala (nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork) amaierako -(e)N kendu eta aurrean BA- ipini (ondorioan, amaieran -KE) eta jakina, 3. pertsona denean Z hori L bihurtu: balitzaigu, balitzait, balitzaizkie, balitzaizkigu, litzaidake, litzaizkioke, litzaiguke…(guk ezagutzen ditugun nor-nori guztietan nor edo zer 3. pertsona da, singularra nahiz plurala, gehienetan objektua, nahiz eta biziduna ere izan daitekeen).
- Gure gaiarekin – familia ereduak – jarraituz, “Guraso izateko modu asko daude” izeneko jarduera zuzendu dugu. Daniela Cutas adituari egindako elkarrizketa da eta bertan, erantzun bakoitzari dagokion galdera topatu behar zuten amaierako zakuan, erantzunen aurrean ipintzeko. Zuzenketa azkarra egin dugu, ez dugu testu osoa irakurri, eurek irakurria izan behar baitzuten.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Xabier Madariaga: “Kostu ekonomiko altua du baina oso pozik gaude”(0,9)(2x10=20´). Bitartekotza edo mediazioa. Izenburu horren pean, EITBko kazetari Xabier Madariagari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Behin entzun dugu. Ikasleak binaka jarrita, bikotekide bakoitzak entzungaiaren zati bati jarri dio arreta – lehenengo zatiari ala bigarrenari – , ahalik eta datu eta informazio gehien biltzeko. Entzun ahala, eskematxo batean ideiarik esanguratsuenak edo adierazgarrienak idatzi dituzte, gero bikotekideari ahoz azaltzeko.
Andoaingo Aran eta Arianek osatutako bikote homosexuala ezagutu genuen. Haur bat izateko hautua (=aukeraketa) egin zuten eta Aran Olaiaz erditu zen. Biak gizonezkoak direnean, ordea, bestelako hautabide bat hartu behar izaten da, hala nola, adopzioa edota haurdunaldi subrogatua deritzona (=izenekoa). Halaxe egin zuten Euskal Irrati Telebistako kazetari eta lehenago Parisko berri-emaile zen Xabier Madariagak eta bere bikotekide Urko Pikazak. Lea eta Jon bikiak haurdunaldi subrogatuaren bidez izan zituzten eta esperientzia (=bizipen) ahaztezin honen berri eman digute Faktoria saioan.
- AHOZKO BITARTEKOTZA: Xabier Madariaga: “Kostu ekonomiko altua du baina oso pozik gaude”. Binaka adostu bezala, bikoteetako kide bakoitzak bere zatia laburbildu dio ahoz bikotekideari. Amaitutakoan, neuk ateratako ideiak idatziz banatu dizkiet, etxean irakurri eta informazioa zenbateraino jaso duten ikus dezaten.
-
ETXERAKO LANAK:
- Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI (norberak zuzen ditzala) sistemako adizkiak lantzeko ariketa
analitikoak (erantzunekin doazkizue).
- Gaur zuzendu dugun Guraso izateko modu asko daude izeneko elkarrizketa, bertan
azpimarratuta dauzkaten 25 esaldiak berridatz ditzaten, nik emandako
egitura erabiliz.
- Nik
emandakoarekin, egiazta dezatela Xabier Madariagari egindako elkarrizketako
ideia esanguratsuenak jaso dituzten eta zenbateraino ibili diren zuzen informazio
hori kideari azaltzean.
-
Jarrai
dezatela ELKAR lantzeko indartze-ariketa egiten (40 esaldi dira).
- Egina
ez badute, egin eta zuzen dezatela deklinabidea lantzeko lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleak…), hurrengo eskolan balizko zalantzak
argitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina